podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Txapairratia
Shows
Album bat, konfesio bat
2103/11/14 Album bat, konfesio bat. Radiohead-OK Computer
Gaur berriro Erresuma Batura goaz. Irla haretatik munduko talde fiñetariko asko irtenak dira, eta 90. hamarkadako talde fiñetariko bat Radiohead izan zen. Brit-pop deritzon mugimenduaren koetaneoak izanda, pentsa liteke esandako mugimenduaren barnean zeudela. Baina Radiohead haratago doa. Ez da pop-rock hutsa. Post-punk-a, rock progresiboa, textrua elektronikoak eta hainbeste kutsu ezberdin aurki ditzazkegu oraingoan entzungai dugun "Ok Computer" (1997) honetan. Album honek etorkizunera proiektatzen du lotsagabekeriaz. Ez da lehenengo entzuketan erraz asimilatzen den disko bat, baina behin eta berriz entzun ahala hamaika erpin ematen dira aditzera. Azken ezaugarri hau bakarrik disko onenek eskeintzen dute.
2013-11-14
59 min
Album bat, konfesio bat
2013/11/07 Album bat, konfesio bat
Hemen gatoz oraingo hontan disko honen bigarren erdiarekin. Erdi hau akustikoagoa dela esan genezake. Zelabait, delikatuagoa da lehenengo zatia baino. Baino ez du rock'n'rollaren esentziaren apur bat ere galtzen, taldeak ondo erabiltzen baitditu esandako estiloak emandako erremintak indarreko musika egite aldera: melodia simple eta efektiboak, erritmo zuzenak... Bi disko hauetxek batera entzunda, horretarako astia hartzea pena merezi du, bi zati osagarrien aurrean gaudela frogatzen dugu. Bata lurrari atxikita, bestea onirikoagoa. Yin eta yan.
2013-11-07
52 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!! 2013-11-4
bergarako zaratazaleen irratzaio gordina! gaurkoan Muguk vinilo bilduma paregabea ekarriko digu: Terror, Penniwise, truth trougt figth!, Diskoiraa", karkaba, Gorilla biscuits,Hzero, agnostic Front,.... horretaz gain agenda, kontzertu kritikak, musika gomendioak....
2013-11-04
1h 02
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #23 Jar ezazu benda feat. Txinbo
Zinema irudiak errenkadan, azkar batean begistatzean sortzen den ilusioa bada, hardcorea, musika erritmo azkarren efektu bezala definitu dezakegu. Kultura zabala gurean, atzerritik etorria, eta bertan errotua. Egin Ezazu Zeuk mugimendu bereko semeak ez ote gara irrati libreetako kideak? Gure miresmena merezi dute bada, zinemazaleak ez gara sekula antolatu X handi baterekin eskumuturrean. Gaurkoan Hardcore musika eta zinema uztartu ditugu Txapa irratiko Jar itzazu tapoiak mesedez irratsaioko Txinborekin, kasu, gaurkorako beraiena gure egingo dugu, begietara begiratu eta Jar dezagun benda! Irratsaioko kantak: Rouse – Closed humanity Rouse – 20 years Escuela de odio – Ejemplo nº 36 Metralleta – Itu eta Xilban Decision – Amor entre rebeldes Criatura – Cumpliendo or...
2013-11-03
1h 01
Album bat, konfesio bat
2013/10/31 Album bat, konfesio bat; The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.1
The Soundtrack of Our Lives-en musika pop-rockeko klasikoetan inspiratuta ba dago ere, zeharo gaur egunekoa da. Inori ez zaigu arrotza egiten entzuten duguna, baina zerbait berria entzuten gaudenaren sensatsioa dugu. Hori da talde suediar honen berezitasun garrantzitsuena: zaharra berri bihurtzeko dohaina. Horregatik eta rebelazio moduko zuzeneko indartsuak ematen zituztelako (zoritxarrez 2012an taldea desegin egin zen) egiten da talde hau hain maitagarria. Bilbon behintzat pare bat aldiz, Kafe Antzokira konfesatzera eraman gaitxuen. "Communion" egin genuen bertan. Oraingo programa hontan lehenengo zatia entzungo dugu, disko hau bikoitza bait da.
2013-11-01
56 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
jar itzazu tapoiak mesedez!!!2013-10-21
bergarako zaratazaleen irratzaioa. gaurkoan astebururako bergarako gaztetxian antolatu dogun kontzertuez ariko gara. elkarrizketa Kike INQUIETUD taldekoarekin telefono bidez zaragozatik. horretaz gain agenda, musika gomendioak... gaur raulen konpainiaz ere gozatuko dugu, denboraldi hontan lehenengoz!
2013-10-28
57 min
Txibierroak uluka
11.txibierroak uluka
Oin artian bezela, momentuan suertatzen dien edo interesatzen jaun gaixak ekartzen ditxugu programara. Elkarrizketak, emakumiai eta feminismuai dagokixon gaixak, ipuin-irakurketak etab. Gaurkuan emakumian osasunan inguruan ibili ga, emakumia eta ginekologia. Bukaeran be ipuin txikitxo bat irakurri dou! Musika: *Mor more *Carolina chocolate drops *Shirley Bassey *Ruper Ordorika *Des+karadas *Gente del Pueblo *The Animals *Sallie Ford & the sound outside *The peper Pots
2013-10-27
58 min
Album bat, konfesio bat
2013/10/24 Album bat, konfesio bat The Smiths-"The Queen is Dead"
The Smiths Ingalaterrako 80. hamarkadako talde indie garrantzitsuena dugu. Bakarrik bost disko argitaratu bazituzten ere, 1984. eta 1988. urte bitartean, urte bakoitzean bana, eta gainera azkena zuzeneko bat zen, hasieratik amaierara asko eragin zuten bai heuren denboran eta baita ere ondoren etortzeko ziren taldeekiko. 80. hamarkadaren hasieran hain modan zeuden techno-pop taldeen monopolioaz amaitu zuten eta betiko kitarra eta bateria ekarri zuten bueltan. Ba zen ordua batenbatek orden pixkat jartzeko!
2013-10-24
45 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #22 Trenak
Errailetan aurrera, bidaiari gutxi eta merkantzia askoko trena gurea. Bide luzerik ez da, filmak estazio, musika trenbide, zinema eta trenak izan ditugu gaurkoan. Irratsaioan aipatutako filmak: Llegada del tren a la estación de La Ciotat (1895 Louis Lumière) El maquinista de la general (1926 Buster Keaton) El hombre que mató a Liberty Valance (1962 John Ford) Regreso al futuro III (1990 Robert Zemeckis) Slumdog Millionaire (2008 Danny Boyle) Asalto al tren Pelham 123 (2009 Tony Scott) Alerta máxima 2 (1995 Geof Murphy) Trainspotting (1996 Danny Boyle) El Bola (2000 Achero Mañas) Zeinek gehiago iraun (2011 Gregorio Muro) Cuenta conmigo (1986 Rob Reiner) Super 8 (2011 J.J. Abrams) Brinkola (2008 Asier Altuna eta T...
