San Telmo museora egin dugu gaur bisita, "Malkovich, Malkovich, Malkovich" argazki erakusketa bikainaren aitzakian. "III. Memoria Feministak" jardunaldiak aurkeztu dizkigu Marilis Balenciagak eta, horrez gain, familiartean museoaz gozatzeko aukeraren berri ere izan dugu. Nola ez, kultur agendari errepasoa egiteko tartea ere hartu dugu, eta literatur solasaldi bat aitzakiatzat hartuta, Katixa Agirreren "Amek ez dute" liburuaren lehen lerroak irakurri ditugu. Amaitzeko, "Revolution Jamrock" jaialdian izango diren artista batzuen doinuak izan ditugu.