podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Paperezkoak
Shows
Paperezkoak
MENDIEZ HARAINDIKO PRINTZESA ETA BIRUSAK NON-NAHI
Marinatxo gaixo dago: sukarra eta beherakoarekin dabil. Alessio ere gaixo xamar dago. Hala ere, ez du umorea galdu.
2026-01-09
03 min
Paperezkoak
BIXI HARKAITZ PUNTAN ETA ALESSIO BEREKOIA
Alessiok uste du itsasoa berea dela. Baina itsasoak ez dauka jaberik.
2025-12-10
04 min
Paperezkoak
KAKONTZI KAPITAINAREN BELDURRAK ETA ALESSIOREN LOTSAK
Alessiori zerbait gertatu zaio, baina lotsa ematen dio gertatutakoa Marinatxori kontatzea. Zer ote da?
2025-11-11
04 min
Paperezkoak
BENITOREN TEILATUA ETA ALESSIOREN TXITXARROA
Urria arrantzarako azken hilabetea da.Ondoren, arrantzaleek, 3 hilabetetako oporrak hartzen dituzte. Gaurkoan txitxarro mordoa gerturatu da kostara. Arrantzale ugari dago lanean. Zerbait geratuko ote da Alessio eta Marinatxorentzat?
2025-10-21
03 min
Paperezkoak
NORK LAPUERTU DU DINOSAUROA?
Ea ba, hemen egon behar dute Marinatxoren eskolako liburuak....ehh...esango nuke armairuhonetan gorde nituela, baina ez ditut topatzen. Gonbidatuen logelan gordeko ote nituen? Banoa begiratzera!!
2025-09-08
04 min
Paperezkoak
VERA ASTRONAUTA ETA MARINA NABIGATZAILEA
Bi hilabete daramatza Marinatxok barkua nabigatzen ikasteko klase teorikoak jasotzen. Aspertu da, ordea. Klase praktikoak jasotzeko garaia iritsi dela uste du. Eta halaxe esan dio, Alessiori: ´´Alessio, klase praktikoak jaso nahi ditut´´. Alessiok, ordea, oraindik goiz dela uste du.Nork du arrazoia?
2025-08-16
04 min
Paperezkoak
DROMEDARIO TXIKIAREN ANTZERA, ALESSIO ERE PETRALDUTA DABIL
Alessio erabat petralduta dabil. Hiru orduz paseoan ibilita ere, oraindik ez dute Marinatxok agindutako lakua ikusi. Aurkituko ote dute?
2025-07-05
03 min
Paperezkoak
GURPILTXORIK GABE ARRANTZAN!
Nola da posible? Bi ordutan Alessiok arrain mordoa arrantzatu du eta Marinatxok batere ez! Zergatik ote da? Tranparik egin al du Alessiok?
2025-06-11
03 min
Paperezkoak
LUDWIG ETA IRLA EZKUTUA
Alessio eta Marinatxo irla ezkutuaren bila aterako dira Paperezko baporean. Marinatxo, ordea, ez dago irla ezkutuaren existentziaz konbentzituta. Aurkituko ote dute?
2025-05-06
04 min
Paperezkoak
BAGA BIGA HIGA OLATUEN BARRENA
Itsasoan barrena, olatu artean,nire itsasontziarekin, arrantzan ibiltzen naiz.
2025-04-09
04 min
Paperezkoak
EDER TXIKIA
-Zein zen King-Kong?-King-kong King-Kong da, Marinatxo! King-Kong, King-Kong da!
2025-03-04
03 min
Paperezkoak
LORATEGI POZOITSUA ETA ITSASONTZIAREN KOLOREAK
Berdea mendizaleen kolorea omen da, urdina berriz arratzaleena. Alessio-ri, ordea, ez zaio kolore urdina gustatzen.
2025-01-28
04 min
Paperezkoak
HAU EZ DA...?
Marinatxo, oso aspertuta nago. Zer iruditzen joku batera jolasten bagara?
2025-01-08
04 min
Paperezkoak
ITSASO BETE MALKO
Kaixo, Marina. Hau Mimi da eta beste hau berriz, Lili. Lehengo astean arrantzan nenbilela harrapatu nituen. Politak dira, baietz? Begira, begira! Mimik kolore gorria du eta luze-luzea da. Lilik berriz kolore horixka du eta txiki-txikia da
2024-12-03
04 min
Paperezkoak
SOKATIRA ETA ARRANTZATU!
