Literaktum jaialdia hasiko da azaroaren 11n Donostian, eta egitarau oparoa saio bakarrean sartzen ez zaigunez, gaur hasi gara jaialdia aurkezten, eta jarraituko dugu hurrengo batean ere. Feminismoak eta literaturak duten harremana lantzea da aurtengo ekitaldiaren helburuetako bat; horrenbestez, jaialdian parte hartuko duten hainbat idazleren ahotsak ekarri ditugu uhinetara. Besteak beste, Elvira Sastre eta MarĂa Sanchez poetak, Espido Freire nobelagilea, Laura Freixas eta Mariasun Landa idazleak, baita Itxaro Borda ere.