podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Araba Hizpide
Shows
El Salto Radio
Euskal Eskola Publikoak matrikulazio kanpaina hasi du
Aste honetan abiatu da euskal hezkuntza sistema dualaren matrikulazio kanpaina, itunpeko sarearen gain eskaintza mantentzen duen planifikazioaren baitan, eskola publikoaren kaltetan eta segregazioa areagotuz.Gaiaren inguruko azterketa egiteko, Julen Llanos CCOO Hezkuntzako arduradunarekin hitz egin dugu, matrikulazioak eta ikastetxeen fusioek ikasleengan eta langileengan dituzten ondorioak aztertuz, baita Hezkuntza Itunaren porrota eta sare publikoaren eta itunpekoaren arteko desoreka ere.Bestalde, Nahia Idoiaga elkarrizketatu dugu, Danon Eskola Publikoa sarearen sorrera hizpide hartuta: 26 zentro eta 5.000 ikasle biltzen dituen ekimena, antolakuntza komunitarioan eta elkarlanean oinarritua.Amaitzeko, Argia atalean, Mikel Garcia Idiakez kazetariarekin Bizkaiko eskola publikoetako fusioak izan ditugu hizpide, Hezkuntza Sailaren argudioak eta sindikatuen...
2026-02-03
52 min
El Salto Radio
Urteko borrokak eta balorazioak sindikatuen ahotik
Lanaren Ekonomia 2024/2025 ikasturteko azken irratsaioa egin dugu, Euskal Herriko sindikatuetako ordezkariekin urteko balorazioa eginez eta gai anitz jorratuz. Lehen gonbidatua Endika Alabort izan da, CNTko militantea. Bere hitzartzean hezkuntza greba, La Suizako grebalarien borroka eta zinemako figuranteak antolatzeko ekimena nabarmendu ditu. ESK sindikatuko Iratxe Alvarezek hartu du lekukoa. Nafarroan Lanbidearteko Gutxieneko Soldata igotzeko kanpainaren berri eman digu, eta industria sektoreko krisi egoera zein lan istripuen ondorioz urtean hildako langileak izan ditu hizpide. Ondoren, Oihana Lopetegi izan da gurean, LAB sindikatuko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko arduraduna. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioaren aldeko borroka, hezkuntza greba eta osasun mahaian sindikatuek akordioa sinatu...
2025-07-07
1h 06
El Salto Radio
Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian
Gaurko irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, bai mundu mailan bai Euskal Herrian gertatzen ari dena. Horretarako, erreakzionarioek erabiltzen dituzten diskurtso nagusiak izan ditugu hizpide: segurtasunaren aitzakia, anti-feminismoa, etorkinen kriminalizazioa eta aberriaren gainbeheraren beldurra, besteak beste. Lehenik, Ander Balanzategi kazetariarekin aritu gara solasean, Diario Vascoko erredaktorea eta Hordago argitalpeneko editorea. Berarekin kaleetan agertzen ari diren pintaketa arrazistak eta muturreko etnonazionalistek sareetan duten jarduera izan ditugu aztergai. Trintxerpe, Egia eta antzeko auzoetako pobreziaren aurkako eztandak irakurketa politiko bat eskatzen dutela ondorioztatu dugu, eta horren harira, ezker abertzaleak gai honen inguruan izandako barne eztabaidak ere aztertu ditugu. Ondoren, Axier Lopez kazetaria izan dugu...
2025-06-15
1h 12
Kinka
COP29 biltzarra: finantzaketa akordio eskas bat eta korapilo ugari
Amaitu berri den COP29 biltzarra du hizpide Kinka saioak hamabostaldi honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariarekin. Batzarrean hizpide izan diren eztabaidagai nagusiak xehatu ditu gonbidatuak, eta gogoeta askotarikoak ere partekatu ditu. Hiztegian, nekazaritza birsortzaileaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
2024-11-26
28 min
Berriketan
Munduko gailurretik
Everesteko kontuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte, Euskal Mendizaleen Federazioa sortu zenean, Andrew Comyn Irvine eta George Mallory mendizale ingelesak Everest igotzen saiatu ziren. Ez dakigu gailurrera iritsi ote ziren. Martin Zabaleta eta Pasang Temba bai, iritsi ziren, 1980an, ikurrina eskuan, eta berriki, elkarrekin igo dira oholtzara, euskal mendizaleen federazioen mendeurreneko galan. Horiek guziak hizpide izan ditu Ramon Olasagasti BERRIAko kazetari eta Mendia kanalaren koordinatzaileak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu. Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
2024-11-04
15 min
Zulaika's Txik-Txak
Solasaldia Iñigo "Kakatza" Arrieta. Iñigo Aldekoa eta Pakito Lujambiorekin. Durangoko Final Four hizpide eta Durangoko zesta-puntaren eskolako nondik norakoak gaurkoan...
Gaurko solasaldian Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatzen ari diren Final Four-raz ariko gara. Baita ere, Durangoko Zesta-punta Eskolaren nondik norakoak. Eta nola ez, Arrietaren, “Kakatza”, despedida izan dugu hizpide. Aipatuko dugu, aldi berean, Winter Series-erako abonoek izan duten harrera. Guzti hau, Iñigo Arrieta “Kakatza”. Iñigo Aldekoa eta Pakito Lujambioren eskutik…
2024-10-17
1h 03
Berriketan
Bakterioen kontraerasoa
Bakterio erresistenteak hizpide ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gero eta bakterio gehiago erresistenteak zaizkie antibiotikoei, eta gero eta antibiotiko eraginkor gutxiago ditugu. Gaiaren gako nagusiak azaldu dizkigu Irene Barañano Diaz BERRIAko kazetariak.
