podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Kontrako Eztarrixe
Shows
Zakel Zaltuk
69. Zakel Zaltue: Mirande eta Krutwig
Artzetik, Mirande de Krutwigera Udazkeneko azken egunetan elkartu gara potzo giroan. Prolegomenotan Joxean Artze haundia gogoan izan dugu eta Loiola Irrati mitikoa ere nostalgiaz aipatu dugu. Gero 60.hamarkadako joera baten "influentzer" izan ziren Krutwig eta Jon Mirande aurkeztu nahi izan dizkigu Ekaitzek. Biak hala biak berezi, bihar hala biak polemiko. Amaieran, txistor eta talo kontuekin San Andres giroak atrapatu gaitu. Kro kro!!!
2024-12-13
1h 37
Zakel Zaltuk
68. Zakel Zaltue: Arantzazun
Geu akordatu ez ginen arren, Jorge Oteizak bizi balitz 116 urte beteko zituen egunean batu ginen zakel potzuan. Berlinen hasi eta Arantzazun amaitu dugu zaltoa. Ezhoiko orduan elkartu gara eta ezhoiko santutegi baten eraikitze lanei buruz jardun dugu: Arantzazu. Gaurkoan, kultur apostolutzat jo ditzazkegun Oteiza, Txillida edo Basterretxea eta "Ez dok amairu" mugimenduko Lourdes Iriondo, Lete, Benito Lertxundi edota Laboari buruz aritu gara. "Burrundaie" dokumentala ere aipatu dugu. Azaroak elkartuko gaitu berriro. Kro kro!!!
2024-10-23
1h 19
Zakel Zaltuk
67. Zakel Zaltue: Goiko kalin
Udazkeneko lehengo hostoak erortzen hasi direnean itzuli gara gure zakel potzura. Prolegomenoek AEBtan biran jarri gaituzte eta gero Errioxako herrien festagiroak ezagutu ditugu. Ondoren, Azkoitiko Goiko Kaleko giro berezi hura gogoratu dugu, bertan zeuden taberna eta artisten artean murgilduz. Arantzura bidean galdu gara, baina hurrengo zaltoan bidea aurkituko dugu. Edo ez... Kro kro!!!
2024-10-02
1h 44
Zakel Zaltuk
66. Zakel Zaltue: Kanpatorrie eta gerra berri bat
San Isidro egunez elkartu gara potzuan eta XX. mendeko 40. eta 50. hamarkadetara egin dugu zalto. Tximistak (ez gure Tximistak) kanpandorrea bota zuenekoari butuz aritu da Jauntxo eta horrek, Raimundo Alberdi Abaunzi buruz hitzegitera eraman gaitu. Juan Jose LarraƱaga herriko margolariari buruzko aipua ere egin dugu. Behin prolegomenoekin bukatuta, gerra ondorenarenarekin jarraitu eta 50.hamarkan murgildu gara. Kro Kro!!! šø
2024-05-19
1h 53
Zakel Zaltuk
65. Zakel Zaltue: Espiritualidadetik (historitik gutxi)
Aste Santu giroak hausnarketa bidean jarri gaitu gaurko saio honetan. Korrikak eman duenaz aritu gara lehenik. Euskaltzaleon uholdeak zeresana eman du eta anekdotak utzi dizkigu gurean. Potzuko artzaiak prolegomenoetatik atera ezin izan dituen zalto hauetako bat izan... Gustoko izango duzuelakoan. Kro Kro!!!
2024-03-29
1h 44
Zakel Zaltuk
64. Zakel Zaltue: Delegaritzak eta unifikazioa
Otsailleko egun euritsu baten giroan elkartuta, gustora aritu gara gure potzoan Kro Kroka. Prolegomenoak pixkat luzatu zaizkigu, "Azkoitia 700"eko hitzaldien aitzakian. Ondoren, gure herrian izandako anaien arteko borroka latzak utzitako ondorioak aztertu ditugu eta gerra ondoreneko antolakuntzei buruz hitz egin dugu, atzerriko Delegaritzek izan zuten garrantzia azpimarratuz. Azkenik, erreketeen eta falangisten unifikazioaren arrazoiak aipatu ditugu. Udaberriak elkartuko gaitu berriro. Kro Kro!!!
2024-02-29
1h 57
Zakel Zaltuk
63. Zakel Zaltue: Berriz kokatzen
Hibernazio luzeee baten ondoren, indarberriturik elkartu gara potzo giroan. Prolegomenoek luze jo dute... San Andres-etatik herriko jai eta ekintza interesgarrienei buruz hitz egiten eta ondorio interesgarriak atera ditugu. "Azkoitia Oroimena" ekitaldiak gugan utzitako sentsazioak elkarbanatu ditugu eta "Azkoitia 700"en berri eman digu Zalduntxok. Azkenik gerra kontuetan berriro kokatuta osatu dugu gaurko zaltoa. Erbestealdi latz baten kontakizunekin elkartuko gara berriro otsail amaieran. Kro kro!!!
2024-02-12
1h 57
Zakel Zaltuk
62. Zakel Zaltue: Gerra Amaiera
Ohiko prolegomenoen ondoren, Nemesio Etxaniz izan dugu protagonista nagusia. Jarraian gerra amaierako gertaerei eutsi diegu. Intxortetako gudak, Euzkadiko Jaurlaritzaren sorrera, Gernikako bonbardaketa, Bilboko "Cinturón de Hierro", Santoñako paktua... Negu giroa, bero hasi dugu hain gustoko dugun Zakel potzuan. Kro Kro!!!
2023-11-21
2h 07
Zakel Zaltuk
61. Zakel Zaltue: Etengabe gerran
Oporraldi luze baten ondoren gogotsu itzuli gara. Gerren garaietan murgildurik, gerra zibilla izan da gai nagusia gaurkoan. Giro nahasiak izan ziren gerrak eztanda egin ondorengo lehenengo egun haiek eta hau aztertzen jardun dugu. Dena ondo bidean, azaroko hasieran izango gara berriro elkarrekin. Gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!!
