Look for any podcast host, guest or anyone
Showing episodes and shows of

Erreleboka

Shows

Erreleboka PodcastakErreleboka Podcastak24. Erreleboa| Chris Froome, Tourreko olinpotik gertuagoC'est fini, bukatu da aurtengo Frantziako Tourra. Itxaronaldiak luze, oso luze jotzen du, baina gero lasterketa airean, kasik oharkabean pasatzen da. Uztailaren batean hasi zen aurtengo edizioa, Dusseldorffen, eta 23 egun eta 21 etaparen ostean, joan zen igandean finitu zen, Parisko Eliseo Zelaietan. Hiru astez, ia etenik gabeko dosia izan dugu ziklismo zaleok, eta orain jota gaude, abstinentzia sindromearen eraginpean. Baina ez duzue zertan larritu, gu terapia egiteko prest gaude eta! Podcast honetan Tourrak utzitakoa aztertu dugu. Onerako zein txarrerako, hainbat protagonista izan dira aurtengo edizioan, eta gure analisia izen propio horien baitan egin dugu. Eta horrekin ez baduzue aski, beste bi...2017-07-251h 05Erreleboka PodcastakErreleboka Podcastak23. Erreleboa | Oreka nagusi Tourreko mendietan2017. urteko Tourra bukatzear da. Minutu erdi baino gutxiagoan Chris Froome liderra, Romain Bardet frantziarra eta Rigoberto Uran sorpresa kolonbiarra ditugu azkenengo erlojuaren kontrako etapa baino lehen. Mendiko etapa guztietan oreka eta denbora galtzeko beldurra izan dira nagusi. Orain arte Tourrean gertatutakoaren analisi sakona da 23. errelebo hau.2017-07-2156 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak22. Erreleboa| Skyren eta Boelsen hegemoniaBi mintzagai izan ditugu podcast honetan. Alde batetik, nola ez, Frantziako Tourraz jardun dugu. Amaitu da proba frantziarreko lehen zikloa, eta, saio honetan, lehen bederatzi etapek utzitakoa eta datorren astean etorriko dena errepasatu dugu. Horretaz landa, Italiara begira ere jarri gara. Izan ere, Giro Rosa bukatu berri da, emakumeen egutegiko probarik garrantzitsuena.2017-07-101h 07Erreleboka PodcastakErreleboka PodcastakTDF 2017| 5. etapa, Vittel-La Planche des Belles FillesTourrean zehar etapa garrantzitsuenen kronikak egingo ditugu. Hona hemen lehenengoa. Gaurkoan aurtengo Tourreko lehen etapa menditsua jokatu da, eta, bertan, Fabio Aru (AST) izan da indartsuena. Eraso bortitza jo du italiarrak, eta bakarrik heldu da La Planche des Belles Fillesgo helmugara. Froomek eta Portek ondo erantzun dute, baina larriago ibili dira Contador eta Quintana. Froomek maillot horia kendu dio Thomas taldekideari. Hori guztia podcast honetan errepasatu dugu.2017-07-0513 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak21. Erreleboa | 104. Frantziako Tourraren GidaHemen da urteko lasterketarik handiena, Frantziako Tourra! Egutegiko probarik garrantzitsuena da. Hortaz, gure 21. saioa proba frantziarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia sakona egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez, euskaldunez eta outsider posibleez aritu gara.2017-06-281h 41Erreleboka PodcastakErreleboka Podcastak20. Erreleboa | Suitza, Tourrerako azken test-aAste honetako zita nagusia Suitzako errepideetan izan dugu. Bertan, Simon Spilak izan da gizonik indartsuena. Bertan, denetarik izan dugu: sprintak, goi mailako mendiak, bi erlojupeko… txirrindulari asko maila oso onean ikusi ditugu tourrera begira, baina beste batzuk ere nahiko makal aritu dira.2017-06-1942 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak19. Erreleboa | Dauphinetik Suitzara19. errelebo honetan Frantziara eta Suitzara begira jarri gara. Alde batetik, Dauphineko Kriteriumean gertatutakoa errepasatuko dugu, eta, bestetik, Suitzako Itzuliak aste honetan dakarrenaz solastu gara, etapen ibilbideak eta faboritoen zerrenda aztertuz. Eta, horretaz landa, emakumezkoen ziklismoari ere egin diogu tartea. Izan ere, hiru asteko etenaren ostean, World Tourra bueltan izan zen iragan astean, Ovo Energy Womens Tour probarekin.2017-06-1348 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak18. Erreleboa | Dauphinen, Tourrera begiraDauphine Kriteriumeko lehenengo hiru etapetatik bi ihesaldiek eraman dituzte. Sprinterrek beraz, aukera bakarra izan dute etapak lehiatzeko. Sprint horretan Arnaud Demare izan zen garailea. Beste bi etapetako garaileak, De Gendt eta Koen Bouwman izan dira. Horrez gain, bihar Emakumeen World Tourreko beste proba bat ere izango da: OVO Energy World Tourra.2017-06-0658 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak17. Erreleboa | Dumoulinek irabazi du Italiako GiroaAste honetako podcastean Italiako Giroaren 100. edizioak utzitakoa aztertu dugu. Sailkapen nagusiko lehia puri-purian izan da bukaerara arte, eta azkenean Tom Dumoulin jantzi da arrosaz Milango podiumean. Ezbeharrak ezbehar, mendateetan duin eutsi zuen herbeheretarrak, eta azken erlojupekoan astindua eman zien gainontzeko hautagaiei. Sunwebekoak historia egin zuen, lehen aldia baita Herbehereetako txirrindulari batek Giroa irabazten duena. Gainera, 36 urte ziren ziklista herbeheretar batek ez zuela itzuli handi bat irabazten. Beraz, Dumoulinek bi madarikazio apurtu ditu aldi berean.2017-05-2945 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak16. Erreleboa | Dolomitak, Dumoulinen suzko probaGiroari dagokionez, Tom Dumolinek sekulako indar erakustaldia eman zuen astearteko erlojupeokan. Ordutik aurrera, arazorik gabe eutsi dio maglia rosari. Aste honetan, aldiz, hainbeste esperotako Giroaren azken astea izango dugu, mendiko 5 etapa eta igandeko azken erlojupekoarekin. Segituan aztertuko ditugu, Giroaren detaileak, baina baita Emakumeen bira ere. Bertan Ashleigh Moolman izan da nagusi, Jaizkibelen gora erakustaldia eman eta azken etapa horretan lehen postuan sailkatu eta gero.2017-05-2247 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak15. Erreleboa | Gizonek italieraz, emakumeek euskarazGaurko podcastean Giroa eta Emakumeen Bira izan ditugu mintzagai nagusi. Proba italiarrak hasiera nahiko geldoa izan du, baina azken bi etapek zeresan handia eman dute. Horietan euskal ziklismoak txanponaren bi aldeak ezagutu ditu, eta Blockhausko etapak hankaz gora jarri du sailkapen nagusia. Podcastaren lehen blokean gorabehera horiez eta aste honetan Giroak dakarrenaz hitz egin dugu. Nolanahi, egun hauetan dena ez da Giroa izango. Esaterako, Euskal Herriko errepideetan goi mailako proba bat jokatuko da maiatzaren 17tik 21era: Emakumeen Bira. World Tourretik kanpo egon arren, antolatzaileek lasterketa erakargarria atondu dute, eta guk beronen xehetasun guztiak eman dizkizuegu.2017-05-151h 13Erreleboka PodcastakErreleboka Podcastak14. Erreleboa | Bakerik ez esprinterrentzat GiroanSardinian izan diren lehenengo hiru etapek espero baino ikuskizun handiagoa eman dute dudarik gabe. Azken momentuko erasoak, haize babesek eragindako lehen diferentziak eta sprint masibo bat ere izan dugu. Lehen atseden egunean Fernando Gaviria kolonbiarra dugu lasterketaren lidergoan. Orain arte gertatu denaren eta hemendik aurrera izango denaren analisia egin dugu 14. errelebo honetan.2017-05-0846 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak13. Erreleboa | 100. Italiako Giroaren gidaAste honetako podcasta berezia da, ate joka baitugu urteko lehen itzuli handia, Italiako Giroa. Egutegiko probarik garrantzitsuenetako bat da berau, eta, gainera, aurtengoa 100. edizioa du. Hortaz, gure hamahirugarren saioa proba italiarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez eta euskaldunez aritu gara.2017-05-041h 28Erreleboka PodcastakErreleboka Podcastak12. Erreleboa | Valverde eta Van der Breggenen erreinuaAlejandro Valverde eta Anna Van der Breggen izan dira aurtengo ardenetako errege eta erregina. Murtziarrak bere bostgarren Valoniako Gezia eta laugarren Liège Bastogne Liège irabazi ditu, hurrenez hurren. Holandarrak aldiz, historiako lehen hirukotea lortu du asteko hiru probetan beste