Look for any podcast host, guest or anyone
Showing episodes and shows of

Euskal Idazleen Elkartea

Shows

IrakurrieranIrakurrieranAmaia Alvarez Uriaren gomendioaHasier Larretxeak Idaztea gibelera zenbaten ikastea da liburua aurkeztu deusku saio honetan. Bestalde, Bilboko San Ignazio auzoko Amaia Alvarez Uria literatur kritikariak bere gomendioa egin deusku, Alison Bedchelen Fun Home.2025-07-0100 minIrakurrieranIrakurrieranIñaki Lejardi Fundazuriak bere gomendioa egin deuskuJoxan Oizek bere azken elebarria aurkeztu deusku, Amazurtza. Horrez gain, saio honetan Iñaki Lejardi Fundazuri irakurleak bere gomendioa egin deusku, Heinrich Von Kleist-en Michael Kohihaas elebarria.2025-06-2400 minIrakurrieranIrakurrieranGotzon Barandiaran-en gomendioa Irakurrieran saio honetanBeatriz Fernandez-en Ariadnaren haria: sexua eta generoa saiakera liburua aztertu dogu Irakurrieran saio honetan. Horrez gain, Gotzon Barandiaran idazleak eta urte askotan literatura saio honen egileak hartu dau parte 'Euskara ekarriak' tartean, gomendioa eginda. Bere proposamena Ahmadou Kouruma-ren Independentzien eguzkiak elebarria da.2025-06-1900 minIrakurrieranIrakurrieran'Amorante frantsesa' nobelak thriller ikutuak daukazZapatu honetan, Miren Agur Meabe idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Amorante frantsesa eleberriaz berba egiteko. Bestalde, Ainhoa Larrinaga Elorrioko Liburutegiko arduradunagaz batu ginen, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Irene Solàren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberria. Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.2025-06-0900 minIrakurrieranIrakurrieranIgnacio Aldekoa literatura sorkuntzako bekaren emoitza da "Ehun zaldi trostan" argitalpenaZapatu honetan, Ainhoa Urien Telletxe idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Ehun zaldi trostan liburuaz berba egiteko. Bestalde, Txaber Larreategi Eako Liburutegiko langileagaz batu ginen, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Adania Shibiliren Detaile xume bat eleberria. Ainhoa Urien Telletxeren Ehun zaldi trostan liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.2025-06-0300 minIrakurrieranIrakurrieran"Politeismo bastarta" liburua, bi pentsalari feministek alkarbanatu dabeneran lekukoPoliteismo bastarta Zapatu honetan, Jule Goikoetxea idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere "Politeismo bastarta" nobelaz berba egiteko. Bestalde, Elena Olave idazleagaz batu ginen Durangon, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Zadie Smithen "Kanbodiako enbaxada". Jule Goikoetxearen "Politeismo bastarta" liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.2025-05-2900 minIrakurrieranIrakurrieran"Urte urdin ihesak" eleberria aurkeztu deusku Jesus Mari OlaizolakJesus Mari Olaizola Txiliku idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Urte urdin ihesak nobelaz berba egiteko. Bestalde, literatur solasaldiak dinamizatzen dituen Miren Billelabeitiagaz batu ginen Mungian, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Saforen poemak. Jesus Mari Olaizola Txilikuren Urte urdin ihesak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.2025-05-2900 minIrakurrieranIrakurrieranLiburu gomendioa: 'Mari-mutil handi baten bluesa'Ibai Atutxa idazlea izan da aste honetan irratian, Berbaroak eta zibilazatuak saiakereaz berba egiteko. Bestetik, Bilboko Louise Michel liburu-dendako Eneko Alvarez Orrantiagaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Leslie Feinbergen Mari-mutil handi baten bluesa elebarria. Ibai Atutxaren saiakera liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665700700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran  saioa ta liburuaren izena aipatu, izena emon aurretik.2025-05-1400 minIrakurrieranIrakurrieranPeru Magdalenak bere azken lana aurkeztu deuskuZapatu honetan Peru Magdalena Arriaga idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora, berak Miren Asian Lora ilustratzaileagaz eta IbonRG musikariagaz ondutako Lo kantak proiektu multimediaz berba egin daigun. Saio honetan entzungo dogu bere Oier Gillan, Leire Vargas, Miren Amuriza, Lutxo Egia, Iratxe Etxebarria, Eztizen Artola Ituarte, Eneko Bidegain, Joxean Agirre, Irati Gallastegi Molero eta Andere Bouza Bengoetxea idazle gonbidatuen artean osatutako Konstelazio literarioa. Lo kantak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.2025-05-0500 minIrakurrieranIrakurrieranEuskarara itzulitako bederatzi liburu gomendagarriAste Santuko etenaldiaren aurreko saioa berezia izan da. Hain zuzen bere, aurreko bederatzi saioetan literatura sistemako bederatzi partaidek euskarari ekarritako gomendioez osotu dogu. Ondorengoek egin euskuen gomendioak: Elorrioko Nerea Etxeberria irakurleak; Bilbo Zazpi-kaleetako Zirika liburu-dendako Idoia Ugaldek; Literatur solasaldiak dinamizetan dabilen Ainhoa Aldazabalek; Mikel Etxaburu idazle ondarroarrak; Begoñako Liburutegiko langile Mikel Begoñak; Aretxabaletako Arantzazu Abasolo irakurleak; Nerea Ibartzabal idazleak eta Deustuako