2023-10-06
1h 36
Zakel Zaltuk
60. Zakel Zaltue: Artzainaren ezina
Aginte makilari kasurik egin gabe eta aztoratuta ibili dira gaurkoan zakelak Kro Kroka! Artzainak ezin artaldea gobernatu eta gerra zibilaren utzitako ildoa ezin izan du jarraitu. Zuzen ekin diogu gaurko saioari entzuleen galderei erantzunez: hidroelektrikekin hasi eta Azkoitiko historiarekin lotutako liburu sorta bateko datu interesgarriak aipatuz. Ondoren, udarako haize ezak, hainbat gai desberdinei buruz hitzegiteko bidean jarri gaitu eta bidea luze egin dugu, egitea pentsatua genuen bidea alde batera utzita. Gustora jardun dugula ezin uka. Dena ondo bidean, irailaren 20an itzuliko gara. Kro kro!!!
2023-07-14
1h 43
Zakel Zaltuk
59. Zakel Zaltue: Gerrako lehen fasea
Bi hilabeteren ondoren, prolegomenoekin hasi gara, Aste Santutako oporraldia komentatuaz. Ondoren, Egurrolak San Migelen paperean Aste Santuko prozesioan egin ohi dituen saltoen buruzko galdera bati erantzuna eman diogu. Gerra ate joka genuela utzi genuen azken Zaltoa baina iada gure potzoko bebarruraino heldu zaigu. Lehenengo fasearen nondik norakoak kontatu ditugu, Euzko Gudarostearen sorrera barne. Gustora aritu garenez, gehiagorako gogoz geratu gara eta udararekin bat itzuliko gara Kro Kro!!!
2023-05-21
1h 35
Zakel Zaltuk
58. Zakel Zaltue: Gerra danbor hotsak
Udaberria ate joka dugula, indartsu ekin diogu gaurko zaltoari. Guda hotsak entzun dira gaurkoan gure potzoan eta 36ko gerra izan da protagonista nagusia. Bestalde, Aizpurutxoko auzoak izan du bere tokia saioan eta Azpeitiko San Agustin elizaz ere aritu gara aitzakiarekin. Ezkontza jantziak ere aipatu ditugu kuriositate bezala eta herriko lehenengo Maria eta Jesus zein izan ziren jakin dugu. Hurrengo zaltorarte, Kro Kro !!!
2023-03-17
1h 49
Zakel Zaltuk
57. Zakel Zaltue: II. Errepublika giroan
Karnabal kontuekin hasi dugu urtea putzuan. Zumalakarregi piztu denaren zurrumurruak ere iritxi dira gurera! Prolegomenotan, aurkeztu berri den "Udal artxiboko erdi aroko iturri dokumentalak" liburua nola egin zen kontatu digu Jaunek eta Julene Urzelai azkoitiarrak ere izan du bere lekua gaurkoan. Azkenik, kostata baina historia kronologikoari heldu diogu 36ko gerra aurreko giro nahasia izan dugu mintzagai, 36ko gerraren "zergaitiak ulertzeko" asmotan. Kro kro!!!
2023-02-23
1h 25
Zakel Zaltuk
56. Zakel Zaltue: Neguko saltsak
Negua ate joka dugula elkartu gara potzuan. Negu eta gabonetako kontuak izan ditugu protagonista gurean. Juanbak, garai batean, Azkoitian eginiko hainbat gabon errezeta ekarri ditu eta 1936an Azkoitian izandako sukaldaritza ikastaro batetaz hitz egin digu. Gabonetako argiak nortzuk jartzen hasi ziren ere kontatu digu hainbat anekdotekin batera. Durangoko azoka ere izan dugu hitzpide eta Azkoitian, Euskara izaten ari den beherakadak arduratsu jarri gaitu. Gure irratian urak arazo batzuk eragin ditu eta ia otsailerako bueltan garen Gerra Zibila ate joka dugu eta. Kro Kro!!!
2022-12-23
1h 19
Zakel Zaltuk
55. Zakel Zaltue: Afari aurreko azterketa
Udazkeneko egun euritsu baten elkartu ginen arren, danbor hotsen gertutasunak eta zalto ondoren egin genuen afariak, saio erakargarri bat egitera eraman gintuen gure betiko potzora. Afari aurreko tertualia izan zela esan genezake saioa. Historia kronologikoari atseden eman eta Tximistak 4. DBHko bere ikasleei jarri behar dien azterketaren aurrerapena egin zigun, danbor kontuek izan zuten bere lekua saioan; baita ere "Irulegiko Eskua"k ere. Saioaren bigarren zatian, Azkoitiko Zalduntxoek izan zuten eragiƱaren inguruan jardun genuen eta Tximistak Kaleko Urdangak musika taldearekin europan zehar egin berri duen giraren berri eman zigun. Gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!
2022-11-28
1h 33
Zakel Zaltuk
54. Zakel Zaltue: Zapo Zaltuk
Urriko arratsalde batek elkartu gaitu potzoan. Hego-haizeak aztoratuta edo, Zapokontukin hasi eta Munategiko biribilgunearen bueltan aritu gara muga kontuak argituz. Iraurgi bailara aipatzearekin bat, bi herriok elkarrekin genuen harremanetaz jardun gara. Entzule baten galdera dela eta, Azkoitin garai batean egiten zen prozesio bat ere izan dugu mintzagai. Azaroak elkartuko gaitu berriro. Kro Kro!!!
2022-10-24
1h 04
Zakel Zaltuk
53. Zakel Zaltue: Bizirik eta zaltoka putzure bueltan
Kostata baina azkenean iritsi da potzura itzultzeko eguna. Udarako egun bero batean elkartu eta gureari ekin diogu, historia mastikatu baten kontakizunera. Entzule fiƱ batek bidalitako audio batekin hasi dugu saioa. Gero Azkoitiko banderaren kontuak, bexilologiaren mundua ezagutzera eraman gaituzte eta amaitzeko, Andramaixekin lotutako hainbat anekdota izan ditugu gurean, garai batean idiek zuten garrantzi eta sinbologia tarteko. Bizi gerala, Kro Kro!!!
