podcast
details
.com
Print
Share
Look for any podcast host, guest or anyone
Search
Showing episodes and shows of
Lanaren Ekonomia
Shows
El Salto Radio
Hezkuntza grebaren gazi gozoak
Hezkuntza grebaren amaierari erreparatu diogu aste honetako Lanaren Ekonomia irratsaioan. Agenda sindikala eta gero, CCOOeko Hezkuntza arduraduna den Sonia Aldavek sinatutako akordioaren onurak nabarmendu ditu, hezkuntza publikoa hobetzeko bidea oraindik luzea dela azpimarratu arren. Ostean, Miren Zubizarreta ELAko Hezkuntza arduradunarekin luze hitz egin dugu. Greba abiatzeko helburu nagusiak bete ez izanaren ondorioz, aste osorako deitutako greba bertan behera uzteak bere sindikatu eta hainbat langileengan utzi duen sentimendu gazia azaldu digu.
2025-05-16
39 min
Bilbo Hiria irratia
LANAREN EKONOMIA: Hezkuntza grebaren gazi gozoak
Hezkuntza grebaren amaierari erreparatu diogu aste honetako Lanaren Ekonomia irratsaioan. Agenda sindikala eta gero, CCOOeko Hezkuntza arduraduna den Sonia Aldavek sinatutako akordioaren onurak nabarmendu ditu, hezkuntza publikoa hobetzeko bidea oraindik luzea dela azpimarratu arren. Ostean, Miren Zubizarreta ELAko Hezkuntza arduradunarekin luze hitz egin dugu. Greba abiatzeko helburu nagusiak bete ez izanaren ondorioz, aste osorako deitutako greba bertan behera uzteak bere sindikatu eta hainbat langileengan utzi duen sentimendu gazia azaldu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/lanarenekonomia/250515_lanaren_ekonomia_greba_eskola_publikoan.mp3 Deskargatu hemen.The post LANAREN EKONOMIA: Hezkuntza grebaren gazi gozoak first appeared...
2025-05-16
00 min
El Salto Radio
Lanaren Ekonomia: Osasun publikoa defendatzeko garaia
Osasun Publikoaren Aldeko plataformek pribatizazioaren aurkako mugimendua indartzen jarraitzen dute, eta Euskal Herriko eskualdeetatik hedatzen den bitartean haien ekintzak eta aldarrikapenak hobeto koordinatzen dabiltza. Horren inguruan aritzeko, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoaren Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadorako kidearekin berba egin dugu. Euskal Herriak Kapitalari Plantok argitaratu berri duen “Osakidetzaren harrapaketa korporatiboa” txostenari jarri diogu arreta, eta horren inguruko azalpenak eman dizkigu Gorka Martija OMALeko kideak. Saioa bukatzeko, asteartean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta EAEko Arartekoak Osakidetzari buruz emandako datuei erreparatu diegu, Argiako kazetaria Urko Apaolazaren laguntzarekin, idatzitako Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora? artikuluari tiraka.
2025-04-04
44 min
El Salto Radio
Gutxieneko soldataren inguruko eztabaida berrireki da
Gutxieneko soldataren eztabaida pil pilean dago momentu honetan, bai Euskal Herrian baita estatu mailan ere. Espainiako Gobernua patronal eta sindikatuekin negoziatzen ari den bitartean, Euskal Herrian gehiengo sindikalak Herri Ekimen Legegile bat eta enpresa arteko akordio bat egikaritzeko proposamena aurkeztu du; CCOO eta UGT ere batu dira dinamikara. A genda sindikala errepasatu ondoren, Mikel Alvarez “Betelu”k gaia kokatu digu, gutxieneko soldata handitzeak izango lituzkeen inplikazio ekonomiko eta politikoak aipatuz . Ondoren, Urko Apaolazak, Argian idatzi zuen artikulua oinarritzat hartuz , Euskal Herriko egoeraren berri eman digu. Azkenik, LABeko ordezkari den Oihana Lopetegik euskal sindikatu soberanistek aurkeztu duten proposamena aurkezteaz gain, hurrengo aste...
