Look for any podcast host, guest or anyone
Showing episodes and shows of

Berria

Shows

Berria FMBerria FMZahar, atso, iparrorratzNoiztik aurrera da norbait zaharra? Eta zer dakarkio hari zahar izateak? Zergatik eragiten du halako aznahia ‘zahar’ hitzak berak? Eta, bide batez, badago ‘atso’ esaterik? Zahartzaroari buruzko hamaika galdera mahaigaineratu dira urteotan han-hemenka, eta haietako hainbati bilatu dizkie erantzunak Mari Luz Esteban antropologo eta idazle feministak, adinkeria eta matxismoa elkarri lotzen zaizkion zientoka egoera daudela sinetsita. Besteak beste, zahartzaroari eta militantzia feministari buruzko gakoak eman ditu Berria FMren saio berrian.2025-04-3054 minBerria FMBerria FMMaskulinitate berri-zaharrean tinkoAzterlanetan ere azaleratu da joera: mutil gazteek bereziki egiten dute bat korronte antifeministekin. Eta sexuarekiko eta sexualitatearekiko daukaten harremanean ere islatzen da hori. Itxaso Torregrosa sexologo eta hezitzailearen hitzak jaso ditu Berria FMk. Emandako ikastaroetan, argi ikusi ditu feminismoaren kontrako erresistentziak; «TikToken-eta aditzen dituztenen oihartzunak». Baina helduek daukaten arduraz ere ohartarazi du: «Haiek ez daude entzuteko prest, baina gu ez gara asmatzen ari».2025-03-1953 minBerria FMBerria FMNorbera den bezalakoa izan eta agertuMartxoaren 8an beteko dira hamar urte Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak bidea abiatu zuenetik. Chrysallis Euskal Herria izenarekin aurrena, eta Naizen izenez ondotik, elkarteak hamarkada bat darama haur eta gazte transexualen errealitateak bistaratzen eta haien eskubideen defentsa sustatzen. Urteurrenaren karietara, Berria FMn izan dira Bea Sever bozeramailea eta elkartetik igarotako Xuban Senar gizon transa. Egindako bideez eta gizartean izandako aldaketez aritu dira; aurrerapausoez zein atzera emandakoez.2025-03-051h 07New Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakCentral Parkeko koioteakKoiote bikote bat bizi da Central Parkean. Bertako animalia basatien artean handienak dira koioteak. Bikoteetan bizi dira eta ez dira banatzen bietako bat hiltzen den arte. Hori gertatu zen Central Parkeko koioteekin. Koiote emea bakarrik geratu zen bikotekide berria hartu duen arte. Baina, nola iritsiko zen koiote berria parkera, galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, Central Parkea hiriaren erdian dagoen irla berde bat da, handia baina irla azkenean. Kaleak eta etorbideak ditu inguruan. Ez dago naturarako korridorerik.2025-02-0303 minBerria FMBerria FMTransmisio kate feministakDiagnostikoa ez da berria, baina ezin esan iraungi denik. Aspaldi, eta oraindik ere, hainbat ikerlari feministak ohartarazi dute euskal kulturari loturiko memoria kolektiboa berridazteko premiaz. Besteak beste, aldarrikatu dute transmisioan ere behar dela eragin: ikuskera heteropatriarkaletik desplazatu, begirada transfeminista ezarri. Berria FMn, Iratxe Retolaza ikerlari eta irakaslea mintzatu zaigu gaiaz. Agurtzane Intxaurraga antzerkigilea ere bai; «gizon gosetuez», eszenatokietan kontatu nahi dituztenez.2024-12-041h 04Berria FMBerria FMIndarkeriaren erresonantzia digitalaHurbil da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hari, eta, preseski, indarkeria matxistak sare sozialetan hartzen duen tokiari erreparatu dio Berria FMk. Halako biolentziarik badela ere ukatzen duten diskurtsoei, besteak beste. Asier Arizkorreta Emagineko kidearekin, manosferaz; Maider Galardi kazetari eta ikerlariarekin, ziberjazarpen misoginoez eta sare sozialetako aliantza feministez.2024-11-201h 18Berria FMBerria FMDiskurtsoaren jabe izatekoLisipe bildumako hamabosgarren zenbakia eman du Susa argitaletxeak: ‘Euskal Herriko greba feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik’. Eta autorearekin egin dugu hitzordua Berria FMn: Uma Ulazia politologia izan da gurean. Freskatu ditugu 2019ko eta 2023ko greben oihartzunak, eta hark esplikatu dizkigu lanuzte horietako diskurtsoen ñabardurak eta efektuak. Edonola ere, podcastean nekez egin geniezaiokeen eskapu Iñigo Errejonen auziari. Hari ere dedikatu dizkiogu hainbat hitz.2024-11-061h 11Berria FMBerria FMIzatekotan, marroiaUrriaren 19a Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Aurtengoa joana da, baina beti da garaiz hari heltzeko. Izan Inurri elkarteko kide eta sortzaile Julene Illarramendirekin aritu gara gaitzaz eta gaitza inguratzen duten beste hamaika kontuz: hil arte bizi nahiaz, «urri arrosak» sortzen duen amorrazioaz, hizkera belikoaz, osasun sistemak helarazten dituen mezu matxistez. Bestalde, ‘Bularretik ehundutako aitortzak’ dokumentala ondu dute Leitzan, eta protagonisten ahotsak ere jaso ditu Berria FMk.2024-10-231h 08Berria FMBerria FMOholtza hartzeazEzinbestean, musika eszena transfeministari buruzko saio batekin ekin dio Berria FMk denboraldi berriari. Alex Sarduik esan zuelarik Euskal Herriko musikagintzan «genero diskriminiaziorik» ez dagoela, master amaierako lana aurkeztear zen Udane Barinagarrementeria Laka: 'Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministen gorputz etnografia bat: Elkarrekikotasunak, afektuak eta berresanahitzeak'. Eta deitu diogu, eta harekin mintzatu gara punkaz, oholtza hartzeaz, izerdiaz, biolentziaz, «xamurtasun erradikalaz».2024-10-0959 minUrubiaUrubiaKaledonia BerriaKaledonia Berriak independentzia lortzeko hiru erreferendum egin dit: 2018, 2020 eta 2021. Ezezkoa atera da, baina azken erreferendumak zalantza asko sortu ditu.2024-06-0605 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakTxorien bizitza berriaMariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txori bakoitza, aurretik emakume izandakoa dela.2024-05-1303 minBerria FMBerria FM186 egun paseakInternetek dio sei hilabetean 4.380 ordu kabitzen direla, 186 egun. Hori baino gehiago joan da, beraz, Israelgo Armadak urriaren 7an Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik. 33.000tik gora dira hildakoak, halako bi baino gehiago zaurituak, eta armadak dio «asko» falta dela gerra amaitzeko. Hari erreparatu dio Berria FMren azken saioak, Ane Irazabal kazetariaren laguntzarekin. Ari baikara gabarrari begira, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei so ere bai, baina Palestinan zer?2024-04-101h 00DunbalaDunbalaPelaxPelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.2024-03-2145 minBerria FMBerria FMNorabidea zaintzeazUrtebeteko bidea egin du Berria FMren bigarren aldiak; hain justu ere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurumarietan. Bi motibo horien karietara, mikrofonoak jaso, ohiko estudiotik atera, eta Iruñeko Katakrakeko egongelara ekarri dugu podcasta. Eta jendaurrean grabatu. Uzuri Castelo soziologoa