2022-07-20
1h 37
Zakel Zaltuk
52. Zakel Zaltue: 20ko hamarkadako zabalkundea
Aspalditiko partez, Zakelon Kro Kro!! hotsak ozen entzun dira gure potzoan. Lehendabizikoz 2022an. Aldaketen garaia izan zen 20. hamarkadakoa eta trenaren etorrerak asko markatu zuen gure herriaren bizimodua. Azkoitiko herriak, zabalkuntza nabarmena izan zuen eta hainbat auzo sortzen hasi ziren. Horren adibide dugu San Martingo auzoaren sorrera eta bere berezitasunak aztertu ditugu. Gustora jardun gara elkarrekin eta gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!
2022-04-05
1h 26
Zakel Zaltuk
51. Zakel Zaltue: 20ko hamarkada zoriontsua
Kanpoan euria eta hotza egin harren, bero jardun gara gure potzoan. AberrimiƱez ekin diogu saioari, Ameriketara erbestaratutako Azpiazutarrak izan gogoan hartatu. Musika kontuekin Etxaniztarrak ere izan dute bere lekua eta 1918ko gripe garaian Herrian ziren sendagileez hitzegin dugu. 29ko "Crack"aren ondorioak eta "Gerra Handiaren"ren garaiak ere izan ditugu mintzagai. Kro kro hotsekin, hotzari aurre egin diogu!
2021-12-03
1h 32
Zakel Zaltuk
50. Zakel Zaltue: Lockout-en garaixek
50. saioa izan dugu eta gogoz jardun gara Azkoitian hain garrantzitsua izan zen Lock-out garaiaz. XX.mendean sartzearekin bat, Azkoitian alpargatagintzak izan zuen garratzia erabateakoa izan zen. Langileak, nagusiak, sindikatuak, lantegiak, eliza, grebak, Lock-oute.. .hor sortu zen egoera eta bizia izan ditugu mintzagai gaurkoan. Gustoko izango duzuelakoan, hurrengo zaltorarte, Kro Kro!!!
2021-10-21
1h 33
Zakel Zaltuk
49. Zakel Zaltue: XX. mendie ez beste dana
Oporraldi luze baten ondoren, Kro Kro!!! hotsak gogoz itzuli dira gure Zakel potzura. Tertuli giroan, historiko hainbat gertakizuni buruz jardun gara. Opor kontuk ere izan dute bere lekua eta Zaltorik zalto historian zehar ibiliaz, juntau gea eta ez da gutxi. Kro Kro!!!
2021-09-21
1h 30
Zakel Zaltuk
48. Zakel Zaltue: Aste Santu ondorengo txorohaizie
Aste santutako oporraldian bizitakoekin hasi dugu irratsaioa eta Euskararen inguruan ere hainbat gogoeta egin ditugu. Hasteko, Jaunek Sor Margarita Urkijo mixerikordiko andereƱoak egindako lan garrantzitsua ekarri digu gurera. Ondoren, XX.mende hasierako Azkoitian kokatu gara eta gustora egin dugu garai hartako bizitza irudikatzen duen "koadroa". San Markos eguna bertan izanik, egun hau zergaitik eta nola ospatzen zen kontatu dugu. Gustora jardun dugu gaurkoan ere gure Potzoko txoko hontatik!!! Kro Kro!!!
2021-04-26
1h 39
Zakel Zaltuk
47. Zakel Zaltue: XX.mende atarira
Udaberri hasierarekin batera, gogoz ekin diogu gaurko saioari. Gure Tximistak Aberri Eguneko ekitaldi bateratuan parte hartzeko Euskal Herriko elite kulturalarekin eginiko bideoaren aitzakian, Aberri Egunaren inguruan hizketan hasi gara. Ondoren Poesiaren Egunaren aitzakian, Bizenta Mogel ere hizpide izan dugu eta Juanbak Don Anastasio Albizuren poesia batzuk irakurri dizkigu Jauek, besteak beste. Herriko txoko, denda, taberna, "usaiek" ere nostalgia puntua ekarri dute saiora. Gure errelato historiko mastikatua, XX.menderaren hasieran kokatzera heldu gara. Zakelok, potzo giroaz disfrutatu dugu. Zuek ere hala egingo duzuelakoan, Kro Kro!!!
2021-03-24
1h 29
Zakel Zaltuk
46.Zakel Zaltue: Zalto ibiltaria eta XIX.mende amaierako Herri Ordenantzak
Ostiral arratsalde batetako giro on batek hartu du Zakelon potzua. Lehenik Tximistak eta Baldako Jentillek Gipuzkoan barna Karlistaldiekin, Zumalakarregirekin eta Santa Kutz apaizarekin lotutako hainbat leku bisitatuz eginiko egun pasa izan dugu mintzagai eta ondoren, 1894ko Herri Ordenantzei buruz jardun dugu eta oso kontu kuriosoak aurkitu ditugu bertan. Nahi dituenak ikusten hemen ordenantzetara esteka: https://mega.nz/file/6AMT3aRD#GmMFarkjNYds7aE3iCfppABwhDHU3asOkx1Qt-Ke7Kk Gustoko izango duzuelakoan KRO KRO!!!
2021-02-22
1h 43
Zakel Zaltuk
45.Zakel Zaltue: Sabino Arana eta bere garaia.
Musika doinuekin eman diogu hasiera urteko lehen irratsaioari eta Azkoitiak musikarekin duen lotura estuaz hitzegin dugu. Bestalde, babeserako erabiltzen ziren hainbat ohitura gogoratu ditugu. Etxeetako kapera ibiltaria, kuttunak, Ama Joxeparen estanpa... Zaltoaren 2. zatian, historiarekin jarraituz eta 2.Karlistaldiaren amaierak utzitako egoerarekin bat, Sabino Arana Goiri bezalako pertsonaia baten zergaitia aztertu dugu. Kontzertu ekonomikoa, Gamazada...kontu interesgarri asko izan ditugu gurean! Kro Kro!!!
