Listen

Description

Pasa den urtarrilaren 29an, 19:00etan, Tabakalerako Kutxakultur plazan, Materialen Fisika Zentroak (CFM), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) zentro mistoak, "Nanomundoan barrena nanoauto batekin" hitzaldia aurkeztu zuen, Nanocar Race-a, munduko autoen lasterketa txikiena, gertutik ezagutzeko Nicolas Lorente eta Christian Joachimen (CNRS Toulouse) eskutik. Proiektuaren aita da lehenengoa eta egungo kolaboratzaileak dira biak.
XVII. mendearen hasieran mikroskopio optikoaren asmakuntza edo XIX. mendearen amaieran X izpien eta izpi katodikoen aurkikuntza, gure gizartearen garapena ahalbidetu duten mugarri historikoak izan dira. Gure garaian, antzeko iraultza bat gertatzen ari da, G. Binnig eta H. Rohrerrek 1981ean ekorketa-mikroskopio tunela asmatu zutenetik (STM, ingelesezko siglengatik). Solasaldi honetan, Nicolas Lorente eta Christian Joachim irakasleek, gaian adituak biak, gizateria murgilduta dagoen abentura honetaz hitz egingo digute. "Gaur egun, esan dezakegu 'teknologia atomiko' bat sortzen ari dela, materia esploratzeko eta inoiz imajinatu ezin izan ditugun makinak ekoizteko modu berri bat sortzen ari garela", dio Christian Joachim irakasleak.