podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Onati Irratia
Shows
Podcast Oñati Irratia
Euspot lehiaketa irabazi dute Anje Arlanzonek eta Asier Corchetek
Oñati eta Donostiako lagunekin berba egin dugu, aurkeztu zuten lanari buruz, nola eta non grabatu zutenari buruz eta etorkizunerako dituzten asmoei buruz.
2025-06-17
19 min
Podcast Oñati Irratia
Oñati abesbatza Zaragozako Caspe herrira doa asteburuan
"Ciudad de Caspe" abesbatzarekin elkartrukea egitera doazela argitu digu Mirengu Plazaola zuzendariak. Elkartrukeaz, kontzertuaz eta abesbatzaren egungo egoeraz beste xehetasun batzuk ere eman dizkigu.
2025-05-27
23 min
Podcast Oñati Irratia
DebaTEA elkartea autismoa ezagutaraziz
Debagoieneko pertsona autista eta familiek sortu zuten DebaTEA, orain urtebete pasa. "DebaTEA mundua" gunea ireki berri dute, terapia okupazionala eskaintzeko. Deiane eta Maider ama-alabek argitu digute zertan ari diren.
2025-04-15
34 min
Podcast Oñati Irratia
XX. Aloñako igoeraren aurkezpena
Asteazkenean egin zuen antolakuntza taldeak XX. Aloñako igoeraren aurkezpena. Kontu ugari aipatu ziren eta guztiak laburbiltzen saiatu gara.
2025-04-14
28 min
Podcast Oñati Irratia
Arranoaitzera igoera Bertikala egingo da apirilaren 25ean
Arantzazu inguruan habia egin duten hegaztiak babeste aldera, Buetraitzeko Igoera Bertikala aurten bertan behera uztea erabaki du Aloñako igoerako antolakuntzak. Korrika eta presaka, ordezko beste ibilbide bat zehaztu eta jakinarazi dute.
2025-04-10
05 min
Podcast Oñati Irratia
IKUSI FAR WESTa, musika bandaren domekako kontzertua
"Familia kontzertua" izango den honetan entzungai izango diren doinuak aurkeztu dizkigu Aitor Biain bandako zuzendariak. Beste hainbat argibide ere eman dizkigu.
2025-04-10
24 min
Podcast Oñati Irratia
Parte hartu Euskaraldian!
Hori da Euskaraldiaren herri batzordeko kideek behin eta berriz errepikatu dutena ekimenaren azken ordukoak azaltzeko agerraldian. Antolatu diren ekintzen eta Euskaraldia Hikaz hainbat xehetasun eman dituzte, besteak beste.
2025-04-09
24 min
Podcast Oñati Irratia
"Guerrillas para la vida" liburua aurkeztu digu Beatriz Yarzak
El Salvadorreko gerrilarekin egin zituen 9 urteen historia biltzen du liburuak. Erretiroa hartuta, herrira itzulita, idatzi du esperientzia haren kontaketa oñatiarrak, beti buruan izan duen izenburua edukiz osatuta.
2025-04-08
31 min
Podcast Oñati Irratia
Kontzertu aukera zabala Gaztetxean, apirila amaierara arte
Asteburuan bi kontzertu eta dardo txapelketa jokatu ondoren, beste hainbat musika emanaldi iragarri dizkigute Antixena Gaztetxetik, datozen asteetarako.
2025-04-07
20 min
Podcast Oñati Irratia
Oñabikek 30 urte bete ditu
30. urteurrena sortu duten marka berria zabalduz eta festa batez ospatuko dute Oñabike enpresako lagunek. Zubillagan hasi zen negoziaren historia errepasatu dugu Aintzane eta Mielinekin.
2025-04-04
21 min
Podcast Oñati Irratia
Apirileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa
Aurrekontu gerakinaz, Debagoieneko autobus zerbitzuaz, Olakuako urmaelaz, irisgarritasun lanez edota Etxaluzeko parkeaz berba egin dugu, besteak beste, izaro Elorzarekin.
2025-04-03
30 min
Podcast Oñati Irratia
Coinbroker Aloña Mendik eskura du Euskal ligarako txartela
Igoerarako play off-a jokatzeko aukera matematikoki lortu du areto futboleko taldeak baina geratzen diren bost partidutan 6 puntu eskuratuta, sailkapen buruan amaituko dute eta Euskal ligan aritzeko plaza zuzenean irabaziko dute. Taldeko bi kide, Oihan Ugarte eta Fran Plaza Oñati Irratian izan ditugu.
2025-04-02
21 min
Podcast Oñati Irratia
"Osasun mentala eta nerabeak" gaiaz hitzaldia, gaur
18:00etan hasiko da hitzaldi hori Gaztelekuan eta zeri buruz arituko den galdetu diotu Izaskun Lopez de la Torre hizlariari.