2025-01-24
54 min
El Salto Radio
Etxebizitza eskubidearen gatazka Euskal Herrian
Bilbo Hiria Lanaren Ekonomia irratsaioa bi barikutan behin izango da, 11:00tan, eta lehenengoa etxebizitzaren gatazkari buruz egin dugu. Gure sindikalagenda berraktibatuz, asteko deialdi sozialen eta borroka sindikalen berri emateko, saio honetan hiru elkarrizketa izan ditugu. Hasteko, Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren bozeramailea den Karla Pisanorekin hitz egin dugu, gatazkaren norabidearen eta Abenduaren 14rako antolatu duten manifestazioaren inguruan. Ostean, Roser Espelt Bartzelonako Taifa Seminariko kide eta Lanaren Ekonomia lantaldeko lagun berria eta Miguel Virizuela ekonomialari eta Hordago eta El Saltoko editorearen arteko solasaldia egin dugu, Euskal Herriko etxebizitzaren egoera eta borrokaren azterketa egiteko. Bi barikutan behin 11:00tan ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko...
2024-11-19
1h 18
El Salto Radio
Maiatzaren Lehena
Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioan. Sindikalagenda eta gero, Jon Kortazar Billelabeitia historian doktorea eta EHUko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren Lehenaren jatorria, bilakaera historikoa eta gaur egun munduan zein Euskal Herrian duen eragina aztertzeko. Ondoren, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna Oihana Lopetegigaz solastu dugu. Maiatzaren Lehen berezia antolatu du LABek Iruñean, sindikatuaren 50. urteurrena ospatzeko. 1974tik izandako bilakaera aztertu du Lopetegik, azken hamarkadetako munarriei erreparatuz. Azken urteetako ekintza sindikalaren berrikuntza, eta borroka sindikalen eta hitzarmen kolektiboen gorakadaren balorazioa egin du baita ere. Saioa bukatzeko, UGTko Berdintasun, Politika Sozialak eta Aniztasun I...
2024-05-01
1h 00
El Salto Radio
Hauteskundeak ezkerretik
Hauteskundeen ezkerreko zenbait programa ekonomikoak aztertu ditugu Lanaren Ekonomia saioan, alderdien hautagai edo buruzagiekin. Horretarako Elkarrekin Podemos, PSE eta Sumarreko kideak izan ditugu solaskide. Agenda sindikala aurkeztu eta gero, Roberto Uriartegaz izan da gure lehenengo elkarrizketa, EHUko Zuzenbideko irakaslea, Podemos Euskadiko lehenengo idazkari nagusia eta Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko diputatu ohia Kongresuan. Bigarrenez, Alberto Alonso PSEko Arabako hautagaiagaz izan dugu, Osalarenko zuzendari ohia eta UGTko kidea baita ere, bere alderdiko programa aztertzeko, EAJrekin batera gobernatzen jarraitzeko. Hirugarrenez, Iñigo Martinez Zaton Ezker Anitzako koordinatzalea eta azken bi legealdietan Elkarrekin Podemos-IUko parlamentaria izandakoa, orain Sumarrekin batera aurkezten den alderdikoa. Saioa bukatzeko, Argiako k...
2024-04-14
1h 13
Bihotzeko Fonoteka
Aitor Bengoetxea
Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria, zuzenbidean doktorea da. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko arloan. Gizarte ekonomia eta bere zuzenbidea izeneko ikerketa taldeko kide da eta GEZKI institutuko zuzendari sei urtez oraintsu arte....
2023-08-07
54 min
O no será
O no será-Edo ez da izango : Zaintzak kolektibizatu zahartzaro duin bat ipar
Egilea: la.amarillista. Zaintzak erdigunera ekartzeko aldarria darabilgu azken boladan mugimendu feministan eta, ildo honetatik, iragan berri den martxoaren 8ko eskakizun nagusia zaintza sistema publiko eta komunitarioa izan da. Zaintza pertsona ororen eskubide eta betebehar gisa ulertuta, kolektiboa izan behar duela sinetsita gaude. Heteropatriarkatuak eta kapitalismoak, ordea, kontu pertsonal edo indibiduala bailitz, produktibotzat jotzen ez dituen heinean, zaintza lanak familien esku geratzeko mekanismoak garatu ditu, eta zehatzago joanda, sexu-genero sistemaren araberako lanaren banaketa dela medio, emakumeongan jausi da eginkizun horien ardura. Zaintza duin baterako eskubidea pribilegio bihurtzen ari den honetan, sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoa aldarrikatzeaz gainera, ezinbestekoa iruditzen zaigu...
