podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
BidE OkErReTIK...ZuZeN!
Shows
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Musikazuzenean Jaialdi akustikoa kuña 2017
MUSIKAZUZENEAN JAIALDI AKUSTIKOA Taxuzko jaialdi batek sintonia eder bat behar du, eta guk ere badugu gurea Sormentxulo lagunei esker! Milesker guztiei! ederra pieza! Jon Urbizu -saxoa Ane Urbizu - soiñu haundia Gorka Otamendi - kaxoia Xabier Beldarrain - kongak Zigor Sagarna - baxua Garikoitz Lobregat - esataria Julen Kaminos - ekualizazioa Mikel Zelaia - mastering
2017-05-16
01 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Menua
0 Saioa! Txapa irratian grabatua. Musikazuzenean irratia!
2015-09-10
45 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Bide Okerretik Sermond`s
Bide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`sBide Okerretik Sermond`s
2011-05-27
1h 01
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
musika zuzenenan jaialdi akustikoa
MusikaZuzenean egitasmoak antolaturik jaialdi akustikoa burutuko da Elorrixoko Arriola Antzokian. Euskal Herriko musika eszenan bada formatu txikian jardunean ari diren zenbait musika proposamen. Hein handi batean, oso reperkusio txikia izaten dute, euren musika bidea areto txiki, eta tabernetan egiten dituztelarik ohikoan. Alta, formatu txikiko egitasmoak izan arren, eszena esanguratsu bat osatzen dute, biziki interesgarria, ohiko bideetatik aparte, bide berriak jorratzeko saiakerak eginez. Horiek izango dira, hain zuzen ere, emanaldi honetan bilduko ditugunak. Musikari beteranoak eta sortu berri diren proposamenak elkartuko ditugu. Emanaldi berezia eta errepika ezina izanen da honakoa. Musikari bakoitzak 10 minutuko tartea izanen du bere musika egitasmoa taularatzeko. Aipaturiko...
2011-05-11
55 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Bide Okerretik Azkaiter Pelox
Azkaiter Pelox izan dugu Txolarre Irratiko estudioetan Argitaratu berri duen disko berria aurkezten. Diskoa entzun eta elkarrizketa sakona izateaz gain, zuzenean entzun ahal izan genituen kantu batzuk.
2011-04-11
1h 10
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
LA JODEDERA: A Luta
La Jodedera taldearen kantu bat: kubatar giroak, saltsa, rona, mojitoak, eta perexila!!!!!!
2011-04-07
04 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Kuña Palestina
Euskal Herria Palestinarekin Elkartasunez Apirilak 9 Arbizu (Sakana) 20:00 Kiroldegian Stupenda Jones + Estricalla + La Mâquina + Talco + Des-kontrol + No Relax + Hesian
2011-04-04
01 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Bide okerretik.... surfin kaos
Surfin Kaos taldea izan dugu berriz ere Bide Okerrean. Donostiako hirukoa albiste da egunotan “Goizalde Surrealistak” diskoa kaleratu berri duelako Brian´s Recods diskoetxearen babeseab. Aitzakia hori hartuta, Koldo Soret taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea gonbidatu dugu gurera taldearen iraupen luzeko laugarren diskoaz hitz egiteko. Musikalki garapen etengabean, rock&rollaren eremu ezberdinak ukitu dituzte aniztasunez beterik dagoen disko bikainean: Hard-rocka, Psikodelia, Soula, edota Bluesa bezalako musika erak bat egiten dute betiko rock sutsu eta kantu anfetaminikoekin batera. Ordubeteko elkarrizketa mamitsuan disko berria eta taldearen ingurukoak izan ditugu nagusi.