2013-10-20
1h 00
Album bat, konfesio bat
2013/10/17 Album bat, konfesio bat; Chuck Berry-St. Louis To Liverpool
Chuck Berry rock'n'roll estiloaren asmatzaileetako bat izan zen eta ba zen ordua Album bat, konfesio bat-en agertzeko. Gaurko programaren emisioaren hurrengo egunean musikaren haundi honek 86 urte betetzeak bera honera ekartzeko aprobetxatu dugu. Bere karrerako lehenengo urteak atzean utzita eduki arren "St. Louis To Liverpool" diskoa agertu zenean, 1964, oraindik forman zegoela demostratu zuen gizon honek. Chuck-en musikan inspiratutako talde asko, The Beatles eta Rolling Stones adibidez, lehenengo rock'n'roll haietxek hartu eta transformatu eta gero AEBak konkistatu zituztenean, gure gaurko gizonak oraindik esateko asko zaukala erakutsi zuen. Beterania grado bat bada, gizon honek zure irratia erreko du!
2013-10-17
46 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!2013-10-14
Bergarako zaratazaleen irratsaioa, astelehenero 8 etan txapa irratian 97.20 f.m. Gaurko irratzaioan Kepak anestesiari buruz hitz egingo digu, euren larunbateko kkontzertua durangon, urriak 26ko kontzertua gaztetxian, eta beti bezela agenda, musika gomendioak...
2013-10-15
59 min
Txibierroak uluka
10. Irratsaiua - Txibierroak uluka
Bueltan gatoz txibierruak, motel hasi ga baina ondo heldu jau berriketaldixai gero. Oin artian bezela, momentuan suertatzen dien edo interesatzen jaun gaixak ekartzen ditxugu programara. Elkarrizketak, emakumiai eta feminismuai dagokixon gaixak, ipuin-irakurketak etab. GAURKUAN BATEZBE, ERREKA GARBIKETAN ETA ABORTUAN LEGE BERRIXAN GAÑIAN IBILI GA.
2013-10-13
45 min
Album bat, konfesio bat
2013/10/10 Album bat, konfesio bat, Ruper Ordorika "Hautsi da Anphora"
Zer esan Oñatiko bardoari buruz lehenago esan ez dena. XX. mendeko azken laurdeneko, eta haratagoko, euskal musikaren erreferentzia ukaezina dugu Ruper Ordorika. Gaur gure artean daukagun albuma, "Hautsi da Anphora", 1980an argitaratu zen. Abesti guztietan, Ruperek berak ipini zuen musika eta Bernardo Atxagak hitzak. Hemen daukazue, bada, euskal Johnny Cashen, euskal Neil Youngen, euskal Bob Dylanen lehenengo diska. Behar den moduko babagorriak eta gatzatua jateko moduan, negua noiz iritsi zain egoten naiz abesti honek entzuteko.
2013-10-10
49 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!2013-10-7
beragarako zaratazaleen irratsaioa. Gaur asturieseko hardcore punk mugimenduari buruz hitz egingo dugu, asturies d.i.y. dokumentala eta betei bezela agenda, kontzertuak, musika. Oñatiko san migeletara zuzeneko deia raul gure korresponsalarekin eta abar................
2013-10-07
1h 00
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!2013-9-30
Bergarako Zaratazaleen irratsaioa, Hardcore-punk-etik metalcoreraino. astelehhenero 8etan txapa irratian 97.20 f.m. 2013-2014 ikasturteko lehenengo irratsaioa. 80-90 etako hardcore-punka klasikoz betea. eta beti bezala agenda, kontzertuak eta beste ainbat gairi buruz arituko gara musika gomendioak ahaztu gabe.
2013-10-07
58 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #21 Bat bittan
Bi eta bat, bigarren denboraldiko lehena, gaurkoan lasai hasi gara, fokatzea urruntzen, zinemari buruzko kantak errepasatuz. Nobedade gutxi. Musika eta zinema hamabostean behin, igandetan, iluntzeko 21:00etan. Gure txapan, zure irratian. Irratsaioko kantak: Two Door Cinema Club - Cigarettes in Theatre The Kinks - Celluloid Heroes Poner tele Gijon Dut - Zinemagile etsituaren ametsa Stereo Total - Cinémania Frankie goes to Hollywood - Two tribes La Granja - Qué grande es el cine Siniestro Total - Séptimo arte SFDK - Los peliculistas 2 Madness - Michael Cain Airbag - Peliculas de miedo Fugazi - Cassavetes Mecano - El cine Murderdoll - D...
2013-10-06
58 min
Album bat, konfesio bat
2013/06/06 Album bat, konfesio bat; Rush-A Farewell To Kings
A Farewell To Kings Rush talde kanadiarreren 6. diskoa da 4 urteren barruan. 1977an argitaratua, hain denbora tarte txikian horrenbeste album argitaratu izanak argi uzten du urte gutxitan eboluzio handia egiteko gai izan zela, bai ordurarte eta bai beranduago ere, hirukote hau. Bai, hirukote batek osatzen du talde hau, gaur egun ere jotzen dute, gizurra ematen badu ere. Gauza asko pasatzen dira Rush-en musikan eta hori da euren gantxotariko bat. Ia zuk ere amua hozkatzen duzun.
2013-10-04
45 min
Album bat, konfesio bat
2013/05/08 Album bat, konfesio bat; Television-Marquee Moon
1977ko arte lan hau ia gainezina da. Gitarren lan bikaina kantugintza aparta batekin uztartuta ordurarte sekula aurkitu ez ziren lurralde musikalak irten ziren azalera. Musika fina gustoko ba duzu, album hau derrigorrezko peaje bat da: Television-en Marquee Moon.
2013-10-04
52 min
Album bat, konfesio bat
2013/10/03 Album bat, konfesio bat; Tom Petty & The Heartbreakers
Rock klasikoa deitu diezaioken diskorik ba dago, hau onenetarikoa da. 1979ko azaroan argitaratu zen Tom Petty & The Heartbreakers-en "Damn the Torpedoes". Produkzio garden-gardena Tom Pettyren sigilutako bat da, eta diskoaren sasoian eduki zuen abesti-idazkeraren loraketarekin bateratuta, artistaren momenturik finena dela esan daiteke. Letrak eta abesteko erak malenkonia puntu garrantzitsu bat eransten dio albumari, popak duen gauzarik garrantzitsuena bermatuz: istorioek diotenarekin bat zatoz. Abesti honek zeureak izango balira moduan onartzen dituzu. Eta, zertarako da musika, norberak disfrutatzeko balio ez ba du?
