Listen

Description

Haraxeko lehen programan, asteko musikaren top hamarra errepasatuko dugu Aitziber Gradosen eskutik, horren ostean, Ruben Arbidek asteko bideojokoa ekarriko digu, “historiako hoberena”. Bideojokoetatik teknologiara egingo dugu salto, horretarako Aimar Erkiagak Bartzelonako Movile World Congresseko berrikuntzak ekarriko dizkigu, eta horretaz gain, Oscarretarako hautagaiak izan ziren filma batzuk ere errepasatuko ditugu. Saioaren azken partean, giza gorputzarekin zerikusia duten hainbat bitxikeria ikasiko ditugu eta amaitzeko eztabaidarako tartea zabalduko dugu, aste honetako gaia: Ultrak futbolean.