podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Metal Garrasia
Shows
Donostia Kultura Podcast
Gerra Gazan - Julen Gabiriarekin solasean | Literatura
[EUS]Joe Saccoren Gerra Gazan komikiaren aurkezpena.Gerra Gazan 32 orrialdeko garrasia da, gerraren indarkeriari buruzko komiki latza, demokraziaren hauskortasunaz diharduen obra. Kaosaren aurrean ezertarako ahalmenik ez duen gizon batek, Joe Saccok, paparretik heldu eta irakurketan murgiltzeko gogoa piztuko digu. Palestinaren ildoan, adore politikoari eta erantzukizun moralari aurrez aurre begiratzen dion hausnarleta bat dokumentatu du.Julen Gabiria itzultzaileak Igor Leturiaren laguntzarekin aurkeztuko du liburua.2025/03/04 ERNEST LLUCH.- EUS[ES]Presentación del cómic Gerra Gazan de Joe Sacco.Gerra Gazan es un grito de 32 páginas, un ás...
2025-03-05
1h 31
Nerabeen garrasia
22. Adimen emozionala: Sufrimendutik emozioetara
Gizartearen historiako bilakaeran izugarri aldatu dira pertsonen emozioak. Paleolito garaiko emozio primarioei, intuizioa erantsi zitzaion erdi-aroan. Egun, Jainkoen pareko teknlogia aurreratuek gaina hartu diete emozioei. Auto kontzientzia emozinalaren faltan, algoritmoek gailuetan erakusten dituzten egoerak bizi ezinda, gazteak emozioen amildegian erortzen ari dira.Teknologietan aurrerapauso handiak eman diren bitartean, pertsonaren barruko garapenean aurrerapauso gutxi egin du gizarteak. Barne eta kanpo garapena ez baita parekoa izan. Teknologikoki izugarri hazi gara, baina emozionalki ez.."Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia.
2024-11-28
25 min
Nerabeen garrasia
21. Autolesioak eta suizidioa: ''Ezin dut gehiago!''
Antsietatea, gorrotoa edo amorrua jasan ezin bihurtzen dira batzuetan eta nerabe batzuk, presio hori askatzeko beste irtenbiderik gabe, beren burua zauritzen dute. Autolesioa, min fisikoa, min emozionala estaltzeko metodu antsiolitikoa da, eta suizidiorako bidea jarri dezake. Emozio zail horiek txikitatik lantzen ez badira, ito egiten dute pertsona, orain ala geroago.Epaiketa edo etiketarik gabe, autolesioak gertatu badira, eta bere buruaz beste egin dezakeenaren susmoa badago, barne motibazioa ateratzen lagundu behar da nerabearen egoera emozionala bideratzeko."Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian" izeneko liburua kaleratu zuten Telmok eta Maitanek 2023an; podcast formatura ekarri dute orain hausnarketa hori guztia.
2024-11-21
31 min
Nerabeen garrasia
20. Bullyinga: ''Bakartu eta jazarri ninduten''
Adingabeen artean, Bullyinga da suizidio gehien eragiten dituen arrazoia. Hiltzen diren gazteen artean, tumoreen ondotik, bigarren kausa. Gainera, polarizatuta dauden jarrerak hobesten dituen mundu digitalak, mugikorrek, ziberbullyingaren neurrigabeko igoera ekarri dute. Irati Galardik eskolan jasan zuen eta bizitza nola bideratu duen azaldu digu.Gai hauei errotik heldu behar zaie, gizarte osoak esku hartuz, eta gazteen artean adimen emozionala eta garapen pertsonala sustatuz. Analfabetismo emozionala da egungo gizartearen adierazgarria nagusienetakoa.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-11-14
21 min
Nerabeen garrasia
19. Depresioa: ''Bizitzaren zamak zanpatu nau''
Depresioa izugarri hedatu da gazteen artean. Ezin bizia, etsipena, sufrimendua eta atsekabe handia. Gatazkak kudeatzeko ezintasunak, areagotu egiten du porrotaren sentsazioa.Egoera hauen aurrean, esfortzuaren onura landu behar da gazteekin. Eta argi utzi, depresioa ez dela ahultasunaren ondorioa. Ez du indarrarekin zerikusirik; alderantziz, laguntza eskatzea jarrera ausarta da! Jesus Mari Guzmanek lagunduko digu sentimenduak nolakoak diren ulertzen.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-11-07