Deustuko Liburudendako Ageda Gagok.2025-04-2300 minIrakurrieranIrakurrieranIzanen Ga aldizkariak lehenengo bi zenbakiak argitaratuta daukazIrati Gallastegi Molero eta Andere Bouza Bengoetxea idazle gazteak gonbidatu doguz Irakurrieran saiora eurek partaide diran IZANEN GA aldizkariaz berba egiteko. Bestalde, Deustuko Liburu-dendako Ageda Gagogaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Kressman Taylorren Ezezaguna helbide honetan eleberri laburra. IZANEN GA aldizkariaren lehen bi zenbakietako ale bana eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta aldizkariaren izena aipatu, izena emon aurretik.2025-04-0800 minIrakurrieranIrakurrieranJoxan Agirre idazleak 'Gizon barregarriak' bere azken lana aurkeztu deuskuAste honetan Joxean Agirre idazlea gonbidau dogu Irakurrieran saiora bere "Gizon barregarriak" elebarriaz berba egin dagigun. Bilboko La Sinsorga kafetegian Nerea Ibartzabal idazle eta bertsolari markinarragaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Mcenzie Warken "Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza" saiakerea.   Joxean Agirreren "Gizon barregarriak" elebarria eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.2025-04-0100 minIrakurrieranIrakurrieranEneko Bidegainek 'Bichta éder' intrigazko nobelari buruz berba egin dauAste honetan Eneko Bidegain idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Bichta éder eleberriaz berba egin dagigun. Aretxabaletan Arantzazu Abasolo irakurleagaz be batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean lana. Eneko Bidegainen Bichta éder eleberria eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.2025-03-2400 minIrakurrieranIrakurrieranEztizen Artolak 'Gurpilak' bere lehen nobela aurkeztu deuskuAste honetan Eztizen Artola Iturrate idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora, Gurpilak bere liburuaz berba egin dagigun. Gainera, Begoñako Liburutegian alkartu gara Mikel Begoña bertako langileagaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Asier Iturralde "Gaston"-en Egun bat Beti Berdin tabernan komikia. Gurpilak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatuz, izena eman aurretik.2025-03-1700 minIrakurrieranIrakurrieranIratxe Etxebarriak barruko korapiloak askatu dauz liburu batenAste honetan Iratxe Etxebarria kazetaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora 7.300 miligramo eszitalopram bere liburuaz berba egin dagigun. Gainera, Bilbo Zaharrean alkartu gara Mikel Etxaburu idazle ondarrutarragaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Edith Warton-en Ethan Frome nobela. 7.300 miligramo eszitalopram liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatuz, izena eman aurretik.2025-03-1000 minIrakurrieranIrakurrieran"Guardasol gorria", Lutxo Egiaren lehen antzerki liburuaAste honetan Lutxo Egia idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Guardasol gorria bere lehen antzerki liburuaz berba egin daigun. Gainera, Iurretan elkartu gara Ainhoa Aldazabalegaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Cati Baur-en Desberdinen kluba komikia.2025-03-0100 minIrakurrieranIrakurrieran'Pleibak' liburua eskutan etorri da bisitan Miren Amuriza irratiraAste honetan Miren Amuriza idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Pleibak bere nobelaz berba egin dagigun. Gainera, Bilboko Zazpi-kaleetako Zirika liburu-dendako Idoia Ugaldek euskarara ekarritako Richard Kapucinskyren Kristo bere fusilarekin saiakera gomendatu deusku. Pleibak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.2025-02-2400 minIrakurrieranIrakurrieranLeire Vargasek bere bigarren poesia liburua aurkeztu deuskuUrteko hirugarren irratsaio honetarako Leire Vargas idazlea gonbidatu dogu, bere bigarren poesia liburua dan Bihotz-museo bat liburuaz berba egiteko. Gainera, oraingoan Elorriora joan gara Nerea Etxebarria irakurleagaz alkartu, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Virginie Despentes idazle frantsesaren King Kong teoria saiakerea. Bihotz-museo bat liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.2025-02-1700 minIrakurrieranIrakurrieranOier Guillan idazlea izan da aste honetako gonbidauaUrteko bigarren irratsaio honetara Oier Guillan idazlea gonbidatu dogu. Berari egokitu jakon EIE Euskal Idazleen Elkarteak urtero argitara emoten dauan Hegats aldizkariaren 60 zenbakiaren edizio lanak egitea. Iazko azken hamar saiotara gonbidatutako Mikel Ayllon, Iratxe Ormatza Imatz, Kirmen Uribe, Bea Salaberri, Karmelo Landa, Eneko Barberena, June Fernandez, Unai Elorriaga, Uxue Alberdi eta Lide Hernando idazleen artean osatutako Konstelazio literarioa be entzungai izango dogu. Hegats aldizkariaren zozketan parte hartu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta aldizkaria aipatu, izena eman aurretik.2025-02-0800 minIrakurrieranIrakurrieranBagilera bitartean, zapatu eguerdietan, euskarazko literatura entzungai izango dogu barriro2025eko IRAKURRIERAN irratsaioko lehena berezia izan da. Hain zuzen be, igazko azken hamar saioetan literatura sistemako hamar