Listen

Description

Aurrekoetan azaldu dugun moduan, aurten euskarazko eta ingelesezko saioak tartekatuko ditugu. Gaur, euskarazko lehenengo saioan, paperezko familiak izango ditugu mintzagai.

Saio honetarako familia desberdinak aurkezten dituzten hiru liburu nagusi aukeratu ditugu: Natalia Ginzburgen Gure etxeko kontuak, Camilo José Celaren Pascual Duarteren sendia, eta Karmele Jaioren Aitaren etxea. Gainera, Errenteriako Liburutegitik Arantxa Coca dinamizatzaileak beste bi gomendio utziko dizkigu.

Datorren astean berriz ere gaztelerazko saioa dugu (Zorigaiztoko familiak) eta, hemendik bi astera, literaturan agertzen diren familiekin amaituko dugu, ingelesezko saioarekin.