22 min
Nerabeen garrasia
18. Antsietatea: Harnasik ezin dut hartu, ito larria daukat!
Gorputzaren erantzun naturala da antsietatea. Egoera arriskutsuek edota guretzat esanahi handia duten gertaerek senti arazten diguten beldurraren, urduritasunaren edo egon ezinaren ondorioz sor litekeen eratzuna.Eragileak arrazoi asko izan daitezke, baina beti dakarte sufrimendua ondorio gisara. Pilotu gorria pizten denean, geure burua eta gorputza aztertu behar dira. Pentsamenduan atzera egin eta beharrezkoa bada, profesionalaren laguntza eskatu; dena ez bait dago norberaren esku. Maite Gonzalez psikologoak lagundu digu behaketan poscasatren atal honetan.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean
2024-10-31
27 min
Nerabeen garrasia
17. Elikadura nahasmendua: gorroto dut nire gorputza!
Elikadura nahasmenduaren benetako kasu baten fikziozko testigantzarekin ekin diogu atalari. Gainera, kalean egindako galdeketa erantsi dugu egoera gorpuzteko.Elikadura nahasmena aztertuko dugu, askotan uste izaten delako janariarekiko okerreko harremana izaten dela. Eta sakonean, arazo larriagoak daude. Ondorioa izan ohi da gehienetan nahasmendua, eta ez kausa.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-10-24
30 min
Nerabeen garrasia
16. Familia lokarria. Arazoa bera, edo sintoma da?
Animaliak eredua hartuta aztertu ditugu familia barruko lokarriak. Zer animalirekin identifikatzen zarete hezitzaile gisara? Eta nolako eredua hezi zaituzte zu?Jarreraren aldetik, kanguru babeslea, izan zaitezke, kontrol zorrotzegia jartzen duen errinozeroa edo eta albotik beti konfidantza eskaintzen duen izurdea. Eta emozioen aldetik: arazoak saihesten dituen ostruka, kontrolik gabeko erreakzioak dituen marmoka ala laguntza eta babesa ematen dituen San Bernardo txakurra.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-10-17
19 min
Nerabeen garrasia
14. Burbuila emozionalean isolatuta
Belaunaldi gazteengan espektatiba handia jarri duen gizartean bizi gara. Ez zaio norbanakoari bere bidea urratzen uzten, eta horrek antsietatea eta depresioa eragiten ditu nerabeengan. Euren bizitza egin, egoera deserosoak ezagutu eta bizitza errealarekin kontaktua izateko beharra dute.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-10-03
24 min
Nerabeen garrasia
13. Bakardadeak hil egiten gaitu
Gaur egungo gizartean nabarmen ari dira gutxitzen garai bateko tribua, lagunartea, kohesio soziala eta benetako harreman sozialak. Indibidualismoa, nartzisismoa, bakardadea eta jokabide antisozialak ari dira nagusitzen oro har, eta batez ere nerabeen artean. Juan Cruz Arzalluzen lekukotzak lehena eta oraina argitu digu.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-09-26
27 min
Nerabeen garrasia
12. Jolas librearen gainbehera
Harremanen premia dute egungo haur eta nerabeek. Kalean, beren modukoekin jolastu eta lagunartean egon baina nahiago dutelako gailu teknologiko eta pantailekin harremanetan egotea. Gizarte harremanak ehuntzeko hesi handia sortu zaie, gizarte harremanak garatu ez dituztelako. Izan ere, haurrari utzi egin behar zaio bidea egiten, bere jakin-mina asetzen eta garatzen ikasi dezan; gu alboan bidelagun bai, baina bera bide egile.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-09-19
27 min
Nerabeen garrasia
11. Hezkuntza sistema: Nora goaz?
Osasuntsuak al dira gaur egungo ikastetxeak? Eskolan daudenean, zenbat denbora ematen dute ikasleek pantailaren aurrean? Murrizten ari da, urtez urte, pantailaren aurrean egoteko gomendioaren muga.Digitalizazioaren inguruko hausnarketa egin dugu "Nerabeen Garrasia"ren atal honetan, Esti Urizar eta Xabier Maiza, hurrenez hurren, Ondarroa eta Lazkao Ikastoletetako IKT-en arduradunekin: Bideoa vs ipuina, Mateo efektoa, PISA txostenak, irakasleen kezkak hartu duen goranzko joera, besteak beste.
