Listen

Description

Erromako metroan txutxu-mutxu asko entzun ohi dira. Askotan ez diet jaramonik egiten, baina, beste batzuetan, belarria adi bideratzen du elkarrizketetara. Termini tren geltokitik Piazza del Popolora doan metroa hartu dut eta nire bagoian bi emakume kontu kontari ari dira. Batak dio Berlusconik 90 urte dituela, eta besteak, berriz, nagusia dela baina ez hain nagusia. Irribarrea atera zait eta beste alde batera begiratu dut. Nire aurrean, gizon bat La Repubblica egunkaria adi-adi irakurtzen ari da. Orrialdeari buelta eman dio eta Egipto hitza identifikatu dut. “Mutil gaixoa”, esan dio ondokoak, “ez dugu egia inoiz jakingo, ez digute inoiz esango zer egin zioten”.