2021-01-18
1h 53
Zakel Zaltuk
44.Zakel Zaltue: Azkoitiko Ikazkinak eta hiru erregik
Bizi garela gogorarazteko zaltoa izan da gaurkoa, ia hiru hilabeteren ondoren, urteari amaierako amaiera emateko gogoz. Beti bezala herriko kontu ugari izan ditugu gurean. Gabonak gertu izanik,Azkoitiko ikazkinak ere izan du bere lekua eta lehenengo kabalgatako hiru erregik, erregik ote ziren eman dugu aditzera. Bestalde, XVI.mende hasieran idatzitako dokumentu zahar batean agertu berri den Euskarazko testuak, Azkoitikin duen lotura eztuari buruz hitzegin dugu. XIX.mendeara itzuliz, egoera gogor baten ondorioz hainbat eta hainbat Euskal Herritar eta azkoitiarrek Ameriketarako bidea hartu behar izan zuten eta horren zergaitiaz jardun gara.
2020-12-22
1h 25
Zakel Zaltuk
43.Zakel Zaltue: Zubien artetik, XIX.mende amaierako garai berrietara
Kro Kro hotsak nagusi izan dira gaurkoan hain gustoko dugun Zakel potzuan. Lehenik Zubi gainean azoka egitearen arrazoia jakin dugu eta bide batez, beronen eta Eliz atariko Zubiaren historiaren berri eman dugu. Gero, urtaro berrian sartzearekin batera, XIX.mende amaierako garai berrietara Zalto egin dugu. Karlistaldien amaierak utzi zuen egoerari, begirada zorrotz bat eman diogu. Errelato historiko mastikatu borobilla izan da gaurkoa! Kro Kro!!!
2020-09-30
1h 20
Zakel Zaltuk
42.Zakel Zaltue: Oporretatik bueltan prolegomenotan
Opor aje pixka batekin, itzuli gara Zakelok hain estimatua dugun potzura. "Prolegomenotan" pasa dugu irratsaio osoa, oso anarkiko. Hala ere, gure opor bizipenez gain Etxebeltzaren erreketari eta Azkoitiko txokolateixen buruz zauden galdera batzuk argitzea lortu dugu. Gustoko izango duzuelakoan Kro Kro!!
2020-09-08
1h 17
Zakel Zaltuk
41.Zakel Zaltue: Azkoitia 2.Karlistaldian zehar
Primixixe!!! 2.Karlistaldiaren amaierarekin zuzenki lotutako dokumentu garrantzitsu bat ekarri du Juanbak gurera. Harriduraz entzun ditugu dokumentu argigarri honen nondik norakoak. Bestalde Azkoitia 2.Karlistaldian kokatu dugu eta bertako herritar batzuen testigantzak kontatu ditugu. Liberalismoak Azkoitira ekarri zituen aldaketak nabariak izan ziren eta aldaketa hauen inguruan ere jardun gara. Oporrak iritsi dira eta Zakelon potzu hontara, Kro Kro hotsekin, irailean izango gara bueltan!!!
2020-06-30
1h 28
Zakel Zaltuk
40. Zakel Zaltue: Santa Kutz Apaiz Karlista Azkoitian
Gogoz eta gogotik aritu gara altzamendu Karlisten inguruan gaurko saioan. XIX.mendeak izan zituen berezitasunak ikusirik,Karlismoa eta Karlismoaren zergaitia aztertu dugu.Lehenengo Karlistaldia gainbegiratu, bigarren Karlistaldiari ekin diogu. Azkoitian ere izan ziren guda Karlistak eta hainbat gertakizun ekarri ditugu gurera.Santa Kutz apaiza Azkoitian izan zenekoa ere kontatu dugu. Saio luze baino mamitsua izan da gaurkoa. Zumalakarregi bera ere ia ia berpiztea lortu dugu! Kro Kro!!!
2020-06-16
2h 00
Zakel Zaltuk
39. Zakel Zaltue: Gaitzek Azkoittin
Kro Kro hotsak entzun dira aspaldiko partez Kontrako Eztarrixeko uhinetan. Zakelak potzuan bezala, gustora ekin diogu itzulera haundiari eta kontu interesgarriz betetako saioa utzi digu gaurko zaltoak. Gaurkotasunari lotuta, Azkoitik historian zehar jasan eta gainditu dituen gaitzez aritu gara. Gustoz egin duguna, gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!
2020-06-02
1h 10
Zakel Zaltuk
Zakel Zalto Konfinaue: Aste Santuk, Aberri Egune eta pandemiak
Gaurko Zaltue benetan berezixe izen da. koronabirusek Matadeiko sauna finlandesin juntatzen ez diunez lagatzen, Skypen bidez zalto birtual bat eiƱ deu geure monue kentzeko. Bertan, Aste Santotako prozesixuk 40 urte bete dittula izen deu hizpide, Aberri Egune eta aurretik Azkottik pasau dittuƱ beste pandemia batzuke aipau dittou. Kro, kro!
2020-04-10
1h 27
Zakel Zaltuk
Bastarrikalde Etxean Geratu Da
Baztarrikaldeko auzokideek eskatuta,Jaun zakelak,auzoko hainbat kontu ekarri dizkigu gurera. Egun hauetan egiten ari diren hainbat ekintzekin bat, Baztarrikalde izena nondik datorren eta Baztarrikako etxean bizi izan ziren hainbat pertsonai garrantzitsuren historiekin osatu du Jaunek audio hau. Kro Kro!!