Lehenengo aldia da itsasontzi batean arrantzara noala eta urduri samar nago. Sarabardoarekin trebea naiz, baina arrantzarako kañabera erabiltzen ez dakit… lagunduko didazue?
2024-11-14
04 min
Paperezkoak
ORTZADAR ARRAIA ETA ZORTE KONTUA
Kolore aldaketak zortea omen dakar. Arrantzaleen artean oso hedatua dagoen sinesmena da hori. Zorte txarra baduzu eta urte guztian zehar arrainik harrapatu ez baduzu, egin behar duzuna itsasontziari kolorea aldatzea da.
2024-10-07
04 min
Paperezkoak
ARRAI BAT EDO ZAZPI?
Kaixo, lagunok! Zer moduz eskolako itzulera? Udaran batetik bestera jolasean ibili ostean, seguru eskolako lagunak ikusteko irrikitan zaudetela. Alessiori ere eskolara itzultzea tokatzen zaio. Gizajoa nahiko urduri ikusten dut azkenaldian...Alessio, lagun maitea, eskolara itzuli behar izateak urduri jartzen al zaitu?
2024-09-13
03 min
Paperezkoak
BANPIRO ARRIZKUTSUA ETA PALINDROMOAK
-Okitu, mutiko!-Asto hotsa!-Autore erotua!Baina, zer demontre da hau? -Palindromoak dira, Alessio, Palindromoak!
2024-08-03
03 min
Paperezkoak
PANDA ETA MARINATXO OPORRETAN
Pentsatzen jarrita…neure oporrak ere antolatu beharko ditut egunen batean…urteak daramatzat inora joan gabe….umm…nola zen….eh….opor batzuk nola antolatzen ziren ere ahaztu zait
2024-07-11
05 min
Paperezkoak
ETA ZER?
Inoiz kontatu al dizuet Axieriko arraintxoaren istorioa? Antoñito loroarena bai....baina Axieriko karraspioaren istorioa? Axieriko karraxpio lotsati xamarra zen, bi adiskide zituen, eta beti futbolean ibiltzen zen haiekin....
2024-07-04
05 min
Paperezkoak
GRETAREN HODEIA ETA ALESSIOREN LUPIA
Honezkero Alessio ehundaka lupi ikusitakoa izango da. Hala ere, berri bat harrapatzen duen bakoitzero bere edertasunaz maitemintzen da. Alessioren maskota berria bilakatuko ote da lupia?
2024-05-07
04 min
Paperezkoak
Bisita-mendian
Apirilean itsasoan jende gehiegi ibiltzen omen da. Badakizue: antxoak, berdela, olagarroa...horregatik, Alessio txikiak itsasora atera ordez mendira joatea erabaki du. Bertan isiltasuna eta lasaitasuna du amets. Baina...
2024-04-09
03 min
Paperezkoak
Momia gosetia eta hieroglifikoak
Marinak deitu dit oraintxe, jejeje...haserre bizian zegoen! Gutun bat bidali diot irakurtzeko etxera baina hizkien ordez hieroglifikoak erabilita. Hasieran ezinezkoa egin zaio testua ulertzea baina azkenean, kostata baina asmatu du! Eta zuek? Hieroglifikoak ulertzeko gai zarete? Ea ba!
2024-03-12
04 min
Paperezkoak
Adiskideak
Eric Carleren obra berri honetatik abiatuz, eta liburuaren haritik tiraka osaba Alexen berri izango dugu. Adiskidetasunaren benetako balioa adierazten duen album baten aurrean gaude.Jolasak, dantzaldiak eta sekretuak partekatzen zituzten pertsoanaiek, baina denborak aurrera egin eta distantziak banandu zituen. Hala ere, ez zen ibai, mendi, baso, euri edo iluntasunik berriro elkarrekin topo egitea eragotziko zietenik.Osaba Alexen dei bat jasoko du Alessio txikiak. Erroman omen dago osaba.
2024-02-08
03 min
Paperezkoak
Lotarako ipuin laburretan laburrena
Bazenekien lotara joan aurretik yoga pixka bat egitea eta 10 izurde zenbatzerik baino gauza eraginkorrik ez dagoela lo hartzeko? Lotara joan aurretiko munduko ipuinik laburrena da!
