Listen

Description

Casares irratiaren betiko sintonian, baina DK irratia izen berriarekin egin dugun lehen saioa izan da gaurkoa, hasi ginenetik egiten dugun hemeretzigarrena. Hain zuzen, aurkezpen ofizialari buruz hasi gara hizketan, aitortza egin nahi izan diogu Altzako Casares irrati historikoari, eta DK irratiak jorratu nahi dituen bideak aipatu ditugu. Asteko agendari errepasoa egin diogu, eta Beldurrezko Asteari begira jarri gara, laster dator-eta!