Afrikako sabana lehor eta sasi-lehorretan bizi da, hegazti hauek bere habitateko tenperatura aldaketa bortitzei eusteko gai dira. Gauean -15 eta goizean 45 gradu egin dezakeen sabanetan zehar bizi dira.
Ostruka populazioen %90 ekuatoreko lerro azpitiko Hego hemisferioan bizi dira, aintzinean Afrika ez ezik ekialde hurbiletik ere hedatuak zeudelarik. Ekuatoreko lerrotik iparraldera ostrupa azpiespezie bakarra bizi da (populazio osoaren %10) eta desagertzeko arriskuan dagoen azpiespezie bakarra da, ekuatore lerrotik hegoaldera bizi diren gainontzeko azpiespezieak kezka txikiko egoeran aurkitzen diren bitartean.