partaidek euskarari ekarritako liburuen gomendioek osatu dabe saioa. Ondorengo gonbidauek emon euskuen gomendioa: Dimako Liburutegiko arduradun Arantza Ibabe eta Aitziber Emaldiak Peru Magdalena idazleak Ane Zabala kazetari eta irakurleak Gaizka Olabarria Durangoko Hitz liburu-dendako saltzaileak Nagore Fernandez literatur kritikari eta literatur solasaldietako dinamizatzaileak Dorleta Kortazar ipuin kontalari eta irakurleak Unai Oribe Lekeitioko Aralde berri liburu-dendako saltzaileak Ainhoa Urien idazleak Ziortza Onaindia Iurretako Herri Bibliotekako arduradunak Skolastikako sustatzaile eta literatura feministan aditua den Josune Muñozek 2025-02-0200 minDonostia Kultura PodcastDonostia Kultura PodcastTermita - Encuentro con Garazi Albizua | Literatura[EUS]Garazi Albizuak Galaxia Gutenberg argitaletxeak kaleratutako Termita eleberria aurkeztuko du jendaurrean.Diseinatzaile grafikoa, komiki-gidoilaria eta idazlea. Idazkera, batez ere haur eta gazte literaturakoa, eta Euskal Idazleen Elkarteko komunikazio teknikari lana uztartzen ditu. Hona hemen argitaratutako izenburuetako batzuk: Egunen Akabera, Erein, 2024; Gaizkileen galtzada. Leitzako dorreak, Pamiela, 2023; La apuesta de Cloto, Cósmica, 2022; Iruleak, Txalaparta, 2022 eta Lara de Altopico, Apache Libros, 2021. Lan kolektibo hauetan ere parte hartu du: La polilla errante (egilekide), Serendipia, 2023; Mil brujas, Serendipia, 2022 eta La Séptima Musa, Jotdown, 2019. Termita da helduei zuzendutako bere lehen eleberria.2024/12/19 ERNEST LLUCH K.E.- ES[ES]2024-12-2351 minAhots PlanetaAhots Planeta#16 - 'Kolektiboa', Izaro BilbaorekinAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak bueltan datoz laugarren sasoi honetan. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.Gaurkoan Izaro Bilbao gerturatu da gure planetara, kolektiboaren inguruan aritzeko.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2024-12-2027 minIrakurrieranIrakurrieran'Izotz ura' liburuaz jardun dogu berbetan Lide Hernando egileagazZapatu honetan, aurtengo azken irratsaiorako Lide Hernando idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora iaz argitara emondako bere Izotz ura elebarriaz berba egin dagigun. Bestalde, Skolastikako Josune Muñozegaz batu gara Bilbon, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Egiraren Ibilbidea kronika. Lide Hernandoren Izotz ura liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.2024-12-1700 minAhots PlanetaAhots Planeta#15 - 'Teknologia', Katixa AgirrerekinAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak bueltan datoz laugarren sasoi honetan. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.Gaurkoan Katixa Agirre gerturatu da gure planetara, teknologia berrien inguruan aritzeko.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2024-12-0636 minIrakurrieranIrakurrieranEuskarara itzulitako Philippe Claudel-en 'Linh jaunaren biloba' narrazinoa be berbagai izan doguZapatu honetan Uxue Alberdi idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora argitara emon barri dauan Hetero narrazio liburuaz berba egin dagigun. Horrezaz ganera, Iurretako Herri Bibliotekan Ziortza Onaindia bertako arduradunagaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Philippe Claudel-en Linh jaunaren biloba narrazinoa. Uxue Alberdiren Hetero liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.2024-11-3000 minIrakurrieranIrakurrieranModu independentean irakurri daitezken hogei atalek osotuten dabe nobeleaAste honetan Unai Elorriaga idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Francesco Pasqualeren bosgarren arima narrazio liburuaz berba egin dagigun. Durangon Ainhoa Urien idazlearekin elkartu gara bere, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Annie Ernaux-en Emakume izoztua elebarria. Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.2024-11-2300 minAhots PlanetaAhots Planeta#14 - 'Nerabezaroa', Miren AmurizarekinAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak bueltan datoz laugarren sasoi honetan. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.Gaurkoan Miren Amuriza gerturatu da gure planetara, nerabezaroaren inguruan aritzeko.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2024-11-2252 minIrakurrieranIrakurrieranUnai Oribek, berak euskarara ekarritako "Barkamena existituko balitz bezala" elebarria gomendatu deuskuAste honetan June Fernandez kazetaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Aingeruak eta neskameak amatasun subrogatuari buruzko bere saiakeraz berba egin dagigun. Lekeitioko Aralde-berri liburudendako Unai Oribegaz elkartu gara bere, eta berak euskarara ekarritako Mariana Travacioren Barkamena existituko balitz bezala elebarria gomendatu deusku. June Fernandezen Aingeruak eta neskameak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.2024-11-1600 minIrakurrieranIrakurrieranEneko Barberenak "Suak erreko ez balu" bere nobela baltza aurkeztu deuskuAste honetan Eneko Barberena idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora "Suak erreko ez balu" bere elebarri beltzaz berba egin dagigun. Dorleta Kortazar ipuin-kontalari eta irakurleagaz elkartu gara Eskoriatzan, eta berak euskarara ekarritako Marlene Haushoferren "Horma" liburua gomendatu deusku. Eneko Barberenaren "Suak erreko ez balu" liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.2024-11-1200 minAhots PlanetaAhots Planeta#13 - 'Gorputza', Itxaro BordarekinAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak bueltan datoz laugarren sasoi honetan. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.Gaurkoan Itxaro Borda gerturatu da gure planetara, gorputzaren inguruan aritzeko.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2024-11-0831 minIrakurrieranIrakurrieranKarmelo Landagaz Bilbon zehar ibili gara Gabriel Arestiren bizitza gida hartutaAste honetan Karmelo Landa historialaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Bilbon dabil Gabriel Aresti bere liburuaz berba egin dagigun. Liburu honegaz Landak Bilbotik eroango gaitu Gabriel Aresti poetaren bizitza gida dogula. Nagore Fernandez kritikari eta irakurleagaz elkartu gara bere Bermeon euskarara ekarritako Assata Shakurren Autobiografia bat liburua gomendatu deusku. Assata Shakurren Autobiografia bat liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena eman aurretik.2024-11-0200 minIrakurrieranIrakurrieranBea Salaberrik "Mesfida zaitez" nobela aurkeztu deuskuAste honetan Bea Salaberri idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora Mesfida zaitez bere nobelaz berba egiteko. Nobela horretan Salaberrik Euskal Herriko gatazkaren azken urteei begirada sakona eta hurbila eskaintzen deutso. Gainera, Durangoko Hitz liburu-dendako Gaizka Olabarrik euskarara ekarritako David Foster Wallaceren Sekula egingo ez dudan gauza ustez dibertigarria bat nobela gomendatu deusku. Mesfida zaitez liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.2024-10-2900 minIrakurrieranIrakurrieran"Saturraran" opeeraren sorkuntza lana berbagai izan doguIkasturteko hirugarren irratsaio honetarako Kirmen Uribe idazlea gonbidatu dogu, berak eta Juan Carlos Perez musikariak sortutako Saturraran operaz berba egin dagigun. Opera hori joan den ekainaren 20an emon eben estreinekoz Arriaga antzokian arrakasta handiz. Gainera, oraingoan Bilbon alkartu gara Ane Zabala kazetari eta irakurlearekin eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Mary Shelleyren Frankenstein klasikoa.2024-10-1900 minIrakurrieranIrakurrieranIratxe Ormatza Imatz idazleak "Printzak begietan" lana aurkeztu deuskuIkasturteko bigarren irratsaiorako Iratxe Ormatza Imatz idazlea gonbidatu dogu, Printzak begietan bere elebarriaz berba egin dagigun. Eleberri hori Bilbon, eta zehatzago, San Frantzisko kalean eta Zazpi Kaleetan kokatua dago, eta XX. mendeko hamarkada bakoitzeko kontakizun bat eskaintzen deusku. Gainera, oraingoan Durangora hurbildu gara eta Peru Magdalena idazleak Munduko Poesia Kaierak argitaratutako Walt Withmanen poema bilduma gomendatu deusku. Printzak begietan liburuaren zozketan parte hartu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua, mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu bere izena eman aurretik.2024-10-1200 minIrakurrieranIrakurrieranIgor Arzuaga musikariaren musikak girotu dau Irakurrieran irratsaioaOrain artean Irakurrieran saioaren ardurea eduki dauen Mikel Ayllonegaz egin dogu berba ikasturte barriko lehen irratsaioan. Berak eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak argitaratutako Hau ez da gerra bat antzerki bildumearen gainean izan gara barriketan. Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da izeneko hiru antzezlanak, gerra handi eta txikiez ari dira, batzuk ikusgarriak eta besteak giza harremanen isilean gertatzen diranak. Irratsaioa Igor Arzuaga taldekideak beren beregi antzezlanetarako sortutako musikarekin girotu dogu. Gainera, Dimako Udal Liburutegira be jo dogu eta euskarari ekarritako Joe Saccoren Palestina komikia eta Miriam Garciaren Eman izar bat kronika liburua gomendatu deuskuez bertako arduradun boluntario...2024-10-0800 minIrakurrieranIrakurrieran“Ai, gure juaneteak” ikuskizuna liburu formatuan argitaratu dau Patxo Telleriak“Ai, gure juaneteak” ikuskari eszeniko hibridoa da, berbaz eta musikaz osatua. Eta orain liburu formatuan be ekarri dau Patxo Telleriak. Testua Laboaren hainbat kantaren letren berrinterpretazioa da: “Izarren hautsa”, “Negu Hurbila”, “Lili bat”, “Oi Pello Pello”, “Haika Mutil”, “Baga biga higa”, “Ihes betea”… Hamarkadak pasau dira kanta horiek konposatu ziranetik eta ez dabe galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horregatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia diralako, kantok berregituratu eta barriro kodifikatzeko ausardia izan dau Telleriak. Saioa girotzeko, zelan ez, “Ai, gure Juaneteak” liburu honetan jasotako kantuak entzun doguz.2024-07-0300 minIrakurrieranIrakurrieranUrruzuno literatura sariketatik sortutako taldea da Behe BandaUrruzuno literatura sariketako irabazleen egonaldian alkar ezagutu ondoren, harremanetan jarraitu