Listen

Description

Efemeridea: 1991an 14 herrialde desberdinetako ikerlari talde batek fusio nuklearra era kontrolatu batean erreproduzitu zuten Britaina Handian.
“Nuklear” hitz ez da beti beldurgarria izan behar
Fusio nuklearra prozesu atomiko bat da, non bi nukleo edo gehiago batzen diren beste nukleo astunago bat sortzeko. Prozesu honekin energia kopuru handia igortzen da. Fusio nuklearra modu naturalean gertatzen da izarren barnean, eta artifizialki fusioko lehergailu termonuklearretan (H lehergailuan) eta fusio erreaktore esperimentaletan. Azken aplikazio horren bidez energia iturri honi erabilera zibila eman nahi zaio, elektrizitatea sortzeko, baina oraindik fase esperimentalean dago.