podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Kirolari Gaittun
Shows
Kirolari Gaittun
29. ATALA - ALAITZ IMAZ ETA SUSANA BIGAS
29. atalean Alaitz Imaz eta Susana Begas segalariak elkarrizketatu ditugu. Almitzak antolatutako binakako txapelketa irabazi ondoren gure saiotik pasa dira segaren inguruan gehiago ezagutu dezagun.
2023-06-20
47 min
Kirolari Gaittun
28. ATALA - AINHOA ARTOLAZABAL
Ainhoa Artolazabal txirrindulari profesional ohia da. Gaztetandik hasi zen bizikletan eta 1989. urtean Munduko Junior Txapelketan parte hartu zuen. 1992. urtea ziur ez duela berehalakoan ahaztuko, lehen aldiz txirrindularitzako Espainiako txapeldun izendatu baitzen eta ondoren 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetan parte hartu zuen. Ainhoaren ibilbidearen inguruan gehiago jakin nahi? Ez galdu 28. atala.
2023-06-06
1h 00
Kirolari Gaittun
27. ATALA - HELENE ALBERDI
Ironman txapelketa begiz jota dauka Helene Alberdik, 2023. urteko helburu nagusien artean dauka eta horretarako prestatzen dabil, buru-belarri. Entrenamendu saio luze baten ostean elkartu da 'Kirolari Gaittun'-ekin eta zintzotasunez mintzatu da. Europako txapelketa irabazi zuen iaz eta aurtengo Munduko txapelketan, 6. postuan helmugaratu zen. Zarauzko triatloian garaipena errepikatu nahi duela ere ziurtatu du. Kirolaz eta bizitzaz, oro har, mintzatu da Zumaian bizi den triatleta, ama eta mediku bilbotarra.
2023-05-24
51 min
Kirolari Gaittun
26. ATALA - Leire Fernandez
Leire Fernandez errenteriarra mendi korrikalaria da udan, eta neguan, txakur krosa praktikatzen du. Tartean ez da besaulkian egoten: bizikleta, iraupen luzeko eskia, mushinga... Paraje ederretan elkartu gara berarekin, estudiotik ihes, mendian jarri dugu hitzordua Fernandezekin. Non, bestela?
2023-04-25
52 min
Kirolari Gaittun
25. ATALA - LUR ERREKONDO
25. Atalerako Lur Errekondo kirolari usurbildarra elkarrizketatu dugu. Kirolari bezala izendatu dugu ezin baita esan kirol bakarra egiten duenik. Eskubaloi jokalari ohia eta harrijasotzailea da, baina orain dela gutxi aizkoran ere hasi da pentatloia prestatzeko.
2023-04-04
47 min
Kirolari Gaittun
24. ATALA - NORA TOBAR
Ataunera eginiko bisitan, Nora Tobar atletarekin solastu gara. Azken bi urteetako arrakastak gogoan, aurtengo denboraldiari nol aurre egingo dion kontatu digu. Sasoi hasiera gogor samarra izan ostean, aire libreko txapelketetarako gogotsu dago.
2023-03-21
36 min
Kirolari Gaittun
23. ATALA - LIDE ERBINA
Kirolari Gaittun podcasteko atal honetan, Lide Erbina errugbi jokalariarekin solastu gara. Egun, Eibar Rugby Taldean dago, etxetik gertu, 2020az geroztik kirolaren ikuspegia zeharo aldatuta. Oso gazte nabarmendu zen, Espainiako selekziora iristeraino. 2019an, errugby VII modalitatean, munduko gazte onenaren saria eskuratu zuen. Bere ahizpa Amaia Erbina da. Kirol profesionalaren ertz guztiak ukitu genituen ordiziarrarekin.
2023-03-07
52 min
Kirolari Gaittun
22. ATALA - ENERITZ LIZARDI
Kirolari Gaittun podcasteko atal honetan, zesta-puntako Munduko txapeldunarekin solastu gara, Eneritz Lizardi puntistarekin. Zesta puntaren egoeraz, laster hasiko duten txapelketa berriaz, erreferenteez, transmisioaz... mintzatu gara mutrikuarrarekin.
2023-02-21
40 min
Yoko Ona
5. Karmele Gisasola, kirolaz
Kirolaren munduan murgildu gara "Yoko Ona"ren bosgarren atalean. Horretarako, herri kiroletan erreferente bilakatzen ari den Karmele Gisasola gonbidatu dugu. Herri Kirolen munduak, gizonen mundua izaten jarraitzen du? Emakumeen arteko ahizpatasuna nabaritzen al du Karmelek? Sumatu al du erreferente faltarik? Gainerakoan bezala, buruko osasuna ere garrantzitsua da kiroletan eta bere esperientzia ere kontatu digu mallabitarrak.Bestalde, Andrea Aranburuk jarraitu beharreko podkast bat proposatu digu: "Kirolari gaittun". Maddi Garmendia eta Ane Urkirik, emakume kirolariei eskainitzen dieten elkarrizketa podcasta.