eta literatur banda bat sortzea erabai ebenbost gaztek, idazten eta eurenlanak ezagutzera emoten jarraitu ahal izateko. Irati Oskoz Egiguren (Astigarraga, 2005), Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005), Irati Larrañaga Etxebarria (Bilbo, 2004), Harri Diaz de Heredia Matanzas (Gasteiz, 2004) eta Irati Fernandez De Okariz Irureta (Gasteiz, 2004) dira Behe Banda. Iaz kaleratu eben bandaren aldizkariaren lehen zenbakia eta Durangoko Azokan banatu. “Omen” izeneko bigarren zenbakiagaz agertu dira orain barriro plazara. Nakar talde donostiarraren 2023ko “Lore eta laban” lana ekarri dabe Behe Bandakoek estudiora, saioa girotzeko.2024-06-2700 minIrakurrieranIrakurrieranJasone Osorok gure artean hainbat arlotan arrakasta izan dabengizon-emakumeak alkarrizketatu dauzGure artean hainbat arlotan arrakasta izan daben gizon-emakumeak alkarrizketatu eta haien berbak zein egilearen beraren gogoeta propioak bilduz osatu dau saiakera liburua Jasone Osorok. Jon Garaño, Itziar Ituño, Izaro, Gorka Urbizu, Maider Egues, Harkaitz Cano, Eneko Atxa, Markel Irizar, Aizpea Goenaga, Joxemari Agirretxe “Porrotx” eta Eva Domingoren berbak aurkituko dauz irakurleak liburuan. Saioa girotzeko, Love of Lesbian taldearen "El poeta Halley" disko entzutetsuko musika aukeratu dau.2024-06-2600 minIrakurrieranIrakurrieranGotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburua argitaratu dauBerben zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eregi dau Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, alkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez be. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak be zeharkatzen dau liburua. Harek berretsi deutso poetari, hain justu, galbahearen beharra. Saioa girotzeko, Xabier Zeberioren “Pause” diskoko musika aukeratu dau Barandiaranek.2024-06-2400 minIrakurrieranIrakurrieranIñigo Astizek bere lehen narrazio bilduma argitaratu dauGiroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu dau Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dabezan sokez dabil, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Saioa girotzeko, Rosalía abeslari katalanaren azken lana aukeratu dau, Motomami izenekoa, hori be soinu eklektikoz betetako diskoa.2024-06-0500 minIrakurrieranIrakurrieranYolanda Arrieta idazleak emakume sortzaile baten bizipenez jantzi du bere azken lanaDonostiako Poesia Orduetarako prestatu eban errezitalean oinarrituta, “Etxe bat norberarena” izenburu daukan saiakera eder hau idatzi dau Yolanda Arrietak. Emakume sortzaile baten bizipenez eta gogoetez betetako liburua da. Saioa girotzeko, Xabier Zeberio musikagilearen “Pause” diskoa aukeratu dau Arrietak, doinu ezti eta iradokitzailez betetakoa.2024-06-0300 minIrakurrieranIrakurrieranBere lehen liburua aurkeztu deusku Oihane JakakIdazle Eskolak antolatzen dauan Karmele Igartua sormen beka jaso eta gero idatzi dau bere lehen liburua Oihane Jakak. Poema bilduma bat da "Itsaso amniotikoa", askotariko minetan arakatzen dauana, bi ardatzen jirabiran: gertuko heriotza bat, batetik, eta haurduntze-erditzeek dakarren zalantzea, arazo eta ezinegonak, bestetik. Bere liburuko poemei laguntzeko, Benito Lertxundiren "Hitaz oroit" diskoko musika ekarri dau saiora Jakak.2024-05-2300 minIrakurrieranIrakurrieranIpuin bilduma barria aurkeztu deusku Goiatz LabandibarrekHamabi istorioz osatutako narrazio liburua idatzi dau Goiatz Labandibar oiartzuarrak eta hainbat kanpinetan kokatu ditu dan-danak. Horma bako hiri txiki horreetan gertatzen diran pasadizoekin soziologia ariketa dibertigarri bat egin dau idazleak. Saioa girotzeko, Izaki Gardenak talde gasteiztarraren “Amaieratik hasi” diskoko kantuak aukeratu ditu Labandibarrek.2024-05-1600 minIrakurrieranIrakurrieranKarlos Linazasororen azken lanari buruzko solasaldia izan dogu egileagazSantu baten bizitza kontatzen dauan idazkiari deitzen jako "hagiografia", eta horixe da Karlos Linazasorok liburu honetan egin dauana: bere santu bizitzaren azalpen xehea. "Ez naiz ondo akordatzen" liburuan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak eta beste. Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak eta erudizio alferrikakoak be. Bere santu bizitzaren kontakizuna girotzeko, Tenpora talde tolosarraren azken diskoa ekarri dau saiora Linazasorok, “Ama” izenekoa.2024-05-1300 minIrakurrieranIrakurrieranLizar Begoñak "Mundu zitalaren kontra" liburuaren ganekoak kontatu deuskuzBi bakardade paraleloren kontaketaren bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egin deusku Lizar Begoña sopeloztarrak liburu honetan: identitate lausoak, harreman zehaztugabeak, helburu eta esperantza argirik gabe noraezean ibiltzea… Lizar Begoñak Igartza saria irabazi dau bere lehenengo eleberri honegaz. Maria Arnal eta Marcel Bàgesen “Clamor” izeneko diskoko soinu elektroniko bereziak aukeratu ditu egileak solasaldia girotzeko.2024-05-0200 minIrakurrieranIrakurrieranMikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziran emakumeak gogoratzen dauzMikel Etxaburu Osak Saturrarango