2022-03-14
58 min
Lanaren Ekonomia
2018/11/09 Langile bakoitzak sortzen duen aberastasunaren ia %40a enpresarien poltsikoetara doa
2018/11/09 Gaurko saioan kointura atalean Okrestra Euskal Lehiakortasun Institutuak argitaratutako txostena aztertu dute J on Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarainek, azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak ‘frackin’-aren egoera EAEn aztertu du. Testua osorik irakurtzeko, https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia/langile-bakoitzak-sortzen-duen-aberastasunaren-ia-40a-enpresarien-poltsikoetara-doa Soinu erreproduzigailua 00:00
2021-09-21
1h 01
Lanaren Ekonomia
2018/10/26 Nafarroa da lan banaketa politikak egiteko iparrorratza, bide laburra egin duen arren
2018/10/26 Nafarroako Gobernuari Lan Banaketa politikak egitea eskatu dio Parlamentuak. Japonia, jarraitu behar ez dugun eredu txarra aztergai. Zor publikoa Nafarroan, antzinako erregimenaren opari kutsatua. Gaia hauek aztertu dituzte Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak. Koiuntura : Lan guztiak banatzearen beharra adierazi du Nafarroako Parlamentuak Komunitatearen egoerari buruzko eztabaidan, Lan Banaketaren aldeko ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak. Ahal dugu taldearen ekimenez. Legealdi amaiera gertu dugun honetan, aldaketaren indarren estrategia eta akordioak bilatzeko gaitasunaren adierazgarri diren beste hamahiru ebazpenekin batera dator. 2015ko Itun Programatikotik gaur egun arte lan denbora gutxitzeko politiken arloan egindakoaren jarraipena egiten dugu, Euskal herrian Nafarroak aldaketa politiko...
2021-09-21
1h 02
Lanaren Ekonomia
2018/10/19 Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoak okerrera doaz
2018/10/19 Lanaren ekonomia irrati tartea bueltan da Bilbo Hiria irratian. Lanaren ekonomia irrati saioan langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da. Gaurko saioan Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa aztertu dute, Errendimenduaren gizartea saiakera ezagutarazi eta eskola segregazioaren inguruan mintzatu dira Argia astekariko Mikel Garcia Idiakez kazetariarekin. Ikasturte berrikuntzekin dator, Bilbo Hiria irratia eta Hordago aldizkariarekin elkarlanean arituko dira. Koiuntura : Bizitzeko kostua gora, hazkunde ekonomikoa behera. Bizitzeko kostua gora, hazkunde ekonomikoa behera. Euskal ekonomia, Jaurlaritzaren “Koiuntura Di-DA batean” txostenaren arabera, txarrera egingo du: hazkundea murriztu eta oina...
2021-09-21
56 min
Lanaren Ekonomia
2018/07/13 Autogestioa letra larriz eta turismo eredua aztergai
2018/07/13 Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak bi gai nagusi izan dituzte mintzagai; autogestioa eta turismo eredua. Udan herrietan eta auzoetan egiten diren jaiak oso garrantzitsuak dira hainbat elkarte eta erakundeen sostengu ekonomikorako; askotan autogestioa aldarrikatzen da, baina zer da autogestioa? nola defini daiteke? Autogestioa ekoizpen arlora mugatu daiteke, edo haratago jo dezake?. Galdera guzti hauek erantzun ditugu gaurko saioan. Saioa bukatzeko turismo ereduaz hitz egin dugu. Askori bidaiatzea gustatzen zaigu, baina turismoak herrietan eta naturan duen eragina ezaguna da. Nola bidaiatu eragin txarrik egin barik? Hori izan da gaurko gai garrantzitsu bat. Argia astekariko Miren...
2021-09-21
42 min
Lanaren Ekonomia
2018/06/29 Osakidetzako enplegu publikoaren eskaintza irregulartasunetik haratago
2018/06/29 Astero bezala, lanaren ekonomia izan dute aztergai Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Osakidetzako langile eta ESK sindikatuko militante Imanol Rodríguez izan dute gonbidatu. Osakidetzako enplegu publikoaren eskaintza irregulartasunetik haratago jardun dute. Ondoren Estatu Mailako Negoziazio Kolektiboari buruzko hitzarmena aztertu dute sakon.
2021-09-21
53 min
Lanaren Ekonomia
2018/06/22 Esplotazio kapitalista eredu berriak eta atzeraldi ekonomikoa
2018/06/22 Gaurko saioan bi gaia izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. ESK sindikatuko kongresuan landutako bi ponentzia ekarri dizkigute. Euskal Herri penintsularraren egoera ekonomikoa Errezesio Handiaren garaian eta esplotazio kapitalista eredu berriak. Esplotazioa, kapitalismoaren izaeraren bilakaera garaikidea aztertu dute. Soldaten beherakada eta esplotazioaren aurpegi berri eta zaharrak.