eta Ainhoa Olaso Bilgune Feministako kidea lagun, feminismoaren azkenaldiko lorpenez, erronkez eta mugarriez mintzatu gara, sakon: zaintzaz, zaintzeko baldintzez, zaintza itunaz, zaintzeko konpromisoaz. Zuzeneko grabaketa horren emaitza da saio hau.2024-03-081h 07DunbalaDunbalaNeu Troia-ri elkarrizketaDenboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.2024-03-0753 minBerria FMBerria FMEuskal estatu feminista bat iparTalaia Feministaren lehenbiziko txostena aletu du Berria FMren saio berriak, eta, hala, 2023ak Euskal Herrian emandakoa aztertu, begirada feminista eta subiranistatik. Horretarako, taldeko kide Idoia Zengotitabengoa izan da gurean, «alarma gorriak eta itsasargiak» zein diren bistaratzeko. Horrez gainera, mintzatu gara lotsaz., trans legeaz, «señorez» eta erasotzaileez.2024-02-2849 minPiperpolis – Bilbo Hiria irratiaPiperpolis – Bilbo Hiria irratiaPIPERPOLIS: Dupla taldearen berriaDupla taldea, disko berria esku tartean dator, bira berria ere badu antolatuta, Japoniatik etorri berritan hurbildu da Gari gurera. De un pueblo de Aguarain deituriko lana dakartzate. Agurainetik mundura  eginiko musika aldarrikatzen dute, humorez eta ironiaz beteriko letrak eginez. Beñat Oribe eta  Gari Uriarte dira Dupla. Bestetik Love &Money antzezlana ere izan dugu hizpide Martxoan bi asteburuz eskainiko dute Pabeloi 6 aretoan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/piperpolis/240213_piper_dupla.mp3 Deskargatu hemen.The post PIPERPOLIS: Dupla taldearen berria first appeared on Bilbo Hiria irratia.2024-02-1400 minBerria FMBerria FMMaitasunaren aldamioakMaitasunaren gainekoa da Berria FMren saio berria, maiteminari buruzkoa; minak barne. San Valentin egunez, maitasun erromantikoak emakumeon bizitzetan okupatu ohi duen tokiaz, maitasunaren «azpian» gordetzen direnez eta maitasunaren izenean exijitzen diren lanez hausnartu dugu, besteak beste, hainbat lagunen ekarpenei esker; Irene Arrarats, Karmele Jaio, Irantzu Fernandez eta Bea Egizabal tarteko. Maitasuna «arrozteko», akaso. Bizigarriago bihurtu nahian, izatekotan.2024-02-1452 minBerria FMBerria FMBortizkeriari bere izenezHaurdunaldian, erditzean eta erdiondoan osasun arloko profesionalek emakumeari nahiz umeari ematen dioten tratu txarrari buruzkoa da Berria FMren saio berria. Hau da: indarkeria obstetrikoari buruzkoa. Izan ere, indarkeria matxistaren adierazpide horrek badu izena, badelako. Hari buruz, 'Sortze berri bat' liburua plazaratu du Estitxu Fernandez psikologo eta idazleak, eta gurekin izan da bera, besteak beste. Saioa Baleztena biktimak eta Bakartxo Ormazabal emaginak ere utzi dituzte lekukotzak.2024-01-1754 minBerria FMBerria FMOspatu, ala mandatuak sendotuEguberriak ate joka dira. Berdin egun horien maitale zaren, eta biziki gorroto dituzun, galdera batzuk proposatu ditu Berria FMk zuretzat. Nor arduratu da otorduak diseinatzeaz, antolatzeaz, prestatzeaz? Nor eseri ohi da mahaiaren ertzean, sukaldea hurbil izateko? Olentzerori eta Maridomingiri nork enkargatzen dizkio opari gehienak? Eta bestelako bi. Izan al duzu elkarrizketa deserosorik familiako kideekin? Libre aukeratzerik bazenu, haiekin pasako zenituzke egunok?2023-12-2054 minDunbalaDunbala59. Durangoko Azokari hainbat begiradaHemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 59. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, disketxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomedioez eta abar aritzeko.2023-12-151h 05Berria FMBerria FMMugarri bat, dena iraultzekoHau da azaroaren 30eko greba feminista orokorraren ondoko aldiaren lehenbiziko saioa. Hain izan da berezia greba, ezen Berria FMren argitalpen eguna ere aldatu baitugu. Ezin genuen gehiago itxoin grebaren soinu kronika bat plazaratzeko. Egunak emandakoa eta Denon Bizitzak Erdigunean plataformaren balorazioa jaso ditugu.2023-12-0141 minBerria FMBerria FMAbiapuntu bat zainAzaroaren 30eko greba feminista orokorraren aurreko azken saioa da hau. Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunaren aitzinekoa ere bai. Biei heldu die Berria FMk. Hala nola indarkeria bikarioaren motibo eta suntsitze ahalmenari, eta grebak oinarri-oinarrian duen auziari: zaintzari. Denon Bizitzak Erdigunean koordinakundeko Ekhiñe Petriati eta desgaitasun fisikoa duen Erkuden Txokarro izan dira gurean, zaintzeaz eta zaindua izateaz hizketan.2023-11-221h 00New Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakTxikitoGarai batean Valentin Agirreren Jai Alai jatetxea izan zen euskaldunen bilgune ezaguna New Yorken. Manhattan eta Brooklyn zubien azpian, Cherry kalean hain zuzen, hantxe biltzen ziren Estatu Batuetan bizimodu berria egin nahi zuten migrariak, eta baita gerrako exiliatuak ere, tartean Agirre Lehendakaria.2023-11-1304 minBerria FMBerria FMEraikitako izuaGaueko jai giroan eta kale ilunetan gauez ibiltzeak emakume askori dakarkien beldurra du hizpide Berria FMren saio berriak. Zehatzago esanda: beldurra, eta haren ondoriozko ezintasun sentipena, eta tristezia, eta amorrua. Izu hori, ordea, ez da irrazionala batere: gizarteak eraikia da, eta hori ere bada podcastean aztergai. Zer neurritan da patriarkatuaren estrategia bat? Zer kalte ditu erasoen gaineko alarma sozialak? Noren bizkar uzten da ardura? Aurora Iturriozek lagundu digu halakoei erantzuten.2023-11-081h 02Berria FMBerria FMBi aldiz okupatuEzin beste alde batera begiratu: Palestinari egin dio so Berria FMk. Urriaren 7an Hamasek ezustean eginiko erasoaldiaren ondotik, eta Israelek gerra deklaratuta, azken hamarkadetako gatazkarik odoltsuena izaten ari da Palestinan. Saio hau grabatu denerako, 5.000 bat palestinar hil dira Israelen bonbardaketen ondorioz; horien %70 emakumeak, adingabeak edo adinekoak dira. Gatazka, gainera, ezin da kontatu atzera begiratu gabe; eskerrak Maddi Iztuetari. Baita Heba Abu Nada poetari ere.2023-10-2551 minBerria FMBerria FMAdimenak minEgutegiari begiratu, eta ziztuan ohartu: hilabete eta erdi inguru falta da azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako. Prestatu beharko, beraz. Zergatik greba feminista? Zergatik orokorra? Zertarako zaintza sistema irauli? Gizonekin ere bai? Nola? Olatz Silva kazetariak lagundu du galdera horiei guztiei erantzuten. Bestalde, lerroburuei begiratu, eta hara: dozenaka adingabe biluziren irudiak sortu dituzte adimen artifiziala baliatuta. Eta Berria FMren deia jaso du Ana Galarragak.2023-10-1153 minBerria FMBerria FMKabitu, ez; apurtuUda sasoiko atsedenaren ondotik, bueltan da Berria FM. Askotarikoak gertatu dira azkenaldian, ezin denak saio bakarrean kabitu, baina hona hemen batzuk: eskuak barrabiletara, musu behartuak ezpainetara. Eta aurrerapausoak abortatzeko eskubidean, baina atzerapausoak berdintasun sailetan. Eta lodifobia kasuak edonon; ez orain, beti. Horiek eta gehiago izan ditugu hizpide denboraldi berriko lehenbiziko saioan. Besteak beste, Mijo Lizarzaburu aktibista izan da gurean.2023-09-2748 minBertso jarriakBertso jarriakXabat Illarregi, Kulturari buruzXabat Illarregi Marzol. Leitzan jaioa (Nafarroa), 2001ean. Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan. Geroztik, birritan izan da Nafarroako Eskolarteko txapeldun, eta Euskal Herrikoan ere kantatu du lau aldiz. Pare batean izan da Nafarroako finalean, eta Txapelketa Nagusiko saio batean kantatu du, iazko irailean. Doinua: Kantuz egin behar det 1. Herri hau bete-bete dagoenez guduz zalantza asko dauzkat sortzeko helburuz asko aldatu gara jendez, testuinguruz nahiz hornitua egon abestiz, liburuz galdera bat badaukat nik nire aburuz zein ikuspegi dugu kulturari buruz 2. Behar dira plazetan Zetak eta Huntza behar da herrigintza, dirua, hezkuntza herri hau salbatzeko zein da asmakuntza euskarak eramango gaitu...2023-08-1906 minBerria FMBerria FMEzlekuak etxeAuzolotsa —eta amorrua— eragiten die hainbati, baina hau da egia: oraindik ere bada jendea, mordoa, LGTBI siglen B-ak zer esan nahi duen ez dakiena. Bisexualitatearen ikusgaitasunik ezaren frogetako bat da hori. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren karietara, hari erreparatu dio Berria FMk. Horretarako, Bizi Bisexualitatea proiektuaren sortzaile Oli Artola eta partaide Olaia L. Garaialde izan ditugu gurean, ertz askori buruz hizketan, ertzetik: zurrunegi diren etiketez, oasiez, etxe diren ezlekuez.2023-06-281h 13Aldi hau kontatzekoAldi hau kontatzekoKanpo begiradaEzagutzen al dute BERRIA euskal herriko gazteek? Kontsumitzen al dute? Eta helduek, zer nola ikusten gaituzte? Adituek? Guztiak bildu ditugu audio seriearen atal honetan. BERRIA sortu zenean 20 urte zituztenen eta urte horretan jaio zirenen iritziak jasotzeaz gain, Lander Garroren, Amaia Arroyoren, Eneko Bidegainen eta Estitxu Garaien analisiak bildu ditugu. Labur esanda, kanpotik nola ikusten gaituzten jaso dugu atal honetan.2023-06-2132 minAldi hau kontatzekoAldi hau kontatzekoBagara norKulturaren bidez, geure buruari nor izateko baimena ematen diogu BERRIAn, besteak beste. Munduan gertatzen denaren berri ematen dugu, kulturgileen eskutik. Gertakari baten analisia egin, sorkuntza ardatz. Nor izateko plaza bat da BERRIA, euskal kulturgileen eskura jartzen duguna. Eta, hain zuzen horregatik, gaur, guk sortu ordez, kulturgileak ekarri ditugu hona, haiek sor dezaten. Guztiei galdera berdina egin diegu: BERRIAk zer ekarpen egiten dio euskal kulturgintzari? Eta kulturgileei? Aner Peritz bertsolaria, Mejillon Tigre kolektiboko sortzaileak, eta Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileak izan ditugu gurean. Bakoitzak bere doinu, neurri eta diziplinan erantzun digu.2023-06-2112 minAldi hau kontatzekoAldi hau kontatzekoEuskal Herria egunero sortzekoEgunkari nazionala da BERRIA. Euskarazko egunkari nazional bakarra. Naziotasuna da BERRIAren identitateetako bat, balio bereizgarrietako bat. Baina zergatik? Eta zer dela-eta du horrenbesteko garrantzia nazio ikuspegiak? Galdera horiei erantzuteko, Amagoia Mujika BERRIAko zuzendaria gonbidatu dugu. Ekhi Erremundegi Baionako delegazioko kazetaria, Ion Orzaiz Iruñeko delegazioko kazetaria eta Jule Goikoetxea EHUko zientzia politikoetako irakaslea ere izan dira gurean.2023-06-2119 minAldi hau kontatzekoAldi hau kontatzekoHerri ekimenez sortuaHerri ekimenetik sortu zen BERRIA, Egunkaria-ren itxierak behartuta. Herri gogotik, beraz, komunitatetik. 20 urteko ibilbidea, garai bakoitzaren erronkei erantzuten, bizi dugun aldi honen gakoetan sakontzen, mundua eta Euskal Herria ulertzen laguntzen digun kazetaritza egiten, betiere komunitatearen sustenguarekin. Ainara Lasa BERRIAko Marketin saileko arduraduna eta Iban Arregi Berria Taldeko Kontseilari ordezkaria gonbidatu ditugu mahai inguru honetara, 20 urte hauetako ibilbideaz, komunitatearen garrantziaz, kontsumo ohituren aldaketez eta momentuko erronkez hitz egiteko.2023-06-2131 minAldi hau kontatzekoAldi hau kontatzekoIzan zirelako garaEgunkari feminista bat egiten ahalegintzen gara egunero. Eta konpromiso hori, kazetaritzan ez ezik, etxearen solairu guztietan islatzen saiatzen gara. Bidea sekula ez da erraza izaten esparru honetan, baina bai ederra. Hala ere, beti izan al da BERRIA feminista? Nolakoa izan da honaino iristeko bidea? Eta, aurrera begira, zer dugu egiteko? Bidea urratzen ari diren bidaide guztiei esker iritsi gara honaino. Eta, hain zuzen horregatik, lokatzetara jaitsi diren horietako hiru lagunekin egin dugu hitzordua, 20 urte hauetako bidea elkarrekin errepasatzeko. Gurekin ditugu Uxue Rey, Maite Asensio eta Elene Barandiaran.2023-06-2136 minAldi hau kontatzekoAldi hau kontatzekoGuk hizkuntza eta hizkuntzak guEgunkariak bidea urratu eta zabaldu bazuen ere, haren itxierak baliabiderik gabe utzi zituen langileak. Horrek, beste gauza askorekin batera, hizkuntza aldetik ere atzerapausoa ekarri zuen, urteetan landutako eta entrenatutako gihar linguistiko horri kalte eginez. Irene Arrarats BERRIA egunkariko euskara taldeko arduraduna itxierak utzitako egoeraz, estilo liburuaz eta euskararen egoeraz arituko zaigu.2023-06-2143 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakHogei urte eta gehiagoBerriaren hogeigarren urteurrena dela eta, ospakizunean egon ezin eta herriminez, Berria eta Euskaldunon Egunkariako hemeroteketan sartu naiz. Eta halaxe, tentazioa izan dut nire izena sartzeko, eta konturatu naiz noiztik eman izan didaten babesa. Lehenengo aipamena da 1995eko abuztuaren 2okoa, Basauriko kartzelatik askoren artean idatzitako gutuna argitara eman baitzuten egunkarian. 1998an atera zuten nire lehen zutabea, Hirusta sailean. Eta aspaldiko zutabe haiek hasi naiz irakurtzen, ni nitzen hura berriz ezagutu nahian edo, harekin solasaldia izan guran. Harritu egin nau gazte hark, eta belarritik tira ere egin dit, eta galdetu dit ez ote naizen gehiegi aldatu.2023-06-1905 minBerria FMBerria FM119, eta oihartzunik ez apenasBi asteren bueltan bi emakume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian; bat Gasteizen, Orion bestea. Ordea, Hegoaldeko hauteskundeen eraginez, hilketek apenas izan duten oihartzunik hedabideetan. Demokrazia patriarkal batean garen seinale? 