2024-09-12
28 min
Nerabeen garrasia
10. Ongizate Digitala: Bost pilareak
Heziketa erreferenterik ezak sortzen duen aingura kognitiboa aztertu dugu atal honetan, ongizate digitalaren bost pilareak arakatuz. Banan bana aipatuko ditugu, adinaren garrantzia (neuro garapenean, ziber jazarpenerako…), heziketa holistikoa, adimen emozionala, legeria koherentea eta aplikazio seguruagoak, bide lagunak eta taldearen indarra lirateke bost oinarri hoiek.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-07-18
28 min
Nerabeen garrasia
9. Errealitatearen gordintasuna: Datuak mahai gainean
Osasun mentalaren arazoekin jarraituz, datu deigarriak plazaratu ditugu atal honetan mezu garbi batera iristeko: bizi dugun egoera ez da kasualitatea, kausalitatea baizik.Gure haur eta nerabeak inoiz baino okerrago ikusten ditugu… zer dela eta? Izan ere, bizi dugun egoera ez baita norbanakoaren arazoa, gizarte-sistema osoarena baizik. Gure txikiak ez dira arazoa, gure gizarteak pairatzen dituen arazoen sintoma baizik.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-07-11
27 min
Nerabeen garrasia
8. Troiako zaldia. Etxe barrura sartu ote digute?
Osasun mentalaren arazoak aztertzen hasiko gara atal honen bidez. Nerabeek sakelako telefonoarekin horrenbeste ordu ematen dituztenez, zer nolako ondorioak ekartzen ditu horrek? Sarean zer nolako edukiak kontsumitzen dituzte? Gaurko datuek erakusten dute, 8 urterekin hasten direla haurrak pornografiazko edukiak ikusten. Pornoarekin harremanetan horren goiz hasteak, zer ondorio ekar ditzake? Zer albo-kalte?Ane, Eider eta Sararen lekukotza aberasgarriak izan ditugu atal honetarako.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-07-04
27 min
Nerabeen garrasia
7. Las Vegas txikia poltsikoan
Zergatik birbidaltzen dizkigu aurrez ikusita ditugun edukiak, esaterako Youtubek? Zeuk erabakitzen duzu zer ikusi? Benetan?Sare Sozialek teknika teknologikoak eta psikologikoak erabiltzen dituzte erabiltzaileok haiei atxikitzeko. Esate baterako, zer kolore erabiliko zenuke gauza larria edo eta arreta emango duena nabarmentzeko?... Nerabeen herenak, 5 ordutik gora ematen dituztela egunero mugikorrarekin erakusten dute datuek... kasualitatea ote da?Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-06-27
24 min
Nerabeen garrasia
#07.- Las Vegas txikia poltsikoan
Zergatik birbidaltzen dizkigu aurrez ikusita ditugun edukiak, esaterako Youtubek? Zeuk erabakitzen duzu zer ikusi? Benetan? Sare Sozialek teknika teknologikoak eta psikologikoak erabiltzen dituzte erabiltzaileok haiei atxikitzeko. Esate baterako, zer kolore erabiliko zenuke gauza larria edo eta arreta emango duena nabarmentzeko?... Nerabeen herenak, 5 ordutik gora ematen dituztela egunero mugikorrarekin erakusten dute datuek... kasualitatea ote da? Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia: Iñaki BeraetxeGidoia: Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano.Irudi grabaketa eta edizioa: Xabier LarrañagaPostprodukzioa: Lander AyllonGrafismoa: Arantza Conde Nerabeen Garrasia podcasta, OnTimek ekoitzi du EITB Podkasterako.
2024-06-27
24 min
Nerabeen garrasia
6. Sare Sozialen ordaina. Zer dugu benetan esku artean?
Sare Sozialen negozioa atal honetako aztergaia. Zergatik eskaintzen zaizkigu doan, sortzen eta mantentzen horren garestiak diren tresnak? Eta zergatik dira gero, sare sozialak kudeatzen dituzten enpresak, irabazi handienekoak? Nolako eragina dute sareek gure autoestimuan? Logika algoritmikoa zer den badakizu?Produktua ordaintzen ez denean, geu bihurtzen gara produktua. Areago, sareetan zenbat eta denbora gehiago pasa, orduan eta irabazi handiagoak eragiten dizkiegu bestela ere munduko enpresa aberatsenei. Patrik, bere erabiltzaile esperientzia azaldu digu gainera.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia"...