2024-09-30
13 min
Berriketan
A21: Berdinketa EAJren alde
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak hizpide ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maite Asensio eta Olatz Silva BERRIAko kazetariek EAJ eta EHBilduren ekitaldien berri eman dute, eta Jon Olano BERRIAko editoreak emaitzen analisia egin du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu. Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
2024-04-22
15 min
Berriketan
A21: Boto galduaren bila
Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. BERRIA egunkariko politika saileko bi kazetarik azaldu dizkigute gako nagusiak: Iosu Alberdik inkesten emaitzen berri eman digu, eta Xabier Martinek lehendakarigaiez eta kanpainan hizpide izanen dituzten gaiez hitz egin digu. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu. Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
2024-04-08
14 min
Ane Zabala | Bilbo Hiria irratia
PIPERPOLIS: Islabat taldearen lana hizpide
Islabat taldearen gainezka kantuarekin zabaldu dugu gaurko piperpolis. Hitz joko honen atzean Asier Olabarrieta (Hiri asko bere baitan,Zisma, HHD) musikaria topatuko dugu.Disko liburua argitaratu berri dute. Barrenera egindako bidaia honetan ispiluan aurrez-aurre jarri eta isla bakarrean norberaren beldurrak, hauskortasuna eta ezinegonak maisuki biluztu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/piperpolis/220510_piper_islabat.mp3 Deskargatu hemen.The post PIPERPOLIS: Islabat taldearen lana hizpide first appeared on Bilbo Hiria irratia.
2022-05-10
00 min
Ane Zabala | Bilbo Hiria irratia
PIPERPOLIS: Antzerki testuen uzta
Jakina da Piperpolistarrak antzerkizale amorratuak garela, hori dagoeneko entzule jakingo duzu. Horregatik saioa abiatzeko urte amaierarako antzerkiari loturiko argitalpenen inguruan mintzatuko gara. Oholtzatik liburura salto eginiko hitzez eta historiak edota taularatu gabeko hitzak ere izango ditugu hizpide. Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak bi argitapel egin ditu, ‘Miss Karaoke’ Oier Guillan eta Metrokuadrokak kolektiboak egina. ’25 Gau eta bat gehiago’ Gilkitxaro antzerki taldearen 25 urteurrena hizpide duen liburua dugu eta bukatzeko Eztenak jaialdiak argitaratutako ‘Alamedako dantzaldia’ Eider Adeletxek idatzitakoa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211214_piper_antzerkizale_elkartea.mp3 Deskargatu hemenThe post PIPERPOLIS: Antzerki testuen uzta first appeared on Bilbo Hiria
2021-12-15
00 min
Zakel Zaltuk
47. Zakel Zaltue: XX.mende atarira
Udaberri hasierarekin batera, gogoz ekin diogu gaurko saioari. Gure Tximistak Aberri Eguneko ekitaldi bateratuan parte hartzeko Euskal Herriko elite kulturalarekin eginiko bideoaren aitzakian, Aberri Egunaren inguruan hizketan hasi gara. Ondoren Poesiaren Egunaren aitzakian, Bizenta Mogel ere hizpide izan dugu eta Juanbak Don Anastasio Albizuren poesia batzuk irakurri dizkigu Jauek, besteak beste. Herriko txoko, denda, taberna, "usaiek" ere nostalgia puntua ekarri dute saiora. Gure errelato historiko mastikatua, XX.menderaren hasieran kokatzera heldu gara. Zakelok, potzo giroaz disfrutatu dugu. Zuek ere hala egingo duzuelakoan, Kro Kro!!!
2021-03-24
1h 29
Ikusmiran
Ikusmiran 06 | Lan harremanak eta negoziazio kolektiboaren esparrua Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian lan harremanen egituratzearen inguruko gogoetari ekingo diogu gaurkoan. Horretarako, lehenik, Eñaut Aramendi, Ipar Euskal Herriko LABeko eleduna elkarrizketatu dugu. Berak azalduko digu zein den gaur egungo lan harreman ereduaren eta negoziazio kolektiboaren errealitatea Ipar Euskal Herrian, eta errealitate horren aurrean LABen aldarrikapenak izango ditugu hizpide. Ondoren, zuzenbidean aditua den Eneritz Zabaleta, Argitxu Dufau LAB sindikatuko Ipar Euskal Herriko eskualdeko idazkaria eta Naiz-eko Ipar Euskal Herriko korrespontsala den Maite Ubiria izan ditugu lan harremanen egituratzearen gakoak aletzen gurean. Musika: Energia | Kuartz https://www.kuartz.eu/
2020-12-17
36 min
NAIZ IRRATIA - Emen Gonak | naiz.eus
Emen Gonak x 14
'Wemean' talde suitzarra eta Paulime Croze bakarlari frantziarra izan ditugu hizpide.
2020-10-28
00 min
’Leihotik At!’ podcasta
'Leihotik At!' podcasta - 5.atala: "Lau hormaren artean"
Etxebizitza problematika izan deu hizpide bosgarren saio hontan. Arazo orokor hau areagotu egin da konfinamendu garaiotan, eta Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kidiakin sakontzeko aukera izan deu. Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman. Entzun Leihotik At!
2020-04-11
33 min
Dulantziko Mitxoleta Libertarioak
Hizkuntzen ebaluazioa eta kalifikazioa itxialdi garaian
Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 15. saio honetan, ebaluazioa eta kalifikazioa izango ditu hizpide Ainhoa Ezeiza esatariak. Gehiago jakiteko, jo esteka honetara, bertan duzu saio honen transkripzioa: http://www.ehu.eus/ehusfera/komunikatzen/2020/04/06/ebaluazioa-kalifikazioa-itxialdian/ Irratsaio hau Alegría Libertaria irrati librearen parte da ( https://www.ivoox.com/escuchar-radio-alegria-libertaria_nq_450479_1.html ). Esteka honetan daude DMLen saio guztiak: https://www.ivoox.com/podcast-dulantziko-mitxoleta-libertarioak_sq_f1587055_1.html KREDITUAK: Sintonia: Mitxoleta - Eneritz Furyak Musika: Rogelio Botanz "Kartzelatik argira" (Alfonso Sastre) "Arre Mandako" (herrikoia) "Nire poesia" (Gabriel Aresti) "Salud" (Alfonso Sastre) CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.
