Listen

Description

Gaur arratsaldean "Hamaika entzuteko!" lehiaketaren sari banaketa izango dugunez, iazko sarituak aditu ditugu gaur bestaldean. Horrez gain, Ander Izagirre kazetariak Mexikori buruzko hitzaldi batzuk emango dituenez, bere hitzak ekarri ditugu uhinetara, Kolonbiako "positibo faltsuak" delakoei buruzko elkarrizketa, hain zuzen. Feministaldiko hitzaldi mamitsu bat ere izan dugu gurekin, Iraitz Agirre Aranguren-ek XVI. mendeko genealogia baterako oinarriak azaltzen dituena.