2025-04-02
15 min
Podcast Oñati Irratia
"Eukalyptus" antzezlanaz aritu gara Jon Ander Urrestirekin
Eukaliptoa aitzakia da baso ustiapenaz edota gure gizarteak dituen arazoez berba egiteko, baina, aldi berean, eukalitoei buruz asko ikasi dutela aitortu digu Jon Ander Urrestik.
2025-04-01
20 min
Podcast Oñati Irratia
GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka, bihar eta etzi
Lanbide Heziketa etengabeko berrikuntzan murgilduta dago eta horren harira, eskualdeko ikastetxeek ere titulazio eta eskaintza berriak ezartzen dituzte. Guztiak erakutsiko dira GOIAZ azokan. Horretaz aritu gara Mankomunitateko Amaia Irizarrekin.
2025-03-31
20 min
Podcast Oñati Irratia
www.beletxara.com ataria "deskubritzen"
Atariaren izena ez ezik, bertan eskaintzen diren produktu askok Oñatiko leku izenak dituzte: Aitzulo, Bakue, Usako... Horrek jakinmina sortu digu eta jatorrira, sustatzailearengana joan gara arrazoiaren bila.
2025-03-27
22 min
Podcast Oñati Irratia
Oñatiko 31. duatloia jokatuko da larunbatean
Iazko etenaren ondoren proba berriro antolazea erabaki du Aloña Mendiko duatloi taldeak. Boxak plazako pilotalekuan kokatuko dira aurten eta irteera mailakatua izango du probak: 15:20tan ibilbide egokitua egingo duten kirolariak; 15:30etan gizonezkoak eta 15:35etan emakumezkoak. 100en bat partaide espero dituzte antolatzaileek. Argibide guztiak eman dizkigu Andoni Correasek.
2025-03-26
22 min
Podcast Oñati Irratia
Udaberrirako turismo eskaintza argitu ditu Ikerne Altubek
Turismo bulegoak, Arrikrutzeko kobak, Txokolateixak eta arantzazuko turismo bulegoak eskaintza zabala prestatu dute datozen asteetarako, ez bakarrik kanpotik datozen bisitarientzat, baita herrikoontzat ere, Ikerne Altubek zehaztu digunez.
2025-03-25
22 min
Podcast Oñati Irratia
Harry Potteren magia Aloña Mendiko gimnasten eskutik
Harry Potter ikuskizuna larunbatean eskainiko du Aloña Mendiko gimnasia erritmikoa sailak. Nola prestatzen ari diren azaldu digu Lide Osinaga entrenatzaile eta arduradunak.
2025-03-24
29 min
Podcast Oñati Irratia
Galdakaoko boluntarioen gizarte elkarteko ordezkari Alvaro Saizekin berba egin dugu
Galdakaoko GKE Hotz Oñati taldearekin harremanetan dago eta herrian batutako dirua bizkaitarren esku jarri da sarritan, emergentzietarako laguntzetara bideratu dezaten. Elkarlan horren berri eman digu Alvaro Saizek.
2025-03-20
22 min
Podcast Oñati Irratia
Mendi lasterketei ekiteko puntuan da Malen Osa
Denboraldi berria prestatzeko mendi-eskian aritu dela esan digu oñatiarrak eta halako probak asko gustatu zaizkiola aitortu digu. Babesle duen Salomonek antolatzen duen Golden Trail World Series zirkuituan egingo dituen laterketak eta beste hainbat kontu azaldu dizkigu.
2025-03-19
25 min
Podcast Oñati Irratia
"Renata" antzezlanaz aritu gara Erika Olaizolarekin
Kamikaz kolektiboaren azken antzezlana igandean, martxoak 23, taularatuko da Santa Ana antzokian (19:00). Nolako lana den azaldu digu Erika Olaizolak.
2025-03-18
18 min
Podcast Oñati Irratia
Euskaraldiaren Oñatiko enbaxadoreak
Hamaika enbaxadore izendatu ziren larunbatean eta horietako batzuekin berba egin genuen: Jabi Agirre "Akelena", Lourdes Igartua eta Sukena musika taldeko kideak.
2025-03-17
15 min
Podcast Oñati Irratia
Euskaraldiaren aurkezpena bihar
Bihar irekiko da Euskaraldian norbanako moduan izena emateko epea; horren harira antolatu da Oñatiko aurkezpena, Julen Agirre koordinatzaileak azaldu digunez. Ekitaldia zertan izango den zehaztu digu.
2025-03-14
18 min
Podcast Oñati Irratia
Kontzertu pedagogikoa igandean, Musika Bandaren eskutik
Banda barrutik ezagutzeko aukera emango zaie goizean Musika Eskolako 30 ikasleri, eta ondoren, 13:00etan, kontzertu pedagogikoa egingo da, entzule guztiei zuzenduta. Ipuin musikatua, bingo musikala... berezitasun asko izango ditu kontzetuak Aitor Biain zuzendariak aurreratu digunez.