2020-04-06
39 min
BESTALDE
Bestalde 2020-03-31 Sylvia Plath
Bereziki gustura aritu gara gaur, "konpainia" ezin hobean: Sylvia Plath idazle handia izan dugu hizpide. Hain zuzen ere, #DKetxean ekimenaren baitan, literatur solasaldi birtuala izango baita gaur, Slawka Grabowska-k gidatuta, Plathen "The Bell Jar" (gazteleraz, "La campana de cristal") liburuari buruz. Musikari dagokionez, Ryan Adams eta Belle & Sebastian-en doinu ederrak ekarri ditugu bestaldera. Azkenik, "Ipuinaren ordua" ekimena atzo abiatu zela probestuz, Lur Korta ipuin kontalariaren lehen saioa aditu dugu, saioaren amaieran.
2020-03-31
1h 32
Kasakatxan
5.12: Atun hegal horia ikertzen Indikoan / Artikoa margotuz Svalbarden
Iker Zudaire ordiziarra sarritan ibili da itsasontziz nabigatzen Ozeano Indikoan barrena. Itsas bilogian doktorea da eta gaur egun Azti ikerketa zentroko lankidea da Iker. Duela urte batzuk espedizio zientifiko batetan parte hartzeko aukera izan zuen ozeano Indikokoan, izan ere atun hegal horiaren inguruan egin zuen bere tesia. Jesus Mari Lazkano, Arte ederretan doktorea da EHUn , eta bertan irakaslea da. Bere lanak hainbat museotan daude, horien artean, Guggenheim Bilbao Museoan. Bere azken lanean, Jesus Marik Artikora egindako bidaia baten inguruan, eta han margotutakoak eta haren haritik egindako Artiko dokumentala izango ditugu hizpide. The post 5.12: Atun hegal horia ikertzen Indikoan / Ar...
2020-02-25
1h 26
GazteON
GazteON 1x43: "Espainiako gobernua, Europako gobernurik ezkertiarrena da"
Gaur gurekin Lander Martinez, Euskadiko Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusia izan dugu gurekin. Espainiako gobernu berria, Euskadiko aurrekontuak eta hauteskundeak izan ditugu hizpide. Gainera, ostegunero bezala gure kolaboratzailea den Jonatan Garcia EHU-ko politogoloa egon da gurekin politikako panorama berri hau aztertzen. Guzti honekin batera, eguneko albiste garrantzitsuenak errepasatuko ditugu.
2020-01-23
1h 59
Osasuna – Irati Irratia
Hartu denbora ariketa fisikoa egiteko, bestela gaisorik egoteko hartu beharko duzu denbora gehiago
Oporretatik bueltan etorri da gaur irratira Jose Ignacio Ubau gure medikua; balnearioak eta atseden etxeak izan ditu hizpide hasieran. Kirol apur bat, edo ariketa fisikoak bederen egitearen garrantziaz mintzatu da gero. Stressa gainditu, osasuntsu eta zoriontsuago bizitzeko zenbait aholku luzatu dizkigu Ubauk. Osasuntsu bizitzeko aholkuak Irati irratian
2019-11-13
00 min
Osasuna – Irati Irratia
Mundua plastikoz bete dugun honetan…
Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan udako atsedenaldiaren ostean. Munduaren egoeraz aritu gara berarekin, eta planetan nola izorratzen hartu du hizpide Aribekoak. Plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioak aztertu eta egoerari aurre egiteko dekalogoaren berri eman digu. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.
2019-09-11
00 min
EKT | Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
EKT 7, 8. saioa: Iparraldea
Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren 8. saioan Iparraldea hizpide. Meltxor eta Miren Artetxek Hendaiako euskal komunitatearen berri eman dute. Senperen Larraldea kultur-etxeko sekretuak eta bere jabe Andoni Iturriotz ezagutu ditugu. Urdiñarben Jean Mixel Bedaxagar kantariak Zuberoko iragana eta etorkizuna lotu ditgu....
2019-07-10
54 min
ZuZeuko Bipareta
S1-E13 - Bipareta: LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren egunaren ingurumarietan gaudela probestuta berarekin hitz egin dugu mugimendu honen inguruan eta etorkizunera begirako erronkez. Bigarren pareta: Argiako kazetari Lander Arbelaitz buru belarri aritu da azken asteetan astekariak argitaratzen duen Larrun gehigarria ontzen. Kazetaritza burujabetza d...
2019-06-21
1h 05
ZIFI (Zientzia-fikzio) solasaldia / Tertulia
Estados Unidos de Japón, Peter Tieryas
Egia liburutegiko 2019ko martxoaren 3ko zifi-friki solasaldian Peter Tieryas idazle hegokorearraren eleberri manga-anime-mazingerzetatar xelebrea izan zen hizpide. El 3 de marzo de 2019 el capítulo de la tertulia zifi-friki de la biblioteca de Egia fue intenso. Se abordó la novela manga-anime-mazingerzetera del escritor surcoreano Peter Tieryas.
2019-05-22
1h 56
ZIFI (Zientzia-fikzio) solasaldia / Tertulia
Ecología y ciencia ficción
2019ko otsailaren 7ko solasaldian, zientzia fikzioak ingurumena eta arazo ekologikoak nola jorratu diren izan zen hizpide. Dune, Las torres del olvido, El mundo sumergido eta beste hainbat izenburu aztertu ziren. El 7 de febrero de 2019 en la bodeguilla científico-fantástica de Egia Liburutegia, se habló de las múltiples maneras en las que el género registra la problemática ecológica y medioambiental. Dune, Las torres del olvido, El mundo sumergido y muchas más fueron objeto de escrutinio.
2019-05-22
1h 24
ZuZeuko Bipareta
S1-E2 - Bipareta: ZuZeuren #10yearChallenge eta hauteskunde maratoia
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: ZuZeu.eus orainkariak 10 urte bete ditu aurten. Mikel Lasa, Etxepare institutuko komunikazio arduraduna etorriko da Biparetako mahaira, ZuZeuren sortzaile izan zena 2009an. Kazetaritza eta testuinguru digitala izango ditugu hizpide.Bigarren pareta: Radio Euskadiko Bulevard saioko kazetari, Iñaki Larrañagak hauteskunde aurrekanpainaren hasiera ekarri digu. Gainera Endika Nuñez datu kazetaritzan adi...