2024-01-04
05 min
Paperezkoak
Vlad, banpiro txikia
Aii, aii, aii....zuek bizi zaren tokian ez dakit, baina hemen, itsaso zabalean eta abendu bete-betean, izugarrizko hotza egiten du. Ai ene! Nire osaba Alexi kasu egin izan banio enuke hotzik izango.
2023-12-09
03 min
Paperezkoak
Ipurdiak.Ezinbesteko gida.
Paperezko lagunek bidali diguten azken liburua irakurri ondoren, ipurdiei buruz pentsatzen pasatzen dut egun osoa. Ez dakit gaur goizean irakaslea brometan ari zen edo ez, baina zuhaitz baten urteakjakiteko bere ipurdiari begiratu besterik ez digula esan digu. Noiztik dute zuhaitzekipurdia? Nolakoa imaginatzen duzue dela zuhaitz baten ipurdia? Nire ustez gogorra etamarroi kolorekoa da.Gehiago jakin nahi? Entzun ondo!
2023-11-08
04 min
Paperezkoak
Maitasunak mendiak mugitzen omen ditu!
Maitasuna...seguru askotan entzun duzuen zerbait dela. Baina, badakizue benetanzer den? Abestiak ere ez dira ados jartzen maitasuna definitzerako garaian: abesti batzuen arabera, maitasuna edozein tokitan dago, beste abesti batzuen arabera, berriz, maitasuna soilik airean aurkitu daiteke.
2023-10-03
04 min
Paperezkoak
Krokodilo, jirafa eta egundoko sorpresa
A ze soka misteriotsua jarraitu duten krokodilo eta jirafak!! Sokak...alde guztietan daude sokak! Zapatilletan, bainujantzietan eta noski, itasoentzietan ere bai. Hainbeste soka, zertarako?
2023-09-07
06 min
Paperezkoak
Larri nago
Inoiz pentsatu al duzue nolakakoak diren itsasontzi bateko komunak? Nola botatzen da bonba itsasontzi batean? Eh? Nork esan du hori! Nola egingo dugu kaka zuzenean itsasora? Noski existitzen direla komunak itsasontzi batean! Alajaina...hau ere entzun behar nuen ba!
2023-08-10
05 min
Paperezkoak
Protagonista berriak eta PILOTA PIZTIA
A zer nolako endredoan sartu nauen nire osaba Alexek! Oporretara joatekoa zela eta baporea zaintzeko ez dit eskatu ba... Bai, nire osaba da Alex eta nik ere Alex izena dut nahiz eta etxean Alessio deitzen didaten.
2023-07-04
06 min
Paperezkoak
Maite zaitugu, andereño eta oporrak.
Nire amak bai, nire amak trebezia handia zuen jostorratzarekin. Seguru nago praka hauek di-dau batean konponduko lituzkeela. Ez pentsa ordea jostuna zenik. Tira bai, egia da, tartean behin etxekoei arropak konpontzen zizkigun, baina bere ofizioa ez zen hori. Bera ofizioz saregilea zen. Saregilea? Bai, ondo entzun duzue, saregilea.
2023-06-06
07 min
Paperezkoak
...Mamuta ikusi dut!
Hemen da Antoñito, heldu dio! Esan dizut, denbora kontua zela. Izugarrizko pisua du honek, zure laguntza behar dut Antoñito, heldu mokoarekin eta tira! Tira fuerte! Altxor bat! Aberastu egingo gara, Antoñitio!
2023-05-10
06 min
Paperezkoak
Abidemi eta Kaka lehiaketa aparta
Kakaren usaina jasan ezina da, horregatik baporeko komunean kaka egiten dudan bakoitzean, ahalik eta azkarren sakatzen diot komuneko botoiari. Uii!!! Ostras, Abidemi, jajaja, konturatu gabe tramankulo hau grabatzen hasi da... jajaja, uste dut Euskal Herriko ume guztiek nire kaken kiratsen berri izan dutela...A ze lotsa..Enfin..