2021-09-21
53 min
Lanaren Ekonomia
2018/06/15 Soldaten aurkako erasoak eta baserriaren sorrera eta kapitalismoa aztertzen
2018/06/15 Gaurko saioan Endika Alabort Amundararin eta Jon Bernat Zubiri Rey bi gai izan dituzte hizpide, batetik emakumeen soldaten aurkako erasoak eta bigarrenik Jose Luis Carreterok sindikalgintzaren inguruko alternatiben inguruko artikulua komentatu digute. Eta bukatzeko Josu Narbarterekin hitz egingo dugu, EHUko irakaslea, Argian artikulu bat argitaratu duela, baserriaren sorrera eta kapitalismoa aztertzen dituena.
2021-09-21
47 min
Lanaren Ekonomia
2018/06/08 Langabezi tasak errealitatea deskribatzen du? Langabezi tasa aztergai
2018/06/08 Saioa sindikal agendarekin abitu dugu ; gure inguruko mobilizazio eta sindikalgintza arloko deialdiak errepasatuz. Asteko gaia Langabezia izan da. Langabezia tasa erabilgarria al da? Estatistikek errealitatea aztertzeko erabilgarriak dira, baina manipulagarriak al dira? Edo beste era batean esanda, eginda dauden moduan errealitatea ondo deskribatzen al dute? Langabezia tasa izango da gure aztergaia. Eta bukatzeko Urko Apaolazarekin hitz egingo dugu, Argiako kazetaria, Gipuzkoako eraikuntza sektorean emandako gatazka eta akordioa aztertuz.
2021-09-21
47 min
Lanaren Ekonomia
2018/06/01 Alokairuen krisia eta etxebizitza kooperatiboen Abaraska proiektua
2018/06/01 Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey berriro bildu dira bi gai aztertzeko. Alokairuen krisia aztertu dute, batetik, prezioen igoera eta eskaintza eta eskariaren arteko arrakalak aztertu dituzte, Euskal Herrian dauden etxe hutsen kopurua altua dela nabarmenduz. Bestetik, pentsioen auzian emakume eta gizonen artean ematen diren ezberdintasunak azaldu dituzte: emakumeek gaur egun lan prekarioagoak dituzte eta horrek ondorio zuzenak ditu pentsioetan. Bukatzeko Abaraska proiektuaren inguruko xehetasunak eskaini ditu Xalba Ramirezek, etxebizitzaren arazoari erantzun berri bat ari dira entseatzen Donostiako Abaraska proiektuko kideak.
2021-09-21
51 min
Lanaren Ekonomia
2018/05/25 Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztergai
2018/05/25 Gaurko saioan Endika Alabort Amundarin eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztertu dituzte. Dirua nola esleitzen da? Euskal Herri penintsular honetan, zelako eragina izango dute? Aurrekontuen datu batzuk aztertu dituzte esaterako, Gobernuak aurrekontuaren %5,13 errepresiora dedikatzen diola, hezkuntzara, aldiz, %0,72; kultura arlora %0,25; osasun arlora %1,3 eta Ikerketa eta Garapenera %0,87. Azken honetan, jakina da zati handi bat gastu militarrera doala. Eta bukatzeko Xabier Letonarekin hitz egin dute, Argiako kazetaria, Iruñeko turistifikazioari buruz artikuluaz.
2021-09-21
47 min
Lanaren Ekonomia
2018/05/18 Lana banatzeko politikak aztergai eta Euskoa tokiko moneta
2018/05/18 Langabezia, soldata eskasak, kaleratzeak, lan partzialak, intermitenteak… Sarritan aipatzen dugu enpleguaren krisia, baina nola konpondu ahal den asmatu beharko genuke hurrengo urteetan, ezin dugu onartu gero eta kaskarragoa izango dela egoera, ez daudela irtenbiderik. Lan denbora gutxitzeko politikak dira irtenbide egokia, gaur aztertuko duguna.”34 horas, vivir, conciliar, trabajar”, Nacho Álvarez La Circular aldizkarian argitaratu du artikulua. Artikulu hau izan dugu hizpide. Ondoren Eusko tokiko monetaz jardun dugu. Bost urte bete ditu Euskoak eta dagoeneko gutxi falta zaio Europako lehen tokiko moneta izateko. Euskal Moneta Euskal Herri kontinentalean arrakasta ikaragarria izaten ari den ekimena dugu eta pozgarria iruditzen zait prozesu horrek izan du...