2019-04-04
50 min
INFO7 | naiz.eus
#Info7AgurBira Halabedi irratia, gure bidaide aliatuak
Elkarlana eta hartu-emana izan ditugu gaur hizpide. Info7 Irratiaren etxea eta familia izan den Arrosa Sareari eskaini diogu 'Agur Bira'-ren geldialdia, eta Gasteizen ginela probestuta, nola ez, Hala Bedi irratia bisitatu dugu. Gasteizeko irrati librea beti sentitu baitugu hurbil, beti izan dira gure aliatu. Beti prest Gasteiz eta Arabako berriak emateko "Bertatik Bertara" tartean, tertulietan iritzia emateko...Hala Bedi Irratiko sukalderaino sartu gara. Juan Karlos Garcia 'Patas', Igor Goikolea, Ainhoa Villaverde eta Mikel Saenz de Buruaga halabeditarrak elkartu ditugu mahairen-bueltan.
2018-12-12
00 min
INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus
#Info7AgurBira Halabedi irratia, gure bidaide aliatuak
Elkarlana eta hartu-emana izan ditugu gaur hizpide. Info7 Irratiaren etxea eta familia izan den Arrosa Sareari eskaini diogu 'Agur Bira'-ren geldialdia, eta Gasteizen ginela probestuta, nola ez, Hala Bedi irratia bisitatu dugu. Gasteizeko irrati librea beti sentitu baitugu hurbil, beti izan dira gure aliatu. Beti prest Gasteiz eta Arabako berriak emateko "Bertatik Bertara" tartean, tertulietan iritzia emateko...Hala Bedi Irratiko sukalderaino sartu gara. Juan Karlos Garcia 'Patas', Igor Goikolea, Ainhoa Villaverde eta Mikel Saenz de Buruaga halabeditarrak elkartu ditugu mahairen-bueltan.
2018-12-12
00 min
INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus
Jaka Horien protestak #AstekoArgakiak atalean
Jaka Horien protestak hartu ditu hizpide Jagoba Manterolak #astekoargazkiak atalean. Frantziar Estatuan azken hamarkadetan izan diren protesta moldeak aipatuz jarri gaitu testuinguruan Foku-ko argazkilariak.
2018-12-06
00 min
JAIALDIAK
16. GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA #8. eguna
Jaialdiaren azken eguneko podcasta. Hizpide izan dugun filma: > L'Atelier (Laurent Cantet) #GizaEskubideenZinemaldia
2018-04-27
06 min
JAIALDIAK
16. GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA #7. eguna
Jaialdiaren zazpigarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Muhi: Generally Temporary (Rina Castelnuevo-Hollander) > Shootball (Fèlix Colomer) #GizaEskubideenZinemaldia
2018-04-27
08 min
JAIALDIAK
16. GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA #6. eguna
Jaialdiaren seigarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Food Coop (Tom Boothe) > City of Ghosts (Matthew Heineman) #GizaEskubideenZinemaldia
2018-04-26
09 min
JAIALDIAK
16. GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA #5. eguna
Jaialdiaren bosgarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Insyriated (Philippe Van Leeuw) > Desde el Otro Lado del Charco (Carlos & Isabel Suárez) #GizaEskubideenZinemaldia
2018-04-25
08 min
JAIALDIAK
16. GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA #4. eguna
Jaialdiaren laugarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Los Niños (Maite Alberdi) > A Better Man (Attiya Khan) #GizaEskubideenZinemaldia
2018-04-24
07 min
JAIALDIAK
16. GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA #3. eguna
Jaialdiaren hirugarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > A Ciambra (Jonas Carpignano) > La Cifra Negra (Ales Payá) #GizaEskubideenZinemaldia
2018-04-23
07 min
JAIALDIAK
16. GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA #2. eguna
Jaialdiaren bigarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Alicia (Maasja Ooms) > Une Vie Violente (Thierry de Peretti) #GizaEskubideenZinemaldia
2018-04-22
08 min
JAIALDIAK
16. GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIA #1. eguna
Jaialdiaren lehen eguneko podcasta. Hizpide izan dugun filma: > Freedom for the Wolf (Rupert Russell) #GizaEskubideenZinemaldia
2018-04-20
07 min
JAIALDIAK
11. DOCK OF THE BAY #7. eguna
Jaialdiaren zazpigarren eguneko podcasta. Hizpide izan dugun filma: > Marley (Kevin Macdonald - Ikusle Berriak) > Living on Soul (Cory Bailey & Jeff Broadway - Perfect Day) > Atrapados por la Serpiente (Alvaro Fierro & Ibon Ibarlucea - Sail Ofiziala) #DockOfTheBay
2018-01-13
10 min
JAIALDIAK
11. DOCK OF THE BAY #6. eguna
Jaialdiaren seigarren eguneko podcasta. Hizpide izan dugun filma: > The Public Image is Rotten (Tabbert Fiiller - Perfect Day) #DockOfTheBay
2018-01-12
06 min
JAIALDIAK
11. DOCK OF THE BAY #5. eguna
Jaialdiaren bosgarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Black is Black (Fran Parra & Álex Riesgo - Sail Ofiziala) > If I Think of Germany at Night (Romuald Karmakar - Sail Ofiziala) #DockOfTheBay
2018-01-11
06 min
JAIALDIAK
11. DOCK OF THE BAY #4. eguna
Jaialdiaren laugarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Cassette: A Documentary Mixtape (Zack Taylor - Sail Ofiziala) #DockOfTheBay
2018-01-10
05 min
JAIALDIAK
11. DOCK OF THE BAY #3. eguna
Jaialdiaren hirugarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > The Allins (Sami Saif - Sail Ofiziala) > A Life in Waves (Brett Whitcomb - Sail Ofiziala) #DockOfTheBay
2018-01-09
07 min
JAIALDIAK
11. DOCK OF THE BAY #2. eguna
Jaialdiaren bigarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Callas (Tony Palmer - Paint It Black) > The Wigan Casino (Tony Palmer - Paint It Black) > Ginger Baker in Africa (Tony Palmer - Paint It Black) #DockOfTheBay
2018-01-08
08 min
JAIALDIAK
11. DOCK OF THE BAY #1. eguna
Jaialdiaren lehen eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > All You Need Is Love. All Along the Watchtower (Tony Palmer - Paint It Black) > Faithfull (Sandrine Bonnaire - Perfect Day) #DockOfTheBay
2018-01-07
07 min
Comercio Justo / Bidezko Merkataritza
Gasteizko Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea
Hala Bedi Bi irratiko Araba Hizpide irratsaioan Ainhoa Bilbao Arkotxa Gasteizko Bidezko Merkataritzaren Patzuergoko kidea elkarrizketatu dute. Zer da hirian sortu den Bidezko Merkataritzaren Ibilbidea? Nola irabaz daitezke produktuen saskiak?
