Look for any podcast host, guest or anyone
Showing episodes and shows of

Talaios Koop.

Shows

UEUUEU2024-11-07_IEB2024_Komunikazio orokorrak2024ko azaroaren 7an Donostian egin zen IEB2024. Adimen Artifizial Sortzailea jardunaldia Komunikazio orokorrak: Izenburua: .EUS domeinuaren zibersegurtasun estrategia. Egilea: Josu Waliño. Izenburua: Torrekua eraikina: teknologia libreak ekonomia sozialaren ikuspegitik sortu, sustatu eta saretzeko laborategia. Egilea: Gorka Julio eta Mattin Solis. (Talaios Koop.) Izenburua: ONDARE: ONgizaterako aDimen ArtifizialarRen Ekarpenak. Egileak: Naiara Aginako, Olatz Arbelaitz, Borja Calvo, Iñaki Inza, Itziar Irigoien, Elena Lazkano, Alexander Mendiburu, Usue Mori, Olatz Perez de Viñaspre, Ana Zelaia Izenburua: Adimen Artifizial Sortzailetik haratago. Egilea: Asier Urío Larrea Izenburua: LibreTranslate itzultzaile neuronalari euskara irakatsi diogu. Egilea: Urtzi Odriozola Lizaso. Izenburua: idec...2024-11-2000 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi Edizioa - SaiakeraEdizioa Etzi, eztabaidagai izan zen Katakraken. Mahai inguruan eseri ziren Eskafandrako Lorea Agirre, Jakineko Xabier Eizagirre eta Katakrak-eko Nerea Fillat editoreak.2017-11-081h 30Etzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi - 00x10 Merkatu teknologikoak, etxe-pornoa eta tertulia orokorraTertulia formatuan itzuli gara kontutxo interesgarri andanarekin: start-up ereduaren amaiera, etxebizitzaren problematika, espazioaren erauzketa-ustiapena eta zuhaitzei bufandak jartzea, besteak beste.2017-11-0850 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi - 00x09 Turismoa eta bizitzaz elkarrizketaIkasturte berriari hasiera emateko udan zehar bolo-bolo ibili den turismoaren eta auzoetako bizitzaren arteko tentsioez, kapital metaketa eredu berriez eta beste hainbat konturi buruz aritu gara Donostiako Alde Zaharreko auzokide batekin.2017-11-0836 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi Edizioa – NarratibaEdizioa Etzi, eztabaidagai izan zen Katakraken. Mahai inguruan eseri ziren Elkar, Susa, Txalaparta eta Igelako editoreek, liburugintza, ofizioa, erronkak eta etorkizuna izan zituzten hizpide. Une biziak utzi zituen eztabaidak eta orain osorik entzuteko aukera duzue hemen.2017-05-181h 29Etzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×08 Ospakizuna edo barbarieaGaurkoan irratsaio bero bero bat dakarkizuegu. Gagarin astea dator (egutegi tradizionaletan aste santua) eta ospatzeko gogoa dugu. Irratsaio honetan Aste Santua, Gagarin Astea eta bestelako ospakizunei buruz hitz solastuko dugu beste hainbat gairen artean. Beti bezala Amaia eta Gorkaren eskutik Beñat, Tolosa eta Unai hizketan arituko dira, Yerayk dena martxan (edo) mantentzen duen bitartean. Ondo pasa!2017-04-2046 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×07 Tertuliatxoa kobazulotikBerriro hemen gaude! Orereta-Errenteriako kobazulotik zuen belarrietan mobida totxoak sartzeko prest! Gaurkoan Amaiak hartu du gidaritza testigua eta Gorka, Unai eta Tolosarekin batera hainbat gairi buruzko tertuliatxoa dakarkizuegu. Ondo pasa!2017-04-2045 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×06 Inauteriak, interneten amaiera eta gauza gehiagoGaurkoan denetariko tertulia-zopa: Euskal Herriko inauterien errepaso txikia, interneten amaiera, positibismo pixka bat, aktualitateko gaiak eta karamelo misteriotsuak. Entzun, gozatu eta partekatu!2017-03-0251 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi 00x05 Etzi eta Arrigorri egunaOndarruko Cthulhumendiko erraietatik, lurpeko interferentziak gaindituz etorkizuneko erresonantziak dakartza saio honek. Etzi eguneko saio berezi eta sorpresaz betea: gonbidatu bereziak, tertulia interesgarriak, Etzi.pm sari banaketa, musika eta #etzidamu live showa beste gauza askoren artean.2017-02-1348 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×05 Etzi eguna Arrigorri Ostatuan ospatzen lagunen arteanOndarruko Cthulhumendiko erraietatik, lurpeko interferentziak gaindituz etorkizuneko erresonantziak dakartza saio honek. Etzi eguneko saio berezi eta sorpresaz betea: gonbidatu bereziak, tertulia interesgarriak, Etzi.pm sari banaketa, musika eta #etzidamu live showa beste gauza askoren artean.2017-02-1348 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×04 Trump, Siouxak eta Software LibreaHamabost egun pasa dira eta hemen gatoz berriro ere irratsaio bero-bero batekin. Danak mahai inguruan bildu gara eta hainbat gai jorratu ditugu. Amaiak, Trump eta Siouxen arteko gatazkak aztertu dizkigu. Tolosak, Androideko Malware arriskutsuei buruz hitz egin digu eta Unaiek berriz, 2017an software libreak izango dituen beharren zerrenda errepasatu du. Beñatek, #etzidamu futurologiaren sekzioan @txerrenek bota zizkigun galderak erantzuten eta Gorkak, dinamizatzaile eta tertulian ibili da. Yeray, ixilik beti bezala teknikari lanetan.2017-01-2653 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×03 Programa ALUzinanteaGaurkoan programa aluuu-zinante bat dakarkizuegu. Tertulia saio honetan hainbat gai atera dira: Trump, irrati analogikotik digitalerako bidea, Davoseko foroa, Zi-Fi liburu gomendio batzuk…2017-01-1240 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×02 2017an eta #Etzi datorrena2017an eta #etzi etorriko diren mobida totxoak aztertu ditugu gaurkoan.2017-01-041h 00Etzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×01 Koop Fabrika & Startup ereduaGaurkoan Tximugrafiko (monografiko) batekin gatoz! Koop fabrika eta Startup ereduari buruz solasean. Gorka Juliok beti bezela saioaren dinamizazioaren ardura hartu du. Beñat Irasuegik analisi txukuna egin digu tertulia formatuan eta Amaia Oleagak berriz joku moduan planteatu digu eztabaida totxo bat. Unai Gorrotxategik startup-Silicon Valley eta teknologia alorrarekin zerikusiak aztertu eta Tolosak… pixka bat hitz egin du. Hau dana Yeray tekniko lanetan dabilen bitartean. Gogoratu nahi dizuegu Beñat irasuegik idatzitako “Startup eredua ez da eredugarria” artikulua euskeraz eta gazteleraz duzuela. Eta ekintzailea izan nahi baduzu bota begirada bat kooperatiben fabrikari ????2017-01-0453 minEtzi.pm irratiaEtzi.pm irratiaEtzi – 00×00 Zero saioaZiber-uhinak hartu ditugu Etzi.pm-ko podcastaren 0. atalarekin! Fase berri honi hasiera emateko aurkezpenak, gaurkotasuneko gaiak, aurrera begirako pilulatxoak, Talaios unibertsoaren erakusgarri txiki bat eta eskari bat: pazientzia. Hau hobera baino ezin da joan!2017-01-0342 min