Listen

Description

Wim Mertens musikagile belgiar handia Donostiara etorriko dela baliatuz (hilaren 13an, Victoria Eugenia) eta guk ere artista kuttuna dugula baliatuz, errepaso ederra egin diogu Mertensen diskografiari. Tira, gure neurrian, 60 diskotik gora eman baititu argitara. Ohi bezala, gainera, kultur agendari jarraipena egin diogu, eta Xabier Gantzarain idazlearen "Zuloa" liburua gomendatu dugu, baita bertako sarrera irakurri ere.