Listen

Description

Bazen haur bat Nigeriar jatorrikoa. Etxean ingelesa eta gaztelania hitz egiten zutela esan zigun irratsaio batean, baina aurrerago aitak esan zidan uruba hizkuntza ere bazutela. Gurasoek haien artean erabiltzen omen dute baina seme-alabek ez dute hitz egiten. Agur esateko "udabo" omen da baliokidea eta hori eskatu nionean lotsatu egin zen haurra. Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz bikain moldatzen den haurra lotsatia da urubaz.