2021-09-18
44 min
Lanaren Ekonomia
2018/05/11 Kudeatzaileen garaia, ez kapitalistena?
2018/05/11 XIX. mendetik gaur egun arte, gizartea bitan banandu izan dute, burgesia eta langileria. Kapitala dutenek, ekoizpen bitartekoen jabeak kapitalistak dira. Eta beren aurrean, langileria dago, bitarteko horien desjabetze prozesu baten ondoren, euren lana saldu behar dutenak dira. Hauxe da kapitalismoaren oinarri garrantzitsu bat. Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak kudeatzaileen figuraz mintzatu zaizkigu, Gerard Dumenil eta Dominique Levyren ekarpenak aztertu dituzte. Saioaren bigarren tartean Eibarreko Alfa lantegian dagoen gatazka aztertu dute Miren osa kazetariarekin.
2021-09-18
38 min
Lanaren Ekonomia
2018/05/04 Karl Marxen jaiotzaren 200. Urteurrena
2018/05/04 Gaurko saioan Martxoan Bilbon ospatutako kongresua aztertu dute Endika Alabort Amundrainek eta Jon Bernat Zubiri Reyk. EHUk Nazioarteko Kongresua antolatu zuen Martxoan Karl Marxen jaiotzaren 200. Urteurrenaren harira, bertan esandakoak izan ditugu hizpide. Bestetik Argia astekariko Maddi Txintxurreta kazetariarekin Aiaraldea ekintzen faktoriaren inguruan mintzatu dira.
2021-09-18
46 min
Lanaren Ekonomia
2018/04/20 Negoziazio kolektiboen egoera aztergai
2018/04/20 Lanaren ekonomiaren inguruko saioan bi gai nagusi izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Bilboko kale saltzaileen egoera aztertu dute Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariarekin. Baldintza guztiak bete dituzu herritar legal bihurtzeko (kontzeptua bera gogorra da), autonomo gisa kotizatzen zabiltza kale-saltzaile, eta bat-batean administrazioak esaten dizu irabazi dezakezuna baino gehiago kotizatzen ez baduzu, berriz ere paperik gabe utziko zaituela, berriz ere poliziaren aurrean ihes egitera kondenatuko, Afrikara itzularaziko. Horixe egin berri dute Senegaletik migratu zuten kale-saltzaileekin. Bestetik Lan hitzarmen kolektiboen inguruko txostena aztertu dute. Lan Harremanen Kontseiluak Euskal Autonomi Erkidegoan 2017ko negoziazio kolektiboaren egoera zein...
2021-09-18
41 min
Lanaren Ekonomia
2018/04/13 Saioaren aurkezpena, pentsionista eta alargunen bizimodua kolokan
2018/04/13 Lanaren ekonomia irrati saioa langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da, gehiengo zapalduaren ikuspegia. Sarritan botere arrotzaren eta Kapitalaren ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre egiteko arituko dira Endika eta Jon Bernat, Bilbo Hiria irratian astero saioa egiten, beste irrati libreen gustukoa izango delakoan. Ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten ibiliko dira, baina egiturazko aferak entzuleen eskura jartzen ere bai. EHU-ko ekonomia irakasleak dira, bata sindikalista, bestea militante autonomoa, biak lan ekonomiaren inguruko hitzaldi eta ikerketetan arituak. Gaurko saioan pentsionista eta alargunen...
2021-09-18
43 min
Lanaren Ekonomia
Langabeziaren datuak apirilaren amaieran
2016/05/02. Apirilaren azken egunetan langabeziak Estatuan eman dituen datuen berri jakin dugula eta, Jon Bernat Zubiri ekonomialariak datu horiek guztiak hartu eta estatistiken irakurketa kritiko bat egin du gaurko bere kolaborazioan. Argi utzi nahi izan du politikariek gehienetan beren alderako eta onerako erabiltzen dituztela datuak, uneren batean positiboak gertatzen direnean, batik bat. Horixe gertatu da neurri batean Estatuko langabezia tasarekin hein batean, baina Jon Bernatek, azterketa sakonago eta luzeagoa eginez, krisialdiaren hasierako datuekin alderatu ditu eta hortik zenbat milioi lanpostu diren ondorioztatu. Era berean, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako estatistikak ere aztertu ditu banan-banan langabeziak gurean izan duen bilakaeraren berri emanez.
