Musika klasikoarekin larunbatero daukagun hitzorduari heldu diogu berriro ere bestaldean. Gaur, Mozarten Don Giovanni opera ospetsua aditu dugu. Izan ere, otsailaren 22an Kursaal auditorioan taularatuko dute Salzburgoko musikagilearen opera ezagunena. “Don Giovanni” da, askoren ustez, Mozarten opera esanguratsu eta onena. Sedukzioa darion eta erabateko libertinoa den Don Juanen abenturak kontatzen ditu. Opera honetan entzun ditzakegu Salzburgoko jenioaren pasarte ederrenetako batzuk.