Listen

Description

Atzo aurkeztu genuen prentsaurrean DK irratia, Casares irratia zenaren sintonian, eta gaur eman dugu aurkezpen horren berri Bestalden. Besteak beste, Maite Bidarte (Naiz irratia), Itziar Alduntzin (Onda Vasca) eta Asier Mendizabal (Ttan ttakun irratia) lankideen hitzak bildu ditugu. Bestalde, gaur iluntzean Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan egingo dugun emanaldi bereziari buruz ere aritu gara, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen aitzakian.