2013-10-04
43 min
Album bat, konfesio bat
2013/09/26 Album bat, konfesio bat
Gaurkoan Asier Elortza bergararra daukagu gure artean. Oihan, Guille eta Ibonekin batera Belceblues taldea osatzen du. Talde honek Hondarrabin Euskal Herriko blues txapelketan gainendu eta gero, Memphiserako bidai bat irabazi zuten, bertako blues txapelketa baten parte hartzeko eskubidearekin batera. Asierrek bidai hontako gora-beherak kontatu dizkigu, nola ez, musika ardatz nagusitzat harturik. Elvis, Muddy Waters, Bessie Smith eta hainbat erreferentzia irten ziren elkarrizketan. Oso esperientzia aberasgarria eduki zutela kontatzen digu breste gauza askoren artean. Bejon deiela!
2013-09-27
59 min
Gure paradisua
2013/09/27 Gure Paradisua
Gaurko hontan, Gure Paradisuan, artengo udazkenerako edukiko dugun eguraldiari buruz hitzegingo dugu. Tarteka egingo ditu egun lehorrak eta hezeak. Perretxikoei buruz ere aritu gara, mongi desberdinak bereizteko azalpenak emunez. Ez hartu perretxikorik seguru ez bazaudete!!
2013-09-27
29 min
Album bat, konfesio bat
2013/09/19 Album bat, konfesio bat Roxy Music
Roxy Music oso talde berezixa da. Kaleratu zuten lehenengo albumean argi utzi zeben estilo pertsonala zeukela. Ba gaur hemen daukagun bigarren disko honek ideia hori berresten du, disko askoz pertsonala da eta. Lanaren izena "For Your Pleasure" da eta 1973an irten zan. Letra sakonak (ez da topiko bat hemen), atmosfera berezixak... Zure buruko gabak jantziko ditxuzten soñuak dare hemen. 40 urte beranduau oindik be modernua da musika hau.
2013-09-20
51 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #20 Ikasturte amaiera feat. Ekaitz Aranberri
Konturatu orduko aurtengo denboraldia agurtzeko unea iritsi zaigu. Ekaitz etorri da gaurkoan Paradisu zinemara, gitarra eta guzti, urtean jarri ditugun soinu bandak, eta bere gustuko filmetako kantak jotzera. Saioko kantak: Cat Stevens - Here comes my baby (1998 Academia Rushmore) Urge Overkill - Girl you’ll be a woman soon (1994 Pulp Fiction) Eddie Vedder - Hard Sun (2007 Into the Wild) Zarama - Dena ongi dabil (2007 Eutsi) The Weary Kind (2009 Crazy Heart) Gary Jules - Mad World (2001 Donnie Darko) Uda ona izan!
2013-07-14
53 min
Album bat, konfesio bat
2013-07-04 Album bat, konfesio bat "Butthole Surfers" Locust Abortion Technician (1987)
Musika ez komertziala entzutera oitxuta zaretela uste ba dozue, disko honekin benetan konprobauko dozue egixa dan edo ez. Disko honek pop bihurtzen dau beste ixa edozein bilduma. Zuen belarrixak ez ba ditxu garbitzen tinpanorako bidian San mamesen baño zemento gehixau daukazula esatia nahi dau. Arko eta guzti.
2013-07-04
38 min
Leihotik Kanpora Begira
Entrevistas a Ignacio Ramonet y a Pablo Iglesias Turrión
Entrevistas a Ignacio Ramonet y a Pablo Iglesias Turrión (programa 286) Jueves, 27 de Junio de 2013 En este programa entrevistamos a: Pablo Iglesias Turrión, conductor de los programas de tertulia política "Fort Apache" y "La Tuerka" Ignacio Ramonet, Director de Le Monde Diplomatique en español
2013-07-02
53 min
Leihotik Kanpora Begira
Especial con Isabel Moya, Directora de la Editorial de la Mujer: género y cambios en el periodismo cubano (programa 285)
Jueves, 20 de Junio de 2013 La tertulia de Cubainformación Radio de esta semana aborda estos tres temas: Tertulia con Isabel Moya: ¿Qué tiene pendiente Cuba en materia de igualdad de género? Tertulia con Isabel Moya: Periodismo cubano, un hervidero de cambios Tertulia con Isabel Moya: La perspectiva de género y la imagen de la mujer en la prensa de Cuba Poesía Alexis Díaz-Pimienta Música Cándido Fabré y la Original de Manzanillo
2013-06-25
55 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #19 The Acid House
Teilatutik eraikitako etxea da azidoarena, hiru zutabe; imaginazioa, umore beltz eskoziarra eta akerkeria pixkat. Hegaldirako prest? Lasai, ez da drogarik behar, soinu banda nahikoa da sineste(siara)ko. Hankia sartzia ahaztu, horrelakua da bizitza, drogia aukeratu Jainko orojakilia, txurixa lehenengo, lehentasun kontua besteik ez Intsektu bat za, ezagutu zure lagunak, erredentzio bat Bola beltza sartu, neskia ahaztu, ta zure lekua topau Saioan entzundako kantak: Primal Scream - Insect Royalty The Gyres - Break The Pastels - Nothing to be Done Barry Adamson & Nick Cave - Sweetest Embrace Bentley Rhythm Ace - Thisiscarbootechnoodiscotechnobooto Texas - You´ll Never Know Beth Orton...
2013-06-23
1h 01
Txibierroak uluka
9. irratsaiua - solstizio gaua
Gaur solstizio gaua, sorginak nagusi! -El libro de la joven -Sexual Herria -Gaurka gaba Bergaran........ QUE DIOS TE BENDIGA Y LA VIRGEN TE ACOMPAÑE BESOAK KALERA
2013-06-23
35 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #18 Kartzelak
Kartzelak eta zinema. Askorako ematen duen bikotea zalantzarik gabe. Askatasun bila dabiltzan pertsonaiez lepo dago pantaila handia. Txapa irratikook ere gure kartzela dugu, kartzela zaharra, eta bertatik egin dugu gaurko saioa, patioan ozen entzuteko, presondegi osoak amesteko, gaztetxeak 13 urte bete dituela ospatzeko. Saioan aipatutako filmak: Cadena perpetua (1994 Cadena perpetua) Bronson (2008 Nicolas Winding Refn) Hunger (2008 Steve McQueen) Alguien voló sobre el nido del cuco (1975 Milos Forman) Shutter island (2010 Martin Scorsese) El verdugo (1963 Luis García Berlanga) La gran evasión (1963 John Sturges) Asesinos natos (1994 Oliver Stone) Prison break (2005 Paul Scheuring) Watchmen (2009 Zack Snyder) V de Vendetta (2006 James McTeigue) Segoviako ihesa (1981 Imanol Uri...