2024-06-20
23 min
Nerabeen garrasia
5. Neurologia eta pantailak. Nolakoa da gure gazteen garuna?
Zergatik izaten dute nerabeek familiatik urruntzeko joera? Zergatik da ohiko jarrera? Nondik dator bulkada hori? Sariak, arriskuen aurretik lehenesten direlako? Ekintzen ondorioak ezin dituztelako aurreikusi, epe labur edo luzera? Agian, mugak jartzeko zailtasunetik?Pantailen erabilerak haur txikien garunaren garapenean duen eragin klinikoa aztertu dugu "Nerabeen Garrasia" podcastaren atal honetan Mertxe Mendiburu Neuropsikologo klinikoarekin. Pediatrian espezializatua dago.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-06-13
23 min
Nerabeen garrasia
3. Autoestimua. Maite duzu zeure burua?
Ez dugu geure burua behar bezala ezagutzen, eta ez garena gizartearen aurrean erakutsi beharrak ez gaitu ondo senti arazten. Uste duguna baino gehiago gara, ordea. Gizartean, autoestimu baxua izatea hobesten da gainera: umiltasun faltsua da.Bigarren urtetik aurrera, gizakiak besteen maitasuna lortzeko pertsonaia bat sortzeko joera du, nor garena izateari utziz. Ahalduntzea, ezinbestekoa da.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-05-30
24 min
Nerabeen garrasia
2. Baloreak: galtzen ari ote dira?
Zer dira baloreak benetan? Gure gazteen artean balore galera gertatzen ari ote da? Gertakari berria al da baloreen aldaketa hori? Nola jokatu horren aurrean?Gure jarrerak eta jokatzeko moduak zehazten dituzten printzipioak izanik, baloreek gu garenaz hitz egiten dute. Aztergai horri heldu diote atal honetan Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-05-23
22 min
Nerabeen garrasia
1. Txanponaren bi aldeak: epaitzetik pertsona ulertzera
Gizartean gertatzen diren hainbat egoera kontrajarri hizpide hartuko ditugu "Nerabeen Garrasia" podcasta abiatzeko atal honetan. Hala nola, kontraesana adierazten duten hitz hauek adibidez: gizen/osasuntsu, sakelakora itsatsita/lagunekin jolasean, drogazalea/kirolzalea… eta jarrera horien inguruko erreakzioak aztertuko ditugu.Zer dago errealitate horien atzean? Kasualitatea ala kausalitatea? Zuzen jokatzen al dugu horiek epaitzean? Txanponaren bi aldeak aztertuko ditugu Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal gidari ditugula.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.
2024-05-16
31 min
Nerabeen garrasia
0. Nerabeen garrasia: Osasun mentala zaintzeko podcasta
Nerabeek egungo gizartean bizi duten zaurgarritasunaren adibideak eguneroko ogia dira, areago pandemia osteko aroan. Aldaketa garaian dauden gazteen antsietate, ezinegon edota elikadura nahasmendu kasu gehiago azaleratu dira. Zergatiak asko izan litezke, eta ez denak nerabeei dagozkienak.Irudiz eta audioz jarraitu ahalko diren "Nerabeen garrasia" podkastaren 22 ataletan aztertuko dituzte Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia edo autoestimua… besteak beste.Adibide batetik abiatuta eta gai hauekiko kalean dagoen pertzepzioan oinarrituta, hausnarketa sortzea eta egonezinaren iturburuan sakontzea izango dute helburu. Internetek gazteengan duen eragina aztertu eta ondorio kaltegarrietatik babesteko es...
2024-05-13
00 min
KulturSharea
2023/10/27
‘Nerabeen garrasia’ saiakera aurkeztu dute Maitane Ormazabalek eta Telmo Lazkanok. Liburuak nerabeen osasun mentala du ardatz eta nerabe, gazte, guraso eta orokorrean gizarte osoari zuzenduta dago, batez ere hezkuntza-komunitateari.
2023-10-25
05 min
Burdinola
Burdinola 354: Asgarth
Gipuzkoako Asgarth heavy metal taldea izan da protagonista. Maiatzaren 28an itzuliko dira taula gainera 15 urteren ondoren. Oraingoan, bai. Ondo bidean, "Zeldatik" disko berria urtea bukatu aurretik argitaratuko dute. Hori bera abiapuntu gisa hartuta, euskal heavyari egin dioten ekarpena errepasatu dugu: "Jainkoen Egoitza", "Etorkizunaren Sustraia", "III" & "Garrasia"!