2020-03-28
25 min
Zakel Zaltuk
38. Zakel Zaltue: Kofradixek, gremixuk eta sozidadik
Ilargi betearen eraginpean eta Paulo Gomez-en galderari erantzunez, herriko hainbat soziedaderen historia ekarri dugu gurera. Noiz sortu ziren,nola osatuta zeuden eta ze paper jokatzen zuten herrian izan dugu hizpide. Besteak beste hain ezagunak diren Xoxote eta Umore Onaz gain, "Xagutxo", emakumez osatutako Herriko taldea ekarri dugu gogora.Juanbak, Bonba eta Kirikorekin izandako anekdota bat ere kontatu digu eta pixkanaka 2.Karlistaldiaren atarian kokatu gara. Gu disfrutatu dugu zaltoa, ea zueke duzuen. Kro! Kro!
2020-03-10
1h 30
Zakel Zaltuk
37. Zakel Zaltue: Zakel jardunek
Zaltorik zalto ibili dira itzulerako saio honetan gure Zakel historialariak. Entzuleen galderei erantzunez,hainbat kontakizun desberdinek osatu dute saio hau. Plaza Berriko gasolindegia, Marikutzeko potzua, Juin dorreko maitasun istorioak, Lehen karlistaldiaren ondorengo Azkoitia, Urola ibaian ibiltzen zen txalupa, Gipuzkoako kapitaletako bat izateari utzi genion unea,... Guztia umorearekin uztarturik. Gozatu! Kro kro!
2020-02-11
1h 12
Zakel Zaltuk
36. Zakel Zaltue: Javier Azpitarte "Imuntzo"-ri elkarrizketa - II
Garai bateko Azkoitiko bizimodu eta ohiturak ardatz harturik, Javier Imuntzorekin saio berezia izan dugu gaurkoa. Zakel maixua bigarrenez izan da gurean eta garaiko azoka, taberna giroa, dendak, ohitura zaharrak, ezkontzak, Andramaxek, 1950eko Urrategiko amaren koronazio festa, lehenengo aparatu elektronikoak eta hainbat pertsonai eta gertaera berezi izan ditugu mintzagai gurean. Gure Zakel historialari Ekaitz Tximistak ezin izan du fisikoki present izan saioan, baina audio bidez galdera interesgarri batzuk utzi dizkigu. Gustoko izango duzuelakoan, otsailean topatuko gara elkar berriro. Bitartean, Kro Kro!!!
2019-12-17
2h 14
Zakel Zaltuk
35. Zakel Zaltue: Zumalakarregi
San Martin egunez grabatua izanik, egun berezi honetako kontakizunekin hasi dugu saioa. Ondoren, I. karlistaldiarekin jarraitu dugu: lehenik, entzuleen galderei erantzunez eta ondoren, Tximistak, Usurbiletik, Zumalakarregiren eta I. gerra karlistaren zergaitien inguruan burutu den jardunalditik ekarri digun informazioa entzun dugu. Horretaz gain, gerra karlistetako txapelek, zer eragin izan zuten Azkoitiko txapel fabrikan ere aipatu dugu.
2019-11-12
1h 34
Zakel Zaltuk
34. Zakel Zaltue: Lehen Karlistaldia
Karlistadetara egin dugu Zalto. Lehenengo guda Karlisten zergaitia izan dugu hizpide saio honetan. Zumalakarregiren figura beste ikuspuntu batetik aztertu dugu eta Xaho bezalako pertsonaia berezi bezain garrantzitsuak jarri ditugu mahai gainean: Zumalakarregi, Xaho, Valentin Olano, Jose Francisco Aizkibel, Foruak, pil-pilean. Zendu berri den Miel Sasieta Herriko semeari omenalditxo bat eskeini nahi izan diogu. Eskerrik asko emandako guztiagaitik Miel.
2019-10-22
1h 57
Zakel Zaltuk
33. Zakel Zaltue: Javier Azpitarte "Imuntzo"-ri elkarrizketa
Azken ehun urtetako testigantza zuzenak jantzi du gaurko saioa. Javier "Imuntzo" gure Zakel maisuaren bisita izan dugu ikasturteko lehen zalto honetan. Javierrek bere bizipen eta esperientziak ekarri dizkigu:. gerra zibila, San Jungo Bainuetxea, Olinpia, "lock out" garaiak, Txapel fabrika, Eskolak, Herriko kontu zaharrak, karnabaletako garai bateko abestiak,... Zinez, plazer bat izan da Zakelontzat Javierren testigantza jasotzea eta entzuleokin konpartitzea. KRO KRO !!!
2019-09-17
1h 36
Zakel Zaltuk
2. Kro-kronikak: Munoandiko induskariak
Heldu da uztaila eta azken urteetan moduan, heldu dira herrira Munoandiko induskariak edo "pikapiedrak". Beraien etorrera aprobetxatuta, Antxoka Aranzadiko arkeologoari eta Ihintza eta EkiƱe bolondresei elkarrizketatxo bat egin diegu: Munoandiren historia, ezaugarriak, indusketen egoera eta beste hainbat gairi buruz jardun dugu. Uztailaren 20an izango den bixita gidatura joatea gomendatzen dizuegu. Elkarrizketako azalpenak bertatik bertara ikusteko aukera ez galdu!
2019-07-16
1h 44
Zakel Zaltuk
32. Zakel Zaltue: Opor aurreko popurrixe
Ikasturteari bukaera emateko azken irratsioa egin dute zakelek. Bertan, karlistadekin hasi naiz ez, orden zehatzik gabe hainbat gai aipatu dituzten: San Juan sua, 1915eko koperatibako txanponak, noiztik botatzen den txupinazoa festetan eta ginda moduan eta LGBTIQ eguna izaki, Jaun Zakelak udaletxeko artxiboan 1820 inguruan "beste sexukoak" nola tratatzen zituzten kontatzen duen dokumentuari buruz jardun dute. Gozatu uda eta bueltan karlistadak!! Kro, kro!
2019-06-29
1h 41
Zakel Zaltuk
31. Zakel Zaltue: Gudak eta mixeriak XIX. mende hasierako Azkoitian
XIX. mendean murgildu dira oraingoan gure Zakel kontalariak. Hainbat gudek eragin zuten egoerak behartuta, antolatu beharra izan zuten garaiko Azkoitiarrek. Txundituta utziko gaituzte guda horietako hainbat datu eta kontakizunek zalto honetan. Beti bezala umoreak ere izango du bere tartea eta ez da faltako Herriko bitxikeri batzuen tartea. Oporren aurretik, Ekainean elkartuko gara berriro Zakelak. Bien bitartean: Kro Kro!!!