2023-04-04
08 min
Paperezkoak
Liburuen usaina eta KIRATSA
Sekretu bat kontatuko dizuet. Shhh, belarrira kontatuko dizut, gerturatu hona. Ba al dakizu liburu bakoitzak usain berezi bat duela? Begira, gauza bat egingo dugu, uste dut dibertigarria izan daitekeela. Nik nire usainen teoria zein den kontatuko dizuet eta ondoren, nahi izanez gero, zuen etxean proba egin dezakezue. Modu honetan, nire teoria zuzena edo okerra den jakingo dugu. Zer iruditzen? Has gaitezen.
2023-03-07
07 min
Paperezkoak
Azken erregina eta Alex erregea.
Zenbat bapore datozela esan du Antoñitok? Bat iparraldetik, beste bathegoaldetik eta beste bat ekialdetik. Guztira hiru bapore! Lasai, Alex, lasai, ezlarritu, ez dira asko! Bakarrik bada ere, aurre egingo diet! Nirea da ur guztihau! Ni naiz hemengo erregea! Alde hemendik!
2023-02-06
07 min
Paperezkoak
Antoñito. Behi bat dago nire ohean
Antoñitoooooooooooo! Loro malapartatua! Antoñitooooooooooo! Hamar mila aldiz esan dizut nire gauzak pakean usteko! Ez al duzu nahikoa entretenimendu pipa eta alpistearekin? Ene...agian ez duzue Antoñito ezagutzen...noizbait kontatu al dizuet nola ezagutu genuen elkar?
2022-12-30
06 min
Paperezkoak
Bat, bi, hiru eta... Artaldea
Aitaren, semearen eta espiritu santuaren izenean...a ze gaua daraman Alexek! Ilundu du eta oraindik lo hartu ezinik dabil gizajoa. Denetarik probatu du baina alferrik, hontza bat dirudi, gauez eta begiak zabal-zabalik. Lortuko ote du lokartzea?
2022-11-30
06 min
Paperezkoak
Heldu garen guztiok
Dakizuen bezala, Alexek bizitza osoa darama baporean handik eta hemendik bidaiatzen. Bidaia horietan paraje ederrak bisitatzeaz gain, jaioterri ezberdinetako jende ugari ezagutzeko aukera ere izan du.
2022-11-08
06 min
Paperezkoak
Egin beldurrari aurre. Itzal itzela.
Beldurrak edukitzea normala da. Denok ditugu beldurrak. Garrantzitsuena beldur horiek ulertu eta hauek gainditzen saiatzea da. Seguru nago Alex kapitanaren urrengo abenturak ditugun beldur horiei aurre egiten lagunduko digula.
2022-10-04
06 min
Paperezkoak
Eskolako lehen eguna
Kaixo, lagunok! Marina naiz. Zer moduz igaro dituzue oporrak? Seguru nago udara mundiala izan dela aurtengoa! Irailean sartu berri gara eta badakit zuetako asko urduri zabiltzatela eskolara bueltatu behar zaretelako. Lasai! Paperezko 4.abentura honek beldur eta urduritasun guztiak kentzen lagunduko dizue.
2022-09-05
05 min
Paperezkoak
Munduari bira: Zelanda Berria. Naian
Itsasoan laurogei egun igaro ondoren, Alexek munduari bira emango dio. Bidean ekaitzak eragindako itsasaldi gogorrak sufritu behar izango ditu. Oztopoak-oztopo helmugara iritsiko da: Zelanda Berrira. Bertan, sopresa ugari aurkituko ditu.
2022-07-31
06 min
Paperezkoak
Dinka tribua. Giza animaliak gara.
Itsaso gorria zeharkatuz eta Nilo ibaian barrena murgilduz Sudanera iritsiko da Alex kapitaina. Afrikara. Bertan, Dinka izeneko tribu bat ezagutuko du. Konturatuko da guztiok naturan bizi eta natura maite dugula. Giza animaliak gara.
2022-07-01
05 min
Paperezkoak
Liburupoliserako bidaia. "Hizkien alde. Manifestua"
Alexen lehengo bidaia ezagutu nahi? Adi egon. Bere lehengo bidaian Alex Liburupolisera joango da eta bertatik liburuez maiteminduta itzuliko da. Liburuen lurraldea inoiz ikusi duen tokirik txundigarriena dela eta non-nahi daudela liburuak kontatuko digu: liburutegietan, liburu dendetan, aulkietan, lurrean, autobus geltokietan...
2022-06-01
07 min