2023-02-08
27 min
Kirolari Gaittun
21. ATALA - GAROA MARTINEZ
Kirolari gaittuneko atal honetan halterofilia izango dugu hizpide. Ez da kirol ezagunenetariko bat eta Garoa Martinezen eskutik joango gara gutxinaka gutxinaka ezagutuz.
2023-01-17
42 min
Kirolari Gaittun
20. ATALA - IRATI LACUNZA
Bigarren denboraldiko bigarren saio honetan, Irati Launza hegats igerilaria elkarrizketatu dugu. Berriro ere ezezagunak diren kiroletara jo dugu hor ere punta-puntan dabiltzan euskaldunak baititugu. Iratiren kasuan, munduko bigarren egokitu berri da Kolonbian ospatutako Munduko Txapelketan. Ez galdu!
2022-12-06
37 min
Kirolari Gaittun
LABURPENA, EUSKARALDIA ETA LAZKAO
Lehen atal honetan lehen denboraldiko errepaso bat egingo dugu protagonistek egindako adierazpen nagusiak erabiliz. Horrez gain, zuzenean egin dugun lehen atala da, Lazkaoko Euskaraldiko aurkezpen ekitaldi modura egin genuen bertako bi kirolari elkarrizketatuz. Alde batetik, Irati Acosta, Lazkaoko areto futboleko jokalaria eta bestetik, Oihane Mendia, gimnasia erritmikako Euskadiko txapeldun eta entrenatzailea.
2022-11-22
1h 03
Kirolari Gaittun
18. ATALA - MALEN RUIZ DE AZUA
Denboraldia isteko Malen Ruiz de Azua elkarrizketatu dugu. Pertika jauzia eta orokorrean atletismoa izan dugu hizpide. Helburuak, presioak, lorpenak... Ez galdu 18. atala!!
2022-07-05
55 min
Kirolari Gaittun
17. ATALA - EUKENE LARRARTE
Kirol hau landu dugun arren ikuspegi berri bat ekarriko dizuegu hurrengo saioan. Eukene Larrarte txirrindularia elkarrizketatu dugu eta pistako txirrindularitza, errepidekoa, berdintasuna… izan ditugu hizpide. Ez galdu!!
2022-06-14
1h 15
Kirolari Gaittun
16. ATALA - ANE ETXEZARRETA
Ane Etxezarreta Realeko jokalari beasaindarra elkarrizketatu dugu atal honetan. Aurten historia egin du, sailkapen nagusian bigarren amaitu duenez, Reala txapeldunen ligara sailkatu baita. Futbolaren egoera, baldintzak, iragana, oraina eta etorkizuna aztertu ditugu.
2022-05-31
1h 10
Kirolari Gaittun
15. ATALA - OIHANA AZKORBEBEITIA
Mendian gora eta behera egunero ibiltzen da gure hurrengo gonbidatua. Mendi lasterketak bere pasio dira, naturarekin bat egiteko modua. Eta bide batez, onenen artean aritzen da. Oihana Azkorbebeitiarekin solastuko gara!
2022-05-17
49 min
Kirolari Gaittun
14. MAIALEN CHOURRAUT
Hiru olinpiar domina eskuratutakoa da Maialen Chourraut (urrea, zilarra eta brontzea). Azkar esaten da baina ze lan dago horren atzean? Lasartearrak zehatz-mehatz azalduko du 14. atalean!
2022-05-03
1h 27
Kirolari Gaittun
13. ATALA - ALBA MENENDEZ
Hilabete bukaeran Donostiak Kopako azken fasea jasoko du eta aitzakia paregabea iruditu zaigu Bera-Bera taldeko kapitain Alba Menendezekin hitz egiteko. 12 denboraldi goi-mailan jokatzen, ez da makala!
2022-04-19
57 min
Kirolari Gaittun
12. ATALA - IRENE PAREDES
Wikipediaren hitzetan Euskal Herriko futbolaririk onena da Irene Paredes. Gazteak ginenetik izan da gure erreferente eta hainbat gai izan ditugu hizpide: bere ibilbide profesionala, berdintasuna, etorkizuna... futbolaren iragana, oraina eta etorkizuna zein den jakin nahi? Ez galdu Kirolari Gaittuneko 12. atala.