2017-11-27
09 min
JAIALDIAK
28. BELDURREZKO ASTEA #7. eguna
Jaialdiaren zazpigarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Los Resucitados (Arturo de Bobadilla - Film Luzeak) > Nazioarteko Film Laburren Maratoia [Berezia] Sarituen aipamena #BeldurrezkoAstea #EmakumeZinegileenErasoa
2017-11-04
08 min
JAIALDIAK
28. BELDURREZKO ASTEA #6. eguna
Jaialdiaren seigarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Black Hollow Cage (Sadrac González-Perellón - Film Luzeak) > Jojo's Bizarre Adventure (Takashi Miike - Japan Gaua) > Meatball Machine Kokodu (Yoshihiro Nishimura - Japan Gaua) #BeldurrezkoAstea #EmakumeZinegileenErasoa
2017-11-03
08 min
JAIALDIAK
28. BELDURREZKO ASTEA #5. eguna
Jaialdiaren bosgarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > The Endless (Benson & Moorhead - Film Luzeak) > Poltergeist (Tobe Hopper - Zinemapelmak) #BeldurrezkoAstea #EmakumeZinegileenErasoa
2017-11-02
07 min
JAIALDIAK
28. BELDURREZKO ASTEA #4. eguna
Jaialdiaren laugarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > Matar a Dios (Caye & Pintó - Film Luzeak) > A Girl Walks Home Alone at Night (Ana Lily Amirpour - Emakume Zinegileen Erasoa) > The Slumber Party Massacre (Amy Jones - Emakume Zinegileen Erasoa) #BeldurrezkoAstea #EmakumeZinegileenErasoa
2017-11-01
09 min
JAIALDIAK
28. BELDURREZKO ASTEA #3. eguna
Jaialdiaren hirugarren eguneko podcasta. Hizpide izan ditugun filmak: > The Crucifixion (Xavier Gens - Film Luzeak) > American Mary (Jen & Sylvia Soska - Emakume Zinegileen Erasoa) > Before We Vanish (Kiyoshi Kurosawa - Film Luzeak) #BeldurrezkoAstea #EmakumeZinegileenErasoa
2017-10-31
07 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/05/24
Errekaleorreko egoera eta auzoko jaiak, Gure Esku Dagoren sinadura bilketa Gasteizen, Ingurumen Ministerioaren ebazpena Armentia 2ko putzuei buruz, "Ikuspegiak" erakusketa kolektiboa, Txosnetako kontzertuak eta Alaves zein Baskoniaren partidak jorratu ditugu gaur.
2017-05-24
17 min
Etzi.pm irratia
Etzi Edizioa – Narratiba
Edizioa Etzi, eztabaidagai izan zen Katakraken. Mahai inguruan eseri ziren Elkar, Susa, Txalaparta eta Igelako editoreek, liburugintza, ofizioa, erronkak eta etorkizuna izan zituzten hizpide. Une biziak utzi zituen eztabaidak eta orain osorik entzuteko aukera duzue hemen.
2017-05-18
1h 29
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/05/10
Gaurkoan, Gazte Emantzipaziorako Sareak okupatutako etxebizitzetaz, Udalak bizikletentzako aparkalekuak egiteko diseinatzen dabilen ordenantzaz, LGTBIQfobiaren egunaren inguruan antolatutako ekimen desberdinetaz eta kirol kontuetaz aritu gara.
2017-05-10
00 min
Podcast de Zuhaizpe
Pazientearen ahalduntzea - Amarauna
Gaixoen eta medikuen arteko harreman bertikal tradizionala eraldatzen hasi da. Ospitaleak zenbait egitasmo abiatu dituzte tratamenduetan gaixoen iritziak kontuan hartu, edota gaixoek beste gaixo batzuei aholkuak eman diezazkieten. Gaixoen ahalduntzea hizpide izan du Tere Belokik gaixo, mediku eta ospitaleetako arduradunekin, 'Amarauna' saioan. Erreportaia honetan, osasun arloko beste aditu batzuez gain, Karmelo Bizkarra Doktorearen iritzia entzuteko aukera euki dugu.
2017-04-27
22 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/04/26
Gaurko kolaborazioan Oier Gomezen kondenen inguruko azken berriak, Gure Esku Dagoren sinadura bilketa, eraso matxistak, Gasteizko Gaztetxearen 29. urtemuga eta egitaraua eta Araski zein Baskoniaren denboraldi amaierak izan ditugu hizpide.
2017-04-26
10 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/04/05
Tranbiaren luzapena, udaleko funtzionarioen mobilizazioak, Emakumeen Etxea, Araskiren play off-ak eta Orainaldian proiektuaren aurkezpena izan ditugu gaur hizpide.
2017-04-05
09 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/03/23
Hezkuntza grebak, preso gaixoen aldeko manifestazio nazionala, Araski, errege koparen sarreren nondik norakoak eta beste hainbat kontu.
