Euskal errepresaliatuek eta beraien senideek bizi duten egoera bidegabea salatu eta elkartasuna adierazteko nazio mailako lasterketa da Lasterbidean. Aurten bosgarren edizioa izango da, eta Oñatik hartuko du ekainaren 4an. Antolakuntza taldeko kideak eta Etxerateko ordezkariak Oñati Irratiko kirol tarte nagusian izan berri dira.