2022-04-04
52 min
Kirolari Gaittun
11. ATALA - AGURTZANE ELORRIAGA
Agurtzane Elorriaga, Bizkaia - Durango txirrindularitza taldeko zuzendaria elkarrizketatu dugu 11. atalean. Bere ibilbidea aztertu dugu, txirrindulari ohi eta zuzendari moduan.
2022-03-22
52 min
Kirolari Gaittun
10. ATALA - ANE BARANDIARAN
Martxoak 8, egun berezian argitaratuko dugu gure 10. atala. Kasu honetan, Ane Barandiaran softbol jokalaria elkarrizketatu dugu. Bai, ondo irakurri duzu, softbol. Kirol hau zer den jakin nahi? Ez galdu orduan Kirolari Gaittuneko 10. atala.
2022-03-08
1h 09
Kirolari Gaittun
9. ATALA - JOANA HALSOUET
Kirolari Gaittun podcasteko 9. atalean, Lapurdi Arraun Taldeko Joana Halsouet arraunlaria elkarrizketatu dugu. Gai desberdinak jorratu ditugu, bere arraun ibilbidea, taldeen desagerpena eta beste talde batzuekiko elkarlana besteak beste.
2022-02-22
1h 08
Kirolari Gaittun
8. ATALA - LETICIA CANALES
Kirolari Gaittun saioko 8. atalean Leticia Canales surflaria elkarrizketatu dugu. Txikitandik egin du kirol honekiko apustua eta bere fruituak lortu ditu. Bizipen gazi-gozoak izan baditu ere, momentu gozoan dagoela aitortu digu Sopelako surflariak. Gehiago ezagutu nahi? Ez galdu 8. atala.
2022-02-08
1h 14
Kirolari Gaittun
7. ATALA - NADETH AGIRRE
Nadeth Agirre da 7. ataleko protagonista. Orioko patroia, Euskotren liga eta Kontxa birritan irabazitakoa... Irabazteaz, galtzeaz, arraunaz, goi-mailako kirolaz eta beste hainbat kontuz solastu ginen
2022-01-25
46 min
Kirolari Gaittun
6. ATALA - AINARA MANTEROLA
Kirolari gaittun saioko 6. atalean Ainara Manterola elkarrizketatu dugu. Zuhegan entrenamendu zentruko sortzailea, Venezuelako emakumezkoen selekzioko prestatzaile fisikoa eta futbol jokalari ohia da. Kirolari lotutako ibilbidea oso gazte zela hasi zuen eta hainbat bizipen kontatu dizkigu.
2022-01-11
00 min
Kirolari Gaittun
5. ATALA - AINHOA AZURMENDI
Kirolari Gaittun podcasteko 5. atal honetan Ainhoa Azurmendi Kirol psikologoa elkarrizketatu dugu. Tresna emozionalak, berdintasuna eta kirol psikologia izan ditugu hizpide.
2021-12-28
1h 08
Kirolari Gaittun
4. ATALA - KARMELE GISASOLA
Kirolari Gaittun saioko 4.atalean Karmele Gisasola herri kirolaria elkarrizketatu dugu. Ohikoa den moduan, bere ibilbideaz eta etorkizuneko proiektuez jardun gara.
2021-12-14
45 min
Kirolari Gaittun
3. ATALA - MIRIAM ARRILLAGA
Miriam Arrillaga izango da 'Kirolari Gaittun' podcasteko hirugarren gonbidatua. Txikitatik pilotalekuan sartuta, 'Frontball'-ean Europako txapelketa irabazi berri du! Berarekin batera aztertuko dugu orain arteko ibilaldia eta emakumezkoen pilotaren egoera.
2021-11-30
43 min
Kirolari Gaittun
2. ATALA - IRENE CAMINOS
Irene Caminos trial txirrindularia da. Atal honetan, bere ibilbideaz eta etorkizuneko proiektuez arituko gara hizketan, trialetik lau gurpiletara egingo baitu salto.
2021-11-16
48 min
Kirolari Gaittun
1. ATALA - MAITANE URBIETA
Maitane Urbieta kirol kazetaria elkarrizketatu dugu 'Kirolari Gaittun' podcasteko lehen atalean. Kirola eta kazetaritza hizpide, zenbait anekdota eta oroitzapen, bere ibilbide aberatsa... gure erronkari hasiera emateko elkarrizketatu ezin hobea.
2021-11-02
50 min
Kirolari Gaittun
0 KAPITULUA - AURKEZPENA
Hona hemen, Kirolari Gaitun podcast saioaren aurkezpen kapitulua.
2021-10-22
00 min