Gaur Nirekin. Halaxe deintzen da Foru Aldundiak aurkeztu berri duen Aste Santurako turismo-ekimena.
Gipuzkoa hobeto ezagutzeko helburua dauka eta Aldundiak lurraldeko hainbat influentzerren laguntza izango du ekimena dirauen bitartea.
Martxoaren 31tik aprirlaren 10era instagramerrek kudeatuko dute @gipuzkoaturismoa instagrameko kontua eta eskualde batek eskaintzen dituen erakargarritasun turistikoak erakutsiko dituzte.
Kanpaina garai ezegonkor batean garatu dute eta egoera moldatu behar izan da, horrelaxe esplikatzen zigun Iker Goiriak, Aldundiko Turismo zuzendariak, Gipuzkoako Kale Nagusian, eta berarekin batera ere Arkaitz Apalategi (@ehfurgo) izan dugu.