podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Gerediaga Elkartea
Shows
Astola, ikerketa eta historia
Udaletxeko margoak
Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 17. alean Ana Celia Ormaetxea piano eta musika irakasleak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago. Durangoko udaletxeko fatxadan margotutako musikarien jatorria azaltzen da. Ahotsa: Amaia Egidazu
2025-01-20
14 min
Astola, ikerketa eta historia
Anbotoren begiak
Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 14. zeJnbakian Jorge Hernández Bernal astronomo eta ikerlariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago. Anbotok baditu bi zulo haitza alderik alde zeharkatzen dutenak. Batek “Bentanetan” du izena; besteak “Azkilar”. Urtean birritan, eguzkia sartzen denean, argi izpiek bi begiak zeharkatzen dituzte. Ahotsa: Peru Magdalena
2025-01-20
11 min
Astola, ikerketa eta historia
Margarita Maturana
Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 8. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago. 1912an hasi zen finkatzen Margarita Maturanaren misiolari-bokazioa eta 1926an lortu zuten baimena Berrizko mojek klausuratik aldi baterako irtetzeko. Urte hartan joan zen Berrizko moja talde bat Wuhu-ra (Txina). Ahotsa: Mertxe Uriarte
2025-01-20
09 min
Astola, ikerketa eta historia
Zaldibarko bainuetxea
Atal honetako edukia Astola aldizkariaren 4. zenbakian Magdalena Sarrionandia Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago. Zaldibarren, XIX. mendearen eta XX. mendearen artean establezimendu bat sortu zuten iturburu mineral-medizinalak aprobetxatuta. Bainuetxe eredugarria izan zen bere garaian, Madriletik ere bisitariek etortzen ziren. Ahotsa: Felix Arkarazo Musika: Gehi Zazpi biolontxelo taldea Grabaketa: Geredigako baselizan antolatutako zuzeneko entzunaldia.
2025-01-20
14 min
Astola, ikerketa eta historia
Zaldi gorriak
Astola aldizkariaren 5. zenbakian Diego Garate Maidagan eta Joseba Rios Garaizar arkeologoek argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago. 2011ko urtarrilaren 9an, Bizkaia barneko Paleolitoko populazioari buruzko ikerketa-proiektu baten esparruan, Mañariko Askondoko haitzulora joatea egokitu zitzaien arkeologoei. Ustekabean zaldi gorrien marrazkiak hormetan aurkitu zituzten. Ahotsa: Izaskun Ellakuriaga Bustinza
2025-01-20
13 min
Astola, ikerketa eta historia
Etxaburutarren dorrea
Astola aldizkariaren 16. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago. XIV. mendean, Durangaldeko leinu nagusia izateko lehian, ibarguendarrak menpeko leinu txikiagoak sustatu zituzten leialtasunaren truke, bakoitzari Durangaldeko eremu bat eskainiz. Leinu txiki horietako bat zen etxaburutarrena. Ahotsa: Txomin Bengoa
2025-01-20
11 min
Astola, ikerketa eta historia
Leinu gerrak
Astola aldizkariaren 7. zenbakian Juan Manuel González Cenbellín historialariak argitaraturiko artikuluan oinarrituta dago. Durangaldean zaldibartarrak eta ibargoentarrak izan ziren eztabaidan zebiltzan leinuak, eta eskualdeko bizimoduan eragin handia izan zuten borrokek. Ahotsa: Estibalitz Gonzalez
2025-01-20
15 min
Astola, ikerketa eta historia
Mikeldiko txarria
Astola aldizkariaren 7. zenbakian Fernando Fernandez Palacios eta Mikel Unzueta Portilla historialariek idatzitako lanean oinarritutako dago atala. Bilboko Euskal Museoan dago jatorrizko irudia. Durangokoa erreplika da, eta San Bizente baseliza egon zen leku inguruan kokatuta dago. Baina misterioa izaten jarraitzen du Mikeldiko San Bizenteren hilarri zoomorfoak. Ahotsa: Maite Berriozabal Berrizbeitia
2025-01-20
13 min
Astola, ikerketa eta historia
Auto ametsak
Astola aldizkariaren 6. zenbakiak Juanan Hernandez kazetariak argitaratutako erreportajean oinarritu da atala. Gerra ostean, 50eko hamarkadaren hasieran, Durangon, auto-marka berri bat sortzeko saiakera egin zuen enpresari batek, Jose Estankona Atxak. Ahotsa: Iñaki Guridi
2025-01-20
13 min
Astola, ikerketa eta historia
Eskola aintzindaria
Astola aldizkariaren 10. zenbakian Mikel Onandia arte garaikidean aditu eta historialariak idatzitako lanean oinarritutako atala. 60ko hamarkadan Elorrion zabaldu zen "Eskola Esperimentala" aztertzen du lanak. Oteiza, Esther Ferrer eta Jose Antonio Sistiaga bezalako aitzindariek ekarri zuten egitasmoa.Hazia, baina, Hazia Andoni Esparza ekintzaileak erein zuen, 1955ean Funcor kooperatiba sortuta. Ahotsa: Andoni Aizpuru Murua
2025-01-20
15 min
Astola, ikerketa eta historia
Anbotoko Dama
Astola aldizkariaren 9. zenbakian Anuntzi Arana antropologoak idatzitako lanean oinarritutako atala da. Euskal Herriko izaki mitologikorik ezagunena nolakoa den azaltzeko ahalegina da. Ahotsa: Tere Eguzkiza.