2013-06-10
1h 00
Leihotik Kanpora Begira
¿No decían que el Gobierno cubano no dejaba desarrollar Internet? Y más temas (programa 282)
¿No decían que el Gobierno cubano no dejaba desarrollar Internet? Y más temas (programa 282) La tertulia de Cubainformación Radio de esta semana aborda estos tres temas: Ampliación de Internet en Cuba prueba que el único obstáculo es el económico Oposición `pacífica´: asesino del Che elogia a Yoani Sánchez, Damas de Blanco en acto con Alpha 66 Cuba aporta a África no solo médicos, sino también fábricas y tecnología de salud
2013-06-03
52 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #17 Austin Powers
Sumendi bat duen irla da gure Maltzur doktorearen gotorlekua. Austin Powers isileko agenteak bere malmuzkeriarekin amaitu eta status quoa iraunarazteko bereak eta bi dantzatu beharko ditu. Lasai, 60. hamarkadako sena eta musika bereganatuak ditu, espazioan zein denboran bidaiatzean. Saioan entzundako kanten zerrenda: They Might Be Giants - Dr. Evil George S. Clinton - Austin Powers theme song REM - Draggin the line Madonna – Beautiful stranger Big blue missle – Time of season Green day – Espionage The Monkees - I´m a believer Rap Dr Maligno Lucy nation – The Alright Lords of Acid - Am I sexy Burt Bacharach/Elvis Costello – I´ll never fall i...
2013-05-26
59 min
Leihotik Kanpora Begira
`Disidentes´ cubanos, juguetes rotos del capitalismo español y otros temas (programa 279)
`Disidentes´ cubanos, juguetes rotos del capitalismo español y otros temas (programa 279) La tertulia de Cubainformación Radio de esta semana aborda estos tres temas: René González y Juan Pablo Roque: la historia de dos pilotos desertores cubanos... que no lo eran Retrato final de `disidencia´ cubana: apaleados y deshauciados por la policía española Brasil y Cuba comparten fortalezas en novedoso esquema de intercambio: médicos por inversiones Poesía Rubén Martínez Villena Música Homenaje a César Portillo de la Luz, tras su fallecimiento
2013-05-13
54 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #16 Mendebalde basatia
Izaro etorri da gaurkoan mendebaldeko forajidoaren epika igartzera, western-etako soinu bandak errepasatzea ez da lan makala. Klasikoak zein harribitxiak ezkutatzen dira horizonte galduetan, tabakoa murtxikatu eta berunezko justiziaren zain egon gara gaurkoan Txapa irratian. Jarritako filmak: Horizontes de grandeza (1958 Wlliam Wyler) Los siete magnificos (1960 John Sturges) Solo ante el peligro (1952 Fred Zinnemann) La diligencia (1939 John Ford) Bonanza (1959 David Dortort) Johnny Guitar (1954 Nicholas Ray) Duelo de titanes (1957 John Sturges) Por un puñado de dolares (1964 Sergio Leone) La muerte tenia un precio (1965 Sergio Leone) El bueno, el feo y el malo (1966 Sergio Leone) Un hombre llamado caballo (1970 Elliot Silverstein) La leyenda d...
2013-05-12
1h 01
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #15 Dancer in the dark
Lars Von Trier-ek Dancer in the dark egin zuen. Björk-ek soinu banda. Kantak bildu eta gerora Selmasongs diskan argitaratu zituen abeslari islandiarrak, kasu honetan argitaratu aditz aproposena izan ez arren. Iluntasunetik filma eta diska errepasatu ditugu Paradisu zineman, ikusmira argitu eta itxurak egin. Belarriekin ikusi esaten zuen orain bi neguko abestiak.
2013-05-02
1h 00
Leihotik Kanpora Begira
Cuba cumple Objetivos del Milenio y Carta de Derechos Humanos y más temas (programa de radio 277)
Alfredo Guevara, figura integradora que acercó la intelectualidad cubana a la Revolución ¿Comparamos el cumplimiento de derechos humanos en Cuba con el de otros países? Rafael Correa, invencible ante las entrevistas trampa y los ataques de los medios
2013-04-26
53 min
Album bat, konfesio bat
2013/04/25 Judas Priest - British Steel
Disko honek, British Steel (1980), Judas Priest taldea mito bihurtu zuen. Gantxodun melodiak, erraietatik irtetzen den indarra eta atsedenik gabeko kantu ederren zaparrada izan ziren arrazoietako batzuk. Album honek heavyaren hurrengo belaunaldirako oinarriak ezarri zituen. Thrasha hurbiltzen somatzen da hemen. Metallica moduko taldeek erreleboa hartzeko zorian zeuden. Altxa adar horiek!!!
2013-04-25
45 min
Txibierroak uluka
8. irratsaiua!!!!!!!!!!!
Gaur kantuan ez dou ein baina musikia izan da irratsaioko gai nagusixa. Cuba Feliz dokumentala, Bertso musikatuak, Itzal itzazu argiak proiektua... Baina akordatzen al ga kantatziaz gu? Ohitxuria galdu dou? Musikiaz gain irakurketatxo batzuk be ein ditxugu Eduardo Galeanon ipuinak.
2013-04-21
1h 00
Album bat, konfesio bat
2013/04/18 Album bat, konfesio bat
Mississippi erraldoiaren ibarreko bluesaren gizasemeek Chicagora eraman zuten barruan zeramatzaten musika. Horietako bat, Junior Wells, gazte-gaztetatik harmonika jotzen hasi zelarik, amarekin iparraldeko hirira joan eta han laister irabazi zuen merezitako leku bat jotzeko zuen era bereziari esker. "Hoodoo Man Blues" 1965. urtean irten zen eta segituan blues musikaren estandar bat bilakatu zen. Beste guztia historioa da.
2013-04-18
52 min
Album bat, konfesio bat
2013/04/11 Album bat, konfesio bat Fugazi - 13 Songs
Fugazin "13 Songs". Post-hardcorearen gailur bat. Beti elurttuta dagoen horietakoa. Disko honetara igotzeko kranpoiak eta soka fijua behar dituzu, bestela betirako geratuko zara bertan. Zure lehenengo 4 milakoaren moduan, ez duzu inoiz ahazten norekin eta non entzun zenuen aurreneko aldiz. Musikazale on batek ezinbeste aditu behar duen disko bat, igo behar duen mendi bat da hau.