2003tik, 119 andre hil ditu matxismoak Euskal Herrian. Berriki gertaturiko kasuak aztertu, eta gaiaren zenbait ertzi erreparatuko die Berria FMk, hala nola indarkeria matxistaren errelato ereduari eta morboari. Bestalde: zer esan nahi dute LGTBI siglek? Eta, zertan zen abortuaren auzia orain 50 urte?2023-05-3140 minBerria FMBerria FMEmakumeen kanpaina omenHonezkero inor gutxi izanen da enteratu gabea: foru eta udal hauteskundeak izanen dira maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian. Eta kanpainak dena hartu du: hormak, irrati solasaldiak, billabesen atzekaldeak… bada, Berria FM ere bai. Hautagai zerrendei so egin, eta hara burura datozkigun galderak: egiazki al da «emakumeen kanpaina»? Eta horrek zer dakar? Politika feministagorik bai? Zuriñe Rodriguez eta Arantxa Martinezekin argitu ditugu horiek. Bestalde: zer gertatu da Vatikanoan? Eta Fronte Polisarioarekin? Eskerrak Kristina Berasaini. Berak badaki.2023-05-1751 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakNew York, New YorkBadiote Joe Biden presidenteak asteon iragarriko duela berriz aurkeztuko dela 2025eko hauteskundeetara. 82 urte izango ditu orduan, eta agintaldia bukatzen duenerako 86. Justu aste honetan bertan, asteazkenean hain zuzen, estreinatuko da John Kander konpositorearen musikal berria. Kander ezaguna da Cabaret edo Chicago musikal entzutetsuak idatzi zituelako. Berak sortua da “New York, New York” kanta ezaguna ere, nahiz eta mundu guztiak uste duen Frank Sinatrarena dela.2023-04-2403 minBerria FMBerria FMJenioen ilunakMende erdi bete da Pablo Picasso hil zenetik. Haren omenezko dozenaka erakusketa eta ekinbide antolatu dira han eta hemen, eta Berria FMk ere egin du berea; begirada feministatik. Ezagunak baitira artista kubistak genero ikuspegitik sortzen dituen zalantzak. Jenio bat zelako ideiak sarri tapatu ditu horiek; hemen ez. Haizea Barcenilla arte komisarioaren laguntzarekin landu dugu gaia. Picassoz harago ere bai. Bestalde: zertan da alardearen auzia Irunen? Arantxa Iraolak argitu digu.2023-04-1946 minBerria FMBerria FMIraun eta irauliIritzi foruetan aritzen diren zenbait emakumek urtarrilean argitaratutako ‘Irautea iraultzea denean’ artikulua oroitu dugu Berria FMren hirugarren atalean, eta aipatzen direnetan sakondu: aitakeria, arzalpenak, kuotak, grazia izpirik ez duten txantxak... Pilar Kaltzada izan dugu gurean, baina ez bera bakarrik: beste bost ahotsek ere hartu dute parte. Azaltzeko, kontatzeko eta salatzeko. Beste batzuei, aldiz, isil daitezela eskatu diegu.2023-04-0550 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakAzken trenaren zainAzken geltokian gaude, azken trenaren zain. A lerroko trenak bertatik ateratzen dira eta han bukatzen dute ibilbidea. Zain gaude, tren berria noiz iritsiko. Badiote bagoi berriak erosi dituela New Yorkeko metroak, teknologian azkenak, erabat desberdinak. Umeak daude han tren berria ikusteko zain, eta helduak ere bai. Geltokiko buruak abisatu gaitu, ordu erdi batean helduko da. Beste modeloak bai, ailegatzen dira, tren zaharrak, hamarkadetan zailduak.2023-03-2703 minBerria FMBerria FMBaietza eta ezetza ezbaian‘Soilik baietz da baietz’ legearen erreformari heldu diogu Berria FMren saio berrian. Baina ez soilik hari: zigorretara mugatzeaz, ezetz esateko zailtasunez eta baiezko behartuez ere aritu gara. Eta Afganistango andreen ezinez. Eta liburu erreez. Eta beste hainbestez.2023-03-2241 minBerria FMBerria FMMartxoaren 8 (berri) bateanBerria FMren etapa berriko lehen saioa Martxoaren 8arekin batera heldu da. Ezinbestean, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartu dugu hizpide: izan duen bideaz, haren dimentsioaz eta egunari lotutako erronkez aritu gara. Baita zaintzaz ere ―gai hori hartu baitu ardatz mugimendu feministak―, eta urtero egun honen bueltan izaten den zuriketa moreaz.2023-03-0838 minBerria FMBerria FMOinez segitzeko zapata berriakOrain arte ezagutu dugun azken Berria FM da hau. Berriak segituko du podcast feminista bat edukitzen, baina eraberritzeko atseden hartzea tokatzen da orain. Azken aldirako hasieratik elkarrekin egon diren Intza Alkain, Bea Egizabal eta Maider Galardi F. Agirre podcasteko gidaria aritu dira solasean.2022-12-2142 minBerria FMBerria FMPilula urdina ala arrosa nahi?Laugarren denboraldia estreinatu dugu Berria FMn eta kolaborazio berri batekin gatoz. Saio honetan eta hurrengoan Gehitu eta Mugen gainetik elkarteek duten lankidetzaren bozgorailu izango da Berria. Gaurkoan Julen Gorosabel pertsona trans ez bitarraren bizipen eta gogoetak entzungo ditugu. Eta Ramoni oporretan egon arren, entzule batek deitu du podcastera. Entzun bi biek esateko dutena.2022-09-2833 minBerria FMBerria FMDabilelako dago hain zikinInes Osinagarekin egin dugu hitzordua denboraldiko azken Berria FMn. Musikari bezala ibilbide luzea du Osinagak, eta, orain hainbat sorkuntza ditu eskuartean, Mauriziak ez dau inor hil egitasmoa eta Badon proiektua, besteak beste. Emakumeek oholtzan duten espazioaz, beken eta diru laguntzen sistemaz, amatasunaz eta osasun mentalaz jardun gara, besteak beste. Ramonik, berriz, urteko errepasoa egin du bere tartean.2022-06-2246 minZaitunZaitunFaxismoaren aldarrikapenaEuropako eskuin muturrarentzat musa edo inspirazio berria bilakatu da, baina Italian aspalditik da ezaguna. Giorgia Melonik ultraeskuin atzerakoienaren ideal guztiak islatzen ditu. Erroman faxistak ez ziren inoiz desagertu edo transformatu, Italiako beste hainbat txokotan antifaxismoak indar handia eskuratu zuen bitartean, Mussoliniren mugimenduak haziak erein zituen hiriburuan. Belaunaldiz belaunaldi, politikari neofaxista berriek herritar horiei ahotsa ematen saiatu dira, hautesle “nostalgikoak” erakartzen, eta Melonik egungoak islatzen ditu.2022-06-1503 minDunbalaDunbalaYeray Gascon (Habi): "Ez dago helmugarik"Hilaren hasieran kaleratu du Habi taldeak lan berria, 'Helmuga'. Lau kantuz osaturiko EPa da, Elkar diskoetxeak biniloan argitaratua, eta dagoeneko kontzertuetan aurkezten ari direna. Horretaz hitz egiteko Yeray Gascon abeslari eta gitarrista elkarrizketatu dute atal honetan, eta ohi bezala, saioaren amaieran kantu bat aholkatzeko eskatu diote. Horrez gain, Bihar eta Birkit-en abesti bana entzun eta hizpide hartu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek.2022-05-2053 minDunbalaDunbalaØdei rap abeslariarekin elkarrizketaAste honetako albiste nagusietako bat izan da Ødei rap abeslariaren bakarkako lehen diskoaren argitalpena. 