Ikusi duzu modako aktorearen film berria? Nola du izena? Favino! Hori da, Pierfrancesco Favino. Erromako Testaccio auzoko zinemaren aurrean hitzordua egin du emakume talde batek. Astero batzen dira luzemetrai bat ikusteko, eta gaurkoan ez dira ados jartzen zein film ikusiko duten erabakitzeko. Batzuek Kean Loachen Sorry We Missed You ikusi nahi dute; beste batzuek, berriz, Gianni Amelioren Hammamet.