2013-04-18
46 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #14 Bideoklipak
Bideogintza eta musika ezkontzen dituen zerbait baldin badago hori bideoklipak dira. 90seg irratsaioko Jokin izan dugu gaurkoan gonbidatu, normalean ikus-entzunezko bat janzteko sortu diren soinu bandak izaten ditugula gogorarazi digu eta egoera irauliz, gaurkoan alderantzizko bidea egin dugu. Abestiendako sortutako ikus-entzunezkoak entzun ditugu. Ez nolanahikoak, diskurtso eta istoriadunak. Saioko kantak: Massive attack – Paradise circus Blur – Coffe and TV Beastie Boys – Sabotage Muse – Knights of Cydonia Deftones – White pony short film M.I.A. – Born free Michael jackson – Thriller extra: Daft punk – Da funk
2013-04-15
1h 07
Gure paradisua
2013/04/12 Gure paradisua
Apirilak 11an hasi zaigu hilargi-uda eta eguzki-udaberria. Azurrek programa hontan argitzen dizkigu aurtengo eguraldi epeletako giltzarriak.!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
2013-04-12
31 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #13 Gazte Danbada
Gazte Danbadan izan gara, Urduñan, eta ezin izan dugu aste honetako irratsaioa bertatik egiteko aukera pasatzen utzi. Gazteriari buruzko film batzuk errepasatu ditugu Altxa gunean Topatuko lagunek prestatu duten irratitik. Saioan jarritako filmak: La haine (1995 Mathieu Kassovitz) Kids (1995 Larry Clark) Ken Park (2002 Larry Clark) Historias del Kronen(1995 Montxo Armendáriz) La revolucion no será televisada (2003 Kim Bartley) La noche de los lapices (1986 Héctor Olivera) The Wall (1982 Alan Parker) If… (1968 Lindsay Anderson) El graduado (1967 Mike Nichols) El club de los cinco (1985 John Hughes) Exit trought the gift shop (2010 Banksy) Manual para fabricar un terrorista (2010 Tereza Reichová) La red social (2010 David F...
2013-04-01
1h 01
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #12 Korrika
Gure herri osoa zeharkatzen ari den korrika bertan da eta gu ere martxan gara, antxintxika, zinemak ere baduelako joera geldirik ez egoteko. Nork ez du Forrest Gump miresten? Corre, lola, corre-ren urduritasunak mugitzeko gonbita egin digu. Bourne-ek mareatu gaitu, nor garen, nondik gatorren eta nora joan nahi dugun jakin gabe arineketan. Trainspotting-en hasiera ere gure belaunaldiaren oroimenean dago, bizatze ez aukeratzea hautatu dugu polizia atzean dugularik. Droga ote? Galdetu presaren preso den Crank-i. Rocky ere ihesean doa, eskilaretan gora. Autosuperazioa animatrix-en, ihesaldia Toma el dinero y corre filmean. Euskalakari guztientzat.
2013-03-26
53 min
Txibierroak uluka
Txibierroak uluka 7. irratsaiua
Gaurko programia konpleto konpletua!!!! Danetik euki dou: Asteburuan errepasotxo bat, euskal matriarkaua, mosuo komunidadia, eusko monetia, martxuak 8ko egitarauan errepasotxua............Dana gure estilo propixuakin kontauta!!!!!!!!!!! Barre ein ta gustora eon nahi badozue entzun txibierroak uluka!!!!!!!!!!!!
2013-03-17
54 min
Album bat, konfesio bat
2013/03/14 Album bat, konfesio bat Black Sabbath - Master Of Reality
1971ko Black Sabbath-en "Master of Reality" entzungai programa hontan. Heavy-a Balck Sabbath eta Led Zeppelin-ekin hasi zen. Black Sabbath-ek ekarri zuen aldaketarekin konturatzeko, pentsatu musika hau, esate baterako, Cream edo Blue Cheer taldeen koetaneoa dela. Gitarra joleak, Tony Iommi, soinu iunago, sakonago eta idoitsuago bat lortu zuen bere instrumentoaren afinazioa jeitsiz. Abestiek duten erritmo aldaketa etengabea ere talde honen sigilu pertsonal bat da. Utzi gorputza eta belarriak aske eta entzun hau!!
2013-03-14
41 min
Album bat, konfesio bat
2013/03/07 Album bat, konfesio bat. Curtis Mayfield - Curtis
Curtis Mayfield, "Curtis" 1970. Bakarrik datu horrek emanda, badakigu musika beltzaren disko onenetako baten aurrean gaudela. Letra sozialak, dantzarako erritmo sensual eta basatiak, groove-a. Musikaren esentzia sakonenak hemen dauzkagu. God bless black people!!!
2013-03-07
47 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #11 Radio Days
Arrosa irrati sarearen jardunaldien biharamunean meta irratsaio bat egiteko aukera baliatu dugu. Irratiak zineman izan duen presentzia errepasatu eta esatari bereziak aurkeztu ditugu. Irratiaren historia, irrati libreen boterea, komunitate baten tresna, funtzio terapeutikoa edota bizitzeko modu bat ikusi dugu. Binomio indartsua dudarik gabe irratia eta zinemarena!
2013-03-03
57 min
Txibierroak uluka
Txibierroak uluka 6. irratsaiua
Gernikako Astrakuak euki ditxugu gaur programan, ta 7 urte hauetako ibilbidia kontau dozkue okupaziotik gaur egungorarte: parte-hartze prozesua, koordinadora, km ezberdinak, lan egiteko modu dezentralizatua, astraren filosofia, harremanak, espaziuan erabilera komunitarioa etab. Honen inguruan gehixau ikusi edo jakin nahi izanez gero: http://www.astragernika.net/ Bestalde datorren ostirala, martxoak 8, emakume langilian eguna izanda tartetxo bat eskaini dotsau honi be. Eongo dian ekintza ezberdinak komentau ditxugu, ta baitxa feminismuan ikurra dan kolore morea be nundik datorren azaldu dou.
2013-03-03
1h 18
Album bat, konfesio bat
2013/02/28 Abum bat, konfesio bat. Faith No More - The Real Thing
Kaliforniako San Frantziskon sortutako talde bat oraingoan zuekin. Faith No More. 1989ko ekainean argitaratuko "The Real Thing" diskarekin hain zuzen ere. Disko honetan daude, besteak beste, "From Out Of Nowhere!!!!", "Epic" eta "Surprise! You're Dead!" taldeari ospea eman zioten abestiak. Rocka, sintetizadoreak eta hip-hop txinpartak daude album honetan. Rocka bai, baina Guns'n'Roses gustoko ez daukazuenendako!