kartzelan giltzapean izan ziran emakumeak gogoratu eta aldarrikatu gura izan dauz "Manttalingo alaba" bere poesia lan barrian. Soiltasun argiz idatzita, poemaz poema dakarz itsas ertzeko ziegetan barreiatutako emakumeen memoria. Lan honegaz irabazi dau Ernestina de Champourcin Poesia Sari nabarmena, Arabako Diputazioak emondakoa. Memoria ariketari jarraitzeko, Paco Ibañez kantariaren izen bereko diskoa aukeratu dau Mikelek saioa girotzeko.2024-04-2500 minIrakurrieranIrakurrieranBalea Zuria argitaletxeagaz kaleratu dau "Airemortuak" lana Gorka Galces portugaletarrakZantzu apokaliptikoak daukazan giro batean, gaurkotasun-gaiak eta edertasuna nahasten dira Gorka Salcesen begietan. Gure gizartean gero eta nabarmenagoak diran minez berba egin deusku poetak, eta gazte zein helduon bizitzak hankaz gora jar leikiezan arriskuez berba egiten dau. Saioa girotzeko, La URSS taldearen azken lana aukeratu dau Salcesek, “+” izenekoa. Doinu punk gogorrak, sasoi gogorretarako.2024-04-1700 minIrakurrieranIrakurrieran"Pantailen garaipena" saiakera liburua ezagutu doguPantailaz beterik dago gure eguneroko bizitza, eta ia edozer gauza egiteko pantaila bat behar dogu gaur egun. Teknologiaren menpeko bizitza honetaz saiakera liburua idatzi dau Iñigo Martinezek, bere aurreko Mandamentu hipermodernoak liburuagaz arrakasta handia lortu ostean. Azken garaiotan izandako aldaketa teknologiko eta sozialen inguruan luze eta zabal berba egiteaz aparte, Ruper Ordorikaren Haizea garizumakoa diskoko musikaz begozatu dogu, hori izan dalakoidazleak aukeratu dauen lana saioa girotzeko.2024-04-0200 minIrakurrieranIrakurrieranFikzioa eta historia lotzen dauz Garazi Albizuren azken lanakGaizkileen Galtzada. Leitzako dorreak eleberriak fikzioa eta historia lotu eta hamaika gai eskaintzen deutsoz irakurleari, XIV. mendeko gaizkileen mugako gizartearen adierazgarri izan ziranak: bidelapurrak, ahaide nagusien boterea, basorantz bidalitako pertsonak, gosetea, Gaztelaren hasierako trikimailu maltzurrak eta, oro har, giroa gogortzen eban boterearen ustelkeria. Saioa girotzeko, Guillem Roma kantari katalanaren Postureo real diskoa aukeratu dau Albizuak, eta haren musikaren baikortasun eta alaitasunez bete jaku saioa.2024-03-2200 minIrakurrieranIrakurrieranYolanda Larreategik Peru Abarka lehiaketa irabazi eban lan honegaz 2023anYolanda Larreategi idazle markinarrak lodifobiaren gaia ekarri dau lehen lerrora bere azken liburuan. 2023an Markina-Xemeingo udalak antolatzen dauan Peru Abarka album ilustratuen sariketa irabazi ostean ikusi dau argia lan honek, Larreategiren testuegaz eta Helena Azkarragaurizarren irudiegaz. Saioan, Meat Loaf Estatu Batuetako antzezle eta kantariaren musika entzun dogu, Larreategik nerabezaroan behin eta berriz entzuten eban kantaria.2024-03-1400 minIrakurrieranIrakurrieranYurre Ugartek bere azken lana aurkeztu deuskuXXII. menderaino eroan gaitu Yurre Ugartek bere azken lanean, aurreko belaunaldi guztiek hartutako erabakien ondorioak bizitzen dabilen gizarte batera. Gizakien artean sortu dan arraza barri bat beezagutuko dogu istorio honetan. Komikiaren irudi ikusgarriak Julen Ribasenak dira. Saioa girotzeko, barriz, Laurie Anderson artista estatubatuarraren musika esperimentala ekarri deusku Ugartek.2024-03-0600 minIrakurrieranIrakurrieran"Haragizko erreformak" liburuaz berba egin deusku Mari Luz EstebanekMari Luz Estebanek bere bizitzako hainbat pasarteri begira jarri da bere hirugarren poesia liburuan. Jaio zen eguneraino eraman gaitu eta, bizitzan aurrera egin ahala, gure mundua nola aldatu den kontatu digu. Solasaldia girotzeko, Xabier Leteren lehenengo diskoa ekarri du estudiora, liburuan presente dauden haren gaztaroko garaiak gogora ekartzen baitizkio.2024-02-2800 minIrakurrieranIrakurrieranAntzerkiarekin lotuta hamaika bizipen ekarri dauz Ander Lipusek bi liburutanAnder Lipus aktore markinarraren bizitza estu lotuta egon da antzerkiarekin. Oso gazte alde egin eban Madrilera antzerki-ikasketak egitera eta, geroztik, mundu osotik bidaiatu dau, antzerkia ikusten eta ikasten. Ikasitakoa Euskal Herriko txoko guztietara eroan dau eta antzerkia egiteko modu berezi eta pertsonal baten bila ibili da. Bizipen horrek danak biltzen dabezan liburuagaz batera, D’Capricho taldearen musika be ekarri dau. Kubako bi emakumek osotutako taldea da D’Capricho eta herrialde haretan ezagutu ebazan Lipusek. Orain, Euskal Herrian bizi dira eta euskaraz abesten dabe.  2024-02-2000 minIrakurrieranIrakurrieran'Zeru-lurren liburua' lanak Irun Hiria poesia 2023 saria eskuratu dauJon Gerediaga idazlea izan da aste honetan Bizkaia Irratiko estudioetan. Zeru-lurren liburua besapean ekarri dau, argitaratu dauan zazpigarren lana. Oraingoan Elkar argitaletxearen eskutik. Sorkuntza literarioan poesia da gehien landu dauana, eta liburu honek Irun Hiria Poesia 2023 saria be jaso dau. Atahualpa Yupanquiren Reliquias diskoa ekarri dau entzuteko. Liburuagaz zeozelango loturea be badaukala aitortu deusku. Izan be, liburuak hasieran "zaurituei" eskaintzea dauka eta