2022-05-24
59 min
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 218!
Metal musikaren hitzorudua hemen da berriz ere Euskal Irratietan. Gaurkoan honako proposamenak izango ditugu entzungai: Saüc-en "Lladre", Einherjer-en "Mine Vapen Mine Ord", Resolve-en "Carmela", Psycroptic-en "We Were The Keepers", Chariot-en "What Have We Become", Kalidia-ren "Frozen Throne", Emigrate-en "A Million Degrees", Khous-en "Arnastu" eta Kudai-ren "Aamon".
2018-12-16
1h 00
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 217!
Euskal Irratietako metal hitzordua bueltan da beste behin mota guztietako metal proposamenekin. Gaurkoan entzungai izango ditugu Saratoga-ren "Una vez fuimos heroes", Fears Away-ren "Hygge", Saboter-en "The temple of R´lyeh", Sinbreed-en "Pale-Hearted", Thy Art Is Murder-en "Death Perception", In The Woods...-en "Empty Streets", Lifelost-en "Sepulchral Vaul" eta Irkaia-ren "Hiritar".
2018-12-16
59 min
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 216!
Estilo orotako metal proposamenekin jarraitzen dugu beste behin Metal Garrasian. Gaurkoan ondorengo proposamenak izango ditugu entzungai: Sirenia-ren "Aerodyne", Lost In Thought-en "Ascendance", The Browning-en "Beyond Stone", Cancer-en "Garrotte", Mass Hysteria-ren "REprendre mes espirits", In Twilight´s Embrace-ren "Love to Hate, Arsis-en "Tricking the Gods" eta Witherfall-en "Shadows".
2018-12-16
1h 00
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 215!
Metal gehiagorekin jarraitzen dugu beste saio batez. Gaurkoan entzungai izango ditugu Haken-en "A cell divides", Bullets of Misery-ren "Gvure Aitaren Etxea", Striker-en "Head First", While She Sleeps-en "Anti Social", Into Eternity-ren "Sandstorm", Architects-en "Royal Beggars", Gorod-en "The Sentry" eta Opeth-en "Demon of the Fall".
2018-12-16
1h 01
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 214!
Denboraldiko hirugarren saio honetan estilo guztietako metal proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, black metal eta guzti, izan ere Phantom taldearen "Deities of War" proposamenarekin irekiko dugu, eta jarraian Skálmöld-en "Sverðið", Soulfly-ren "Ritual", Amaranthe-ren "365", Shining-en "Animal", Arion-en "At the Break of Dawn", All That Remains-en "Wasteland" eta The Wizard-en "The Age of Man" abestiak izango ditugu entzungai.
2018-12-16
1h 02
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 213!
Gaurko saioan metal musika gehiagorekin gatoz. Beti bezala metalak eskaintzen dizkigun estilo ezberdinak partekatzen saiatzen gara, ahalik eta aukeraketa anitzena zabalduz. Gaurkoan honako proposamenak entzuteko aukera izango duzue: Brainstorm-en "The Pyre", Deathhammer-en "Arrival", Seventh Wonder-en "The everones", Gamma Bomb-en "Give me leather", Chthonic-en "Millennia´s Faith Undone", Daron Malakian and Scars on Brodway-ren "Dictator" eta Muted-en "Mezua" Aiora Renteria-rekin batera.
2018-12-16
1h 02
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 212!
Bueltan da Metal Garrasia inoiz baino metal musika gehiagorekin. Tarteak noizbehinka jartzen jarraituko dugu, baina musikari leku handiagoa ematea da ideia. Denboraldiko lehen saio honetan entzungai izango ditugu Orion´s Reign-en "Together We March" Tim "Ripper" Owens handiaren kolaborazioarekin, Monuments-en "A.W.O.L.", Rise to Fall-en "In The Wrong Hands", Leah-ren "Edge of Your Sword", Disturbed-en "Open Your Eyes", Axxis-en "Monster Hero", Farmer Boys-en "Revolt" eta Valkyria-ren "Abatido".
2018-12-16
57 min
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 211! Mundu Kopa Metaleroaren final handia!