2017-03-23
08 min
Erreleboka Podcastak
7. Erreleboa | Kwiatkowskiren sorpresa Milano-San Remon
Alde batetik, urteko lehen monumentuak, Milano San Remok utzitakoaz hitz egingo dugu. Bertan garaipen handia lortu zuen Michal Kwiatkowski poloniarrak. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere mintzatuko gara. Besteak beste, Handzame eta Loire Atlantique klasikak jokatu ziren. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatuko dugu. Denera World Tourreko lau proba jokatuko dira: Kataluniako Volta, eta Flandrian Zehar, Gante Wevelgem eta E3 Harelbeke klasikak. Eta bukatzeko, emakumezkoen blokean, Alfredo Binda lasterketak utzitakoa izango dugu hizpide nagusi. Bertan Coryn Rivera izan zen azkarrena, Arlenis Sierraren eta Cecile Utrup Ludwigen aurretik.
2017-03-20
48 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/03/08
Martxoak 8 dela eta, Eider Bernaola eta Leire Bikuña argazkilarien "Girls can do it!" proiektuaz hitz egin dugu, bai eta martxoak 3ko kereilen artxiboaz, saihestutako garbiketa grebaz eta Auzolana pilotalekuaz.
2017-03-08
08 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/02/22
Eraso sexistak, Estibaliz Ruiz de Azuaren San Prudentzioko jaietako pregoilari izendapena, Euskal Zinemaren Astea, Mendi Tour jaialdia eta inauteriak jorratu ditugu gaur Araba Hizpiden.
2017-02-22
06 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/02/08
2017ko Gasteizko aurrekontuak, CSNaren Garoñaren irekierari buruzko erabakia, Mercedeseko hauteskunde sindikalen aurrerapena, eraso matxistak, ARFko kartelaren emakume gabezia eta Araski eta Alavesen kopa partidak izan ditugu gaur hizpide.
2017-02-08
09 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2017/01/25
Garoñaren irekiera, Txagorritxu auzoko erasotzailearen inguruko ikerketa eta Gazte Sortzaileak beken irabazleen (Beñat Goitia, Iñaki Landa eta Marina Suarez) proiektuak izan ditugu hizpide gaurkoan Hala Bedin.
2017-01-25
09 min
Eremuz Kanpo - 97 Irratia
Eremuz Kanpo: Eremuz Kanpo: Svankmajer eta Oshii + Svankmajer Bigarrenez
Jakizu film bat utzi didatela. Jakizu begiak ebakitzen dituztela, neska zoragarri horrek. Handitu nahi dut, galbideratzaile, usteltzaile izan arte. Zakur andaluziarrari kantatu zioten Pixies taldekoek, eta ez gara Buñuelez arituko gaurkoan. Dakusaguna darakustan begiak zartatzera egin zuen zuzendari handiak dei, haren lehen filmean, benetan ikusteko, ez errealitatea, super-errealitatea baizik. Egin uko ikusi ohi dugunari, benetan ikusteko. Ikusteko, itxi begiak, dio Pepitas de Calabaza argitaletxeak argitaraturiko Jan Svankmajerren edo Jan Svankmajerri buruzko liburuak. Harribitxia da liburua, begi itxiei eta buru gaixotioi bazka gozagarria eskaintzeko modukoa. Gaurko saioan, Jan Svankmajer izango dugu hizpide, Mamoru O...
2017-01-13
00 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 11/01/2017
Urte berriarekin batera Araba Hizpide magazinera itzuli gara hainbat konturekin! Chrysallis elkartearen kanpaina berria eta Facebook-ren zentsura, 20. Korrikaren ibilbidea, Tirrintzi talde feministak Txagorritxu auzoan jazotako eraso sexisten salaketa eta Pablo Prigioni saskibaloi jokalariaren agurraz aritu gara Hala Bedi Bin.
2017-01-11
09 min
Irratiko elkarrizketak - Entrevistas de radio
Bernardo Atxaga:"Soldatarik gabe ez dago duintasunik"
"Jende mordoa da behe-beheko solairuan bizi dena soldata oso gutxirekin. Ez luke horrela izan behar aitaren etxean gela asko daude eta denontzat egon beharko luke gelarik, baita soto-sotoan bizi diren emakume horientzat ere. Gela bakoitzak bere atea, nahi denean sartu eta ateratzeko; askatasuna, eta askatasunarekin batera duintasuna, eta soldata gabe ez dago duintasunik. Eta gainerako kontuk tontakeriak dira". Bernardo Atxagak Bizkaiko erresidentzietako langileen borroka izan du hizpide Euskadi Irratian.
2017-01-10
07 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/12/14
Irantzu Lekue, zezenketak, Gasteizko harresia, Mendizorrotzako muralak, Araski, Albert Pla-ren musikala, Boot boys-en azken kontzertua eta maratoi erdia.
2016-12-14
09 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/11/30
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariari Azaroaren 25aren inguruan egindako elkarrizketaz, Sarek antolatutako Bizikidetza Jardunaldietaz eta Cortada film laburren jaialdiaz aritu gara.
2016-11-30
06 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/11/16
Gaurkoan, azaroaren 28tik 30era bakea eta giza eskubideen jardunaldiez, blusen komisioa utzi duten koadrilez, Iraultza 1921k futbol zaleek jasaten duten tratuaren aurkako mobilizazioez eta Errekaleorren izango de "Oro(h)ar/IntraHistorias" erakusketaz aritu gara Araba Hizpiden.
2016-11-16
10 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/11/02
Gaztetxe eta gazte asanbladen batzar orokorra Errekaleorren otsaileko topaketa prestatzeko, June Fernandez-en "10 ingobernables" liburua, Judimendiko Sumendia eta azken hilabetean Gasteizen izandako eraso matxistak izan ditugu hizpide gaurkoan.
2016-11-02
07 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/10/19
BAT txartelen prezioen igoera, Aintzina Folk jaialdia, euskal derbia Anoetan eta beste hainbat kontu.