2013-02-28
1h 01
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #10 Academia Rushmore
Zer da Rushmore gure beldurren itsaso erdian dagoen irla ez bada, eta nor Max Fisher polifazetikoa, bertako uretan solturaz murgildu baina kanpoan itotzeari eta zahartzeari beldur dion arraina ez bada? Rushmore institutuko komedia ez ohikoak indiferente utziko ez badigu ere, argi dagoena bere musikak penak kitatzen dituela da, soinu banda borobila da oso edo kasu honetan triangeluarra, maite/mintzeko modukoa. Hemen monografikoan entzundako kantak, irratsaioan agertu diren ordenean: Mark Mothersbaugh – Hardest geometry problem in the world Creation – Making time Cat Stevens – Here come my baby Mark Mothersbaugh – Sharp little guy The Kinks – Nothing in this world can stop me worrin´bout that g...
2013-02-17
1h 00
Txibierroak uluka
Txibierroak uluka 5. irratsaiua
EZ-LEKUAK LEKUAK Denboraren kudeaketa eta erritmoak aldatzearekin batera espazioak guztiz transformatzea ekarri du. Leku berriei zentzu berriai eman zaie eta zaharrei zeukatena kendu. Ez leku zirenak edo ezer ez zirenak, leku bihurtu dira eta lekuak zirenak ez-leku? Ez-lekuak kontsumitzeko leku bilakatzen ari dira (aeropuertuak, tren geltokiak eta abiadura handiko trenak, hegazkinak, kruzeroak… Ez-leku hauetan jendeak distraitzea behar du eta denda hauek jendea distraitu eta seduzitzen dute. Nolabait kontsumitzaileak ahaztu egin nahi du denbora pasatzen ari dela eta edozer egiten du denborapasan ez egoteko. (hasierako zatian ahotsa ez da ondo entzuten)
2013-02-17
55 min
Album bat, konfesio bat
2013/02/07 Album bat, konfesio bat. Beck - Mellow Gold
Beck artista iparamerikarrak bide berriak zabaldu zituen etxean grabatutako "Mellow Gold" (1994) diskoarekin rock alternatiboak bide berri bat behar zuenean. Estiloen arteko (hip-hop, blues, soul, lounge music, trash rock, pop...) mugak ezabatu zituen, abesti berean dena uztartu zaitekeela erakutsiz. Orain hau, orain bestea entzun daiteke eresi baten barruan. "Loser"ek berak bakarrik gauza asko esaten ditu musikari honen alde. Disko honek lo-fi entzuteko plazerra sortzen du.
2013-02-14
53 min
Album bat, konfesio bat
2013/02/14 Album bat, konfesio bat. Pink Floyd - Wish You Were Here
Pink Floyden album klasikoetatik hau da epelena, goxoena. Diskoa goxoa da bai, makina hotzen soinuak eta kadentziak etengabe agertzen diren arren hasieratik amaierara, azken finean, makina inpertsonalak egiten dituztenak pertsonak bait dira. 1975ean argitaratua, "Wish You Were Here" taldearen sortzaile eta 1967an drogen ondorioengaitik taldea utzi behar izan zuen Syd Barretteri eskeinitako diskoa da. "Zu hemen egotea gustatuko litzaidake" esaten du Roger Watersek. Nork ez dauka hemen egotea gustatuko litzaion batenbat memorian?
2013-02-14
51 min
Xelebregara
2013ko lehen irratsaiua!!
Aratustien eskusiaz Arranora deitxu dou Arindondinen izenian pixkat bildurtuz ta jarraixan Txapakide dan DJ ElvisCainoi deitxu jau adarra jotzeko asmuakin
2013-02-13
55 min
Leihotik Kanpora Begira
Lehiotik Kanpora Begira 4
Programa 05-02-2013 (euskaraz eta gaztelaniaz/ en euskera y castellano Tema 1: Malí, la invasión francesa y intenciones oscuras Música: Mercedes Sosa - Solo le pido a dios tema 3: 70 aniversario de la victoria de Stalingrado Momento cultural: Gabriel Celaya - La poesía es un arma cargada de futuro Rincon Cubano: -Cuba crea 4 vacunas contra el cáncer: una lección a las farmacéuticas que no será noticia -Operación milagro continúa en Haitía tema 3: Chávez, logros de la revolución bolivariana y la derrota de la derecha mundial y despedida....
2013-02-05
57 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #09 Berbenir
Martin izan dugu Paradisu zineman, Txapa irratiko Berbenir saioko kidea. Umorea, western-ak, piano soinuak... danetik izan dugu gaurkoan: Henry Mancini, Dimitri Tiomkin, Ennio Morricone... entzun eta Blake Edwards, Sergio Leone, Roman Polanski... ikusi ditugu. Aukeraketa gonbidatuaren esku nola ez. Hemen filmen zerrenda: Blake Edwards, Peter Sellers eta Henry Mancini La pantera rosa (1963 Blake Edwards) El guateque (1968 Blake Edwards) Una noche en la ópera (1935 Sam Wood) Dimitri Tiomkin Duelo de titanes (1957 John Sturges) Rawhide (1959 Thomas Carr) Ennio Morricone eta Sergio Leone Hasta que llegó su hora (1968 Sergio Leone) La muerte tenia un precio (1965 Sergio Leone) Experiment in terror (1962 Blake Edwards) Pianoa El...
2013-02-03
1h 07
Gure paradisua
Gure Paradisua 2013/01/25
Aurtengo negua, ilatargiaren arabera, amaitzen doa. Tenperatura epelak nagusi hemendik aurrera.
2013-01-31
27 min
Gure paradisua
Gure Paradisua 2012/10/05
Gure Paradisua. Txapa irratian gure estaziño meteorologiko partikularra daukou. Aurtengo negurako prebisiñuak hemen.
2013-01-31
27 min
Leihotik Kanpora Begira
Leihotik kanpora begira 3
LEHIOTIK KANPORA BEGIRA Programación 22-01-2013 (euskara y castellano) Música: Paco Cutumay - Hoy nació el día del pueblo tema 1: Stop Desahucios, Rueda de prensa en todo el país, y problemática de los desahucios tema 2: Patricio Lumumba, afrika y la memoria historica del africa para el mundo Música: Jorge Cafrunbe - coplas del payador perseguido rincon cubano: -Vacunas de Cuba y Brasil salvan a miles de vidas en Africa pero los medios hablan de Bill Gates -Televisión española miente para ocultar que España sigue impidiendo viajar a la población cubana -despues de...
