Euskal Herrian hezkuntza eredu ugari dago (zer esan mundu zabalean zehar), publiko, pribatu, pribatu-kontzertatua… eta hainbat administrazioetan, bi estaturen menpe.
Irratsaio honetan, gaurkoan “soilik” bi hezkuntza eredu aztertuko ditugu.
Batetik, Ikastolen Elkarteak sortutako eredua eta sarea. Proiektua, kontestuak, legediak, kurrikua, hizkuntza… gauza asko ditu esateko Koldo Tellituk, Ikastolen Elkarteko lehendakariak.
Bestetik, LAB irakaskuntzako idazkaria den Irati Tobarrek hezkuntza publikoaz hitz egin digu. Ardatz berdinak tratatu ditu, beste ikuspegi batetik, ordea. Eta argi utzi digu mobilizaziorako garaia dela.
Biek ala biek, herriak garatu behar duen hezkuntza sistema zein izan behar duen azaldu digute, benetan interesgarria dena, gaurko ereduetaz haratago.
Gurekin Iñaki egon da gaurkoan: Irakaslea, Ordezko Maltzurrak irratsaioko esataria, Ordezkoak Martxan mugimenduko partaidea, eta Lionheart eta Oeniric Delusion musika taldeetako abeslaria. Oeniric Delusion taldeko musika jarri dugu gaurkoan, heavy metal potentea dugu hau.
Ikastoen Elkartea: https://ikastola.eus/
LAB: https://www.lab.eus/
LAB irakaskuntza: https://irakaskuntza.lab.eus/
Ordezko Maltzurrak: https://www.facebook.com/inaki.ordezkomaltzurrak.1
Irudia: Pink Floyd musika taldearen The Wall diskotik