2025-03-13
20 min
Podcast Oñati Irratia
Txirrindularitza sailaren aurkezpena
Aloña Mendiko sailak errepideko taldeen, babesleen eta teknikoen aurkezpena egin zuen, larunbatean. Amaieran, babesle eta entrenatzaile banarekin eta Txirrindulari saileko buruarekin berba egin genuen.
2025-03-12
33 min
Podcast Oñati Irratia
Harriet Aiala "pistero" da Baqueira Bereteko eski estazioan
"Pistero" lana zertan den azaldu digu oñatiarrak eta Pirineotara bizitzeko erabakia nolatan hartu zuen azaldu digu.
2025-03-11
25 min
Podcast Oñati Irratia
Potx eta Lotx-ek ikuskizun eta disko berria dute!
"Lagunekin topa" da konpainiaren ikuskizun berria, bosgarrena. Eta horixe praktikatu dute jada diskoaren grabazioan, Euskal Herriko pailazo lagunekin elkartu baitira. Guztiaz berba egin dugu Itziar eta Josurekin.
2025-03-10
31 min
Podcast Oñati Irratia
Martxoko egitaraua Antixena gaztetxean
Ihauteriak ospatzen hasi ziren pasa den larunbatean eta Emakumearen Nazioarteko Egunari dagozkion hainbat ekintza egingo dira Gaztetxean, bihar. Musika edota bertsoak ere izango dira martxoan zehar.
2025-03-07
11 min
Podcast Oñati Irratia
Martxoko ALKATEAREKIN BERBETAN
Gaurko elkarrizketan auzo jaietako antolakuntza eta arduraz, ezkontza zibilez, Oñatiko energia merkaturatzaile berriaz, zenbait auzotan suteei aurre egiteko dauden ur-hartune eta mangerez edota Onaroz berba egin dugu, besteak beste.
2025-03-06
36 min
Podcast Oñati Irratia
Aimar Madina txirrindulari afizionatua izan dugu Oñati Irratian
Urtarrilean Caja Rural-ALEA taldeko kide moduan aurkeztu zuten oñatiarra baina egun BICIKOM taldearen izenpean lehiatzen ari dela ikusi dugu. Gertatutakoa txirrindulariak berak argitu digu.
2025-03-05
20 min
Podcast Oñati Irratia
"Harremanak" erakusketaz Larraña Lanbide institutuko ikasleekin
Harremanen inguruko lana egin dute Larraña insitutuko hainbat ikaslek. Orain 50 urteko gazteak eta gaur egungoak nola harreantzen diren aztertu dute eta ondorioak ikusgai jarriko dituzte ostegunean udaletxeko arkupetan.
2025-03-03
14 min
Podcast Oñati Irratia
Trikitixa espezializazioa jaso da musikako ikasketa profesionalen artean
Jose de Azpiazu musika eskolan trikitixa irakasten duten Jaione eta Arkaitzekin berba egin dugu.
2025-02-27
25 min
Podcast Oñati Irratia
BIZI HADI kirol talde inklusiboa
Ostiralean. plazan izango dugu taldea hobe ezagutzeko aukera, baina ekitaldia zertan izango den eta taldearen helburuak zeintzuk diren aurreratu dizkigu taldeko kide Aitor Rementeriak.
2025-02-26
21 min
Podcast Oñati Irratia
Basurde ehiza Oñatin
Bi kuadrilatan ari dira herriko "kazaixak" basurdetan. Nola antolatzen diren, zein zailtasun dituzten eta irailetik otsailera egin duten plantoaz argibideak eman dizkigute Manu Geretak eta Andoni Altunak.
2025-02-25
42 min
Podcast Oñati Irratia
Badatoz herri inauteriak!
Inauteri konpartsako kide Danel eta Arkaitzekin berba egin dugu, aurtengo berrikuntzak ezagutzeko. Konpartsaren eskutik inauteriak jaun eta jabe izango ditugu, ostegunean, ostiralean eta larunbatean.
2025-02-24
23 min
Podcast Oñati Irratia
Futbol inklusibo saioa Azkoagainen, domekan
Gipuzkoako Futbol Federazioko Josu Zubiak eman dizkigu domekako saioaren inguruko argibideak; desgaitasuna duten eta ez duten haur eta nerabeen arteko futbol entrenamendua izango da, Azkoagainen, 11:00etan hasita.
2025-02-21
18 min
Podcast Oñati Irratia
ITZULERA antzezlanaz Ainara Gururutxagarekin
Santa Ana aretoan igandean taularatuko du Dejabu taldeak bere sorkuntza lan berria. Zeri buruzkoa den azaltzea eskatu diogu taldeko kide Ainara Gurrutxagari.
2025-02-20
20 min
Podcast Oñati Irratia
Herri kirol jaialdia plazan, domekan
Aizkolari eta harri-jasotzaile txapelketa ezberdinetarako finalerdi saioak izango ditugu igandean plazan, bai gizon zein emakumezkoetan. ETB-1en zuzenean ikusiko den jaialdi honi buruzko argibideak eman dizkigu Angel Billarrek.
