podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Etxetik Hurbil
Shows
NAIZ IRRATIA - Ithaka | naiz.eus
Furgoneta familiako kide bihurtzen denean
Oiartza Pampliegarentzat bere furgoneta familiako beste kide bat da, oporraldi ederrak gozatu ditu furgonetaz, familiarekin etxetik hurbil eta urrun.
2020-06-19
00 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S18 - G O S E
Bueltan gara! Etxetik hurbil irrati saioaren emanaldi berri hemen da! Aste honetan, musika taldeekin aurrera goaz, eta oraingoan tal de famatu eta ikaragarri bat dugu gonbidatu. Bere abeslaria gurekin izan da, emakume ausarta eta aparta. Gaur gurekin, Ines Osinaga, GOSE taldearen abesle eta soinujolea. Beti bezala, amaitu aurretik Euskal Diasporaren agendaren unea izango dugu... Goza ezazue!
2012-05-29
1h 01
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S17 - Betagarri
Maiatza heldu, eta Etxetik hurbilen irrati saio berri hemen da! Gaourkoan berriro, euskal musikara joko dugu. Ska-Rock musikar hain zuzen ere. Gurekin, arabatar talde bat, Gasteizen jaioa eta plazatik plazara indartsu diarduna. Saltoka, dantzan eta bere ideak mundura zabalduz, gureki... BETAGARRI! Eta beti bezala, amaitu aurretik, Euskal Diasporaren agenda aurkeztu dugu. Ondo pasa!!
2012-05-08
1h 02
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S16 - Hesian
Ordua heldu da! Etxetik Hurbil-en saio berri hemen da! Aste honetan, musika mundura bueltatzen gara. Sakana nafar eskualdean jaoitako musika talde bat izango dugu gonbidatua. Punk-rock eta Ska soinuak plazatik plazara zabaltzen duen taldea. Gaur, gurekin... Hesian taldea!!! Saioaren zehar, bere azken diskaren abestiak entzungo ditugu, Hitzetik izenekoa. Beti bezala, amaitu aurretik Euskal Diasporaren agendari bere lekutxoa utziko diogu Euskalkultura.com webgunearen eskutik. Ondo pasa!
2012-04-24
1h 03
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S15 - Asier Altuna
Ongi etorri, aste berri bat, Etxetik hurbil irrati saiora!! Aste Santuko oporrak atzean utzita, bueltan gaude zuekin une goxo bat pasatzeko asmoz. Aste honetako saioa berezia izango da, ia musikarik gabeko saioa izango bai da, garrantzia guztia gure gonbidatuan ezarriz. Gaurkoan euskal zinemaren inguruko gonbidatu bat dugu. Duela hilabete gutxi bere azken filma estreinatu zuen, arrakasta haundiz. Gaur, gurekin, "Bertsolari" filmaren zuzendaria, Asier Altuna. Beti bezala, amaitu aurretik Euskal Diasporaren agendari bere lekua egingo diogu. Ondo pasa!
2012-04-17
51 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S14 - Berri Txarrak
Ongi etorri! Aste bat gehiago Etxetik hurbil saioa rock doinuez betetzen da, gure gonbidatua Berri Txarrak nafar taldea delarik. Madrilen izan ziren pasa den asteburuan beraien azken diska aurkezten "Haria". Gorka, David eta Galderrekin solasean egon gara eta "Haria" diskaren abestiak entzun ditugu. Gainera, Euskal Diasporari bere lekutxoa utziz gain, Madrilgo Karabantzel auzoaren II. Euskal Jaiaren arduraduna den Josurekin egon gara. Espero dgu zuen gustokoa izatea... Ondo pasa!