2019-08-23
13 min
Lanaren Ekonomia
Lanaren makroekonomia
2016/04/18. Hamabostean behingo hitzorduari erantzunez, Jon Bernat Zubiri ekonomia adituak lan eremuko beste gai bati heldu dio gaurko irratsaioan: lanaren makroekonomia. Eragile ekonomiko ofizialek soldataren bidezko susperraldiaz hitz egiten duten honetan, lanaren prekarietatea ekarri duten faktore nagusien errepasoa egin digu lehenbizi, hortik abiaturik, langileen soldatek arlo makroekonomikoan daukaten eragin zuzena aipatzeko. Azkenean, gaiak ikuspegi sozialista batetik izan litzakeen irtenbideak aipatu dizkigu Jon Bernatek: soldatak egonkortzea, lanordu gutxiago egitea, lanaren eraldatze ekologikoa, lanpostu duinagoak sortzea, eta abar.
2019-08-23
12 min
Lanaren Ekonomia
Europako Batasunaren politika ekonomikoaz
HIZPIDEA: Europako Batasunaren politika ekonomikoaz Argitaratua: 2016/03/07 | Entzungai (podcast), Hizpidea 2016/03/07. Hamabostean behin hitz egiten dugu Jon Bernat Zubirirekin ekonomia gaiei buruz, eta, egia esan, inoiz hemengo eta inoiz kanpoko kontuak jorratzen ditu, baina ezin interesgarriagoak izaten dira berak proposatzen dizkigun gaiak. Gaurkoan, esaterako, Europako Batasunak darabilen politika ekonomikoaz jardun du Jon Bernatek, gehienbat.
2019-08-23
12 min
Lanaren Ekonomia
Astean 35 orduko lanaldiaren onurez
Hamabostean behin ohi dugunez, gaurkoan Jon Bernat Zubiri EHU-ko ekonomia irakaslearekin hitz egin dugu ekonomia arloko gaiez. Astean 35 orduko lanaldia egitearen inguruan patronala eta sindikatuen artean sortu diren tirabirak izan dira abiapuntua. Elkarrizketan barrena Jon Bernat Zubirik banan-banan errepasatu ditu lanaldia astean bost orduz laburtzeak dakartzan abantailak, langileen bizi kalitateari eta lanaren beraren banaketari dagokienez.
2019-08-05
16 min
Lanaren Ekonomia
Espainiar Estatua bidegurutze ekonomikoan
2016/01/25. Hala ematen du: espainiar estatua bidegurutze ekonomikoan dago egin behar diren erreformengatik, gehi Zor pribatu handiagatik. Europak, murrizketa berriak eta beste Lan erreforma bat eskatuko dio laster. Horien aurrean, hurrengo gobernuak zer egin ahal du? Hor galdera eta erantzunak Jon Bernat Zubiri Reyk eman ditu.
2019-08-05
14 min
langabezia | Bilbo Hiria irratia
LANAREN EKONOMIA: Langabezi tasak errealitatea deskribatzen du? Langabezi tasa aztergai
Saioa sindikal agendarekin abitu dugu ; gure inguruko mobilizazio eta sindikalgintza arloko deialdiak errepasatuz. Asteko gaia Langabezia izan da. Langabezia tasa erabilgarria al da? Estatistikek errealitatea aztertzeko erabilgarriak dira, baina manipulagarriak al dira? Edo beste era batean esanda, eginda dauden moduan errealitatea ondo deskribatzen al dute? Langabezia tasa izango da […] The post LANAREN EKONOMIA: Langabezi tasak errealitatea deskribatzen du? Langabezi tasa aztergai first appeared on Bilbo Hiria irratia.
2018-06-08
00 min
Hizpidea | Bilbo Hiria irratia
HIZPIDEA: Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomiaz jardun dute Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain
Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialarien azken tartea izan da, ikasturte osoan zehar lanaren ekonomia izan dute hizpide. 30 saio egin dituzte. Lana ardatz izan dute. Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomia da. Ikuspegi kritikoa izan dute, langileen onurarako beste eredu ekonomikorako bidean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170629_hiz_JonBernat_Endika.mp3 Deskargatu hemen. The post HIZPIDEA: Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomiaz jardun dute Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain first appeared on Bilbo Hiria irratia.
2017-06-29
00 min