2019-05-23
1h 20
Zakel Zaltuk
30. Zakel Zaltue: Iraultza Frantzesaren eraginak Azkoitian XVIII. mendeko bukaeran
30. Zaltoa indartsu eta umorez betetakoa dakarkigute gure Zakelek. Aste santuei ere errepasoa emanez, hainbat kontu eta anekdota izan dituzte hizpide saio honetan. XVIII eta XIX. Mendeen arteko zubia eginez, Iraultza Frantzesak Azkoitian eta Europan izan zuen eraginaz jardun dira gaurkoan. Hoien artean, Gipuzkoak Frantziarekin anexionatzea eskatu zuenekoa. Kro! Kro!
2019-05-09
1h 41
Zakel Zaltuk
1. Kro-kronikak: Munibe Taldea
Zakel historialarien agenda arazoak tarteko eta Zalto bitartean pixkat entretenitzeko asmotan, saio berezia antolatu dute Baldako Jentillek eta "Mamo" zakelak. Kro-kronikak izenpean herriko historiarekin hartu-emana duten herritarrak elkarrizketatzea da beraien intentzioa. Lehen saio honetan, Munibe taldeko kideak izan dituzte bisitan. Juan Mari Arruabarrena, Jesus LarraƱaga eta Javier Alberdik, Munibe taldearen berri eman dute. Kobazuloetan barna hainbat aurkikuntzen berri emateaz gain, beraien lana hobeto ezagutu eta baloratzeko aukera paregabea izango da saio honekin. Hurrengo Zaltoa Maiatzean izatea espero dugu. Bitartean, prehistorian murgilduz Zakelok Kro Kro!!!!
2019-04-16
1h 11
Zakel Zaltuk
29. Zakel Zaltue: XVIII. Mendeko Azkoitiko bizitza soziala eta garapena
Udaberria heltzearekin batera, gogotsu itzuli dira gure Zakelak.Entzuleen galderei erantzunez, Basarteko akueduktoa eta San Jose egoitzeko azpikaldean aurkitzen den Karobia izan dute hizpide. XVII. Mendean murgilduz, musika mundua, lehenengo pilota lekuak eta garaiko bizitza sozialari buruz jardun dute. Beti ere umorea present izanez, XVIII. Mendeari azken ikutuak eman dizkiote. Kro kro!
2019-03-21
1h 09
Zakel Zaltuk
28. Zakel Zaltue: XVIII. mendeko gatza eta piperra
San Anton egunaren bezperan grabatu da 2019. urteko lehenengo Zaltoa, 28.a. Bertan neguko festen errepasoa egin, gremioen jaiak aipatu eta XVIII. mendeko kontuekin jarraitu dute dugu 3 Zakelok, Baldako Jentillaren laguntzarekin. Beste gai askoren artean, garai hartan, herrian izan ziren aldaketak aipatu dira eta horietan, Loiolak izan zuen eragina.
2019-01-17
1h 29
Zakel Zaltuk
27. Zakel Zaltue: Matxinadak
27. Zalkel zalto honetan, Portaleburuko eta eliz atariko zenbait farolek dituzten sinbolak nondik datozen jakingo dugu. Ondoren, zenbait matxinadez arituko gara: gatzarena, aduanena eta, azkenik, 1766an, Azkoitian hasi zen gariarenarekin zentratu gara. Azken zalto honetan, 3 Zakel izan beharrean, 4 izan garela esan behar da: Baldako Jentile batu baitzaigu. Ongi etorri!
2018-12-13
1h 26
Zakel Zaltuk
26. Zakel Zaltue: Galderai erantzunez
26. Zalkel zalto honetan, entzulei galderei erantzuten saiatu gara gehien bat: Urolaren izena nondik eta noiztik datorren, kaparetasun unibertsalaren hainbat kontu, Gipuzkoarrak Nafarroara gerrara borondatez joan al ziren eta ondorengotza gerrako hainbat kontu aipatu ditugu. Egia esanda, historian ez dugu asko aurreratu, baina ondo pasatu dugu. Kro, kro!
2018-11-22
1h 32
Zakel Zaltuk
25. Zakel Zaltue: XVIIIre sarrerie
Aspaldilko partez zakelok juntatu gara, Loizubiaga errekaren aurrean, Mataideixen, 4. ikasturteari hasiera emateko. 4. ikasturteko lehen atal honetan, aurtengo ikasturtearen oinarri izango den XVIII. mendeari sarrera txiki bat egin zaio: Ondorengotza Gerra eta beste zenbait gauza aipatuz . Aurretik, entzule baten galderaren ondorioz, Azkoitiko iturrien historia jorratu dugu. Kro, Kro!
2018-10-18
1h 11
Zakel Zaltuk
24. Zakel Zaltue: Kale izendegixe IX
24. Zakel Zaltun atal honetan, normalean baino txoro haize handiagoarekin kale izenei bukaera eman diete Jaun, Tximista eta Mamo zakelek. Kale izendegiarekin bukatzearekin batera, ikasturteari ere agur esan diote. Zakel Zaltuk irratsaioaren hurrengo ekintza irailaren 15ean izatea espero da HerriKoloreak ekimenaren baitan. Kro, kro!
2018-06-21
1h 26
Zakel Zaltuk
23. Zakel Zaltue: Kale izendegixe VIII
Zakel Zaltotako 23. saio honetan, lehenik eta behin, Maiatzean gertatu diren gertakizunei byruz jardun dugu eta ondoren, aurtengo ikasturtean ohikoa den legez, kaleen izenez mintzatzen jarraitu dugu: Jausoro, jesusen bihotza, Sarako Joanes Etxeberri izan dira aipaturiko batzuk. Kro, kro!
