Beldurrari eskainitako aste berezian segitzen dugu, eta horren erakusle argi dira gaur aurkeztu ditugun bi erakusketak: batetik, "Paul Naschy, autobiografia bat iruditan", eta bestetik "Creators of Legends, HR Giger-i omenaldia". Zinemapelmak saio bereziaren berri eman dugu, baita Jose Mari Karrereren gomendioak bildu ere, beldurrezko istorio bat ongi kontatzeko. Azkenik, Edgar Allan Poe maisuaren "Bihotz salataria" kontakizuna aditu dugu, Koro Nabarrok euskaratua, Ana Moralesek "Xerezaderen artxiboan" bildua.