2012-03-26
1h 01
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S13 - Zea Mays
Ongi etorri saio berri honetara!! Aste honetan, eta hirugarren aldiz jarraian, sioa rockero bat dugu, gurekin Bilboko talde bat, gurekin Zea Mays. Aiora Renteriarekin solasean egon gara eta taldearen ibilideaz gain, etorkizuna ere aztertu dugu, guztia "Era" diskaren musikarekin. Amaitzeko beti bezala, "Euskal Diasporaren agenda". Espero dugu zuen gustokoa izatea... Ondo pasa!!
2012-03-20
1h 01
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S12 - Siroka
Orain eta hemen... Etxetik hurbil!! Bigarren aste batez, saio rockero bat izango dugu, bizkaitar talde gazte baten eskutik. Gaur, gurekin Siroka taldea. Gaur gurekin, bere abeslaria Maria Rivero. "Bihotzetatik zintzilik" abestiarekin hasiz eta "Hi vascofono" abestiaz amaituz, saioan zehar bere bi diskak entzungo ditugu; "Haize berriak" (2009) eta "Karosi" (2011). Beti bezala, aiamtu aurretik, Euskal Diasporaren agendari bere lekutxoa utziz... Goza ezazue saio rockero honegaz!!
2012-03-12
59 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S11 - Su ta gar
Heldu da ordua! Gaurko saioan SU TA GAR gurekin, bere azken lana "Ametsak pilatzen" aurkeztuz. Aitor Gorosabelekin, abeslari, kitar jolea eta taldearen sortzaileetariko bat, Su ta gar taldearen ibilbidea eta azken lanari buruz solasetan egon gara. Beti bezala, amaieran Euskal Diasporaren agendari bere lekutxoa egin diogu. Ondo pasa... eta jarrai jo ta ke!
2012-03-05
1h 05
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S10 - Esne Beltza
Ongi etorri!! Gaurko saioa benetan berezia da, gurekin azken urteko euskal musika talderik famatuena izango dugu; ESNE BELTZA. Gure gonbidatua, Peio Gorrotxategi da, Esne Beltzaren teklatu jolea. Saioan zehar Esne Beltzaren abesti ezberdinak entzungo ditugu; Euskaraz bizi nahi dut, Bozgorailuetatik edota Gogoak famatuak. Beti bezala, Euskal Diasporaren agendarik amaituko dugu... Ondo pasa!!!
2012-02-20
58 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S09 - Castillo Suarez
Ongi etorri!! Unibertsitatearen azterketak pasa ondoren, bueltan gaude. Aste honetako saioan euskal olerkigintzari lekutxo bat egingo diogu, Castillo Suarez nafar idazlearekin elkarrizketa interesgarri baten bidez. Gainera, saioan zehar Kerobia taldearen musikan zehar bidai bat egingo dugu. Beti bezala, amaitu aurretik Euskal Diasporaren agendari tokia utziz. Ondo pasa!
2012-02-15
56 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S08 - Bertso eguna
Aste bat gehiago pasa da, eta hemen gaude bueltan... Etxetik hurbil-en! Goaurkoan, gonbidaturik ez dugu, baina bai protagonista nagusi bat: Bertsolaritza. Bertso eguna pasaden larunbatean izanda, Bertsolaritzaren inguruan saio entretenigarri bat egitea izan nahi dugu. Bertsoak, bertso abestuak (Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus-en eskutik) eta bertsolaritzarekin harreman duten abesti pila bat (Negu Gorriak, Oskorri, Zazpi Eskale, Gu ta gutarrak...). Eta noski Asier Altunaren Bertsolari filma ahaztu gabe. Ondo pasa!
2012-01-30
52 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S07 - Jabier Muguruza
Ongi etorri! "Etxetik hurbil"-en saio berri honetara. Gaurkoan, euskal musikari ospetsu bat dugu, Jabier Muguruza hain zuzen ere. Muguruza bere azken lana aurkeztuko digu, "Bikote bat". Gainera, Euskal diasporan, aste honetan, izango diren ekintzen agenda aurkeztuko dizuegu. Ondo pasa, eta ondo izan!!
