Ttan ttakun irrati libre eta euskaldunak urtero antolatzen du festa paregabea Egiako gazteszenan, eta aurten ez dute salbuespenik egingo. Talde ugari arituko dira oholtza gainean: Koban, Dogo, Unidad Alavesa, Bullet Proof Lovers eta SeƱor No, hain zuzen ere. Bestalde, disko-plateren aurrean arituko dira hainbat DJ ere: Sarcastic, Lola Mento, Lanbroa, Azken dantza, Emesutan eta R.K. Mari. Askotariko doinuak, beraz, larunbat honetan gozatzeko aukera Ttan ttakun irratiaren festan.