2zio taldeko kide ohiak bere lanaren gaineko ardura osoa hartu du 'Terapia' izeneko diskoan, hala abestien konposizioarena nola ekoizpenarena. Horretaz mintzatu da luze eta zabal Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin. Horrez gain, Maraca Diabloren disko berria eta Zazkel taldearen agurra aipagai izan dituzte.2022-05-061h 09DunbalaDunbalaPeru Galbeterekin elkarrizketaApirilaren 1ean kaleratu zuen Peru Galbetek bere lan berria. "Beiratu" du izenburu, eta hitz joko bat planteatzen du begiratzearen eta zerbait beira bihurtu eta distira ematearen artean. Bakarkako lana da Galbeterena baina disko honetan inoiz baino musikari gehiagoren laguntza izan du. Horretaz guztiaz mintzatu da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ekin, eta gaineran Idoia Hernandez 'Hatxe' musikariaren pieza berezi bat aholkatu digu.2022-04-2252 minBerria FMBerria FMLazo arrosak ito gabeBularreko minbiziaz arituko gara Berria FMren saio berrian. Bularreko minbiziaz, baina ohikoa ez den begirada apurtzaileago batekin. Sandra Barkaiztegi eta Elena Guinea dira gonbidatuak, biek dute bularreko minbizia, eta Inurri elkarteko kideak dira, eta eritasunaren eta eriaren estereotipoak begirada feministatik aztertu dituzte: burusoiltasuna, sexualitatea, gaixo-itxura eta titi bakarrak, bestek beste.2022-04-2040 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakPantailarik gabeAuzoan zabaldu berri duten kafetegira joan gara semea eta biok etxeko lanak egitera. Semeari gustatzen zaio ordenagailua zabaldu eta hantxe egitea lanak, “nagusien modura”. Kafetegi berria frantziar estilokoa da, antzinako itxurako mahaiekin, loreekin eta, atsegina. Ordenagailu eramangarria atera dugu eskolako lanei ekiteko. Halako batean, zerbitzaria hurreratu zaigu esanez kafetegia ordenagailurik gabeko gunea dela. Eta mahaiko lore-sortan eskegia zegoen txartelari begiratzeko galdegin digu. “Leku hau ordenagailuetatik libre dagoen tokia da. Nahi baduzu liburu bat zabaldu eta egon zaitezke luzaroan hura irakurtzen, ala hitz aspertuan lagunekin, baina mesedez hemen ez teklatu”. Horixe zioen txartelak. Beraz, lotsatuta, ordenagailua itxi eta motxilan sartu dugu, eta txar...2022-04-1103 minDunbalaDunbalaBilboko Loraldia jaialdiaAste honetan abiatu da Bilboko Loraldia jaialdiaren ekitaldi berria. Euskarazko sorkuntzaren hainbat disziplinatako sormen lanak erakutsiko ditu martxoaren 27a bitartean. Amaia Ocerin jaialdiko komunikazio arduradunak festibalaren filosofia eta aurtengo egitarauaren xehetasun guztiak azaldu dizkigu. Horrez gain, Sofa, Maddi Oihenart, Ruper Ordorika eta Sortaldekoak entzuteko aukera izan dugu.2022-03-1149 minZaitunZaitunKieveko “normaltasuna”Ez nuen imajinatzen, baina Kiev hiri ederra da benetan. Zazpi mendixken hiria deitzen diote askok, Erroman bezala, hainbat muinok inguratzen dutelako. II. Mundu Gerran bonbek zeharo suntsitu zuten arren, oraindik antzinako eraikinak mantentzen ditu eta berreraikitzea oso ondo egin zen. Gainera, azken urteetan musika elektronikoaren gotorlekua bilakatu da eta mundu mailako entzuleak eta dj ospetsuak erakartzen ditu. Askoren ustez, 1980ko hamarkadako Berlin berria bilakatu da.2022-02-0202 minUrpeko BonbardaUrpeko Bonbarda#056 - Elkano Browning Cream (Berria, zaharra & mailegatua IX)urpekoBONBARDA #056Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Berrogeita hamaseigarren saio honetan, disko berriak aurkeztu, aspaldikoak berreskuratu eta mailegatutako doinuak ezagutzeko baliatzen dugun formatua erabili dugu bederatzigarrenez, eta Mikel Azpiroz donostiar piano jolearekin solastu gara, Elkano Browning Cream hirukoteak disko berria plazaratu duela-eta.Hamabost urte bete ditu jada Mikel Azpirozek hasieran Matt Hardingekin eta orain Bartzelonan bizi den Dave Wilkinson gitarra jole britainiarrarekin eta Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarrarekin eratutako egitasmoak,  Elkano Browning Cream taldeak, eta seigarren lana dute argitaratu berria den “Eup!”. Berau aurkeztu digu Azpirozek, eta piano jole gisa...2022-01-2758 minBerria FMBerria FMZientzia, neurrietan ito gabeAna Galarraga zientzia dibulgatzailea eta Elhuyarreko kidea da Berria FMren hirugarren denboraldiko bostgarren saioko gonbidatua. Harekin hitz egin dugu zientziaren ezaugarri patriarkalez, koronabirusaren azken orduez eta hartu diren zenbait neurrien funtsaz. Pandemiaz eta sindemiaz ere aritu gara. Umorean, berriz, Ramoni izango dugu.2022-01-2638 minBerria FMBerria FMOro ez da urreEliteko kirolariak dira, baina ez dira profesionalak, eta horrek eguneroko bizimodua zailtzen die emakume kirolari askori. Horietako batzuekin batu gara gaiari buruz hausnartzeko. Berria FMko saio honetan Xubane Uribarrena arraunlariak, Maya Lespielle errugbilariak, Miriam Arrillaga pilotariak eta Ainhoa Tirapu futbol jokalari ohiak egin digute bisita. Umorean Lohitzune aritu da.2021-12-2235 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakKutsatutaAste honetako podcasta New Yorketik egin behar nuen. Baina ezin izan dut hara bidaiatu. Estatu Batuetan bi Pfizer txerto hartuak nituen apirilean, eta Durangoko Azokara liburu berria aurkeztera etorri eta hemen gaixotu naiz Covidaz. Batek daki non harrapatu nuen, aireportuan, Frankfurteko geldialdian, Ondarroan, Bilbon, Durangon bertan… hobeto horri buelta gehiegirik ez ematea. Kontua da kutsatu egin nintzela. Apiriletik hona hilabete gehiegi izango dira agian txertoen eraginkortasunari eusteko.2021-12-1303 minDunbalaDunbalaAhotsenea, musikarien eta musikazaleen plazaDatorren astean zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak, eta horren barruan Ahotsenea guneak. Bost egunetan 50 kontzertu hartuko ditu Plateruena kafe antzokiak. Miren Narbaiza Ahotseneako koordinatzaileak aurtengo ediziorako aurreikuspenak azaldu dizkigu elkarrizketa kuze batean. Horrez gain, Ghau proiektu berria eta Joseba Tapiaren lan berria izan dituzte hizpide atal honetan.2021-11-2643 minBerria FMBerria FMGazte bai, aske nahiUrtemuga dugu Berria FMn, orain bi urte sortu bai genuen podcasta, indarkeria matxistaren aurkako egunaren bezperan. Gaurkoan ere hortaz arituko gara, baina ez hortaz soilik: Maider Barañano Euskal Herriko Neska Gazteetako kidea izango da kolektiboaren nondik norakoak azaltzen eta azken aldian landu dituzten hainbat proiekturen berri ematen. Umorean, serio, Ramoni arituko da eta biharko mobilizazioak ere jasoko ditugu saio honetan.2021-11-2427 minZaitunZaitunBerlingo vietnamdarrak32 urte igaro dira Berlingo harresia erori zenetik. Urtero, azaroaren 9an, XX. mende amaierako gertakari historikorik nagusiena gogoratzen dute berlindarrek eta hamaika omenaldi egiten dituzte. Ni iritsi berria naiz Berlinera, eta jaioberriaren begiekin aztertzen dut hiria. Batek daki zenbat denbora pasa behar den zure burua turistatzat jotzeari utzi eta berlindarra sentitzeko. Askotan hausnartzen dut duela hilabete gutxira arte museo arkeologikorik ikusgarrienean bizi nintzela, alegia, Erroman; eta egun, berriz, Europako hiririk berrienean eta gazteenean bizi naizela. Berlinen.2021-11-1003 minBerria FMBerria FMBakea ez da existitzen"Bakea ez da existitzen, feminismoa bat". Lelo hori behin eta berriro errepikatu da azken hamar urteetan, euskal gatazkaren ondorioen analisiak eta horien kudeaketak feminista izan behar duela aldarrikatzeko. 