2012-01-24
1h 02
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S06 - Alboka 2.1
Gabonetatik bueltan gaude, berandu, baina vueltan. Eta urte berri hau hasteko folkera joko dugu, Alboka 2.1 disko-liburuarekin. Lan hau aurkexzteko, gurekin Xabier Valle albokaria izan dugu, Ibon Koteronekin batera, proiektu honen buru. Gainera bion aurreko lanak ere entzungo ditugu; Xabier Valle partaide izandako Kukuma taldearen abesti bat, eta Ibon Koteronen aurreko lan baten beste bat, EuskEirea lanarena hain zuzen ere. Beti bezala, amaitu aurretik euskal diasporaren agenda izango dugu ere... Ondo pasa!
2012-01-16
52 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S05 - Urte berri on, Amona!
Gabonak heltzen dira, eta Etxetik hurbilen giroa somatzen hasi da. Aste honetan gurekin Telmo Esnal, euskal zinemagilea, eta bere azken pelikula, "Urte berri on, Amona!". Gainera, Gabon kantaz beteriko saioa, baina ez ohizko kantez, baizik eta Mikel Errazkin, Nahi ta nahiez, Tapia eta Leturia, Pantxo eta Peio, Mikel Markez eta Negu Gorriak taldeek eginiko bertsioez betea. Gabon zoriontsuak guztioi eta urte berri on bar ere! Urtarrileko 9an egongo gara bueltan... Aio!
2011-12-20
57 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S04 - Durangoko azoka
Ongi etorri Etxetik hurbilen saio berrira! Aste honetan pasaden astean Durangoko azoka izango da gure protagonista, bere 46. edizio amaituta, gurekin Aiert Goenaga izango dugu, azokaren zuzendaria, eta gainera saio osoan zehar Durangon izandako taldeen musika entzungo dugu; Itziarren semeak, Esne Beltza, Su ta gar edota Berri Txarrak adibidez. Ondo pasa, eta jarrai jo ta ke euskal kulturaren alde!
2011-12-12
48 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S03 - Euskararen eguna
Ongi etorri! "Etxetik hurbil"-en saio berria hemen da. Gaur euskararen egunari homenaldi bar egingo diogu, eta horregatik gure gonbidatuak Errukine Olaziregi, Madrilgo Euskal Etxearen Euskaltegiko irakaslea, eta Karlos Cid Abasolo, Madrilgo Konpluteseko Unibertsitatearen Euskara irakaslea, izango dira. Astero bezela, Euskal Diasporaren agenda ere izango dugu, eta gaurko musika Oskorri, Fermin Muguruza, Siroka eta Xaramelaren eskutik dator. Ondo pasa eta jarrai jotake euskararen alde!
2011-12-06
1h 01
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S02 - Hutsa... ta doblea
Ongi etorri! "Etxetik hurbil"-en bigarren saioa heldu da. Hutsa taldea dugu protagonista gaurkoan, bizkaitar bikote akustikoa, beren lehen diska atera berri dutelarik. Gurekin, Eriz Perez, kitar jolea dugu elakrrizketa interesgarri baten bidez. Gainera, Euskal diasporan, aste honetan, izango diren ekintzen agenda aurkezten dizuegu, Euskararen egunaren inguruko ekintzaz beteta. Ondo pasa, eta ondo izan!!
2011-11-28
52 min
Etxetik hurbil
Etxetik hurbil D01S01 - Lau kantari
Gabon guztioi! Hona hemen "Etxetik hurbil"-en lehenengo saioa. Juan Gorostidi idazlea gonbidatu giza; Xabier Lete, Mikel Laboa, Ruper Ordorika eta Imanol-en musika, eta Euskal diasporan, aste honetan, izango diren ekintzen agenda dira guarko saioaren atalak. Lehenengo saioa izanda, gure akatsak barkatuko dituzuelakoan gaude, eta orokorrean saioa zuen gustokoa izatea espero dugu. Gozatu, eta ondo izan!!
2011-11-21
58 min