2010-06-09
1h 57
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK.... MANTISA
Gaur gaueko irratsaioan, Mantisa taldea izango dugu Txolarre irratiko estudioetan taldearen lehen diskoa aurkezten. Bost urteko musika ibilbidea behar izan dute estreineko diskoa argitaratua ikusteko, baino merezi izan du denbora tarte hau itxarotea. Urte hauetan guztietan zuzeneko emanaldi piloa eta grabaketa txikiak burutu badituzte ere, Gor zigilu nafarrak eman die iraupen luzeko lehen lan hau kaleratzeko bultzada. Musikalki hardcore melodikoaren inguruan abiatu zuten musika bidaia, baina igarotako denboraren poderioz eta musika eragin berrien sartzearekin batera, zabaldu eta handitu egin da taldearen musika era, egun, etiketa bakar baten azpian kokatu ezin delarik Mantisaren proposamena. More info: http://www.myspace.com/mantisa
2010-06-02
2h 05
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK.... COHEN
Cohen taldea izan dugu Txolarre irratiko estudioetan argitaratu berri duten “Subconscious Mind” (auto-ekoizpena) diskoa aurkezten. 2004ean Urnietan sorturiko laukoteak, post-hardcore giroetan kokatzen du bere musika jarduera, non erritmo biziak eta azkarrak giro lasaiago eta energikoekin nahasten diren ekaitza eta barealdiak irudikatuz. Urnieta eta Madrilen artean grabaturiko diskoa, Suedian nahastu eta masterizatu zen Tonteknik Studioetan, non besteak beste Refused edota Poison the Well bezalako taldeekin lan egin duten. Urte hauetan guztietan dozenaka kontzertu eskaini dituzte, tartean Madrilen Berri Txarrak taldearen aurrean jo zutenekoa ere. Gaztetasuna eta indarra bat egiten dute Cohen taldearen musikan, eta “Subconscious Mind” diskoa da aurkezpen txartelik hoberena.
2010-05-26
2h 00
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK.... LAUROBA
Lauroba taldea izango da gaur gaueko protagonista Bide Okerretik Zuzen saioan. Berriki argitaratu dute “Egunarekin” (GOR zigilua) diskoa, taldearen iraupen luzeko bigarren lana, eta hori izango da gauean burutuko dugun elkarrizketaren ardatz nagusia. Utikan edota Hamaika Bide taldeetan jardun eta gero, Iker Lauroba (gitarra eta ahotsa nagusia) etxean kantuak sortzen hasten da, jolas baten modura, barneko musika arra asetzeko ideia bakarrarekin. Apurka, bakarka abiaturiko musika bidaia itxura hartzen joan zen, lauko taldea osatu, eta maketa bat kaleratu eta gero, lehen diskoa kaleratu zuten 2008an. Lan berri honek, “gauari gauarekin” diskoaren segida kontsideratu dezakegu. Ez bakarrik musikalki, (non eremu berriak ere sumatzen...
2010-05-20
2h 05
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK.... Bertsio Gaua 3
Euskal musikagintzaren bidezidorretatik barna Bide Okerra aurrera darrai etengabean. Zuzeneko elkarrizketak alde batera utzi eta BERTSIO GAUAri ekingo diogu saio berri bat burutuz. Hirugarrengoz ospatuko dugu Bertsio gaua gurean, eta bigarrenez, Euskal Rock musika taldeak izango dira protagonista. 70 hamarkadako abeslari eta kantautoreekin abiatu genuen ziklo hau, eta Euskal Herriko Rock taldeak izan ziren bigarren saioan nagusi. Honakoan ere, ari horretatik egingo dugu tira, eta aurreko saioan kanpoan geratu ziren hainbat kantu jarriko ditugu gaurkoan eta besteak beste, M-ak, Itoiz, Su Ta Gar, Balerdi Balerdi, Morau, Anestesia, Bap!!!, Danba edota Hemendik At taldeak pasako ditugu musika irabiagailutik. Entzun eta gozatu!
2010-05-13
1h 58
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Bide okerretik.... never surrender
Never Surrender talde arrasatearra izan da gaur gaueko irratsaioaren zutabe nagusia. 2002. urtean punk-oi! giroetan sorturiko musika taldeak disko berria du kalean, “11 istorio, bROnCKa ta gau ero!” (108 Records), eta hori izanen da, hain xuxen ere, gaurko protagonista. Gaur entzungai izango den elkarrizketa Arrasateko Gaztetxean burutu genuen, eta galderei erantzuten Pottoko (ahotsa) eta Arri (gitarra) izan genituen. Never Surrender taldearen disko berriena ezagutzeaz gain, berriki argitaratu diren diskoei ere errepaso emango diogu saioaren bigarren zatian.