2025-02-19
18 min
Podcast Oñati Irratia
Euskadiko Orkestrarekin kantatzeko prestatzen ari da Imanol Galdos
120 herritarrez osatutako abesbatza eratu da Euskadiko Orkestrarekin kantatzeko. Abesbatza horretan bi oñatiar ditugu, Imanol Galdos eta Roman Agirre. Galdosekin berba egin dugu.
2025-02-18
33 min
Podcast Oñati Irratia
Julen Astigarragak artikulu zientzifikoa argitaratu du
Oñatiko herri lurretan hartu zituzten arbol laginen harira osatutako ikerketaren emaitzak dira aipatu artikuluan azaltzen direnak. Emaitza horien eta une honetan eskuartean dituen beste bi ikerlanen inguruko azalpenak eman dizkigu Astigarragak.
2025-02-17
25 min
Podcast Oñati Irratia
TOKIXAN egitasmoa ezagutzen
Egitasmoan parte hartzen duen Arianne Kareagak azaldu digu Tokixan zer den eta une honetan zein formazio eskaintza egiten duen. Debagoienean elkarlanean garatzen ari den elikadura burujabetzako proiektua da Tokixan.
2025-02-14
14 min
Podcast Oñati Irratia
MAMUT ikuskizuna Markeliñe taldearen eskutik
Jon Kepa Zumaldek eman dizkigu domekan Santa Ana aretoan ikusi ahal izango dugun antzezlanaren inguruko argibideak
2025-02-13
19 min
Podcast Oñati Irratia
"Usaindu lurra" Musika Bandaren domekako kontzertua
Zubikoako pilotalekuan 13:00etan hasiko den emanaldian entzungai izango diren piezen eta kontzertua bera harilkatuko duen gaiaren azalpena egin digu Aitor Biain bandaren zuzendariak.
2025-02-13
21 min
Podcast Oñati Irratia
Debagoiena bailara futbol taldeak igoera fasea jokatuko dua
Emakumezkoen gorengoen mailan diharduen taldearen entrenatzailearekin, Aitor Guridi "Txisto"rekin berba egin dugu, liga txapelketan egindakoaz eta orain zabaltzen den kategoriaz igotzeko aukeraz.
2025-02-12
21 min
Podcast Oñati Irratia
Eritz Campos "casteller"arekin berba egin dugu
Euskal Herriko Casteller Taldeko kidea da oñatiarra. Aurreko uda akaberan eratu zen talde honen asmoez, funtzionamenduaz eta beharrez aritu gara.
2025-02-11
32 min
Podcast Oñati Irratia
Elene Guridik Aloña Mendiren omenaldia jaso du
Realarekin LIGA Fn ari den Elene Guridik etxekoen aitortza jaso du Azkoagain zelaian. Oroigarr gisa, 26 zenbakia daraman Aloñako kamiseta baten kuadroa oparitu diote eta ohorezko sakea egin du, Aloña Mendi-Zarautz partidaren atarian.
2025-02-10
05 min
Podcast Oñati Irratia
Ingurumen jardunaldiak 2025
"Txoriak txori" erakusketa, hitzaldiak, zine klub emanaldiak, Natur Eskola inguruko txoriak ikusi eta entzuteko irteera, Zuhaitz Eguna eta Zuhaitz feria eskutik datoz, beste behin. Aimar Uribesalgok eman dizkigu aurtengo jardunaldien xehetasunak.
2025-02-10
27 min
Podcast Oñati Irratia
Aran Martin, zeinu hizkuntza interpretea
Hezkuntzan dihardu egun Aranek, gaztetxo gorrentzat interprete lanak egiten. Horraino nola iritsi den eta zeinu hizkuntzaren interpreteek zein erronka dituzten azaldu digu.
2025-02-07
25 min
Podcast Oñati Irratia
Otsaileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa
Entzuleen galderak nagusi izan ditugu gaurkoan ere eta kiroldegiko instalazio eta ordutegiaz, kale argiteriaz, kale salmentaz edota 2025eko udal aurrekontuaz aritu gara, besteak beste.
2025-02-06
34 min
Podcast Oñati Irratia
Oñati Euskaraldirako aktibatzeko unea iritsi da!
Herri- batzordea eratzeko bilera irekia egingo da arratsaldean Kultur etxean (18:00). Maiatzera aurreratu den Euskaraldiaren ingurukoak azaldu dizkigu Julen Agirrek, Oñatin dinamizatzaile lanetan arituko denak.
2025-02-05
21 min
Podcast Oñati Irratia
Aimar Erostarbek denboraldi berria iparraldean hasi du
Afizionatu mailako txirrindulariak denboraldirako asmoen berri eman digu. Bigarren urtea du Caja Rural taldean.
