Listen

Description

Libe Garcia de Cortazar, Bilbon sortu zen, baina txikitatik Gasteizen bizi da. Abeslari eta tekla jolea da. Gasteizko Neubat taldean hasi zuen bere ibilbide musikala. Sorkun eta Ekon-en taldeen partaide izan da eta Izaki gardenak taldearekin 2 disko argitaratu ditu.
Hala ere, bere kantu propioak lantzeko enbeia sortu zitzaion eta horretan ibili da azken urteotan.

 

« Azal Ezten » izeneko bere azken diskoa (Libe izenarekin) aurkezteaz gain, bere ibilbidea eta musika zer den berarentzat azaltzen digu Libek …

 

Jatorria : Radiokultura