Look for any podcast host, guest or anyone
Showing episodes and shows of

Bizkaiko Trebatzaileok

Shows

Bizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akIbilaldia 08 Zornotza1) Zatozte / amore / bidera / zelaiak / iraul-min / berriz dago- / oz Urtetik / urtera / abian / aurrera / harago / ta gailena- / go-o. Eta ZUgaz bidaide Eta gugaz zori bereko Baina ZUre maitale Ez etxean bertan eskeko! Ibilaldira noa Ikastolatik nator Ibilaldian nabil Ikastolaren urgoran gorago. EUSKARA BIZIDUN BIZILAGUN EUSKARA LAGUN ZARA ZU EUSKALDUN. 2) Geure on- / darea / gozatuz / nahi dugu / nasaiki / bizi behingo- /oz Bihotzez / pentsatu / buruaz / maitatu / izanik / buru eta bi / ho-otz Eta ZU bere berme Berba, solas, ele, hitzeko Ahal baDUzu baita ere berbaldunago, hiztunago. Ibilaldira noa Ikastolatik nator Ibilaldian nabil Ikastolaren urgoran gorago. EUSKARA BIZIDUN BIZILAGUN EUSKARA LAGUN ZARA ZU EUSKALDUN. Amore bi...2008-05-2303 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akTxisteakBi bilbotar elkartzen [juntatzen] dira, eta… — Bilbotarrak... bilbotarrak gaituk, baina... la hostia gaituk bilbotarrak, e? Eta esaten dio besteak: — Zer [ze] ari zara... Caceresen jaioa haiz eta. — Motel, motel, bilbotarrok nahi dugun lekuan jaiotzen gaituk, e?2008-02-0600 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akBilbotarrak hondartzanBestea ere… Bi bilbotar Gorlizen, plaian, hondartzan, eta San Mamesera joan aurretik… - Hi, San Mamesera joango al gaituk bainutxo bat hartzera Gorlizeko hondartzara, joango al gaituk? - Bai. Goazemak. Bainu-jantzia jartzen diate, eta dios, uretara sartzen dira eta… - Beno, noraino joango gaituk edo…? -batak besteari- - Hi, horizonteraino eta buelta egingo diagu.2008-02-0600 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akBilboko super portuaBeno, bilbainoena, bilbotarrena. Baten bat aditzen ari baldin bada, barkatu, barkatu. - Bilbon ba al dakizue zergatik daukaten super puertoa puertoa izan beharrean? - Ez dakitelako hormigonera geratzen.2008-02-0500 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akDonostiarra Kokakola makinanBeste donostiar bat ba omen zegoen Coca-cola makina baten aurrean, Coca-cola makina baten aurrean, eta kristoren kola. Txanpona sartu, eta "klan-klan", lata. Sartu berriz ere txanpona, eta "klan-klan", lata. Beste txanpona sartu, eta "klan-klan", lata. Kristoren jende pila, kristoren egarriarekin, eta denak, deank begira: "Zer arraio edo… Zenbat lata aterako dizkik honek?" "klan-klan", lata, "klan-klan"… Berriz ere joaten da kanbioen bila, txanpon gehiago ekartzen dizkik eta "klan-klan" lata, "klan-klan"… lata ateratzen da. Joder… Bat etortzen omen zaio eta, " - Luzerako al daukak, edo zer… - Bai, orain utziko diat, rratxan natxiok eta.2008-02-0500 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akLogikaAurkitzen omen dira bi lagun, eta aspaldi ikusi gabeak, eta batak besteari galdetzen dio: - Koño, Joxe Agustin, bizi al haiz? - Bai. - Non ibili haiz? - Ikasten aritu nauk. - Ikasten? - Bai, kanpoan. - Koño, eta zer ikasi duk, bada? - Zera, Logika. - Logika? - Bai, Logika ikasi diat. - Koño, eta hori zer da? - Adibide batekin esplikatuko diat. Hiri ze kolore gustatzen zaik gehiena? - Niri berdea. - Koño, berdea? Berdea gustatzen baldin bazaik, orduan mendira joatea eta gustatuko zaik? - Bai, bai, bai, bai. - Eta mendia joatea gust...2008-02-0501 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akJesukristo bilbotarraZuek ba al dakizue Jesukristo bilbotarra zela? Bai. Ez al dakizue hori? Hara, bilbotarra zen. Zergatik? Bilbon jaiotzea besterik ez zuen, eta hala ere, Belenera joan zen jaiotzera.2008-02-0500 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akTxistea: AtlantikoaBilbainoena, bilbotarrena kontatuko dut, oraintxe gogoratu naiz. Beste batetaz gogoratu naiz orain: “Zeintzuk dira Ozeano Atlantikoaren ezaugarriak?”. “Ba mendebaldetik Ameriketa dauka, hegoaldetik Hego-Poloa, eta ekialdetik Nerbionen desenbokatzen du”.2008-02-0500 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akEGUZKIA NOLA AGERTU ZENKONTALARIA.- Antzinako denboretan gizonek ez zekiten Eguzkia zer zen, Eguzkirik ez zelako. Gau eta egunez Lurra Ilargiak eta Izarrek baino ez zuten argiztatzen. Gizonek uste zuten Izarrak hodeien atzean bizi ziren erraldoi batzuen begiak zirela. Ilargia, aldiz, izarrik handiena eta Zeruko Nagusiaren begia zela iruditzen zitzaien. Gainera, esan behar da antzinako denbora haietan gizonek ez zutela ez arkurik, ez gezirik erabiltzen eta txoriak eta basapiztiak ez zirela gizonaren beldur. Mila koloretako kakatuak eta papagaioak jolasean ibiltzen ziren oihan zabalean; ahate beltzak igerian ibiltzen ziren ibai lasaietan eta kanguruak gizonaren txaboletaraino iristen ziren saltoka. Inork ez zekien zer zen...2008-01-1805 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akMundua arrotza eta zabala daEz dizuet esango zelan iritsi nintzen hiritik lau edo bost ordutara mendian hurrin egurrez eta hostoz eraikitako eskola haretaraino. Iritsi nintzen eta, albotik pasatu behar nuen arren, mendien bestaldera bait nindoan, Maisuaren abotsa entzundakoan jakin minez gelditu nintzen: «Mundua zabala eta arrotza da» zioen liburu bat eskuetan zabalik. Ate erdi irekitik ikusi nuen, Maisua, umeen artean zutik diktatzen: «Mundua zabala eta arrotza da» errepikatu zuen eta umeak buruak makurtu eta lapitzak paperaren kontra sakatuz hasi ziren idazten: «M u n d u a...» Maisuak silabak larriduraz iraun erazi zituen gehitzeko «za-ba-la e-ta...» gero abotsa ezpainetan zintzilik eutsi ondoren bukatzeko «...arrotza d...2008-01-0801 minBizkaiko trebatzaileon podcast-akBizkaiko trebatzaileon podcast-akJoseba Sarrionandiari buruzko hitzaldiaBilbo Zaharra euskaltegiak antolaturiko Euskal literaturaren ajeak forumaren barruan, Joseba Sarrionandiaren inguruan mintzatu zitzaizkigun Aitzpea Azkorbebeitia eta Gerardo Markuleta Euskaltzaindiaren aretoan. (2007-11-28)2007-12-2800 min