Zazpigarren denboraldi hau ixteko Mundu Kopa Metaleroko finala izango dugu. Multzo bakoitzeko irabazleak elkarren aurka izango ditugu bertan, ondorengo ordezkariekin: Crossfaith (Japonia), Nautiluz (Peru), Angelus Apatrida (Espainia), 1 Last Autograph (Nigeria), Abinchova (Suitza), Remnants of the Fallen (Hego Korea), Opposing Motion (Ingalaterra) eta Arkona (Errusia). Urrian bueltan izango gara metal gehiagorekin. Stay Metal!
2018-09-22
1h 02
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 210! Kalevala eta Mundu Kopa Metaleroa (5. zatia)!
Gaurko saioan Eskandinabiara bueltatuko du begirada Brutal jaunak, baina ez Bikingoetaz aritzeko, Finlandiako mitologiako obrarik esanguratsuena aurkezteko baizik, Kalevala izanik. Munduko herrialderik metaleroena izanik ez zaio kostatu kondaira hauei buruzko abestiak aurkitzea. Dyerth-ek bere aldetik Mundu Kopa Metaleroko multzoei amaiera ematen die H multzoarekin; Maila beretsuko herrialdeak batu dira bertan futbolari dagokionez eta Metalean ere berdintsua gertatu da horietako hirurekin, Kolonbia, Japonia eta Poloniarekin, baina ezinezkoa izan da Senegaleko Metal proposamenik aurkitzea. Gainerakoan euskal proposamenak izango ditugu nagusi, The Broken Horizon-en "Oui", Auritz-en "Nahi", Sentimen Beltza-ren "Koloreak" eta Sabotaje-ren "Nunca Mas" abestiekin.
2018-09-22
1h 04
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 209! Mundu Kopa Metaleroa (4. zatia)!
Gaurko saioan Mundu Kopa Metaleroko kanporaketen azken aurreko aurkezpenarekin goaz. Brutal F multzoarekin datorkigu, Alemania, Hego Korea, Mexiko eta Suediako proposamenekin. Dyerth-ek bere aldetik G multzoa aurkezten digu, Belgika, Ingalaterra, Tunisia eta Panama-ko taldeeekin. Gainerakoan, Injector-en "Stone Prevails" eta Tremonti-ren "A Dying Machine" abestiak izango ditugu entzungai.
2018-09-22
00 min
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 208! Mundu Kopa Metaleroa (3. zatia)!
Mundu Kopa Metaleroan jarraitzen dugu gaurko saioan ere. Kasu honetan D multzoarekin dator Brutal Jauna, Argentina, Islandia, Kroazia eta Nigeriako proposamenekin; eta Dyerth E multzoarekin datorkigu, Brasil, Costa Rica, Serbia eta Suitzako taldeekin. Gainerakoan, Kataklysm-en "Outsider", Ghost-en "Rats" eta Kekal-en "Sanity Away From Sanity" abestiak izango ditugu entzungai.
2018-09-22
1h 02
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 207! Mundu Kopa Metaleroa (2. zatia)!
Gaurko saioan Mundu Kopa Metaleroan burubelarri murgilduko gara. B multzoarekin hasiko da Dyerth, Iran, Maroko, Portugal eta Espainiako proposamenekin, eta Brutal jaunak C multzoa ekarriko digu, Frantzia, Australia, Danimarka eta Peruko abesti partehartzaileekin. Gainerakoan, Subsignal-en "La Muerta" eta Nils Patrik Johansson-en "Evil Deluxe" abestiak izango ditugu entzungai.
2018-09-22
1h 02
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 206! Bloodywood eta Mundu Kopa Metaleroa!
Saio bereziak alde batera utzita saio normal batekin bueltatzen gara. Futboleko hitzordu nagusia hurbiltzen ari dela eta, Munduko Kopa Metaleroa antolatu du Dyerth-ek. Gaurkoan lehen multzoarekin ekingo diogu, Errusia, Saudi Arabia, Egipto eta Uruguay-rekin. Brutal bere aldetik Proposamen bitxi batekin dator Indiatik. Pop abestien coverekin ezaguna egin den Bloodywood taldearekin. Gainerakoan, Babymetal-en "Distortion", Alkaloid-en "Azagthoth" eta Amorphis-en "Amongst Stars" abestiak izango ditugu entzungai.
2018-09-22
1h 02
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 205! Sentimendu metaleroak!
Atseden luze baten ostean bueltan gara berriz ere beste saio berezi batekin. Kasu honetan baladak izango ditugu mintzagai, Euskal Herriko zein nazioarteko abesti nahiko ezagunekin, metal zaleek (batzutan) gure sentimenduak ditugula erakutsiz.
