Negua gogorra eta luzea izan ohi da Bosnia-Herzegovinan. Sarajevoko setioa bizi izan zuten herritarrek gogoan dute batzuetan tenperaturak hamabost gradura zero azpitik jaisten zirela. 1993ko negua gogorrena izan zen haientzat. Argindarrik gabe, sua zen berotzeko modu bakarra. Baina aurtengo udazkena beroa izaten ari da, eta bosniarrak oso harrituta daude. “Larrialdi klimatikoaren ondorioak”, diote askok. “Garai honetan mendi tontorrak elurtuta egon ohi dira”, aipatzen dute gazte batzuek, “eguraldi hau ez da ohikoa, azaroan hotza egin beharko luke”.