Aurten ere, urtero bezala, egun hauetan pertseidak dauzkagu ikusgai gaueko zeruetan. Izar iheskorren euri honek ikuskizun aparta eman dezake abuztuaren 11 eta abuztuaren 12-ko gauena, izan ere meteoro kopurua 200 meteoro orduko markara iritxi daiteke, kopuru normalaren bikoitza alegia. Zer diren eta nola behatu errepasatuko dugu saio honetan.