podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
ALDAGELETAN
Shows
ALDAGELETAN
08 ZER JAN, (KIROLARI) HURA IZAN
Errendimenduari eragiten dion faktore oso garrantzitsua da nutrizioa; egunero errepikatzen den ohitura baita. Dena den, nutrizioaren eta desnutrizioaren arteko marra gero eta ikusezinagoa bihurtzen ari da egungo gizartean. Helburuak nahasita, burua galdu arte.Osasuntsu jateak indartsu egiten omen zaitu. Baina, zer da osasuntsu jatea? Nola jan beharko genuke errendimendu ona izateko? Horrenbeste eragin lezake? Eta, lesioetatik sendatu gaitezke egoki elikatuz gero?Zalantza horiei guztiei atsegin handiz erantzun digu Aitor Ugalde Ansa (Andoain, 1991) kirol-nutrizionistak. Aipatu berri diren galderei erantzuteaz gain, mitoez, amenorrea hipotalamikoaz, elikaduran aintzat hartu behar diren ezinbesteko elementuez eta beste milaka konturen inguruan ibili gara hara eta hona. Zeren...
2023-06-05
55 min
ALDAGELETAN
07 ZEIN DA AMETSAREN KOSTUA?
Kirolzale amorratu guztiek amesten dute zaletasunetik bizitzeko aukera izatearekin. Baina, egia esan, gutxi batzuk soilik lortzen dute. Afizionatu mailatik eliterako saltoa, ez da batere lan erraza. Saiakera eta sufrimendu handiaren sinbolo izan ohi da sarritan.Aldaketa hori abiapuntutzat hartuta, Xabier Mikel Azparren Irurtzunekin (Donostia, 1999) elkartu gara. Hirugarren sasoia du txirrindularitza profesionaletan. Euskaltel Euskadi taldeak 2021ean amateurretatik mailaz igotzeko aukera eman zion, eta ilusioz hartu zuen donostiarrak. Dena den, nolakoa ote da horrelako jauzia egitea? Presioak, itxaropenak, porrotak, ospea… nola bideratu elementu horiek guztiak?Zalantzak argitzeko eta beste hamaika kontuz hitz egiteko aukera paregabea izan da Azparrenekin elkartu eta solasalditxo honi fr...
2023-05-08
54 min
ALDAGELETAN
06 INDARKERIA KIROLEAN
“Kirolean oraindik definitzeko dago zer den abusua eta zer ez”, “izugarria da zein neurritan normalizatu den indarkeria kirol arloan, eta nola behin eta berriz justifikatzen den entrenatzeko estilo autoritario eta agresiboa”, “kirol esparruak badauzka berezko hainbat ezaugarri sexu abusuak gertatzea ahalbidetzen dutenak; eta –esatera ausartuko naiz–, gertatu daitezen errazten dutenak"...Horietxek dira gure gaurko gonbidatuaren hitzak. Ainhoa Azurmendi Etxegarai (Hernani, 1978) Euskal Herrian gutxik adina ikertu du kirolean dagoen indarkeriaren inguruan, eta harekin hitz egitea jakinduriaren iturritik edatzearen gisakoa da.Zenbait kontu eta datu jarri ditugu mahaigainean, sarri ezkutuan gorde nahi den hori argitara eramanez. Aldageletako egoera deseros...
2023-04-25
51 min
ALDAGELETAN
05 KIROLEAN (ERE) AITZINDARI
Ez pentsa duela 40 urte emakumeak kirola egiteko erraztasunak zituenik; areago, bide oztopotsua zuten. Gizarteak ezarritako rolak ez errespetatzeak bazituen bere ondorioak. Eta inork baino hobeto daki hori Garbiñe Etxeberria Aranburuk (Hernani, 1967).Kirola egiteko griñari tiraka, futbolean lehen urratsak eman dituen emakumeetako bat izan da hernaniarra. Futbolari ohia, entrenatzailea, eta egun, Realeko emakumezkoen taldeko zuzendaria ere bada, besteak beste. Ibilbide bikaina egin du futbolean, emaitza onak bilduz; baina, gorriak ere ikusi behar izan ditu.Oharkabean, ametsa betez, historia egin du Garbiñek. Eta bide berean darrai.
2023-04-10
58 min
ALDAGELETAN
04 ARAUDIAK BIOLOGIARA ALA BIOLOGIAK ARAUDIARA?
Egia ote emakume transexualek zisgeneroak baino abantaila gehiago dituztela kirolean? Zientifikoki bideragarria al da sexuak testosterona mailaren arabera bereiztea? Araudiak biologiara ala biologiak araudiara, zerinek zertara moldatu behar ote du? Atal honetan, ur handitan igerian ibiliko gara. Azken urte hauetan pil-pilean dagoen gatazka oinarri hartuta, zenbait zalantzei erantzun eta aurreiritziak apurtzen saiatu gara. Izaro Antxia Pulido (Barakaldo, 1981) eta Aritz Urdanpilleta Otegui (Oiartzun, 1983) izan ditugu bidelagun, eta eskerrak. Batak sexu aldaketaren xehetasunak kontatzen dizkigu bere bizipenetatik abiatuta; besteak, berriz, ikuspegi zientifikoa ematen digu. Bata zein bestea, oso aberasgarria eta ezinbestekoak atal hau osatzeko.
2023-03-27
44 min
ALDAGELETAN
03 GORPUTZETIK HARAGO
Giharrak lantzen duten kirolariak dira kulturistak, gizakiaz gaindiko estetikak garatzeraino entrenatzen direnak. Egia esan, gustatu ala ez, landutako gorputzak ikusgarriak izan ohi dira, eta ez dira egun batetik bestera eskuratzen. Nola antolatuko zinateke egunean 4 ordu entrenatu beharko bazenitu? Eta goserik izan gabe jan beharko bazenu? Gaurkoan, Andoni Alvear (2000, Durango) eta Maria Burgoa (1999, Durango) izan ditugu gurean. Zalantzak eta kuriositateak argitu dizkigute, hau bikote paregabea!
2023-03-06
1h 04
ALDAGELETAN
02 KIROL-EROAK
Onura fisiko, psikologiko eta sozialak dakartza kirola egiteak. Osasuntsu mantentzeaz gain, estresak eragin dezakeen antsietatea eta depresioa murriztu, autokonfiantza handitu eta gizarte-trebezia garatzen laguntzen duelako. Baina, sarri, helburu horien bila itsutu, eta gure mugak ahazten ditugu, kalte egiteraino.Hori ardatz hartuta, beste behin, Aritz Olagoi Olazabal (Zubieta, 1978) kirol psikologoaren hitzak bildu ditugu.
2023-02-20
37 min
ALDAGELETAN
01 PRESIOA AURKARI
Markel Alberdi Sarobek (Eibar, 1991) 2016ko Rioko Olinpiar Jokoen ondoren utzi zuen igeriketa, antsietate arazoengatik. Harekin hitz egin dugu une horiek nola bizi izan zituen jakiteko. Gainera, kirolariek jasan ohi duten presioaren inguruan mintzatu gara Aritz Olagoi Olazabal (Zubieta, 1978) kirol psikologoarekin.
2023-02-03
31 min