2013-01-22
56 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #08 Drive
Zergatik ageri dira hainbeste kotxe zineman? Askatasun sinbolo dira askotan, libre mugitzeko tresna, ondasun preziatu edota estatus erakusle bestetan. Zerbaiten bila mugitzeko tresna sarri, beribila deritzo Aranagoirik, ibiltzeko gailu izentzen dugu guk, markatutako edota sortzeko bideetan galtzeko zaldi modernoa. Autoan sartu eta erritual guztiez gozatu dugu gaurkoan. Atea ireki, gerrikoa lotu, motorra berotu eta nola ez irratia piztu!
2013-01-20
1h 02
Txibierroak uluka
Txibierroak uluka 4. irratsaiua!!!!!
Gabonetatik bueltan bueltau ga rutinara, eta errituak dia gure rutinia elikatzen dabenak. Xabier Gantzarain-en "errituak" izan da gure lehenengo gaixa. Zeaitxik hainbeste garrantzia gure aluan usainak? zeaitxik ezkutau? pare bat artikulo ekarri ditxugu eta usainaz gain hilerokuan minandako hainbat erremeixo be ekarri ditxugu. Gero familia filma komentau dou, baitxa albun familiarrek familia nola irudikatzen daben bebai. Gai horrez gain beste batzuk bebai!! Hemendik aurrera, zuen ekarpenak be ongietorrixak izango die, islandiako iraultza izango da hurrengo gaixetako bat. ONDO SEGI!!!!!!! EGURRA TXIBIERRUAK!!!!!
2013-01-20
54 min
Txibierroak uluka
Txibierroak Uluka 2013-01-20
Txibierroak Uluka 2013-01-20 ................................................................................................................................................................................................................................................
2013-01-20
54 min
Paradisu Zinema
Paradisu Zinema #07 Into the Wild
Into the Wild filmaren monografikoa, bidai basatia Eddie Vedderrek proposatutakoa Paradisu zineman, Txapa irratiko irratsaioan. Saioa musikala izan da oso, soinu bandak eraman gaitu eta bidaia luzea bezain introspektiboa izan da.
2013-01-07
54 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #06 Turutarena
Nondik datoz pelikulak ama? Egia al da Los Angelesetik datozela? Eta nora doaz? windows media playerren ikusteko filmatzen al dira? Ba al dakizu zer den divx kodeaketa ama? Nork jartzen du, amatxo, pelikula ernatzeko hazia eta nork labea? Non da nire herria pelikuletan, non da nire hizkuntza, nire lana… non naiz ni? Zineman ez ei da agertzen zinema areto gabeko herririk, ezta ametsik gabeko pertsonairik ere. Ba al daukagu heroirik familian? Ala figurante izatea tokatu zaigu beti? Edo B serieko aktore? Nork kontatzen du bizitzen zinela ahaztuta hazi ninduzunekoa? Zinegile izan nahi dut, mama quiero ser artista, iratzargailuak goizeko zazpiretan es...
2012-12-24
58 min
Xelebregara
xelebregara #15 - langostinuak balkoietan!
Gure aldarrikapenak ein ta gero, osintxu aldera ein dou piñuan inguruko informaziño bila, jarraixan kortazarreko Iñigoi adarra be jo jau ta azkenik Javierrekin egon ga aspaldiko partez
2012-12-19
50 min
Paradisu Zinema
Paradisu zinema #05 Apocalypse Now
Amaieraren hasiera da, zerua gainera datorkigu, inguruan jendea korrika, barnean esteak ezinegonka. Aldaketa ekidin ezina da. Krisietan bizi gara; Krisi ekonomikoa, naturala, identitarioa, soziala, politikoa... baina zer dio zinemak honi buruz? Terremotoak, tsunamiak, extralurtarrak, zombiak, hondamendiak ... Paradigma aldaketaren isla izango ote dira?
2012-12-09
59 min
Txibierroak uluka
Txibierroak Uluka 2. irratsaiua!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Gaur, azaroak 25, emakumienganako indarkerian kontrako egunan arira.... "Errosaixo feminista" bat bota dou, bueno saiakera bat izan da. Ez da bape serixua izan azkenian, baina etxian ensaiatzen ibiliko ga. Mujeres creando Boliviako talde feministak eindako "virgen de los deseos" oraziñua da. Poema bat be irakurri dou ondoren arreglatzeko pixkat ein dogun txapuzatxua. Eta ondoren gaztetxian eman dien laburmetraien emanaldixa komentau dou, begirada feminista batetik inda daren laburmetrai feministak izan die, feminismuak lantzen ditxuan gai desberdinak erakutsiz. Gero gaiz aldatuz, datorren asteko debagoieneko gaztetxien jardunaldixak komentau ditxugu pixkat. Bergarako gaztetxian ostegunetik domekararte egongo dien ekitaldixak azaldu dozku Izarok. Normalian baino motzaua e...
2012-11-25
37 min
Paradisu Zinema
Paradisu Zinema #04 La estrategia del caracol
Desjabetzez jabetu gara gaurkoan; kaleratzeak, landa lapurretak, desjabetza komunitarioak, ametsen desjabetza, komunitate izaeraren desjabetza, ametsen munduak eta eskubideen galeraz; Izaera inposaketaz? Hurrengo filmak izan ditugu irratian: La estrategia del caracol (1993 Sergio Cabrera) Los goonies (1985 Richard Donner) Kanta: Cyni lauper - Good enough Donde viven los monstruos (2009 Spike Jonze) Kanta: Karen o and the kids - All is love Vals con bashir (2008 Ari Folman) This is not a love song Willis drummond - Komedia Brainjuice - Eclesis Cube (1997 Vincent Natali) Días Extraños (1995 Kathryn Bigelow) El Cuervo (2006 Ulli Lommel) Carretera Perdida (1997 David Lynch) Eutsi! (2007 Alberto Gorritiberea) Kanta: Gose - Eutsi (Bo...
2012-11-24
57 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez 12-11-20
Azaroak 20 Jar itzazu tapoiak mesedez ..........................................................................................................................................................................................................................................
2012-11-23
59 min
Xelebregara
xelebregara #13 - Kurtsoko bigarrena!
Sirimirira deitxu dou Mokoo egunaz galdezka, gero Soraluzera Gaztañerre egunan inguruko kritika gogorrak osintxutik eta azkenik Zarautzeko kateringera adarra jotzen, beti be!
2012-11-21
48 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez 12-11-13
zaratia ugari ...........................................................................................................................................................................................................................................................................
2012-11-14
58 min
Txibierroak uluka
Txibierroak uluka 1. irratsaiua!!!!!!
