Alos Quartet laukotea zuzenean ariko da gaur Victoria Eugenia antzokian, eta horren aitzakian itzuli gara haien musika aditzera. Dena den, Juan Mari Beltran musikariaren "Kostaldeko soinuak" diskoa izan da gaurko nabarmenena; Morgan taldearen "Air" ere aditu dugu. Haurrentzako izango diren hainbat hitzordu aipatzeaz gain, Oier Araolazak Dantzan.eus webgunean idatzitako testu batzuk irakurri ditugu, Olentzero, Mari Domingi eta generoaren ingurukoak.