2010-04-29
2h 01
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK.... Natural Project
Natural Project taldearen "discontinuidad" diskoa izan da gaur gaueko protagonista. Aitor San Sebastian (bateria-jotzailea) eta Estanis Elorza (ahotsa eta gitarra) izan ditugu estudioan taldearen iragana eta oraina azaltzen. disko berriko zenbait kantu ere entzuteko parada izan dugu. Saioaren bigarren zatian berriz, disko berriak eta albisteak izan dira nagusi gurean.
2010-04-21
2h 01
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK.... musika xorta 2
Azken hilabeteetan jaso ditugun hainbat disko eta maketa izango dira gaur gaueko saioaren ardatz nagusia. Udara begibistan den honetan, diskoen argitaratzea gora egin du gurean, eta labetik atera berri diren lanak ziztatuko ditugu. Era berean, pasaden urtekoDurangoko Azokak utzitako uzta oparo horretatik ere diskoak berreskuratuko ditugu. Zentzu horretan, bi ordutako saio monografiko honetan Doctor Deseo, Piztiak, Desordutan, Lauroba, Memo, Elkano Browning Cream, Natural Poject, The Uski`s, Sagarroi, Joseba Irazoki, On Benito, Gora Gora Kids, Kean, Potemkin, Sorotan Babies, Norman, Siroka, Bide Ertzean, edota Malenkonia izango dira gurekin.
2010-04-14
1h 59
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK.... ZE ESATEK!
Azken bolada honetan zer esan ugari ematen ari den taldea izango dugu gaurkoan Txolarre irratiko estudioetan: Ze Esatek! Izen xelebre horren atzean, taula gainean hamar laguneko banda biltzen duen taldea topatuko dugu, non musika mestizaia, patxanga, eta musikaz ongi pasa eta aldarrikatzeko gonbitea egiten duten eszenatoki eta oholtza bakoitzean. Berriki, Baga-Biga Musika Ideiak diskoetxeak argitara eman duen iraupen luzeko lehen diskoa izango dugu protagonista, taldeko zenbait kide gure estudioetan izango direlarik, taldearen oraina eta geroaz mintza egiteko.
2010-03-25
1h 55
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. Joseba Irazoki
Gutxi izango dira Joseba Irazokik adinako sortze gaitasuna izan duten euskal musikariak azken urte hauetan guztietan. Gitarrista aparta, asko izan dira lagundu dituen bandak eta bidean grabaturiko diskoak. Bera-ko (Nafarroa) Aduanako entsegu lokaletan sortu eta hazia, bere musika Euskal Herriko zazpi lurraldeetara zabaldu du, parte hartu duen hamaika proposamen eta musika abenturetan: Zup, Maixa eta Ixiar, Petti, Rafa Rueda, Do, On Benito, Atom Rhumba… edota bere izen propioan. Aurrez grabaturiko elkarrizketa izanen da gaurkoa. Pasaden Urtarrilean Donostiako DOKA aretoko kamerinoetan grabatu genuen honako audioa, eta gaur gurera ekarri nahi izan dugu. “Euria ari du” (Moonpalace Records 09) diskoa ezagutuko dugu gaurkoan, disein...
2010-03-18
58 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK ZUZEN_ESNE ZOPAK
Esne Zopak egitasmoa ezagutzeko aukera izan dugu gaur gaueko irratsaioan. Xabi Solano eta Zigor DZ izan dira Txolarre Irratiko estudioetan "Esnesaltzailearena" (Gaztelupeko Hotsak 09) diskoa aurkezten. Esku soinua, panderoa eta sanplerrak: Triki Not Dead!
2010-03-11
2h 07
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK.... jok
JOK egitasmoa ezagutuko dugu gaur gaueko saioan. Hiru izki horien atzean Jokin Larraza Tolosar musikaria ezkutatzen da. )0 hamarkadan Uncle Mussels taldean aritua, bakarkako bideari ekin berri digu "inoiz baino" diskoa argitaratzearekin batera.
