“Kirolean oraindik definitzeko dago zer den abusua eta zer ez”, “izugarria da zein neurritan normalizatu den indarkeria kirol arloan, eta nola behin eta berriz justifikatzen den entrenatzeko estilo autoritario eta agresiboa”, “kirol esparruak badauzka berezko hainbat ezaugarri sexu abusuak gertatzea ahalbidetzen dutenak; eta –esatera ausartuko naiz–, gertatu daitezen errazten dutenak"...
Horietxek dira gure gaurko gonbidatuaren hitzak. Ainhoa Azurmendi Etxegarai (Hernani, 1978) Euskal Herrian gutxik adina ikertu du kirolean dagoen indarkeriaren inguruan, eta harekin hitz egitea jakinduriaren iturritik edatzearen gisakoa da.
Zenbait kontu eta datu jarri ditugu mahaigainean, sarri ezkutuan gorde nahi den hori argitara eramanez. Aldageletako egoera deserosoak salatu ditugu. Entzuteko prest?