guztien aurretik sailkatu eta gero. Amstel Gold Race, Valoniako Gezia eta Liège Bastogne Liège berarentzat izan dira. Hala ere, asteko protagonista nagusia Michele Scarponi izan da dudarik gabe, larunbatean furgoneta batek jota hil ondoren. Gure ohiko erreleborik onena eta txakalaldia alde batera utzi eta gai honi helduko diogu gaurko saioarekin bukatzeko.2017-04-2439 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak11. Erreleboa | Ardenetako hirukotea protagonistaGaurko saioan Ardenetako Hirukoaz mintzatuko gara batik bat. Gizonezko zein emakumezkoetan, urteko probarik garrantzitsuenetakoak dira Amstel Gold Race, Fleche Walllone eta Liege Bastogne Liege, eta podcast honetan luze eta zabal solastatuko gara hauetaz. Alde batetik, iragan igandean Amstelek utzitakoa errepasatuko dugu, eta, bestetik, Ardenetako Hirukoa osatzen duten beste bi proben atarikoak egingo ditugu, ibilbideak eta parte hartzaileak aztertuz.2017-04-181h 02Erreleboka PodcastakErreleboka Podcastak10. Erreleboa | Valverdek bere lehen Itzulia irabazi duGaur ere Euskal Herriko Itzuliak utzitakoaz hitz egingo dugu etxeko lasterketaren inguruko bigarren eta azken saio berezi honetan. Alejandro Valverdek irabazi zuen Euskal Herriko Itzulia Arrateko helmugan lehen postuan sartu eta Eibarreko erlojupekoan beste faboritoak baino azkarrago ibili eta gero. Erorikoak, matxurak, ihesaldiak, erasoak, esprintak… denetarik eduki zuen Euskal Herriko Itzuli honek.2017-04-101h 06Erreleboka PodcastakErreleboka Podcastak9. Erreleboa | Saio Berezia: Euskal Herriko ItzuliaAte joka dugu gure errepideetan jokatzen den lasterketarik garrantzitsuena, Euskal Herriko Itzulia! Hori dela eta, ohiko gidoia alde batera utzi, eta podcast ia osoa itzuliari eskainiko diogu. Alde batetik, aurtengo edizioko ibilbidea etapaz etapa aztertuko dugu, interesgune nagusiak zeintzuk diren aipatuz; eta, bestetik, parte hartzaileen zerrenda sakonki errepasatu dugu.2017-04-031h 17Erreleboka PodcastakErreleboka Podcastak8. Erreleboa | Urteko bigarren monumentua badatorGaurko saioa igandean ospatuko den Flandriako Tourrarekin hasiko dugu. 260 kilometrotan zehar, 18 horma igo beharko dituzte txirrindulariek. Faborito nagusiak, nola ez, Peter Sagan eta Greg Van Avermaet izango dira. Bestalde, aste honetan izandako 4 World Tourreko lasterketez ere mintzatuko gara. Protagonista nagusia Alejandro Valverde izan da, bigarrenez Kataluniako Volta irabazi ostean. Emakumezkoetan aldiz Lotta Lepistö finlandiarra izan da protagonista. Astean zeharreko bi harbideetako klasikak irabazi ditu: Flandrian Zehar eta Gante-Wevelgem, alegia. Bera izango da Flandriako Tourrerako faborito nagusia. Eta beti bezala gure podcasta asteko emaitza guztiak eta agenda errepasatzen eta erreleborik onena eta txakalaldia ematen bukatuko dugu.2017-03-2753 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak7. Erreleboa | Kwiatkowskiren sorpresa Milano-San RemonAlde batetik, urteko lehen monumentuak, Milano San Remok utzitakoaz hitz egingo dugu. Bertan garaipen handia lortu zuen Michal Kwiatkowski poloniarrak. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere mintzatuko gara. Besteak beste, Handzame eta Loire Atlantique klasikak jokatu ziren. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatuko dugu. Denera World Tourreko lau proba jokatuko dira: Kataluniako Volta, eta Flandrian Zehar, Gante Wevelgem eta E3 Harelbeke klasikak. Eta bukatzeko, emakumezkoen blokean, Alfredo Binda lasterketak utzitakoa izango dugu hizpide nagusi. Bertan Coryn Rivera izan zen azkarrena, Arlenis Sierraren eta Cecile Utrup Ludwigen aurretik.2017-03-2048 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak6. Erreleboa | Kolonbiarrak nagusi Paris Nizan eta TirrenonGaurko saioa hasteko Paris Niza eta Tirreno Adriatico laskerketez mintzatu gara. Bertan kolonbiarrak nagusi izan dira: Frantzian Sergio Henao izan