2010-03-03
2h 08
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK ZUZEN_ANGER
Asteazken gaueko saioan, ANGER taldea izango dugu estudioan “Sedukzioaz” diskoa aurkezteko. Arrasateko laukoa iraupen luzeko bigarren diskoa kaleratu zuen 2009 azaroan Musikherria herri diskoetxearen zigilupean, eta horixe izango da irratsaioaren zutabe nagusia. Arrosa koloreko digi-pack formatuko lan erakargarri baten atzean, musika eztanda oldarkorra eta kritika soziala biltzen da, diskoak barneratzen dituen hamar kantuetan zehar. “Sedukzioaz” laneko zenbait kantu ere entzun ahal izango dira gaurko saioan gaueko bederatzietatik aurrera. More Info: http://www.myspace.com/angersarean http://angerweb.net/
2010-02-25
2h 00
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
bDE OKErrETik ZUZEN_BerriTxarrak
Berri Txarrak taldeko Gorka izan dugu Txolarre irratiko estudioan "payola" diskoaren ingurukoak azaltzen. Ordu terdiko elkarrizketan, taldearen egungo egoera protagonista izan dugularik
2010-02-18
1h 42
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
bDE OKErrETik ZUZEN_musika xorta
Azken hilabeteetan argitaratu diren diskoen errepasoa saio monografiko batean. Besteak beste, Desordutan, Jok, Joseba Irazoki, On Benito, Musikherria bilduma, Gari, Kaosaren erasoak,....
2010-02-10
2h 00
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. LOAN
LOAN taldearen "Hontziria" diskoa ezagutzeko parada izango dugu gaurko saioan aurrez grabaturiko elkarrizketa batean. hortaz gain, Lendakaris Muertos, Berri Txarrak, Siroka, Laia, Anger....
2010-02-04
2h 00
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik... SextySexers
SextySexers taldearen bisita jaso dugu Bide Okerrean. "Hero Mantra" diskoa ezagutzeko parada izan dugu Mikel Larratxe taldeko abeslariaren eskutik.
2010-01-28
2h 00
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. Gose
GOSE taldearekin elkarrizketa. SHOT estudietan grabatua eta difertituan eskainia irratsaioan... horrekin batera, argitaratu beri diren diskoen aipamena
2010-01-21
28 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. Des-Kontrol
Des-Kontrol "Aurrera begira", Des-Kontrol "Aurrera begira"Des-Kontrol "Aurrera begira"Des-Kontrol "Aurrera begira"Des-Kontrol "Aurrera begira"Des-Kontrol "Aurrera begira"
2009-12-11
1h 59
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. Durangoko Azoka
Durangoko liburu eta disko azoka gertu dagoela eta saio berezia egin dugu Bide Okerrean
2009-12-06
2h 00
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. U.K. Bill
U.K. BIll taldearekin zuzeneko elkarrizketa. "paradisu sekretua" diskoa argitaratu dela eta estudioan iza ditugu.
2009-11-19
2h 01
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik... Los Stupefactos
Los Stupefactos taldea izan dugu zuzenean Txolarre irratiko studioetan "psilocybenean" diskoa aurkezten. Horrekin batere, Inoreneroni, Nueva Vulcano, Anari, La banda del Abuelo, Piztiak....
2009-11-12
1h 59
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE BERTSIO GAUA 2
Euskal rock taldek euskal rock taldei eginiko bertsioen gaua. Dnaba, ruper, kortatu, M-ak, beti Mugan Sagarroi...
2009-11-08
2h 05
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. R
R taldearekin elkarrizketa "uneak" (Bonberenea ekintzak 09) diskoa argitaratzea dela eta.
2009-10-28
1h 58
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. Diskoiraa eta Metralleta
BidE OkeRRetik.. Diskoiraa eta MetralletaBidE OkeRRetik.. Diskoiraa eta MetralletaBidE OkeRRetik.. Diskoiraa eta Metralleta
2009-10-22
1h 59
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. BIOK
BIOK taldeari elkarrizketa, "gaur ez da dena grisa" (Baga-Biga musika ideiak) diskoaren argitaratzea dela eta. Gainera, albisteak eta agenda.
2009-10-14
1h 51
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. INORENERONI
INOREN ERO NI taldeari eginiko elkarrizketa "Fosbury" (BIDEhUTS 09) diskoa argitaratzea dela eta. Estudioan, Okene Abrego izan genuen, taldeko abeslaria.