Gure lehenengo programia, tertulixan eon ga gai desberdinak komentatzen. -Playboy aldizkarixan atzekaldia edo... -Neskalatzailien inguruan, bi neskalatzaile eukitxa ba euren esperientzia kontau dozkue pixka bat. -Paquita la del barrio, mexikotik -Liburu irakurketa bat be euki dou: Ni ez naiz hemengoa, Joseba Sarrionandia. Esperantza? -Asteburua komentau dou pixka bat -...
2012-11-11
58 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez 12-10-30
Urriak 30eko Jar itzazu tapoiak mesedez irratsaioa ..................................................................................................................................................................................................................
2012-10-31
40 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez 12-10-23
jar itzazu tapoiak mesedez irratsaioa ...............................................................................................................................................................................................................................................................................
2012-10-23
1h 00
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez 12-10-17
jar itzazu tapoiak mesedez irratsaioa ...............................................................................................................................................................................................................................................
2012-10-18
1h 02
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez 12-10-09
Jar itzazu tapoiak mesedez !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
2012-10-10
41 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez 12-10-02
Jarri itzazu tapoiak irratsaioaren denboraldi berriko lehen irratsaioa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
2012-10-03
1h 00
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez 12-06-12
Bergarako txapa irratiko hardcore irratsaioa. Asteartero 21:00etan
2012-07-02
1h 09
Gure paradisua
gure paradisua 2012-06-02
Gure paradisua Txapa Irratiko metereologia zentroaren ekainaren biko irratsaioa
2012-06-02
30 min
Xelebregara
Xelebregara #12 - zz
Debagoienako zero zaborreko kide bati pasientzia proba batian jarri jaun, bestalde trikitixa batzordeko kide dan bati be addara jo jaun.
2012-04-28
46 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
jar itzazu tapoiak mesedez 12-04-03
Jar itzazu tapoiak mesedez txapa irratiko irratsaioaren saioa. Matadixe gaztetxeko kideekin solasaldia beraien ekintzei eta egoerari buruz hizketan.
2012-04-10
53 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
jarri tapoiak 2012-04-10
Represión, Metralleta, Kaosarenerasoak, Decisión, Bad Brains taldeen disketan murgildu gara gaurkoan txapa irratiko hardcore irratsaio honetan
2012-04-10
1h 04
Gure paradisua
gure paradisua 2012-04-04
Egutegi berria eta bere azalpena, garai berrietako aurreikuspen eta irakurketa metereologikoak.
2012-04-05
28 min
Xelebregara
Xelebregara #11 - martxoak 10
lehenengo aritz bera kritikau dou ta jarraixan Aritz Oteiza IAko kidiai adarra jo jau. Gero emakumearen eguna goguan euki dou ta azkenik bi broma gehixau in ditxugu, Zero Zaborreko kide dan Ane Eginoi ta Arrasateko Gaste Asanbladako kide bati be.
2012-03-12
59 min
Gure paradisua
gure paradisua 2012-03-07
Ilargia betea, haizea , euria eta eguzki gure ingurua ulertu nahian
2012-03-07
31 min
Xelebregara
Xelebregara #10 - Errepasua/bertso eskolia
Alde batetik oinarteko irratsaiuen zatirik aipagarrienak ipini eta hauek komentau ditxugu, bestalde gure umoriaz baliatuz, irratsaiuan harira Gaztetxeko bertso eskolako irakasliai deitxu jaun adarra jotzen.
2012-03-05
1h 06
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
jarrrrrrrrrrrrrriiiiii tapoiak
jarrrrrrrrrrriiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiii
2012-02-28
58 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak karnabalak
Gaur karnabaletako martitzenian be irratasaioa itxen eon ga hemen txapan
2012-02-21
1h 08
Xelebregara
Xelebregara #09 - ARATUSTIAK
Amodiozko gutunen lehiaketan egon diren amaitzen aurka azaldu ga, bestalde, zerura be deitu dou. bestalde, auzokora be deitxu dou ta baitxa "21 asko dira" ekimeneko kide bati.
2012-02-18
1h 00
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
jarri itzazu tapoiak mesedez 12-02-14
Tapoi Fest-en balorazioa, adrenalized eta Jan elkarrizketak eta Fly shit zuzenean
2012-02-17
58 min
Xelebregara
Xelebregara #07 - santa ageda bezpera
Elurraz hitz egin dou, baitxa be SGAE salatu dou ta baitxa Javierrekin (Chac-onen aldekoa) elkarrizketa bat euki dou
2012-02-04
1h 20
Gure paradisua
gure paradisua 2012-02-03
Nuevo año lunar Fases lunares y el equilibrio Copernico
2012-02-03
32 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez urtarrilak 31ko irratsaioa
Dark Code diska aurkezpena, Keep Diggin elkarrizketa
2012-01-31
1h 00
Xelebregara
Xelebregara #06 - zapatuan kontu kontari
uberako jaien inguruan in dou berba, ta horretaz gain be, Zapla aldizkarixa be euki dou presente oingo irratsaiuan.
2012-01-31
38 min
Jarri Itzazu Tapoiak Mesedez
Jar itzazu tapoiak mesedez urtarrilak 24ko irratsaioa
Tapoi Fest inguratzen ari dela eta Fly Shit-eko Seti izan dugu gonbidatu bezala eta Yaw taldeari elkarrizketaz gain 90seg dj set-a ere aurkeztu dugu.
2012-01-24
1h 01
Xelebregara
Xelebregara #04 - manifa kolosalari begira
Urtarrilak 7xan in dogunez programia, egin dezagun bideak deituriko manifestazio kolosala izan dugu ardatz.
2012-01-09
28 min
Gure paradisua
Gure paradisua 2012-1-4
Gure paradisua 2012-1-4. Gure kultura zaharra ezagutzeko irratsaio Azurren ahotik.
2012-01-04
30 min
Xelebregara
Xelebregara #03 - Aldabada herrikoiak
Urteko azken irratsaioa, broma ugari eta gonbidatu bereziekin, urteko errepaso ganberroa txapa irratian.
2011-12-31
1h 26
Xelebregara
Xelebregara - #02 Batzoki eguna
Bigarren irratsaioa, udal musika bandaren PKTa, trikitixa elkartea, osintxuko AUZOalkatea, batzoki eguna eta bestelako mokoladak.
2011-12-23
56 min
Xelebregara
Xelebregara - #01 Lehen irratsaioa
Bergarako xelebrekerixak errepasatzen ditxuen Txapa Irratiko irratsaioa berrixa, lehenengo emanaldian herriko hiru auzo izan dira hizpide Ubera, Osintxu eta Antzuola, horrez gain Karmele eta Arrasateko herritar bat izan dira.
2011-12-23
48 min