Listen

Description

Idoia Mugica, Materialen Fisikako Zentruko komunikazio eta dibulgazio arduraduna. Igandero zientzia pildora bat emango digu.
Donostia zientzia hiria dela esaten dugu beti gure artean, Donostia International Physics Center (DIPC), nanoGUNE edo kimikako fakultatea bera, inguruan daukagun polo zientifiko honen adibide dira.
Gurean 150 ikerlari inguru lan egiten dute, 33 herrialde desberdinetako pertsonak ditugu, eta materialen propietateak lantzen ditugu, bai ikuspuntu experimental batetik bai teorikoki. Nik beti esaten dut badirela bata duten ikerlariak baina papera eta arkatza besterik behar ez dutenak ere. Gaur egun,ikerlari asko eta asko ordenadoreekin simulazioak egiten lan egiten dute.

Nanoskalan murgidulta
Kontextuan jartzeko pixka bat zer den nanoeskala hau, nanometro bat 10^-9 metro direla gogoraruko dugu. Oso oso oso txikia. maila horretan fisika klaiskoak fisika quanticoari ematen dio txanda, eta materialen propietateak aldatu daitezke zearo. Atomo baten neurria 0,3 eta 3 Amstrong (10^-10) tartekoa izan daiteke (segun atomoa zein den), nanometro bat baina txikiagoa oraindik!

Zenbaki hauek ulertzea oso zaila egiten zaigunezs, adibide gixa, behatz baten zabaleran (begiratu zeuen behatz bat) carbono atomoak hileran jarriko bagenitu, bata bestearen atzean segidan, Zenbat atomo sartuko liratekela esango zenukete? 100.000.000 miloi atomo litzateke zenbakia. Normal ez iksutea ezta bat bera ere ez!

Beste adibide bat, ur tanto batean zenbat ur molekula egon daitezke (nahi baduzu molekula bat zer den azaldu dezakegu)? 10^21 (10.000.000.000.000.000.000.000) 10.000 trilloi molekula, gure galaxian dauden izarren kopurua baino hamar mila milloi aldiz gehiago!! Beraz, bai, nanoescalan unibertso oso bat topa dezakegu bere lege eta arauekin :D

Gurean, fisikari, ingenairi, informatiko, kimikari...eskala horretan eroso dabiltza. Materiak maila horretan dauzkan propietate elektroniko, mekaniko, magnetiko etabarrekloak aztertzen.