2018-06-08
1h 38
Zakel Zaltuk
22. Zakel Zaltue: Kale izendegixe VII
Zakel Zaltotako 22. saio honetan, hasieran Aste Santuko oporrei ohiko errepasoa eman diegu. Ondoren, azken aldian ohikoa den legez, kaleen izenez mintzatzen jarraitu dugu: Diego Umansoro, Floreaga, Zuazola, Intsausti, Ipintza eta Iraurgi izan dira aipaturiko batzuk. Kro, kro!
2018-04-12
1h 28
Zakel Zaltuk
21. Zakel Zaltue: Kale izendegixe VI
Zakel Zaltotako 21. saio honetan, hasieran entzuleen galderei erantzunez abizenen jatorria izan da mintzagai. Horretaz gain, kale izendegiarekin jarraitu dugu, B letraz hasten diren izenak dituzten kaleez hitz eginez. Azken zalto honetan, Bizenta Juaristi eta Bizenta Mogelek zer ekarpen egin zituzten jakin ahalko duzue, besteak beste. Kro, kro!
2018-03-15
1h 10
Zakel Zaltuk
20. Zakel Zaltue: Kale izendegixe V
Ia 3 hilabeteren ondoren, iritsi da 2018. urteko lehen Zakel Zaltoa. Asko atzeratu zaigun arren, azkenean lortu dugu! Bertan, entzuleen ohar bati kasu eginez Txorixo kaleaz hitz egiten hasi dugu saioa; ondoren, Beidazarrekin San Martin bukatu eta "A" hizkiaz hasten diren kale izenak aipatu ditugu: Altzibar, Aingeru (Baztarrikaldie), Aretxabaleta,... Oraingoan ere ez dugu kale izenekin bukatzea lortu. Datu kurioso moduan esan, jada 24 ordutik gora Zakal Zalto ekoiztu direla dagoenako
2018-02-15
1h 28
Zakel Zaltuk
19. Zakel Zaltue: Kale izendegixe IV
2017ko Santa Zezilia egunez, Kontrako Eztarriko estudioan grabatu da 19. Zakel Zalto hau. Santa Zezilia eguna izaki, saioaren hasieran musikak leku garrantzitsua izan du: musika banda, Portaleburuko kioskoa, 1921en Burgosera orfeoarekin joan ziren 500 lagunen istorioa,... Saioaren bigarren zatian berriz, zakelek kale izendegiarekin jarraitu dute: gaurkoan, Ricardo eta Nemesio OtaƱo anaien kaleak, Aita Madinabeitia, Nemesioa Etxaniz eta Jose Egino aipatu dira. Hurrengo zaltoan kale izendegiarekin bukatzea da asmoa eta 2018. urtea XVIII. mendearekin hasteakoa. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-11-23
1h 30
Zakel Zaltuk
18. Zakel Zaltue: Kale izendegixe III
Zakel Zaltuk irratsaioko 3. denboraldiko bigarren zaltoa da honakoa: 18.a. Bertan, Tximista, Mamo eta Jaunek entzuleen galdera batzuk erantzun ondoren, Azkoitiko kale izendegia lantzen jarraitzen dute; oraingo honetan, San martingo kaleetan zentratuta. Altuna Portu, Tomas Larraspuru, Joakin Egia, eta abar zein ziren jakin nahi? Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-10-26
1h 29
Zakel Zaltuk
17. Zakel Zaltue: Kale izendegixe II
Zakel Zaltuk irratsaioko 17. zalto honekin, 3. denboraldia hasi du saioak. Bertan, sarrera luze baten ondoren, Azkoitiko kale izendegia lantzen dute Tximista, Mamo eta Jaunek. Aizkibel, Trino de Uria eta Julio Urkixok zein ziren jakin nahi? Herriko enparantzak irailaren 20a izena zergatik izan zuen badakizu? Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-09-21
1h 22
Zakel Zaltuk
16. Zakel Zaltue: XVII. mendean barrena III
2. ikasturteko azken zaltoa da honakoa. Zakel Zaltuk irratsaioko 16. saltoan, XVII. mendea gainbegiratzea amaitu dute Tximista, Mamo eta Jaun zakelek: garaiko tristurak eta pozak, zapatero esklaboa, Mixeikordiko arkua, apaizaren hilketa... Guztia, nola ez, umore eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-06-28
1h 31
Zakel Zaltuk
15. Zakel Zaltue: XVII. mendean barrena II
Zakel Zaltuk irratsaioko 15. saltoan, XVII. mendean kokatuta jarraitu dute Tximista, Mamo eta Jaun zakelek, Azkoititik kanpo ibili ziren hainbat pertsonaien ibilerak kontatzen: Iriarte margolaria, Idiakeztarrak, Tomas Larraspuru,... Hala ere, herrian egoten zirenez ez gara ahantzi, esatekarako, ura eta argia hizpide hartuta. Guztia, nola ez, umore eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-05-31
1h 10
Zakel Zaltuk
14. Zakel Zaltue: XVII. mendean barrena I
Zakel Zaltuk irratsaioko azken saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek XVII.mendeko kontuez hitz egin dute. Herriko azkeneko berri eta gertaeren inguruan jardun ostean, XVII.mendeko Azkoitiko testuinguru sozial, kultural, politiko eta erlijiosoa...izan dute hizpide Azkoitiko Matadeiko Kontrako Eztarriko estudioetan, 94.2 FM-n. XVII.mendeari buruzko lehenengo saio orokor baina kritikoa izan da, ondoren etorriko denaren erakusle. Guztia, nola ez, umore eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-05-17
1h 00
Zakel Zaltuk
13. Zakel Zaltue: Aste Santotako espeziala 2
Zakel Zaltuk irratsoioko hamahirugarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek, galdera batzuei erantzun ostean, Aste Santuetako oporraldian egin dituzten bidaia historiko kulturalak izango dira hizpide iaz egin zuten gisan. Tximista New York-en izan da:CBGB, Ellis Island,... Jaun Auswitch-eko konzentrazio esparruan izan da, eta bertakoak kontatu ditu. Mamo berriz, Italia aldetik ibili da Emilia Romana inguruan: Bolonia, Modena, Ravenna eta abar bixitatuaz. Beraz, iaz moduan, irratsaio berezia izango da, orain arteko hari kronologikoa beste parentesi bat izango da. Umorea eta nostalgia historizista, Azkoitiko errelato historiko mastikatua.