2009-10-11
1h 52
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE OkeRRetik.. abian gira!
udazkeneko lehen saioa. musika xorta, nobedadeak eta disko berriak
2009-10-01
1h 59
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK... EHZuzenean 09
Euskal Herria Zuzenean festivalari buruzko saio monografikoa. zuzeneko koneksioak, Che Sudaka, Willis Drummond, fiachras....
2009-06-25
04 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK HATORTXUROCK!
HATORTXU ROCK festivalari buruzko saio monografikoa....
2009-06-15
1h 42
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BidE oKeREtik_Bertsio gaua
saio monografikoa. Euskal herriko kantarien gainean eginiko bertsioen gaua: benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Imanol, Antton Valverde, Peio&Pantxoa.... Verus, Kortatu, Kanka, Exkixu, Etsaiak, Kloratita...
2009-05-25
2h 10
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
bDE OKErrETik ZUZEN_Checkpoint Rock
CHECKPOINT ROCK laburmetraia kalean dela eta bere soinu bandaren inguruko saio monografikoa
2009-05-06
1h 49
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Bide OKerretik... DISCIPULOS DE DIONISOS
DISCIPULOS DE DIONISOS taldeari eginiko zuzeneko elkarrizketa
2009-05-05
2h 00
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OkerreTik Zuzen... PEACHY JOKE
PEACHY JOKE taldeari eginiko elkarrizketa mamitsua. Bide okerretik zuzen
2009-04-03
34 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OkerreTik Zuzen... FUNTASTIC PLANET
FUNTASTIC PLANET talde tolosarrari eginiko elkarrizketa gordetzen du saio honek. era berean, maketak, disko berriak eta albisteak...
2009-04-03
36 min
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK ZUZEN_TXAPARRADA MUSIKALA
TXAPARRADA MUSIKALA disko konpilaziori buruzko saio monografikoa: zuzeneko elkarrizketak eta musika mordoa: Aitzol Mijika, Larra, Pedre, Ady holden, Morley, Cool panic, Sententzia, Turboshit, Olimpic Darts, The street 77, Belceblues, Supercools, Rotten Teenagers, Yotox, Garate, Azkaiter Pelox, Pixi eta Fer, Mahaster River, Zigor, Hebert eta Idi, Folsom Four, Fly Shit, Extorsion, No Hay Solucion, Lord Witch, Nobox, Hard Flip, Emon, Aby Kem, Ene...
2009-04-02
1h 59
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK_NAIZROXA
NAIZROXA taldearekin eginiko elkarrizketa BIDE OKERRETIK ZUZEN saioan, IKARATURIK diskoa kaleratzea dela eta.
2009-03-30
1h 36
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK ZUZEN_LISABO
LISABO taldeari elkarrizketa EZLEKUAK diskoaren argitaratzea dela eta
2009-03-28
1h 40
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
Bide Okerretik Zuzen_ Istorio bat kameraren atzean
"Istorio bat kameraren atzean" liburu DVDaren inguruko saio monografikoa. 80 hamrakadan euskal herrian bizitu zen Hardcore eta punk eztandaren erretratua Aitor Arregi "txisto"ren argazki kameraren bidez.
2009-03-27
2h 12
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK ZUZEn_ BARDULIA SOUNDS
BARDULIA SOUND disko bildumari buruzko saio monografikoa. PUZKARRA RECORDS zigiluko bi Pepino eta Keparen laguntzaz nagusiki Gipuzkoako Punk, Rock&Roll eta Oi doinuetan murgiltzeko aukera paregabea.
2009-03-27
1h 51
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK TUNNEL 483
BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483BIDE OKERRETIK TUNNEL 483
2009-03-26
2h 03
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
BIDE OKERRETIK... MIKEL LABOA
MIKEL LABOA musikaria hil zeneko saio monografikoa. Laboaren eragina Rock munduan izan zuen garrantziaren inguruko hausnarketa eta Mikelen kantuen moldaketak entzungai:
2009-03-26
2h 09
BiDe OkERreTiK... Zuzen!
biDE OkERreTiK... MUSIKAGIDA
MUSIKAGIDA ekimenari buruzko saio monografikoa. Zuzeneko elkarrizketak, kantuak eta Euskal Herriko entsegu lokaletan diren musika taldeen inguruko informazio osatua
2009-03-26
2h 00