2011ko urriaren 17an Aieteko Konferentzia izan zela gogoratuz, prozesu horretan presente izan ziren Nekane Alzelai eta Rebeka Ubera izan dira Berria FM podcasterako solasaldian. Beraien bizipenetik abiatuta "bakea", "gatazka" eta "konponbidea" moduko kontzeptuez gogoeta egin dute. Umorean Lohitzune izango da.2021-10-2041 minDunbalaDunbalaZuk nola entzuten duzu musika?Zuk nola entzuten duzu musika, euskarri fisikoan ala formatu digitalean? Galdera horretatik abiatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek atal berria. Binilo zale amorratua den Asier Mendizabal 'Nokono' gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Horrez gain, Petra, Vulk eta La Rekbaren abestiak entzuteko parada izan da.2021-10-1551 min25. fotograma25. fotograma25. fotograma Irailak 24Bihar amaituko da Donostiako 69. Zinemaldia, eta gaur atzera begiratzen eta balorazioak egiten hasi gara. Mikel Zumeta kritikariak Sail Ofizialaren inguruko begirada panoramikoa eskaini digu, eta lehenengo apustuak egin ditu. Uxue Arzelusek, berriz, Perlak saileko pelikula bat aztertu du, eta Culinary Cinemako beste bat. Lehen Planoan Maru Solores zinemagilea izan dugu, haurdunaldiak, erditzeak eta bizitzaren lehen egunek haurrengan izan dezaketen eragina aztertzen duen ‘Aztarnak’ filma erakutsiko baitu Zinemira sailaren itxieran. Azkenik, Urtzi Urkizu kazetariak zutabea ekarri digu Kursaaleko zubitik. Hau izan da Kursaaletik egin dugun azken podcasta; biharkoa Berria-ren erredakziotik egingo dugu. Itxiera gala jarraituko dugu, eta bukatzerakoan, laburpena eta balorazioak...2021-09-2431 minBerria FMBerria FMNora begira daude?Hirugarrenez, bueltan da Berria FM, eta lehenengo atal honetan zinema industriara begira jarriko gara. Lara Izagirre zinema zuzendariarekin egin dugu elkarrizketa sakona. Nora filma zinema aretoetan estreinatu berri du, eta Hemen emakume zinemagileen elkarteko zuzendaria da. Ikuspegi horretatik aritu gara filmak egiteko moduez, zinema jaialdiez, emakumeen parte hartzeaz, eta beste.2021-09-2230 minZaitunZaitunIritsi berriaProtesta jendetsuak dira, baina ez dute oihartzunik Alemaniako politikan. Duela hainbat astetatik errefuxiatu afganiarrek manifestazioak antolatu dituzte gobernu federalaren aurrean. Ez dakit hori ohikoa den ala ez. Iritsi berria naiz Berlinera, duela bi hilabete eskas utzi nuen Erromako apartamentua Alemaniara bizitzera etortzeko, eta niretzat dena da berria. Nire auzoko supermerkatura, liburutegira edo erroldatzea egiteko bulegora hurbiltzen naizen bakoitzean, Siriako eta Afganistango errefuxiatu asko ikusten ditut. Denek alemanieraz fin hitz egiten dute eta inpresio handia ematen dit ohartzeak gehienak duela sei urte iritsi zirela Egeo itsasoa gurutzatu eta Balkanak oinez zeharkatu ostean. Haietako batzuk orduan aurkitu nituen, Greziaren eta Mazedoniaren arteko...2021-09-0103 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakIraila arte lagunakHau izango da uda aurretik egiten dudan azken podcasta. Irailean ekingo diot berriz, gogotsu, baina orain atseden hartzeko garaia da. Maitasun askearen aldarria egiten den egunetik aurrera, ekainaren 28tik, Euskal Herrian izango gara uda osoan, ostean New Yorkera bueltatzeko. Urtebete Euskal Herrira joan gabe. Luze joan da, nekez. Saiatu ginen Gabonetan ostera egiten, baina ezinezkoa zen, gaitza gogor ari zen joka, eta mugak itxiak. New Yorken igaro genituen “neguko oporrak” eta urte berria hasi ere, han. Ezari ezarian, ilunbea argituz joan da. Urteak aldaketak ekarri zituen. Trump-ek galdu egin zituen hauteskundeak, txertaketa oso bizkor zabaldu zen, eta Floyd hildako polizia epai...2021-06-2802 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakAlkate berriaAlkatetzarako hauteskundeak izango dira, bihar, asteartearekin, New Yorken. Tira, zehatzagoak izateko, ez dira alkatetzarako hauteskundeak Alderdi Demokratako hautagaia aukeratzeko baino. Dena den, ikusita demokratek New Yorken duten indarra, bihar irabazten duenak erraz izango du alkatetza lortzea. Horregatik mundu guztiak hartzen ditu biharkoak alkatetzako hauteskunde gisa.2021-06-2103 minBerria FMBerria FMBihotza lehertu edo bihotzak zuEz da gai berria, baina azkenaldian hizketagai dira maitasun erromantikak eta harreman sexoafektibo eredu konkretuek izkutatzen dituzten indarkeriazko egoerak. Horiek aztertu ditugu Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikerlariarekin, baina harago ere begiratu dugu eta plazeraren hamaika txoko arakatu ditugu Laura Muelas de Ayala antropologoarekin. Umorez aritu da Lohitzune, eta puntua Maddi Ane Txoperenarena da.2021-04-2138 minUrpeko BonbardaUrpeko Bonbarda#015 - Erabatera (berria, zaharra & mailegatua IV)urpekoBONBARDA #015Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.Hamabosgarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu laugarren aldiz, sarri erabiliko dugun formula.  Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: ERABATERA supertaldearen Ep berria, "Izpi Galdua", taldeko arima den Gaizka Salazarrek berak aurkeztu diguna elkarrizketa bidez. Eta gainera, gurean ezohikoak diren doinuak entzun ditugu, Mdou Moctar tuareg-aren gitarra eta Arooj Aftab pakistaniarrak bere herriko ghazal (koplak) ezagun batzuei egindako moldaketa.Aspaldiko doinuei dagokionez, 20 urte egin dugu atzera. Batetik orduantxe p...2021-04-1557 minDunbalaDunbalaBurdin hotsak, Inaxio Esnaola metalaren "aktibistarekin"Euskal metal musikari eskaini diote 'Dunbala' podcastaren atal berria eta horretaz hitz egiteko ia inor baino aproposagoa den Inaxio Esnaola Aranzadi kazetari eta "metalaren aktibista" gonbidatu dute. Hogei urte betetzear den Herriko Burdina webgunearen arduraduna da Esnaola, euskal metala sustatzeko martxan jarri dituen beste hainbat ekimenen artean.2021-04-0952 minBerria FMBerria FMBirusari bira eta miraUrtebete joan da koronabirusaren ondorioz itxialdia agindu zutela, eta oraindik ere pandemiaren eraginak bizi ditugu. Horri begiratuko diogu 27. Berria FM saioan. Batetik, Nafarroako Berdintasun Institutuak konfinamenduan andreek izandako bizipenei buruz egindako ikerketaz solastuo gara Ainhoa Nievarekin. Clara Wolframek, berriz, Pasaiko emakumeek pandemian izandako bizipenak azalduko dizkigu. Umorean Ramoni, eta puntua Amaia Ramirez de Okariz kazetariaren kontu.2021-03-1738 minZaitunZaitunItaliako politikaren antzerkiaErroman aspalditik bizi den nazioarteko korrespontsal batek, zera esan zidan behin: “Ez saiatu inoiz Italiako politika konprenitzen. Sistema hau ulertzeko doktorego bat beharko duzu; edo, bestela, Italian denbora luzez bizi eta hemengo politikarekin