2017-04-26
1h 17
Zakel Zaltuk
12. Zakel Zaltue: XVIIre sarrerie
Zakel Zaltuk irratsaioko hamabigarren saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek XVI.mendeko bukaera eta XVII.eko hasierako kontuez hitz egin dute. Sare sozialen bitartez iritsi zaizkien mezuei sakon erantzun ostean, Martitteko pasarteak, euskarazko lehen testigantza azkoitiarrak, inauterien jatorria, konbentu desberdinen etorrera eta ama Joxeparen istorioak...izan dituzte hizpide Azkoitiko Matadeixeko Kontrako Eztarriko estudioetan, 94.2 FM-n. Galdu ezin daitekeen irratsaio sakon eta interesgarria, inkisizioaren epaiketa batekin tartean. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-03-15
1h 16
Zakel Zaltuk
11. Zakel Zaltue: Amorixo zaharrak
Zakel Zaltuk irratsaioko hamaikagarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Otsailak 14ko Balentin deuna aitzakiatzat hartu eta Azkoitiko sexu edota amodio kontuez hitz egin dute. Sare sozialen bitartez iritsi zaizkien mezuei sakon erantzun ostean, amodiozko pasarte arraroak eta sexu tradizioan oinarritutako kontakizunak izan dituzte hizpide Azkoitiko Matadeixeko Kontrako Eztarriko estudioetan 94.2FM-n. Galdu ezin daitekeen irratsaio bero eta pikantea, saltsa arrosa eta erromantizismoz betea. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-02-16
1h 08
Zakel Zaltuk
10. Zakel Zaltue: Harresi eta gurutze artean
Zakel Zaltuk irratsaioko bederatzigarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek XVI. mende hasierako Azkoitiko bizimoduaren inguruan jardun dute berriketan: Kurutzeez, pikoteez, ohiturez,... hitz egin dute Azkoitiko Matadeiko Kontrako Eztarriko estudioetan. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2017-01-30
1h 08
Zakel Zaltuk
9. Zakel Zaltue: Neguko festak
Zakel Zaltuk irratsaioko bederatzigarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitian neguan ospatzen diren festa eta tradizioetaz hitz egin dute Azkoitiko Matadeiko Kontrako Eztarriko estudioetan. Orain arteko irratsaio sozial eta kulturalena izan da, gastronomiaz ere jardun dute. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2016-12-22
1h 10
Zakel Zaltuk
8. Zakel Zaltue: Santa Maria eliza
Zakel Zaltuk irratsaioko zortzigarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitiko gaur egungo Santa Maria erreala eliza nagusiaren sorreraren testuingurura egin dute jauzia. Herriko eliza nagusiaren eraikuntzaren hasiera eta lehen mendeetako bilakaera arkitektoniko eta artistikoa aztertu dute. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2016-11-25
1h 11
Zakel Zaltuk
7. Zakel Zaltue: Baldako Santa Mariara
Zakel Zaltuk irratsaioko zazpigarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitiko Baldako Santa Maria lehenengo eliza nagusiaren sorreraren testuingurura egin dute jauzia. Hari kronologikoari jarraitu diote eta azalduko dute donejakue bidearen arrakastatik aurrera kristautasuna nola sustraitu zen Azkoitian. Gainera, herriko lehen eliza nagusiaren urteak aztertuko dituzte, baita horri lotutako istorio eta asmakizun andana ere. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2016-11-16
1h 08
Zakel Zaltuk
6. Zakel Zaltue: Kale izendegia 1
Zakel Zaltuk irratsaioko seigarren saltoan, Tximista, Mamo eta Jaunek, Azkoitiko XV eta XVI. mendeetako testuingurura egin dute jauzia. Hari kronologikoari jarraitu diote eta 1456ko azken erronkaren ondorengo bake egoeratik sortzen hasi zen kale izendegia aztertu dute. Karkabak, Barbakanak, harresiak, ateak, alameda, bulebarra, kaleen jatorria eta garapena.... eta herri zaharreko (gaur egungo Plaza berria) biztanleen egunerokotasuna. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2016-10-05
1h 09
Zakel Zaltuk
5. Zakel Zaltue: Gipuzkun instituzionalizazixoa
Zakel Zaltuk irratsaioko bostgarren saltoan; XV. mende bukaera XVI.aren hasieran erori dira gure zakelak. Bertan Gipuzkoaren sorrera, bere heraldika zaharra, Azkoitiren udaletxe desberdinak, Nafarroaren behin betiko konkista, Espainia proiektuaren hasiera eta beste zenbait gai izan dituzte mintzagai. Bestalde, salto hau ikasturte honetako azkena izango dela gogorazi nahi dugu segurrenik hondartza ere gustoko dutelako zakelek eta irailean edo urrian itzuliko garela! Kro, Kro!
2016-06-07
1h 04
Zakel Zaltuk
4. Zakel Zaltue: Miranda de Iraurgire
Zakel Zaltuk irratsaioko laugarren saltoan; Tximista, Mamo eta Jaunek Azkoitiko herriaren sorreran testuingurura egingo dute jauzia. Hari kronologikoari jarraituko diote eta 1324ko sorrera agiritik abiatuz, herriko sorreraren lehen urteak aztertuko dituzte. Nafarroako erresumako kostaldearen konkistaren (1200) ondorengo testuinguru geoestrategikoa, Bandoen gerrak eta Azkoitiko herri zaharraren (gaur egungo Plaza berria) egunerokotasuna aztertuko dira. Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua. Kro, Kro!!
2016-05-09
1h 11