podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Ipar Hegoa Fundazioa
Shows
Talaia
Talaia 12 | Digitalizazioa | Digitalizazioa hezkuntzan
Talaia aldizkariaren 12. zenbakiaren harira sortutako hirugarren podkasta duzue hau. Hezkuntzaren digitalizazioaren inguruan hitz egin dugu oraingoan. Alde batetik Cecilia Bayorekin elkarrizketa egin dugu. Katalunian digitalizazio demokratikoaren aldeko Xnet kolektiboarekin lan egiten duen guraso sareko kidea da Cecilia eta beraien esperientzia azaldu digu. Bestalde, Nora Salbotxekin ere izan dugu plazaratu berri duen 'Askatu edo moztu' liburuaren inguruan solasteko aukera. Eduki gehiago: http://www.iparhegoa.eus
2021-12-21
34 min
Talaia
Talaia 12 | Digitalizazioa | Sektore estrategikoen pribatizaziotik, lan baldintzen prekarizaziora
Talaia aldizkariaren 12. zenbakia publikatuko dugu 2021eko azaroan. Digitalizazioa ardatz hartuta, honek gure jendartean eta enpleguan ere dituen eraginak landu ditugu. Gaiarekin lotutako bigarren podcast honetan teknologikoki estrategikoak lirateken enpresen pribatizazioen salaketa egitaz gain, honek lan baldintzetan dituzten eraginez ere aritu gara. Zehazki Kutxabanken eta IDE (Grupo Informática de Euskadi) elkartearen baitan azken urteetan gertatutakoak aipatuko dizkigute bertako langileek. Musika: A Flashback for Mr Computer by Kevin Bryce is licensed under a Attribution-NonCommercial-ShareAlike 3.0 International License. Albatross v2 by Computer Music All-stars is licensed under a Attribution License.
2021-11-26
40 min
Talaia
Talaia 12 | Digitalizazioa | Algoritmoen aurrean langile antolakuntza
Talaia aldizkariaren 12. zenbakia publikatuko dugu 2021eko azaroan. Digitalizazioa ardatz hartuta, honek gure jendartean dituen eraginak landu ditugu. Enpleguan ez ezik beste hainbat arloetan ere dituen ondorioan aztertu ditugu. Aldizkari horrekin lotutako lehen podcast honetan enpleaguz aritu gara Irati Sienra LAB Sindikatuko Zerbitzu Pribatuetako kidearekin. Podcastaren bigarren zatian Cathy O'Neil matematikari estatubatuarraren 'Armas de destrucción matemática' liburuaren erreseina duzue entzungai.
2021-10-28
35 min
Talaia
II. Hiritarrontzako hiriak
Talaiaren 11. zenbakiaren itzalean sortutako bigarren podcasta duzue entzungai. Ohi bezala, bi zatitan banatu dugu edukia. Alde batetik, Peio Etxeberri-Aintxartekin Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren egoeraz aritu da Martin Arbeo IparHegoako kidea. Bigarren zatian, Jago Lekuek David harveyren 'Ciudades rebeldes' libruruaren erreseina eskaini digu.
2021-06-10
36 min
Talaia
Iraultza urbanoaren erronka | Talaia 11
Hiri ereduaren inguruan landu dugu Talaia aldizkariaren 11. zenbakia. Aldizkarian publikatu dugu Dosnoatiako Maizterren Sindikatuko kide den Andoni Egiari egindako elkarrizketaren audioarekin osatu dugu podcastaren lehen zatia. Bigarrengoan, Karlos Renedok hiriguneek ekartzen dizkiguten erreonketaz hausnartu du.
2021-05-26
33 min
Talaia
Talaia | Migratzaileak III.Defentsa sareak
Talaiaren 10. zenbakian Migrazioen gaia jorratu dugu. Zenbaki honetako hirugarren atal honetan, Susanne Schultzi egindako elkarrizketa publikatu dugu. Sussanek Alemanian errefuxiatuen gaia nola dagoen azalduko digu; bai eta hauen aurkako alderdi zein mugimendu faxisten eraginak . Iban Perez LAB sindikatuko kideak Sindikatuan langile migranteekin abian jarritako ekimenetaz aritu zaigu. Musika: Tiken Jah Fakoly - Ouvrez les frontières ft. Soprano Sorkari - Hutsune https://es-es.facebook.com/sorkari.srk/ --------------------------------- Último Podcast para el número 10 de Talaia. Una publicación en la que nos hemos querido acercar a la realidad de las y los migrantes. En este capítulos hemos incluido la en...
2021-01-18
36 min
Talaia
Talaia | Migratzaileak II. Nazioa eta migrazioa
Talaiaren ale berria prestatzen ari gara. Migrazioen gaia jorratuko dugu. Zenbaki honetako bigarren atal honetan, Eunice Romerorekin elkarrizketa egin dugu, kataluniako prozesua, identitatea eta migratzaileen inguruan. Martin Arbeo Ipar Hegoako kideak Ezker Abertzaleak gai hau nola jorratu duen azalduko digu ere.
2020-11-04
30 min
Talaia
Talaia | Migratzaileak I.Errefuxiatuak
Talaiaren ale berria prestatzen ari gara. Migrazioen gaia jorratuko dugu. Lehen atal gisa Ane Irazabalekin hitz egin dugu, Moriako kanpamenduan ikusi eta bizitakoaz. Koldo Saenzek ere parte hartu du, Europak eta inperialismoak migrazioetan duten
2020-10-02
23 min
Talaia
Burujabetza Covid-19aren garaian
Talaiaren 9. zenbakia argitaratu dugu, zenbaki berezia, Covid-19aren ondoriozko neurriek azaleratu dituzten krisiak landu baititugu bertan. Talaia ez da, ordea, aldizkari bat bakarrik. Eremu sozialeko formaziorako baliabidea dugu eta helburu horrekin burutu genuen zaintzari buruzko lehen saioaren ondoren bigarren saio batekin gatoz, burujabetza izanik bere lerroburu nagusia. Endika Perez LABeko ekintza sozialeko kideak Euskal Herriak gaur egun dituen krisi estrukturalei aurre egiteko behar ditugun baliabideei buruzko gogoeta egin digu. Igor Ahedorekin gobernantza ereduari buruz jendarteak emaniko erantzunaz edota nazio eraikuntza egiteko moduaren gainean hitz egin dugu, besteak beste. Musika: Besoak- Arima, Tartalo-Madeleine, Bigarren aukera-Willis Drummond
2020-05-07
39 min
Talaia
Zaintza krisia: lehendik ere bazen krisi baten azaleratzea
Covid-19aren ondorioz gobernuek hartu dituzten erabakiek sistemak egiturazkoak dituen hainbat krisi bizkortu eta azaleratu ditu. Sistemaren krisi eta hutsune desberdinak landu ditugu, Talaiaren ale berezi honetan. Helburu horrekin, zaintzaren gaia landuz burutu dugu saio bat. Josefina Roco “Txefi” ‘Trabajadoras No Domesticadas’ kolektiboko kide eta MunduBat Fundazioko ekonomia feministaren ildoko koordinatzailearekin elkarrizketa bat burutzeaz gain, Naia Torrealdai Bilgune Feministako kidearekin eta Elixabete Etxeberria LABeko idazkaritza feministako arduradunarekin solastu dugu gai honi buruz. Musika: Besoak- Arima, The Coward-Orbel
2020-05-05
41 min