mimetizatu”. Orduan, iritsi berria nintzen Erromara. Ez nuen ulertzen zergatik zen herrialde hau gobernaezina. Italian krisi politiko guztiek drama bat dirudite eta mundu amaitzen dela dirudi. Baina gehienetan egoera lehengo testuingurura itzultzen da ezer gertatu izan ez balitz bezala.2021-01-2703 minDunbalaDunbala2020. urteak emandakoari gainbegiratuaAmaitu berri den urteak emandakoari gainbegiratua eman diote podcastaren 2021eko lehen saioan. Horretarako hiru lagun gonbidatu dituzte: Jon Eskisabel BADOK atariko arduraduna, Ihintza Orbegozo 'Berria' egunkariko disko kritikaria eta Lorea Argarate disko jartzailea (Las Tea Party). Haien ustez gehien nabarmendutako diskoak izan dituzte hizpide solasaldian.2021-01-1549 minBerria FMBerria FMBaimenik? Ez, eskerrik askoUrteko azken Berria FM saioan Galdakaora joan gara, Sormene sortzaileen plazan dagoen giroa arnastera. Bertan, J Martinako Kattalin Barcenarekin, Kai Nakaiekin eta Haizea eta Ningrarekin egin dugu solasaldia: zer den gazte eta euskaldun gisa sortzea, zer emakume bezala oholtza hartzea, zein garrantzia duen reggetoia, trapa, rapa eta hip hopa feminismotik kantatzea... Eremu librean dantzan arituko da Lohitzune eta Amaia Igartuarena da puntua.2020-12-2338 minBerria FMBerria FMMataza elkarrekin askatzekoDatorren larunbatean Euskal Herriko Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa feministak izango dira, eta horren gainean arituko gara 23. Berria FM saioan. Iratxe Retolazarekin eta Idoia Zengotitabengoarekin dekolonialismoaz solastuko gara, eta Amaia Zufia Bilgune Feministako bozeramaileak jardunaldien nondik norakoak azalduko ditu. Puntua Maider Galardi F. Agirre kazetariarena da, eta umorearen atala Ramonik egin du.2020-12-0937 minXabildua PodcastXabildua PodcastXabildua 1x07: Google gu zelatatzen dabil, Appleen aurkezpen berria eta Pluto TV- Google gu zelatatzen ari da, eta hemendik aurrera gutxiago ezkutatuko da.- Appleek iPhone berria aurkeztuko du urriaren 13an?- Pluto TV, 40 telebista kate doan ikusteko plataforma berria.- Amazon Prime days urriaren 13an eta 14an.2020-10-0905 minBerria FMBerria FMErdigunetik zokoratu duteHilabete da Eusko Jaurlaritza berria osatu zenetik, baina orduan hartutako zenbait erabakik, oraindik ere arrabotsa sortzen dute. Tartean da Emakunde lehendakaritzatik atera eta gizarte gaien sailaren pean kokatzea.Erabakiaren aurka azaldu dira dagoeneko 70 talde feminista, zuzenbide arloko hainbata ditu eta Emakundeko sortzaile eta lehen lehendakari eta idazkari nagusiak. Gaurkoan, gurean, Arantxa Elizondo izango dugu, Emakundeko idazkari nagusi ohia eta EHUko politika zientzien eta administrazio publikoetako irakaslea. Bi berdintasun teknikari ere izango dira gaiaz hausnartzen.2020-09-3032 minDunbalaDunbalaElektronika, bideogintza eta besteHainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek hirugarren saioan: Krii Kolektiboari Badok-en egindako elkarrizketa aitzaki, musika elektronikoari heldu diote; bideoklipak ekoizten dituen Arriguri kolektiboko Xabi Ojinagarekin mintzatu dira eta Itziar Ituño aktorearekin abiatu dute euskal kulturgileen gustuko musika ezagutzeko atal berria. Sara Zozaya, Nizuri Tazuneri & Urgatz, Ingot eta Olatz Zugastik jarri dute musika.2020-04-1043 minBerria FMBerria FMBakarrik ezin, elkar zaintzen baiHamargarren Berria FM saioa dugu hau. Aurrekoaren moduan, eta konfinamenduak ala behartuta, etxetik eginda, baina gainontzekoen eran, gaiei ikuspegi feministatik heltzeko determinazioz. Koronabirusaren krisia izango dugu mintzagai gaurkoan, baina, batik bat zaintza arloan sortutako arrakalei erreparatuko diegu: Josebe Iturrioz mugimendu feministako kideak sortu berri duten lan mahai teknikoaren xehetasunak emango dizkigu, Lohitzunek begirada zorrotzarekin egingo du egungo egoeraren analisia, zahar egoitzetako bi langile izango ditugu gurekin, eta Maite Asensio Berriako kazetariak jarriko dio puntua saioari.2020-04-0128 minBerria FMBerria FMPandemiaren itzalaHamaika analisi egin litezke koronabirusak sortutako egoera sozial, ekonomiko eta psikologikoen inguruan, baina Berria FMn ikuspegi feministatik helduko diogu gaiari. Zer zen gure egunerokoaz orain bi aste? EHUko garbitzaileak greban ziren lan badintzak hobetzeko, baina, orain, lanera itzuil behar izan dute denek, nahiz eta ez diote aldarrikapenei uko egin. Nola egin diote aurre egoerari saltzaile eta zaintzaileek? Nola antolatu dira zaintza eta babes sareak hainbat herri eta auzoetan? Zergatik hil dituzte hiru emakume astebetean, indarkeria matxistaz?2020-03-1825 minDunbalaDunbalaElkarrekin egoteko gonbitaBadok atariaren 'Dunbala' podcast berria martxan da. Lehen saioan hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek: Gernikan ehundik gora emakume musikarik egindako 'Elkarrekin egon ginen' topaketa izan dute abiapuntu, eta ondoren Arima taldearen zuzenekoaz, Keu Agirretxearen 'Lagunak, ura eta bakea' proiektuaz, eta Testura, Verde Prato eta Liherren disko berriez hitz egin dute.2020-03-1345 minBerria FMBerria FMKorapiloak gorputz-mihietanMartxoaren 8a gertu dela, zortzigarren saioa izango dugu Berria FMn. Horren harira, datorren igandeko mobilizazio nagusien errepasoa egingo dugu, eta, Euskal Herrira etorrita, euskararen eta feminismoaren bidegurutzean jarriko dugu arreta. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin Trikua esnatu da liburuari buruzko solasaldi bat egingo dugu, Lohitzunek gogoeta, eta Maialen Berasategik azken puntua jarriko dio saioari.2020-03-0434 minBerria FMBerria FMJokoz KanpoAzken orduko albisteak landuko ditugu Berria FMren 7. atalean: emakume futbolariek beren baldintzak hobetzeko sinatu berri duten akordioaz arituko gara. Ainhoa Azurmendi kirol teknikari eta adituarekin izango gara, baita Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalariarekin eta Iraia Iparragirre Realekoarekin ere. Ramoniren bozgorailua eta Ainara Arratibel BERRIAko kirol saileko kazetariaren puntua ere ez dira faltako.2020-02-1927 minBerria FMBerria FMTra(d)izioakUdaberria iragartzen duten hainbat erritu eta ohitura egiten dira Euskal Herrian otsailean. Horiei buruz arituko gara Berria FM-ren seigarren atalean. Maggi Bullen antropologoak azalduko du nolakoa izan ohi den emakumeen parte hartzea halako tradizioetan, Lohitzunek Santa Agedaz hitz egingo digu, eta Makeako libertimenduan eta Zubietako eta Iturengo inauterietan ari diren hiru emakumeren iritzia bilduko dugu. Maddi Ane Txoperena kazetariak jarriko dio azken puntua saioari.2020-02-0531 minZaitunZaitunPalestinako hazien zaindaria26 urte nituen eta Palestinara iritsi berria nintzen. Oraindik ez nuen ia inor ezagutzen. Nahiko galduta nengoen. Baina udaberriaren omenez nire pisukideak