2025-02-05
15 min
Podcast Oñati Irratia
Lee Korek disko berria atera du Zumaiako Hobenekin batera
"Antifa hardcore" da diskoaren eta introaren ondoren entzuten den lehen abestiaren izenburua. Aritzek eta Pellok aurkeztu digute lan berria.
2025-02-04
33 min
Podcast Oñati Irratia
Otsaila bete ekintza dator Antixena gaztetxera
Adin guztietarako ekintzak antolatu dira: kontzertuak, pailazo edo txotxongilo ikuskizunak, hitzaldiak... Kepak eta Inmak eman dizkigute argibideak.
2025-01-31
17 min
Podcast Oñati Irratia
Txinatarren urte berriaz aritu gara Cuifen Zhong-ekin
Oñatiko txinatarren komunitateak afaria egin zuen asteartean urte berria ospatzeko. Halakoetan zein ohitura dituzten, eta bestelako kontuak, azaldu dizkigu herrian 15 urte daramatzan Cuifen Zhong-ek.
2025-01-30
22 min
Podcast Oñati Irratia
Eskubaloiko senior nesken taldeak igoera fasea jokatuko du
Liga erregularreko azken jardunaldiaren faltan, Construcciones Ugarte Aloña Mendik eskuan du igoera fasea jokatzeko txartela. Iñaki Zabarte entrenatzailearekin berba egin dugu.
2025-01-29
15 min
Podcast Oñati Irratia
Ibon Martin larunbatean Oñatin izango da, liburuak sinatzen
Baina gaur Oñati Irratian izan dugu Oñatirekin duen lotura hestuaz eta "Alma negra" bere azken liburuaz berba egiten.
2025-01-28
18 min
Podcast Oñati Irratia
Ardo dastaketa antolatu da Mauxka jatetxean ostegunerako
Ardo dastaketa egitea nola bururatu zaien eta nola burutukoden azaldu digu Agus Otxoa-Aizpuruak.
2025-01-27
11 min
Podcast Oñati Irratia
Aita Madina txistulari taldea Madrilen berriro
Orain bizpahiru urte joan zen txistulari taldea Madrilera, bertan bizi den legazpiar batek gonbidatuta. Oraingoan, Euskal Etxean txistua erakusten duen Urko Urteaga oñatiarrak gonbidatuta joan dira, Lander Diaz de Gereñuk azaldu digunez.
2025-01-24
16 min
Podcast Oñati Irratia
I. San Martineko eskolarteko krosa jokatuko da igandean
Aloña Mendiko atletismo sailak antolatu du federazioaren egutegian txertatu den kros hau. Benjamin, alebin eta infantil kategoriatan jokatuko da, igande goizean. Eric Martinek eman dizkigu krosaren inguruko argibideak.
2025-01-24
09 min
Podcast Oñati Irratia
Debagoienako Mankomunitateko presidenteak HIRUMA marka aurkeztuko du FITURen
Aurrez, gurean izan dugu Dorleta Elkorobarrutia eta HIRMA markaren oinarriak eta proiektuaren helburu eta erronkak azaldu dizkigu.
2025-01-23
14 min
Podcast Oñati Irratia
Gotzon Urzelairekin berba egin dugu
Ohorezko erregional mailan liga txapelketaren lehen itzulia amaitu berri da. Aloña Mendi futbol taldeko entrenatzaileari orain arteko lanaren balorazioa eskatu diogu eta bigarren itzulirako asmoei buruz galdetu diogu.
2025-01-22
16 min
Podcast Oñati Irratia
Pentsionistak sinadurak batzen hasi dira berriro
Eusko Legebiltzarrean tramitera onartu den Herri Ekimen Legegileari babesa emateko sinadurak biltzen hasi dira. Zer eskatzen duten, zenbat sinadura batu behar dituzten eta beste hainbat xehetasun eman dizkigute Xabier Oregi eta Joxefe Diaz de Tuesta pentsionistek.
2025-01-21
28 min
Podcast Oñati Irratia
Burrunda faktoriaren denboraldi berria
Mattinek eta Astik eman digute apirilaren 27ra bitartean antolatu duten egutarauaren berri. Fanzineaz, kontzertu-bonoez eta zozketez ere aritu gara.
2025-01-20
31 min
Podcast Oñati Irratia
MALKO Danbakako finalean, gaur
Ibilbide labur baina arrakastatsua darama MALKO taldeak. 2023an eratu zen taldeak iazko martxoan kaleratu zuen lehen diskoa, Gaztea maketa lehiaketa irabazi zuen, abenduan, eta Danbaka lehaiketako finalean arituko da, gaur gauean. Aurreko orduak nola bizi dituzten kontatu digute Maddik eta Anderrek.
2025-01-17
28 min
Podcast Oñati Irratia
Eguberri eguneko irratsaio berezia (241225)
Mikel Aranburuk urtero eskaini ohi digun irratsaio berezia da abenduaren 25ekoa. Oñatitik kanpo zeuden hainbat lagun elkarrizketatu zituen: Jon Cantero (Alemania), Eneko Igartua (Chicago), Alaitz Lazkanoiturburu (Brasilerako bidean) eta Naia Herraez (Argentina). Euskadi Irratian diharduen Ainhoa Agirrerekin eta irrati berean Oñatin dugun eguraldiaren berri eman ohi duen Jabi Agirrerekin ere berba egin zuen.
