Please visit https://thebookvoice.com/podcasts/1/audiobook/684009 to listen full audiobooks.
Title: [Basque] - Aurkituko zaitut
Series: #1 of Erria txikota!
Author: Teresa Calo
Narrator: Ainhoa Aierbe
Format: Unabridged Audiobook
Length: 2 hours 34 minutes
Release date: April 24, 2023
Genres: Relationships & Intimacy
Publisher's Summary:
Eiderrek nota txarrak atera ditu eskolan. Zigorra: amarekin uda igarotzea Arabako herri txiki batean. Herrian Blanca bizi da, Eiderren lagunik handiena. Uda horretan, ordea, arraro dago Blanca. Lagun guztiengandik iheska dabil, eta Eiderri ere ez dio kasurik egiten. Sare sozialetan morroi arraro bat ezagutu du, misteriotsua eta batere asmo garbirik ez duena. Morroi iluna sare sozialetan ezkutatzen da, eta Blanca engainatua dauka. Adiskidetasunak zenbat balio duen deskubrituko dute Eiderrek eta Blancak, nahiz eta beti ez den erraza lagun bati laguntzea.. «Auto gorri bat autobidean doa. Furgoneta batek aurrea hartu dio, lerro jarraia zapalduz, eta hutsagatik ez du autoa jo. »–Kabroia! Astapotro burumotza! »–Zer dugu orain? »–Ez al duzu ikusi? Nola, ba? Zuk ez duzu ezer ikusten eta... Pasadazu ura, faborez. »–Egon. »–Utzi mugikorra eta pasa ura, bale? »Eiderrek amorruz utzi du sakelako telefonoa, eta zakar samar eman dio botila ura gidariari. Gidaria ama da. »–Ireki, faborez. »–Zer? Orain zure neskamea al naiz? »