Listen

Description

Gaurko saioa death metal sinfonikoarekin hasiko dugu, Deadlock Alemaniarrekin hain zuzen ere. Death metal gordinagotik ahots melodikoagoak sartzerapasa ziren Sabine Scherer-en sarrerarekin eta dagoeneko sei estudioko lan atera dituzte. Iaz kaleratu zuten The R>e- Arrival, taldearen abesti ezagunez osatua baina hiru abesti berri jasotzen dituena, eta horietako bat entzuteko aukera izango dugu, "An Ocean's Monument" izenekoa. Erdiko tartean efemeride interesgarri batuekin joango gara arnas pixka bat hartzeko. Amaitzeko euskal metal tartea izango dugu, Zestoako Ankhar thrasheroekin. Ibon Telleria saioaren jarraitzalearen taldea dugu hau, non ahotsak eta gitarrak egiten dituen. Orijinalki Human izena zuten arren, antza denez bira batean izen bera zuen talde bat aurkitu zuten eta arazoak ekiditeko Ankhar izena hartu zuten. Taldea hobeto ezagutzeko sare sozialetan partekatu duten "Kontrola Galdu Dut" abestia entzungo dugu. Gainerantzean, Slayer-en "When The Stillness Comes", Voice of Ruin-en "I am The Danger", Dark Sarah-ren "Light In You", Venom-en "Smoke" eta Heir Apparent-en "Another Candle" izango ditugu.