2025-01-16
2h 11
Podcast Oñati Irratia
Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN
Herritarrok helarazitako galdera ugari izan ditugu alkatearekin egin dugun urteko lehen elkarrizketa saioan. Horiezaz gain, Urteberri eguneko labankada- gertaeraz eta udal aurrekontu proposamenaz ere berba egin dugu, besteak beste.
2025-01-16
34 min
Podcast Oñati Irratia
Joxerra Unzurrunzagak ONCEren aitortza berria jaso du, erretiratu ondoren
ONCEn 25 urte eman izanaren saria jaso zuen Santa Lutzia egunez oñatiarrak, nahiz eta, ekainaz geroztik erretiratuta dagoen. Sari banatzaila "profesionala" launtzaile izan dugu Gabonetako sarien zozketetan.
2025-01-14
21 min
Podcast Oñati Irratia
XVII. Erakusleiho lehiaketako sarituak
Txokolateixa, Kimu-Urtxin lora denda, Barue Interiosmoa eta Andrea Azkoaga interiorista izan dira 2024ko sarituak. Guztiekin berba egin dugu.
2024-12-20
22 min
Podcast Oñati Irratia
Zer asmo Gaztelekuan Gabonetarako?
Guztien berri eman digu Maitek, udako oporren atarian gurera lehenengoko aldiz etorri zen lagunak.
2024-12-19
05 min
Podcast Oñati Irratia
Pake Leku Saria jasoko du Migel Mª Guridi "Txome"k
Hirugarren aldiz emango da Pake Leku Saria eta Pake Leku eta herria musikaz girotzen urteak eman dituen Migel Mª Guridi "Txome"k jasoko du, gaur arratsaldean. Aurretik, gurean izan dugu.
2024-12-19
17 min
Podcast Oñati Irratia
Ane Madina igerilaria Oñatin da, oporretan
AEBetan ikasten du Ane Madinak eta igeriketarekin partekatzen ditu Ekonomia ikasketak. Gabonetan Oñatira itzuli dela aprobetxatuz, zertan ari den galdetu diogu.
2024-12-18
21 min
Podcast Oñati Irratia
Hator Hator kontzertua aurkeztu da
Partaideak, egitaraua, izaera solidarioa eta kontzertu lekua eta ordutegiaren inguruko xehetasunak eman dituzte Aitor Biainek, Mirengu Plazaolak eta Manu Egañak.
2024-12-17
13 min
Podcast Oñati Irratia
Kontzertu solidarioa egingo du Oñati abesbatzak larunbatean
"Esku hutsik" elkartearen aldeko emanaldia izango dela argitu digu Mirengu Plazaola zuzendariak. Baina larunbatekoaz gain beste hiru emanaldi izango dituzte hurrengo egunetan.
2024-12-16
20 min
Podcast Oñati Irratia
Aloña Mendi K.E.ren 75. urteurrena, balorazioa
Martxotik abendura egindako ekintza guztien errepasoe ta balorazioa egin du urteurreneko lan batzordeak. Eskerrak emateko agerraldia izan da.
2024-12-12
12 min
Podcast Oñati Irratia
Abendurako antolatu dituzten ekintzen berri eman digute Gaztetxetik
AIXOTU euskara talde berriaz, larunbatean ospatuko duten urteurren jaiaz edota "inuxenteen eguneko" kontzertu bereziaz aritu zaizkigu Gaztetxetik etorri diren Ana eta Aitor.
2024-12-12
13 min
Podcast Oñati Irratia
Ganbara Faktoria eta Izan inurri, eskutik
Faktoria soziala proiektuak elkartu ditu Hots abesbatza eta Izan inurri minbizia duten emakumeen taldea. Hots abesbatzak emango duen kontzertuan ikusgarritasuna emango zaio taldeari eta minbiziari, dirua batzearekin batera. Izan inurrik, gainera, hitzaldia emango du, kontzertua baino egun batzuk lehenago, zertan diharduten plazaratzeko.
2024-12-11
18 min
Podcast Oñati Irratia
ASVIAMEko Jesus Uzkudun amiantoaz aritukoda bihar Lagun Leku elkartean
Amiantoak eragindako osasun arazoei buruz eta horiek eragindako kalteen ordaina lortzeko borrokari buruz berba egin digu Jesus Uzkudunek.
2024-12-10
29 min
Podcast Oñati Irratia
Katarata ebakuntzetan laguntzen izan da Mirari Malbadi, Afrikan
Bigarren urtez joan da Guinea Bissaura Mirari Malbadi, katarata ebakuntzak egiten laguntzera. Gasteizko oftalmologo talde batekin joan da eta 108 zirujia egin dituzte sei egunetan. Esperientziaren berri eman digu.