antolatu zuen barbakoa batean neska palestinar bat hurbildu zitzaidan. “Kaixo, Vivien Sansour naiz”, esan zidan, “iritsi berria zarela esan didate. Ongi etorri Palestinara”. Neska ezezagun hura limoi oso bat jaten ari zen, azalarekin eta guzti.2020-01-2903 minBerria FMBerria FMLan mahaian kolpeaDatorren ostegunean, hilaren 30ean greba orokorra izango da Hego Euskal Herrian, “lan, pentsio eta bizitza duinen alde”. Greba hori babestu edota bultzatzen duten hiru kolektibotako kideekin izan gara Berria FMren bostgarren saio honetan: Ana Mezo Onekako kidearekin, Naia Torrealdai mugimendu feministako kidearekin eta Maialen Aranburu Eskubide Sozialen Gutuneko ordezkariarekin. Hirurek grebaren irakurketa feminista egin dute, eta grebara joateko arrazoiak genero ikuspegitik aletu. Umorezko tartean, Ramonik zaintzaren gaia jarriko du mahai gainean, eta Irune Lasa Berriako kazetariak jarriko dio puntua saioari.2020-01-2235 minZaitunZaitunHammametIkusi duzu modako aktorearen film berria? Nola du izena? Favino! Hori da, Pierfrancesco Favino. Erromako Testaccio auzoko zinemaren aurrean hitzordua egin du emakume talde batek. Astero batzen dira luzemetrai bat ikusteko, eta gaurkoan ez dira ados jartzen zein film ikusiko duten erabakitzeko. Batzuek Kean Loachen Sorry We Missed You ikusi nahi dute; beste batzuek, berriz, Gianni Amelioren Hammamet.2020-01-1503 minBerria FMBerria FMErrimak eta errenakBerria FMren hirugarren saioan bertsolaritzaz arituko gara. Ikuspegi feministaz helduko diogu gaiari. Lehenik, Miren Artetxe bertsolari eta ikerlariarekin arituko gara solasean, Ane Labakarekin batera argitaratu berri duen Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburuaren inguruan. Ondoren, Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalaren erraietara sartuko gara, eta, hain justu, horren inguruan gogoeta egingo du Miren Garate BERRIAko kazetariak, saioa ixteko.2019-12-1835 minNew Yorkeko munduakNew Yorkeko munduakIggy Pop eta Jim JarmuschIggy Pop eta Jim Jarmusch batera. Musikariaren disko berria dela eta zuzeneko elkarrizketa. Kontzerturik ez du emango. Gorputza zehatuta dauka. Antzoki txiki batean da, East Side-n. Ez dago sarrerarik. Idatzi diet antolatzaileei esaten podcastak idazten ditudala eta prentsarako paserik badagoen. Erantzun didate esanez ez dagoela tokirik baina azken momentura arte ez dela jakiten. Ustekabean, lekutxo bat egin didate.2019-10-1403 minHitzaldiak-ConferenciasHitzaldiak-ConferenciasEnpresa Kultura Berria: Sidenor-Azkoitiaren kasuaSidenor Azkoitiak jaso du Adegi patronalaren azken Enpresa Kultura Berria saria, Gipuzkoako enpresarioburuen arabera, hainbat balio gauzatzeagatik eguneroko jardueran: errespetua, konfiantza, elkar-lana, giza harreman etikoak eta gardenak, kudeaketa partekatua... Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. Aitor Iturain ELAkideak kontatu zuen Donostian 2019ko maiatzaren 14ean "Enpresa Kultura Berria, Troiako Zaldi zaharra" jardunaldian.2019-05-2008 minberri txarrak | Bilbo Hiria irratiaberri txarrak | Bilbo Hiria irratiaBerri Txarrak taldeak disko berria aurkeztuko du bihar Barakaldoko BECenAsiako biratik itzuli berri, Berri txarrak talde nafarrak Infrasoinuak disko berria aurkeztuko du bihar 10.000 zaleren aurrean BECen. Sarrera ia denak salduta, azken urtetako euskal kontzertu garrantzitsuenetakoa izango da biharkoa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_berritxarrak.mp3 Deskargatu hemen     The post Berri Txarrak taldeak disko berria aurkeztuko du bihar Barakaldoko BECen first appeared on Bilbo Hiria irratia.2018-03-1600 mineuskal musika | Bilbo Hiria irratiaeuskal musika | Bilbo Hiria irratiaBerri Txarrak taldeak disko berria aurkeztuko du bihar Barakaldoko BECenAsiako biratik itzuli berri, Berri txarrak talde nafarrak Infrasoinuak disko berria aurkeztuko du bihar 10.000 zaleren aurrean BECen. Sarrera ia denak salduta, azken urtetako euskal kontzertu garrantzitsuenetakoa izango da biharkoa. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_berritxarrak.mp3 Deskargatu hemen     The post Berri Txarrak taldeak disko berria aurkeztuko du bihar Barakaldoko BECen first appeared on Bilbo Hiria irratia.2018-03-1600 minRap | Bilbo Hiria irratiaRap | Bilbo Hiria irratiaArrano Pertxak disko berria aurkeztu digu ” jaingokoa, dirua eta erritmo zaharra”Urko Gonzalezek eta David Rodriguez  2016an elkarrekin Kid MIDI & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiektua sortu dute. Euren lehen lana euskaraz argitaratu dute, Urkorekin diskoa ezagutzeko aukera izan dugu. “ Jangoikoa dirua eta erritmoa zaharra” deituriko lan berria zazpi kantu bildu dituzte. 80ko hamarkadan […] The post Arrano Pertxak disko berria aurkeztu digu ” jaingokoa, dirua eta erritmo zaharra” first appeared on Bilbo Hiria irratia.2018-03-0200 minhip hop | Bilbo Hiria irratiahip hop | Bilbo Hiria irratiaUltravioleta izpiz beteriko musika Revolta Permanentaren berriaRevolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta deiturikoa. Bihar Bilboko kafe antzokian zuzenean aurkeztuko du. 8 kantu berri, 8 ekoizle. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator, “Gazteak euskara zabaltzen” deiturikoa. Hip Hop, elektronika eta metal doinuak, Revolta Permanenteran Ultravioleta lanean, Iker Aguinaga izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180214_revolta_editatuta.mp3 […] The post Ultravioleta izpiz beteriko musika Revolta Permanentaren berria first appeared on Bilbo Hiria irratia.2018-02-1400 minRap | Bilbo Hiria irratiaRap | Bilbo Hiria irratiaUltravioleta izpiz beteriko musika Revolta Permanentaren berriaRevolta Permanente taldeak 3 lana aurkezten dabil egun hauetan “Ultravioleta deiturikoa. Bihar Bilboko kafe antzokian zuzenean aurkeztuko du. 8 kantu berri, 8 ekoizle. Gainera diskoa berria ere dokumental batekin dator, “Gazteak euskara zabaltzen” deiturikoa. Hip Hop, elektronika eta metal doinuak, Revolta Permanenteran Ultravioleta lanean, Iker Aguinaga izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180214_revolta_editatuta.mp3 […] The post Ultravioleta izpiz beteriko musika Revolta Permanentaren berria first appeared on Bilbo Hiria irratia.2018-02-1400 minEuskampus Curso de Verano 2014Euskampus Curso de Verano 2014Iban Arregi - Berria TaldeaBerria Taldea: etorkizuna komunitatean oinarrituta: komunikazio produktutik komunikazio proiektura Grupo Berria: futuro basado en la comunidad: de producto comunicativo a proyecto de comunicación Berria Group: community-based future: from the communicative product to the communication project2014-07-2232 minBerriaTB | Berria.eusBerriaTB | Berria.eusIban Arregi, kontseilari ordezkari berria2013-06-0814 min