Atahualparen doinuek berak izandako zauri batzuk baretzeko balio deutsiela nabarmendu dau Jon Gerediagak.2024-02-1300 minIrakurrieranIrakurrieran"Cayo Hueso" liburua izan da protagonista euskarazko literaturari eskainitako irratsaioaren urteko lehen emanaldianOihane Amantegi Uriartek bigarren nobela aurkeztu deusku: Cayo Hueso. Elkar argitaletxeak argitaratu eban iaz Floridako itsasarztean dagoan uhartean kokatutako kontakizuna. "Nobela musikala" osotu dauala aitortu deusku zornotzako idazleak. Irakurrieran irratsaiorako aukeratu dauan msuikariak be, lotura estua dauka nobelagaz. Billie Holiday jazz modernoko abeslariaren "Summertime" lana entzun dogu. Mikel Ayllon Irakurrieran saioko esatariak, entzuleari gomendio bat egin deutso: Joseba Sarrionandiak idatzitako hitzaurrea azkenerako izteko. Nobelako dedikatoriak be, pistak emoten dauz eta nobela borobildu egiten dau amaieran. Hori aipatu dabe, ordubeteko solasaldian irratsaio esatariak eta Oihane Amantegi idazleak.2024-02-0900 minIrakurrieranIrakurrieran"Bufalo guztiak" liburua aurkeztu deusku Juan Ramon Madariagak urteko azken irratsaioan2023ko azken irratsaioan Juan Ramon Madariaga izan dogu gonbidaua. "Bufalo guztiak" liburua eskuetan hartuta bisitatu gaitu. Erein argitaletxeak argitaratu dau Bilboko Udalak antolatzen dauan Blas de Otero Angela Figueroa literatur lehiaketako lan irabazlea. Juan Ramon Madariagak irabazi dau poema bilduma bategaz. Juan Ramon Madariaga barikuro izaten da gurean Lau Haizetara irratsaioko kolaboratzaile, kultur albiste eta kultur agenda berezia eskainiz. Oraingoan, bere lana izan dau berbagai. Bere liburuko azalean erakusten dauan laino baten irudia be azaldu deusku, "oso zeru zalea naz" aitortuta. Literatur jardunaren gaineko barriketaldia laguntzeko Islandiako Sigur Rós musika taldea aukeratu dau entzuteko. Eta hain justu 2023. urtean argitaratu b...2023-12-2000 minIrakurrieranIrakurrieranOihane Zuberoak "bi aldiz iraun" poema liburua argitaratu dau Bale Zuria argitaletxeagaz"Bi aldiz iraun" poema liburua Oihane Zuberoak argitaratzen dauan bigarren lana da. Balea Zuria argitaletxearen eskutik aurkeztu dau erronkariarrak bere azken lana. Gaur egun filosofia irakaslea da Nafarroako institutu batean. Balea Zuria argitaletxeak Imanol Larrinaga artistari enkargatu ohi deutsoz azaleko ilustrazinoak. Kasu honetan, Jeronimo Bosch margolariak egindako "Atseginen baratzea" laneko zati bat hartu dau oinarri eta zeozertxo aldatu: sagarren ordez irasagarrak ipinita. Oihane Zuberoak kontatu deusku, azala ikusita bere lan barriak izenbururik be ez ebala behar pentsatu ebala. Izenburua, liburua amaituta egon zanean erabagi ebala be aitortu deusku. Mikel Ayllon esataria eta Oihane liburua atzetik irakurten hasi dira Irakurrieran saioan...2023-12-1400 minAhots PlanetaAhots Planeta#12 - 'Familia', Nerea IbarzabalekinAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak aurkeztua, hirugarren denboraldi hau formatu berriarekin dator. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.Gaurkoan Nerea Ibarzabal gerturatu da gure planetara, familiaren inguruan aritzeko.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2023-12-0130 minIrakurrieranIrakurrieranAdimen artifizialak agintzen dau "Dimisioa" ipuin liburuko protagonisten gainetikJuan Luis Zabala azkoitiarrak Susa argitaletxearen eskutik argitaratu dau bere azken lana: "Dimisioa". Ipuin liburua da eta 15 kontakizunek osatzen dabe. Ipuin autonomoak dira, baina guztietan adimen artifiziala protagonisten gainetik dagoen elementua da. Zientzia fikzinora geraturatu da azken lanagaz Juan Luis Zabala. Liburuaren mamia azaltzen izan deuskun bitartean, The Sallyangie taldeak 1968an argitaratutako "Children of the sun" diskoa aukeratu dau entzuteko.2023-11-2700 minAhots PlanetaAhots Planeta#11 - 'Desira', Ines OsinagarekinAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak aurkeztua, hirugarren denboraldi hau formatu berriarekin dator. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.Gaurkoan Ines Osinaga gerturatu da gure planetara, desiraren inguruan aritzeko.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2023-11-1731 minAhots PlanetaAhots Planeta#10 - 'Disidentzia', Danele SarriugarterekinAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak aurkeztua, hirugarren denboraldi hau formatu berriarekin dator. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.Gaurkoan Danele Sarriugarte gerturatu da gure planetara, disidentziaren inguruan aritzeko.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2023-11-0328 minAhots PlanetaAhots Planeta#09 - 'Bakardadea', Aitziber GarmendiarekinAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak aurkeztua, hirugarren denboraldi hau formatu berriarekin dator. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko.Gaurkoan Aitziber Garmendia gerturatu da gure planetara, bakardadearen inguruan aritzeko.