Gaurko saioari ekiteko Power Metal tartean Isidris argentinarrak izango ditugu. Daniel Garcia abeslariak Vintage taldea utzi ondoren ekin zion proiektu honi Jorge Perini eta Juan Pablo Kilbergekin batera. 2009an lehen lanaren grabaketa lanak egin bazituzten ere aurten kaleratu dute Fire, Stone & Blood izeneko lana, eta bertatik "We Rule" abestia entzungo dugu.
Tartean, aste honetako efemerideak eta metal esaldien lehiaketa izango ditugu aipagai.
Amaitzeko, Galneryus japoniarrak izango ditugu; 2001. urtean sortzen den taldea eta orain arte 7 estudioko lan kaleratu dituena, azkena Vetelgyus, hamarkadako power metal diskorik onena izan daitekeela diote zenbait kritikok. Izan ala ez "The Judgement Day" abestia entzungo dugu adibide bezela. Gainerakoan, Revocation-en "Opus Madness", Liv Kristine-ren "Love Decay", Miss Octubre-ren "Miss Octubre", Paul Wardingham-en "Beyond Human" eta Sonata Arctica-ren "Kingdom for a Heart" entzungo ditugu.