2024-12-09
22 min
Podcast Oñati Irratia
Urteko azken ALKATEAREKIN BERBETAN saioa
Alde Zaharreko Hiri Berroneratzeko Planaz, Oñatin energia komunitatea eratzeko prozesuaz eta bidegorriko komunen garbiketaz aritu gara, besteak beste.
2024-12-05
33 min
Podcast Oñati Irratia
Euskararen Eguneko irratsaio berezia
Oñatiko Institutua, Txantxiku ikastola eta Elkar Heziko ikasleekin batera osatu dugu gaurko irratsaio berezia, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekintzen baitan. Ikasleek beraiek azaldu digute herri mailan, zein ikastetxeetan, nola ari diren ospatzen Eusakararen Eguna.
2024-12-03
1h 42
Podcast Oñati Irratia
Bera Bera-Zuazo eskubaloi partida bihar Zubikoan
Goi mailako emakumezkoen eskubaloi partida antolatu du Aloña Mendik bihar arratsalderako Zubikoa kiroldegian. Lagunarteko partidua nola ekarri ahal izan duten azaldu digu Iñaki Mendarozketak, Aloña Mendiko Eskubaloi saileko arduradunak.
2024-12-02
16 min
Podcast Oñati Irratia
"Emakumeak eta ekonomia" erakusketa Enpresagintza fakultatean
Ekonomiaren ikuspegi kapitalistatik haratago beste ikuspegi batzuk azpimarratzen dira erakusketa honetan, horien ikerketan ari diren emakume erreferenteak hartuta. Erakusketa Oñatin izango da, ostegunera arte.
2024-12-02
13 min
Podcast Oñati Irratia
Iñaki Zubeldiak "Arrikruzko lehoia" liburua argitaratu du
Lehoiaren aurkikuntzaren kronika jasotzen da Pamielak kaleratu duen liburu honetan; aurrez, Udalak argitaratu zuen "lehoiren atzaparretan galduta" lana "pitin bat" orraztu eta osatu du egileak.
2024-11-29
13 min
Podcast Oñati Irratia
"All in da house" inprobisazio txapelketaren bigarren kanporaketa Gaztetxean, bihar
Txapelketa honen nondik-norakoak, helburua, partaideak... azaldu dizkigute Ekiñek eta Maddik. Hasiera ordua atzeratu dela ere aipatu digute, 22:00etan hasiko da bihar, Antixena gaztetxean.
2024-11-28
11 min
Podcast Oñati Irratia
Material bilketa solidarioa egingo da larunbatean
Aloña Mendi K.E.ren 75. urteurreneko ekitaldien baitan antolatu da material bilketa hau. Zer, noiz eta nola jasoko denaz argibideak eman dizkigu Jabi Agirre "Akelenak"
2024-11-27
18 min
Podcast Oñati Irratia
Arantzazuko liburutegia garbitzen amaitu dute!
Hiru urteko lan luzea izan da Arantzazuko liburutegian egin dutena. Nola izan den azaldu digu Juan Migel Dorronsorok. Katalogazio lanetan diharduen David Cano oñatiarrak, berriz, betan gordetzen den liburu berezi baten historia kontatu digu, gipuzkeraz idatzitako lehen liburua ei da.
2024-11-26
28 min
Podcast Oñati Irratia
Antzerki eskaintza zabala asteburuan
Oatiralean, Pake Lekuko bazkideentzat, eta, larunbatean, herritar guztientzat, "Zenbat urte dako amamak?" antzezlana eskainiko du IKUSI MAKUSI taldeak, Santa ana aretoan. Igandean, berriz, Arrasateko DOKE taldeak "Hemen inork ez du ordaintzen" lana taularatuko du. Bi taldeetako kideekin berba egin dugu.
2024-11-25
28 min
Podcast Oñati Irratia
Bi herritarren musika tresna berriak ezagutzen
Markel Bellidok EWI bat eskuratu du eta Beñat Leturiagak gitarra bere eskuz egin du. Biren esperientziak ezagutu ditugu musikarien eta musikazaleen eguna den honetan.
2024-11-22
23 min
Podcast Oñati Irratia
Musika Bandarendenboraldiko lehen kontzertua, igandean
"Klasikoak entzun" izenpean datorkigun kontzertuaren nondik norakoak azaldu dizkigu Aitor Biainek, bandako zuzendariak.
2024-11-21
22 min
Podcast Oñati Irratia
Bizi Hadi talde inklusiboaren aurkezpena
20 lagunek osatzen dute, egun, lau kirol modalitate biltzen dituen talde inklusibo hau. Kirola da ikusgarri egiten dituena baina osasuna, ongizatea eta inklusiorako bitartekoa dela garbi utzi nahi dute partaideek.
