Listen

Description

Alos Quartet laukoteak 20 urte bete ditu, Niko Etxarten grabazio baten harira elkartu zirenetik, dozenaka kolaborazio eta lau disko harilkatu dituzte, harizko doinuz josita horiek oro. Haien lanarekiko esker onez eta miresmenez, saio osoa eskaini diogu taldearen ibilbideari, Donostian emango duten kontzertuaren harira, eta urteurrena ospatzeko abiatuko duten biraren aitzakian.