2016-10-19
06 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/10/5
Aste honetan, Errekaleor Bizirik proiektuaren urteurrenaz, Zabalgan auzoan emandako azken kaleratzeaz eta Fem Tour Truck nazioarteko bideo jaialdi feministaz aritu gara Araba Hizpiden. Agenda kontuetan, Emakume Errugbilarien Lehenengo Topaketa eta Euskal Zinema Dokumentalaren astea.
2016-10-06
06 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/09/21
Orbain kultur elkartea, Superkopa, Erdi aroko azoka eta hauteskundeak.
2016-09-21
07 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/06/22
Gaurkoan, Karmele Jaio Gasteizko jaien pregoilariari egindako elkarrizketa, "Mairuelegorreta. Iluntasunetik argitasunera" dokumentala eta Judimendiko jaiak izan ditugu hizpide.
2016-08-15
06 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/06/08
Transexualitateari eta Zaramagako mural berriaren sortze prozesuari buruz hitz egin dugu gaur Hala Bedi Bin.
2016-08-15
06 min
Está pasando en Gasteiz Araba Hizpiden
Araba Hizpide 2016/05/25
Gasteizko jaietako txupinazoa jaurtitzeko izendapenaz, Montauk taldearen diska berriaz eta hiriko udal gobernu berriaz aritu gara gaurkoan, bai eta jaietako pregoilariaren izena ezagutu ere.
2016-08-15
11 min
Araba Hizpide podcast-a
ELKARRIZKETA: Paul Rios, Lokarriko koordinatzaile ohia
Paul Rios lokarriko koordinatzaile ohia elkarrizketatu dugu, Aieteko Konferentziaren eta ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria iragarri zuenetik 4 urte bete direnean.
2015-10-23
18 min
Araba Hizpide podcast-a
ELKARRIZKETA: Miren Larrion Gasteizko udaleko EH Bilduren bozeramailea
Elkarrizketa luzea egin diogu Miren Larrion Gasteizko udaleko EH Bilduren bozeramaile eta alkategai izandakoari: Gorka Urtaranen inbestidura, EH Bildu-EAJ hitzarmena, Urban plana, Ensanche 21 eta beste hainbat kontu izan ditugu hizpide.
2015-10-21
31 min
Araba Hizpide podcast-a
ELKARRIZKETA: Ander Gortazar arkitektoa, mugikortasunaz
Ander Gortazar arkitektoak tranbiaren eta BRT sistemaren onurak eta alde txarrak ekarri dizkigu eta, oro har, Gasteizko mugikortasuna izan du hizpide.
2015-10-20
12 min
Araba Hizpide podcast-a
IRUZKINA: Gorka Bereziartua Erri de Luca idazlearen absoluzioaz
Gorka Bereziartua Argiako kazetariak Erri de Luca idazle italiarraren absoluzioa hartu du hizpide. AHTren aurkako sabotaia egitera dei egitea leporatzen zioten de Lucari.
2015-10-20
08 min
Araba Hizpide podcast-a
ELKARRIZKETA: Juan mari Zulaika frankismoaren aurkako kereilaz
Juan mari Zulaikarekin hitz egin dugu frankismoaren aurkako kereilan egindako azken aurrerapausoei buruz.
2015-10-19
07 min
Araba Hizpide podcast-a
ELKARRIZKETA: Garoñaren aurkako foroko kide Oskar
Garoñan hilerri nuklearra egiteko baimena eman berri dutela-eta, Garoñaren aurkako foroko Oskarrekin hitz egin dugu.
2015-10-19
09 min
Araba Hizpide podcast-a
AZKEN ORDUKOA: Julen Zulaika Espainiako Auzitegi Nazionaletik, Askapenaren aurkako epaiketa dela-eta
Julen Zulaikak ekarri digu Espainiako Auzitegi Nazionaletik Askapenaren aurkako epaiketa aurreko minutuetan bizitako giroa.
2015-10-19
04 min
Araba Hizpide podcast-a
IRUZKINA: Gotzon Hermosilla eta Irati Sarasua
Gotzon Hermosilla Berriako kazetariak eta Irati Sarasua Hamaika Telebistako kazetariak egin digute eguneko albiste nagusien iruzkina. Zehazki, Askapenaren aurkako epaiketa eta joan den asteburuko manifestazioa, "Arnaldo eta Rafa askatu" lelopean egindakoa, izan dituzte hizpide, hurrenez hurren.
2015-10-19
17 min
Araba Hizpide podcast-a
Elkarrizketa: Aitor Idigoras EILASeko kidea, Alternatiben Herriaz
Aitor Idigoras EILAS sindikatuko kideak Alternatiben Herria aurkeztu digu, urriaren 14an Gasteizen egindako aurkezpena aitzakia hartuta.
2015-10-15
08 min
Araba Hizpide podcast-a
Tertulia: EHBildu eta Podemos-eko batzarkideak
EHBilduko Kike Fernandez de Pinedok eta Podemos-eko Dani Trujillanok ardoa izan dute hizpide, baita Arabako Batzar Nagusien azken erabakia ere: Araba etxe kaleratzerik gabeko lurraldea izendatzea.
2015-10-15
20 min
Araba Hizpide podcast-a
Elkarrizketa: Mikel Garaizabal enologo eta sumillerra, Arabako ardoaren izendapenaz
Mikel Garaizabal enologo eta sumillerra Arabako ardoaren izendapenaz aritu zaigu: Rioja jatorrizko izendapenaren barruan Arabako ardoak bereizi ala berezko izendapena sortu?
2015-10-13
14 min
Araba Hizpide podcast-a
Iruzkina: Nagore Uriarte eta Igor Goikolea kazetariak
Urriaren 12an Iruñean egindako "Herriak libre!" lelopeko manifestazioa eta Palestinako egungo egoera izan dute hizpide hurrenez hurren Nagore Uriarte Hamaika Telebistako kazetariak eta Igor Goiloea kazetariak.