2024-11-20
23 min
Podcast Oñati Irratia
"Un cuerpo sin instrucciones" liburuaz
Yesenhia Villanueva oñatiarrak idatzitako poesia liburua etzi aurkeztuko da Donostian. Yesenhiak 17 urte besterik ez ditu eta liburua, iaz, bere 16. urtebetetze egunean kaleratu zuen. Zeri buruz eta zergatik idazten duen galdetu diogu.
2024-11-19
19 min
Podcast Oñati Irratia
10 odol-emaileri aitortza
Odola 25, 40, 50, 60, 75 edo 100 aldiz eman duten 10 odol-emailek elkartearen aitortza jaso zuten ostiralean. 100 edo 60 aldiz odola eman duten Jose Antonio Pardo eta Beatriz Igartuarekin berba egin genuen eta baita, elkartearen izenean ekitaldia aurkeztu zuen Axun Leibarrekin ere.
2024-11-18
26 min
Podcast Oñati Irratia
"Goazen 11" telesailaren lehen atala zine aretoan proiektatuko da asteburuan
Manex pertsonaia da telesailak dakarren berritasunetako bat, Ander Murillo oñatiarrak egin duen pertsonaia. Grabazioak hasi berritan berba egin genuen Anderrekin baina esperientzia nola joan den galdetuko diogu gaur.
2024-11-15
14 min
Podcast Oñati Irratia
Bi liburu ilustratu osatu dituzte Lukene Igartuak eta Izar Mendiolak
Oñatin kokatzen diren baina guztiz asmatutakoak diren bi istorio jasotzen dituzte "Txorimaloarena" eta "Haitzeko zuloarena" ipuinetan. Elkarlanean nola osatu dituzten azaldu digute ama-alabak.
2024-11-14
26 min
Podcast Oñati Irratia
Biotz Aloña Mendi taldeko entrenatzaile Aitor Ugarterekin berba egin dugu
Txapelketa polita egiten ari da Biotz Aloña Mendi taldea, jokatutako sei partidetatik azken lauak irabazi baititu. Baina denboraldiko helburuez baino hurrengo partiduko helburuez berba egitea nahiago du Aitor Ugarte entrenatzaileak.
2024-11-13
20 min
Latitude Adjustment
LAPA 1: Desde el Interior del Campo
En el primer episodio de Latitude Adjustment Podcast Academy escucharás a cinco hombres afganos hablar sobre algunas de las luchas a las que se enfrentan al vivir encerrados en el nuevo campo de personas refugiadas "Moria 2.0". La primera mitad del episodio está en español y la segunda mitad en su lengua materna: en farsi/dari. Este podcast ha sido traducido y grabado por Erei Elkartasunerako Elkartea, gracias a la financiación de la Diputación Foral de Gipuzkoa y con el apoyo de Oñati Irratia. Voces: Egoitz Atxaga Zubizarreta, Jon Garate Ondarre, Xabier...
2022-06-09
32 min
Latitude Adjustment
LAPA 4: Los Humanos de Moria
Para Kiki, alias el "capitán Alfa", no era nueva la vida como persona refugiada cuando llegó al campamento de Moria en octubre de 2019. Para entonces su largo viaje le había llevado a escapar de su casa de Burundi y pasar unos años en un campo de personas refugiadas en Ruanda. Hace un año creó la cuenta de Instagram @the_humans_of_moria, para ayudar a las personas solicitantes de asilo de Lesbos a compartir sus historias y dar a conocer sus condiciones. Pero ahora, para su primer episodio del podcast, le toca al capitán Alfa co...
2022-05-29
19 min
Latitude Adjustment
LAPA 3: Miedo y Esperanza
En este tercer episodio de Latitude Adjustment Podcast Academy cuatro mujeres jóvenes afganas comparten sus mayores esperanzas y miedos desde que llegaron a Lesbos y a las fronteras de la Unión Europea. Esta colaboración entre Latitude Adjustment Podcast y EREI contará con cuatro episodios en euskera y cuatro episodios en castellano. Este podcast ha sido traducido y grabado por Erei Elkartasunerako Elkartea, gracias a la financiación de la Diputación Foral de Gipuzkoa y con el apoyo de Oñati Irratia. Voces: Miren Zubeldia Plazaola, Arantzazu Zubeldia Plazaola, Manttoni Plazaola...
2022-05-19
24 min
Latitude Adjustment
LAPA 2: La Vida en Una Palabra
En este segundo episodio de Latitude Adjustment Podcast Academy, una joven afgana intenta encontrar la palabra perfecta para captar la esencia de su viaje a Lesbos en busca de asilo y sus aspiraciones para el futuro. Esta colaboración entre Latitude Adjustment Podcast y EREI contará con cuatro episodios en euskera y cuatro episodios en castellano. Este podcast ha sido traducido y grabado por Erei Elkartasunerako Elkartea, gracias a la financiación de la Diputación Foral de Gipuzkoa y con el apoyo de Oñati Irratia. Voz: Arantzazu Zubeldia Plazaola.
2022-04-10
18 min