zen garaile Alberto Contadorri bi segundu aterata eta Italian, Nairo Quintanak eraman zuen garaipena. Larunbat honetan Clasicissima izango dugu jokoan. Milano San Remoren analisi sakona egin dugu gaurkoan ere. Emakumeen kasuan Amelie Dideriksen izan zen nagusi Ronde van Drenthen eta Chloe Hoskingek Drentse Acht van Westerveld irabazi zuen. Eta beti bezala emaitza guztiekin, agendarekin eta Txakalaldia eta erreleborik onena ematen bukatu dugu saioa.2017-03-1651 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak5. Erreleboa | Ikuskizuna nagusi SterratoanAlde batetik, Strade Bianche klasikak utzitakoaz hitz egin dugu. Bertan garaipen handia lortu zuen Michal Kwiatkowski poloniarrak. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere mintzatu gara. Besteak beste, Flandrian zehar eta Paris Nizako lehen etapa izan genituen. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatu dugu. Paris Nizaz gain, Tirreno Adriatiko ere jokoan izango da, eta klasikei dagokienez, Ronde Van Drenthe izango dugu. Eta bukatzeko, emakumezkoen blokean, Strade Bianchek utzitakoa izan dugu hizpide nagusi. Bertan Elisa Longo Borghini izan zen azkarrena, Niemadowaren eta Deignanen aurretik.2017-03-0640 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak4. Erreleboa | Lehen harbideetako klasikak hemen diraHemen da harbideen sasoia. Omloop Het Newsblad eta Kuurne Brusela Kuurne izan genituen pasa den asteburuan, eta ikuskizuna ez zen falta izan. Besteak beste, Sagan, Van Avermaet, Van Marcke eta Stuyven izan genituen protagonista. Emakumeei dagokienez, Omloop Het Newsblad eta Omloop Van Het Hagenland klasikak ere ospatu ziren. Lucinda Brand eta Jolien D’Hoore izan ziren nagusi bertan. Bestalde, hurrengo asteko menu erakargarriaz ere mintzatu gara: Strade Bianche klasika handia izango dugu bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Eta bukatzeko, asteko emaitzak eta agenda errepasatu ditugu.2017-02-2747 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak3. Erreleboa | Valverderen 100. garaipena eta Tania Calvoren azken balentriaAlde batetik, Andaluziako Itzuliak utzitakoaz mintzatuko gara. Alejandro Valverdek bere kirol-ibilbideko 100. garaipena lortu zuen bertan. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere hitz egingo dugu. Besteak beste, Algarveko eta Omango Itzulia izan genituen. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatuko dugu. Abu Dhabiko itzulia eta Omlopp Het Newsblad izango ditugu, beraz, bueltan da World Tourra! Eta amaitzeko, Tania Calvo gasteiztarraren balentria izango dugu hizpide. Izan ere, brontzezko domina lortu zuen Pistako Munduko Kopako hirugarren txandan.2017-02-2055 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak2. Erreleboa | Valverderen erakustaldia eta Lointeken aurkezpena2. errelebo honetan hainbat gai jorratu ditugu: Valverderen erakustaldia Murtzian, Almeriako Klasikak eta Laiguegliak utzitakoa, Andaluziako, Omango eta Algarveko itzulien atarikoa, Lointeken aurkezpena... Gainera, gaurkoan ere sorpresa bat dugu zuentzat: sail berri bat mustu dugu, "Erreleborik onena/Txakalaldia" izenekoa. Ea zer iruditzen zaizuen.2017-02-1359 minErreleboka PodcastakErreleboka Podcastak1. Erreleboa| Aurkezpena eta sasoiaren atarikoaKaixo txirrindularitza zaleok! Gaur ibilbide luze bat hasten da guretzat, eta bertan erreleboen bidez saiatuko gara aitzinerat egiten. Bada, honako hau duzue estreinako erreleboa. Bertan, lehenik eta behin, gune honen aurkezpen labur bat egin dugu, eta ondoren, luze eta zabal heldu diogu mamiari; alegia, 2017ko denboraldiari. Gizonezkoen eta emakumezkoen World Tourreko egutegia eta taldeak sakon aztertu ditugu, eta, horrez gain, orain arteko emaitzez eta hurrengo egunetako agendaz solastatu gara. Aurtengo sasoiaren xehetasun guztiez egunean egon nahi baduzue, dudarik ez egin, hau da bila zabiltzaten podcasta.2017-02-061h 39