2015-10-13
13 min
Araba Hizpide podcast-a
Kolaborazioa: Fakun Aznarez, nazioarteko berriak
Fakun Aznarez "Resumen Latinoamericano"ko kideak nazioarteko berriak ekarri dizkigu: herri libreen martxa Askapenako auzipetuekin elkartasunez, Argentinako emakumeem topaketa...
2015-10-13
10 min
Araba Hizpide podcast-a
Elkarrizketa: Arkaitz Rodriguez, "Bateragune" auzian zigortutakoa
2009ko urriaren 13an atxilotu zuten Arkaitz Rodriguez "Bateragune" deituriko auziaren barruan. Gerora, kartzela-zigorra ezarri zioten Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaletari bezalaxe. Joan den urriaren 11n geratu zen aske zigorra oso-osorik beteta.
2015-10-13
13 min
Araba Hizpide podcast-a
Kolaborazioa: Alea astekariaren edukiak
Itsaso Estarrona Aleako kazetariak aste honetako aldizkariaren edukiak aurkeztu dizkigu.
2015-10-09
09 min
Araba Hizpide podcast-a
Elkarrizketa: Zurine Gasteizko Mintzalagun proiektuko teknikaria
Mintzalaguna proiektuari buruz hitz egin dugu Zurine teknikariarekin, matrikulazio-epea ireki dute-eta.
2015-10-09
09 min
Araba Hizpide podcast-a
Agenda-elkarrizketa: Aitor eta Julen Musikgerrillako kideak
Errekaleor auzo askearen bigarren urteurrena dela-eta, kontzertua izango da urriaren 9an Errekaleorren bertan. Hori aitzakia hartuta, Aitor eta Julenekin hitz egin dugu Musikgerrilla musika-mugimenduari buruz.
2015-10-09
10 min
Araba Hizpide podcast-a
Iruzkina: Eneko Barberena eguneko Hendaiako posta-bulegoaren itxieraz
Hendaiako posta-bulegoaren itxiera eta horren ondorioak izan ditu hizpide Enerko Barberena idazleak.
2015-10-09
09 min
Araba Hizpide podcast-a
Maite Asensio eta Ion Ansaren iruzkinak aktualitateaz
Berri nagusien irakurketaren ondoren, Maite asensio Berriako kazetariak eta Ion Ansak eguneko aktualitatea izan dute hizpide.
2015-10-08
13 min
Araba Hizpide podcast-a
Paul Asensiorekin elkarrizketa, "Zinema indigena: erraietatik so" zikloari buruz
"Zinema indigena: erraietatik so" zikloa izan dugu hizpide GITE-IPESeko Paul Asensiorekin.
2015-10-07
09 min
Araba Hizpide podcast-a
Nekane Zinkunegi kazetaria Gixunen biolentzia matxistak eraildako emakumeaz
Nekane Zinkunegi kazetari eta Zebrabideako esatariak biolentzia matxistaren azken biktima izan du hizpide
2015-10-07
05 min
Araba Hizpide podcast-a
Aizu! aldizkariko Eñaut Mitxelena Volkswagen auziaz
Goizeroko iruzkinen atalean, Aizu! aldizkariko Eñaut Mitxelenak Volkswagen auzia izan du hizpide: multinazionalak inbertsio guztiak jarriko omen ditu auzitan. Horrek Nafarroan izango duen eragina ere izan du aipagai.
2015-10-07
10 min
Goierriko Hitza
BIXIBIXI 2015-05-06 Goierriko Hitzako Arkaitz Apalategi EMANEURRE elkartekoekin
BIXIBIXI Goierriko Hitzakoekin elkarlanean solasaldia. Arkaitz Apalategik gidatua Emaneurre taldeko Arkaitz Iztueta eta Xabier Mendizabal eta Ordiziako Udaberria Martxan egitasmoa dute hizpide, horren barruan Emaneurrek antolautako garagardo ikastaroa eta azoka, udaberria martxan egitasmoa bera ere bai. Santa Kruz eguna pasa berria dela eta Goiztiri AEK euskaltegiko Aitor Calvillok "Santa Krutz apaiza: euskararen arrastoak Ameriketan" izen horri eta berarekin lotutako pasadizo bati buruko kontakizuna, “euskara aberasten” sailean. Eta bukatzeko Ainhoa Urretabizkaiak aurkeztutako musika tartea
2015-05-22
1h 00
Podcast REGGAE FEVER
REGGAE FEVER 4.12
DENBORALDI HONETAKO 12. IRRATSAIO HONETAN HURRENGO ASTE ETA HILABETEETAN DATOZKIGUN KONTZERTUAK IZAN DITUGU HIZPIDE ETA ENTZUNGAI. IZAN ERE TOOST HIBBERT ETA JIMMY CLIFF BEZALAKO IZAR HAUNDIAK DATOZKIGU EUSKAL HERRIRA ETA HAU LAU HAIZETARA ZABALDU BEHARRA DAGO. AIPATU DITUGU BAITA ERE BAD MANNERS ETA RUBEN LOPEZ AND THE DIATONES-EN KONTZERTUAK. EZIN ZIREN NOBEDADEAK FALTA ETA LOS OFFBEATERS ETA THE OLDIANS-EN LAN BERRIAK ENTZUN DITUGU. GOZATU REGGAE FEVER!!!!!!
2013-06-06
1h 00
irratia.com
173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza
Argazkiak.org | webtv web telebista telebista Interneten | © cc-by-sa: gaztelumendi.org Ikusentzunezkoak eta sarea hartu ditugu hizpide. Telebista, bideoak, Internet, webtv… ohikoak bilakatzen ari zaizkigu. Testuingurura hurbiltzeko Bilbon burututako videoweb10 jardunaldia, Eskoriatzan burutu beharreko Komunikaldiak edota, 2009an burutako Greba orokorra eta Egunkaria libre emisioak hartu ditugu. Ikusentzunezkoen koloretako iraultza marrazteko Gorka Julio Teketen izan da … Jarraitu 173. saioa: Ikusentzunezkoen koloretako iraultza irakurtzen →
2010-03-08
00 min