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2023-10-2027 minAhots PlanetaAhots PlanetaAhots Planeta: hirugarren denboraldia berritasunekin dator!Ahots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak aurkeztua, hirugarren denboraldi hau formatu berriarekin dator. Ahots gonbidatuz josia izango dugu gure espaziontzia, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko: Aitziber Garmendia, Danele Sarriugarte, Ines Osinaga eta Nerea Ibarzabal. Urriaren 19tik aurrera 15 egunero entzungai izango duzu audioak entzuteko darabilzun dena delako plataforman.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2023-10-1801 minAhots PlanetaAhots Planeta#08 - Kontrako eztarritikAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Bigarren sasoiko azken atalera iritsi gara dagoeneko. Gaurkoan Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak, Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren 'Kontrako eztarritik' liburua ekarri digute.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2022-12-2120 minAhots PlanetaAhots Planeta#07 - Pitzatuta gaude denok!Ahots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Bigarren sasoiko hirugarren atalea honetan, Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak, Amaia Telleria idazlearen 'Pitzatuta gaude denok!' liburua ekarri digute, Alberdania argitaletxeak argitaratua.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2022-12-0716 minAhots PlanetaAhots Planeta#06 - 39 LoreAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Bigarren sasoiko bigarren atalean, Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak, Amancay Gaztañaga idazle, musikari eta antzezlearen '39 Lore' liburuaren inguruan hitz egingo digute.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2022-11-2320 minAhots PlanetaAhots Planeta#05 - Oihan hitzean munduaAhots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Bigarren sasoiko lehen atal honetan, Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak, Ursula Kroeber Le Guin idazle estatubatuarraren zientzia fikziozko eleberriaren inguruan hitz egingo digute.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2022-11-0919 minAhots PlanetaAhots PlanetaAhots Planeta: bigarren denboraldia badator!Ahots Planeta literatura betaurreko feministekin irakurtzen duen podcasta da. Leire Vargas eta Idoia Carramiñanak aurkeztua. Azaroaren 9tik aurrera 15 egunero entzungai izango duzu audioak entzuteko darabilzun dena delako plataforman.Harpidetu eta zabaldu lagun zein etsaien artean!2022-10-2801 minAhots PlanetaAhots Planeta#04 - BellhooksBell Hooks, jatorriz Gloria Jean Watkins. Estatu Batuetako idazle etamilitante feminista, 1952an jaioa. 30 liburu baino gehiago idatzi ditu etahonako hau, 'Feminismoa denon kontua da', euskaratu den lehen lanadugu, Amaia Apalauzak itzulia Katrakak Liburuak argitaletxerako. Ez zaigu modu hoberik okurritu Ahots Planetaren lehen denboraldiari amaiera emateko. Jantzi kaskoak eta adi!2022-04-2918 minAhots PlanetaAhots Planeta#03 - Patti eta InurriakGarazi Albizua eta Idoia Carramiñanak, Annouk Ricard komikigile frantziarraren liburu honen inguruan egingo dute solas- Liburuan, neskatila arrunt batek egoera ezin bitxiago batean biziko dituen gorabehera eroak kontatuko dizkigu. Marrazkera samurra eta argia du, apaingarririk gabea eta aldi berean oso adierazgarria, eta gidoian surrealismoa eta ekintza uztartzen dira. Abentura barregarri eta bizigarri bat, lotsagabea eta gaur-gaurkoa2022-04-0112 minAhots PlanetaAhots Planeta#02 - Etxeko urakAhots Planetaren 2. atalean, Garazi Albizua eta Idoia Carramiñana, Leire Bilbao idazle ondarrutarraren "Etxeko urak" poema liburuaren inguruan arituko dira solasean, testuaren aipamenak eginez eta ikuspegi feminista batetik aztertuz. Izan ere, lan honetan Leire Bilbaok ez du ez amatasunaren esperientzia idilikoa agertzen, ezta horren ukazioa egiten ere. Baizik eta barne-begirada batetik abiatuta, amatasunak dakartzan pozak eta minak erakusten ditu bere gordinean.2022-03-0419 minAhots PlanetaAhots Planeta#01 - NirliitGarazi Albizua eta Idoia Carramiñanak, Juliana Léveillé-Trudel idazlearen "Nirliit" eleberriaren inguruan hitz egingo dute. Eleberrian, Salluit herrixkara lan egitera uda sasoian heldutako emakumeak, desagertutako lagun inuitari kontatzen dio zertan den hark utzitako lurraldea, zertan diren herrikideak eta zertan hain ongi ezagutzen duen iparraldeko bizimodu latza.Harpidetu eta zabaldu lagun artean!2022-02-0419 minAhots PlanetaAhots Planeta#0 - Ahots planetaAhots Planeta literatura feminista podcasta hastera doa. Hona hemen aurrerapena, Garazi Albizua eta Idoia Carramiñanak gidatua eta zuzendua. Euskal Idazleen Elkarteak eta Azkue Fundazioak ekoitzia. Grabaketa eta Soinu diseinua: ULU Media2022-01-2803 minVoces en el jardinVoces en el jardinVoces en el jardín #09 Especial Gutun Zuria 2/3En este episodio siguen participando diferentes invitad*s del Festival para compartir reflexiones e intercambiar impresiones. Contamos con la responsable de la Mediateka Alasne Martín y Oier San Martin de Euskal Idazleen Elkartea y la artista Cristina de Middle y la escritora y realizadora Yurre Ugarte2019-04-0451 min