2018-09-22
1h 03
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 204! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.7 eta emakumeak metalean!
Baskoniaren eskutik metal bidaiekin jarraitzen du Dyerth-ek, Valentziako metal proposamen interesgarriak aurkeztuz. Brutalek bere aldetik tarte aldarrikatzailea dakar, emakumeen nazioarteko eguna autokritika egiteko baliatuz, emakumeak metalean duen eta izan behar duen lekua aztertuz. Gainerakoan, Judas Priest-en "Never The Heroes", Ministry-ren "Wargasm", Between the Buried and Me-ren "Millions" eta Ikus-en "Kintesentzia" abestiak izango ditugu entzungai.
2018-09-22
1h 00
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 203! Saint Patrick's!
Saio berezia dugu gaurkoan, Irlandarren egun nagusia ospatzeko, Saint Patrick's eguna hain zuzen ere. Musika zeltiarra eta talde irlandarren bertsio interesgarriak izango ditugu bertan. For the craic!!
2018-09-22
1h 05
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 202! Alejandro Magno metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.5!
Gaurkoan historiarekin ekingo dio saioari Brutal jaunak, munduan egon den estratega aipagarrienetako batekin, Alejandro Magnorekin, beti bezela bere lorpenak aipagai izan dituzten metal abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik Errealaren azken fitxaketa (Miguel Angel Moya atezaina) dela eta balear uharteetako metal proposamenak ekarriko dizkigu. Horretaz gain, aspaldiko partez Facebook-en kontaktatu gaituzte, eta errekonpentsa moduan saioan zehar Lurgorr Balmasedako taldearen EPa izango dugu entzungai, bere Death Thrash melodiko interesgarriarekin.
2018-09-22
59 min
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 201! Erreala Non Metal Garrasia Han vol.4 eta haurrentzako metal proposamenak!
Gaurko saioan Errealaren eskutik Europatik bidaiatzen jarraituko dugu Dyerth-en eskutik, eta kasu honetan bai kirol arrazoiengatik. Izan ere Salzbourg-eko Red Bull taldea izan du aurkari errealak Europa Leaguen, eta beraz Mozart-en jaioterriko zenbait metal proposamen ezagutzeko aukera izango dugu. Brutalek bere aldetik Finlandiarrak Metal kontuetan gure aurretik daudela erakutsiko digu beste behin, herrialde hartan fama handia hartu duten haurrentzako zenbait metal talde aurkeztuz. Gainerakoan, Horizon Ablaze-en "Insidious", Angra-ren "Black Widow's Web", Visions of Atlantis-en "The Silent Mutiny" eta Neura-ren "Somos Bestias" abestiak izango ditugu entzungai.
2018-09-22
00 min
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 200! Beganismoa metalean eta Erromako metal proposamenak!
Gaurko saioari ekiteko Espainia mailan bor-borrean dagoen gai bat izango du aipagai Brutal jaunak; haragi produkzioa eta eragiten dituzten heriotza guztien aurrean alternatiba eskaintzen duen mugimendua; gaurkoan beraz Beganismoa eta metala lotuko ditu Brutalek. Dyerthek bere aldetik Italia aldean jarraituko du, Laporte, Iñigo Martinez eta Hector Morenoren fitxaketa katea aitzaki moduan hartuz. Izan ere, azken honen jatorri taldea Italiako hiriburuan dago, eta Erromako zenbait metal proposamen ekarriko ditugu gaur. Gainerakoan, Victorius-en "Dinosaur Warfare", Visigoth-en "Warrior Queen", Harms Way-ren "Call My Name" eta Grimner-en "En Fallen Jätte" abestiak entzuteko aukera izango dugu.
2018-09-22
1h 03
Podcast Metal Garrasia
Metal Garrasia 199! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.6 eta inteligentzia artifizialak metalean!
Gaurko saioan Milango Metal proposamenen bigarren zatiarekin hasiko da Dyerth, Baskonia Non Metal Garrasia Han tartean. Brutalek bere aldetik Inteligentzia Artifiziala metalean hartzen ari den lekua izango du aipagai, lan horren adibide bat aurkeztuz. Gainerakoan, Orphaned Land-en "Like Orpheus", Loudness-en "I’m Still Alive", Monolithe-en "Coil Shaped Volutions" eta Herabe-ren "Zure Ahotsan Badago" abestiak izango ditugu entzungai.
2018-09-22
1h 01