2025-01-20
13 min
Astola, ikerketa eta historia
Momoitiarrak
Astola aldizkariaren lehenengo zenbakian Iñaki Garcia Camino Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologoak idatzitako ikerketa lanean oinarrituta. Oiz mendi magalean orain dela 1000 urte herrixka baten sorrera zehazten du. Garai udalerriko Momoitioko aztarnategi arkeologikoa ezaguna da mundu kademikoan. Ahotsa: Maite Lopez
2025-01-20
11 min
Astola, ikerketa eta historia
Hegazkin txoroak
Astola aldizkariaren hirugarren zenbakian, Jose Mari Uriartek idatzitako ikerketa lanean oinarritutako atala. 1910ean, Fomento de la Aviación enpresak Iurretako Santa Apoloniako zelaiak aukeratu zituen Abiazioaren Astea antolatzeko, apirilaren 24tik 30era. Ahotsa: Felix Arkarazo
2025-01-20
15 min
Redvoluciones en Onda Vasca
REDVOLUCIONES 521 BIME II + "Addar"
Segundo de los programas dedicados al BIME con más entrevistas. Iker Durana, gerente de la oficina de la música de EH: "Musika Bulegoa", nos cuenta su paso por este y otros festivales, y un nuevo proyecto en colaboración con "Gerediaga Elkartea", la organización de la cercana Durangoko Azoka que da la oportunidad a creadores/as musicales en euskera de presentar sus proyectos nuevos, se trata de "Dapro Musika". Nuestra sección "Trending music" nos trae hoy a "Addar", Rock Visceral en Euskera desde Bermeo, con su nuevo trabajo: "EstenaK". Y nuestras notcias del "Vendo hielo" con Ioann...
2024-11-14
59 min
Irakurrieran
'Zeru-lurren liburua' lanak Irun Hiria poesia 2023 saria eskuratu dau
Jon Gerediaga idazlea izan da aste honetan Bizkaia Irratiko estudioetan. Zeru-lurren liburua besapean ekarri dau, argitaratu dauan zazpigarren lana. Oraingoan Elkar argitaletxearen eskutik. Sorkuntza literarioan poesia da gehien landu dauana, eta liburu honek Irun Hiria Poesia 2023 saria be jaso dau. Atahualpa Yupanquiren Reliquias diskoa ekarri dau entzuteko. Liburuagaz zeozelango loturea be badaukala aitortu deusku. Izan be, liburuak hasieran "zaurituei" eskaintzea dauka eta Atahualparen doinuek berak izandako zauri batzuk baretzeko balio deutsiela nabarmendu dau Jon Gerediagak.
2024-02-13
00 min
Gabon
Nerea Mujika: "En Ikasleen Eguna de Durangoko Azoka me emocioné viendo correr a todos los niños y niñas"
Tercer día de Durangoko Azoka con un balance hasta ahora muy positivo. La presidenta de Gerediaga Elkartea, la asociación organizadora, Nerea Mujika cree que la asistencia hasta ahora ha sido muy positiva "a pesar de guiarme por percepciones y no tener datos definitivos". Entrevistada en el programa Gabon de Onda Vasca, confiesa que su sensación es "extraordinaria", sobre todo, "en Ikasleen Eguna donde me emocioné viendo correr a todos los niños y niñas". El programa es de lo más cultural para todos los gustos y en múltiples disciplinas. Hay espacio para la música, la...
2018-12-07
15 min