Listen

Description

Denboraldiko azken aurreko saioa azkena izango da denboraldi honetako formatu ohikoarekin. Hasteko Power Metal talde gazte bat elkarriko digu Dyerth-ek Galiziatik, Vigo-tik hain zuzen ere, Atreides izenekoa. Warcry edota Avalanch-en ondorengoa hartzeko prest ematen dute; lan berria patxadarekin prestatzen ari dira, baina bertan aurkituko dugun aurrerapen abestietako bat entzungo dugu, "Penitencia" izenekoa, non estilo ezberdinetako influentziak nabariak diren, batez ere Thrash Metalekoak. E?diko tartean efemerideekin dator Brutal, eta amaitzeko Metala Non Metal Garrasia Han tartearekin jarraitzen du proposamen interesgarri batekin, Myrath franko tunisiarrak. Laugarren estudioko lan luzearekin datoz, Legacy izenekoa, oso entzungarria eta metal eta doinu arabiarren nahasketa ezinhobearekin; horren adibide dugu "Believer" lukainka. Gainerakoan, Despised Icon-en "The Aftermath", Widow-en "Wisdom", Whitechapel-en "Mark of the Blade", Dawn of Disease-en "The Sky Is Empty" eta Aktaion-en "Candid Flow of the Shrapnel Dust" abestiak izango ditugu.